Ramon Basaldua
Jokoan
Kirolari eskeinitako irratsaioa, Athletic nagusi dala. Egunero talde zurigorriaren gorabeheren errepasoa, gizonezko zein emakumezko taldeena. Gainerako kirolak ahaztu barik, sasoian sasoikoa: pelotea, saskibaloia, txirrindularitzea, arrauna…
Vizitează neapărat site-ul podcastului și susține-i creatorul: bizkaiairratia.eus
Autor
Ramon Basaldua
Categorie
Site-ul podcastului
Cel mai nou episod
23 oct. 2026
Unde asculți?
Podcasturi în aplicație Replaio Radio În curândPodcasturile ajung în curând în aplicație. Instaleaz-o acum și fii primul care descoperă o abordare complet nouă a podcasturilor
Episoade
Unai Gomezek eta Mikel Jauregizarrek indartsu ikusten dabe taldea denporaldiaren azken txanpeari begira 27.02.2025
Sekula ez dira Bermeo ko jokalari bi batera egon Athleticen lehen plantilan. Unai Gomez Etxebarria eta Mikel Jauregizar Alboniga bigarren denporaldia beteten dabilz Ernesto Valverde ren aginduetara eta azken honek, ganera, lekutxoa eskuratu dau hasierako hamaikakoan. Bizkaia Irratia n Lezama ra joan gara eurekaz berba egiteko egueneko entrenamendu saioa egin aurretik. Kontu ugari aztertu doguz hog...
Euskal talde biak sailkapenean bardinduta dagoz eta Txapeldunen Liga puntu bakar batera daukie 14.02.2025
Athleticek Errealari aurre egingo deutso domeka honetan San Mamesen jokatuko dan euskal derbian, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Momentu honetan, euskal talde biak bardinduta dagoz sailkapenean , 32 puntukaz. Athleticek eta Errealak 10 partidu irabazi, bi bardindu eta sei galdu dabez . Beraz, parekotasun handiko partidua espero da. Ganera, Txapeldunen Liga jokatzeko aukerea emoten dauan hirugarren...
Emakumezkoen Athleticek eta Realak San Mamesen domekan jokatuko dabe derbia be aztertu dogu 13.02.2025
Futbol tertulia egin dogu Bizkaia Irratian, eguenero egiten dogun legez. Gontzal Galan, Beñat Igarza eta Ramon Basaldua batu gara mahai baten inguruan, Athleticek domekan Cornella-El Praten Espanyolen aurka jokatuko dauen partidua aztertzeko. Jon Uriarte, Athleticeko presidenteak herri harmailaren ganean esandakoak be jorratu doguz, emakumezkoen Athleticek eta Realak domekan Katedralean jokatuko d...
Athleticeko presidenteak argi eta garbi esan dau errespetuan oinarritu behar dala herri harmailearen jarduna 12.02.2025
Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak Animazio Herri Harmailaren egoera aztertu dau eguazten honetan San Mamesen emondako prentsaurrekoan. Herri Harmailari buruzko Klubaren kontzeptu nagusien azalpenagaz hasi dau hitzaldia. Uriartek oso argi laburbildu dauz kontzeptuak: "Errespetuz animetan dauen Herri Harmaila gura dogu". Izan be, "Errespetua, filosofia lez, ez da ikutzen". Presidenteak argi...
Joko antolatzaile gernikarra lehen denporaldia beteten dabil Lointek Gernika Bizkaian, kanpotik zazpi urtetan ibili ostean 11.02.2025
Ane Olaeta Larrauri k hamazortzi urtegaz urten eban bere etxetik, bere herritik, Kalifornia ra joateko, bertan ikasketak egin eta saskibaloian jokatzera. Ameriketako Estatu Batuetan bost urte egin ondoren, Espainiako ligako talde batera jauzi egin eban, Lugo ko taldera hain zuzen be. Urte bi bete ebazan bertan. Azkenik, uda partean Lointek Gernika Bizkaia ren deia jaso eban eta herriko taldera ilt...
Oihane Irazu, Gontzal Galan, Beñat Igarza eta Ramon Basalduaren arteko tertulia 06.02.2025
Jon Uriarte , Athleticeko presidentea, eta Mikel Gonzalez , futbol zuzendari nagusia, agertu dira San Mames en eguazten honetan. Taldeak orain arte Liga txapelketa n, Europa Ligan eta Kopa n egindako lanaren ganeko balorazinoa egin dabe. Esan beharrik ez dago, Athletic eko arduradunak pozik dagozala Valverde ren taldeak orain arte egindako lanagaz. Presidenteak berretsi egin dau helburu nagusia Eu...
Lehen itzuliko azken norgehiagoka San Mamesen jokatuko dau emakumezkoen Athleticek 17.01.2025
Emakumezkoen Athleticek Bartzelona liderra jasoko dau zapatu honetan San Mamesen, arratsaldeko 16:15etan . Partidu handiaren atarian, Maddi Torre Athleticeko atzelariagaz egin dogu berba Jokoan irratsaioan . Torre oso jokalari garrantzitsua da David Aznar entrenatzailearen sisteman, denporaldiko partidu guztietan parte hartu daualako titular lez. Bartzelonaren aurkako norgehiagokari begira, Torrek...
Podcasturi asemănătoare
Replaio nu este editorul podcasturilor; numele emisiunilor, coperțile și materialul audio aparțin autorilor lor și sunt distribuite prin fluxuri RSS publice