EITB Radio Televisión Pública Vasca
Hitza Jolas
Uhinetako bertsoen plaza podcastean eramangarri. Lehengo eta oraingo bertsoaldietara harpidetzeko aukera zabala
Vizitează neapărat site-ul podcastului și susține-i creatorul: www.eitb.eus
Autor
EITB Radio Televisión Pública Vasca
Categorie
Site-ul podcastului
Cel mai nou episod
20 nov. 2026
Unde asculți?
Podcasturi în aplicație Replaio Radio În curândPodcasturile ajung în curând în aplicație. Instaleaz-o acum și fii primul care descoperă o abordare complet nouă a podcasturilor
Episoade
Bertsolari gazteen 53. Osinalde sariketa 24.05.2025 57:38
2025eko martxoaren amaieran abiatu, Ordizian, Zaldibian eta Gabiriako Aztiria auzoan, hiru kanporaketa jokatu eta sei bertsolari gazte sailkatu ziren apirilaren 26ko finalerako. Hemen dituzue mikrofonorik gabe kantatu ohi den Gabiriako Osinalde elkartean jokatutako finaleko hainbat bertsoaldi.
Euskaraldia dela eta, Ibarrako saioa 17.05.2025 45:47
2025eko Euskaraldiaren atariko, Ibarrako San Bartolome elizan osatutako jardunetik berreskuratu ditugu aleak “Hitza jolas” podcastaren atal honetarako. Umorea lagun, hizkuntzaren inguruko hausnarketarik ere ez zen falta izan.
Gasteizko kuadrilarteko txapelketaren finala eta Biriatuko saioa 10.05.2025 56:24
Arabako Bertso Kuadrilla arteko txapelketaren finala jokatu da Gasteizen. Lagun arteko giroan ospatu zen finalean botatako bertso batzuk entzungo ditugu, baita Biriatun bertako ikastolaren alde izandako jaialdiko aleak ere.
Itziarko eta Ordiziako afalostekoak 03.05.2025 1:12:06
Afalosteko bi bertso-saiorekin osatu dugu “Hitza Jolas”en atal hau. Itziarko auzo-udalaren urteurrenekoa bata, Ordiziako Emaneurre taldearen urteroko hitzordua bestea. Biak ere umore kutsu handiko saioak izan zirela jabetuko zara.
Aramaiokoak eta Usurbilgo Aginako Eliza Zaharrekoak 08.03.2025 1:11:41
Araba eta Gipuzkoa artean jauzika ariko gara. Aramaioko urte hasierako saioko bertsoaldiak ekarri ditugu. Bestetik, Usurbilgo Agina auzoan egindako Erromeri Eguneko bertso-afariko aleak ere bai. Hausnarketarako gai sakonak eta umorerako tarteak ere izan ziren noski.
Pernando Amezketarra txapelketatik 40 urte 01.03.2025 55:03
Joxerra Gartziak eta Pello Zabaletak Pernando Amezketarra bertsolari txapelketa nolatan sortu zuten eta nola izan zen kontatu digute. Euskadi Irratiko "Debaldeko Festa" irratsaiotik sortu zela aurreratuko dizuegu. Edizio bakarra izan bazen ere, jendeak oso oroitzapen politak dituela eta bertsolaritzari ekarpen ugari egin zizkiola baieztatu ahal izan dugu.
Zaldibiako zazpigarren zapi-janztea 27.01.2025 1:12:25
Zenbait etxetan zapi zuri-urdinak prestatzen hasiak izango dira baina guk malba kolorekoa dakargu; Zaldibian zazpigarren zapi-janztean, irabazleak jantzitakoa hain zuzen ere. Bertsoaldi horiez gain, gure bederatzikoa eta aste honetan bertsolaritza munduan izan den galera ere aipatuko dugu; Mixel Aireren heriotza.
Hendaiako Gaztelu Aretokoak eta Bartzelonako Euskal Etxekoak 24.01.2025 1:04:26
Hendaiako eta Bartzelonako Euskal Etxeko bertsoaldiak dituzu saio honetan. Lehenbiziko musuaz, denboraren joanaz, ikasketa ezberdinez eta etorkizunaz ere aritu dira. Umore kutsuko bertsoaldiak ere badaude; Hendaiako hondartzakoa kasu. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egin. Ba al dakizu hau nondik nora ote dabilen?
Markina-Xemeingo pilotalekukoak eta Bilboko Zientzia saiokoak 10.01.2025 1:03:05
Abendukoa urteroko hitzordu estimatua izan ohi da: Markina-Xemeingo Uni Frontoian egin ohi dutena. Gabon atariko saioa izaki, gabon kutsuko bertsoaldi umoretsuak entzun ahal izan ziren. Markinakoez gain, Bilboko Bidebarrieta liburutegiko aretoan, zientzia ardatz hartuta osatutako bertso-saioko aleak ere hautatu ditugu, gure bederatzikoarekin batera.
Nafarroako Bardoen finala eta Gasteizko Jimmy Jazz aretoko zientzia saioa 03.01.2025 1:00:48
Udazken honetan, Nafarroan Bardoen sariketa osatu da. Taldekako sariketa izan da eta ibilian ibilian, finala ere jokatu da. Horren errepasoa egiteko tartea hartuko dugu gaur. Nafarroatik Arabara egin da, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, zientzian ardaztutako saioa ere osatu zuten. Horko ale batzuk ere entzun ahal izango dituzu saio honetan.
Txirristaka ezagutuz eta hitz etzanekin jolas eginez 27.12.2024 50:02
Eusebio Mugertza Azpiazu bertsolariaren biografia liburua plazaratu dute Mendaron; Andoni Egañarena izan da testu lana eta Ainara Azpiazu "Axpi"k jantzi du irudiz. Azken horrek lagundu digu liburua ezagutzen. Baina saio honetan Andoni Egañaren bertsoak entzutzeko aukera ere izango dugu, Maialen Akizurekin batera, Berriako zutabeetan oinarritutako saio bateko bertsoaldiak ere ekarri baititugu. Goza...
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Ilunbeko errepasoa 20.12.2024 1:18:20
Bost ordutan gertatutakoa ordubetean laburtzea zaila izan zaigu, baina hemen dituzue 2024ko abenduaren 14an, Donostia Arenan entzundako hainbat bertsoaldi, finalari nolabaiteko errepasoa egin ahal izateko. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egin.
Gipuzkoako Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa; Arrasatekoa 06.12.2024 1:02:38
Arrasateko Uarkape pilotalekuan argitu zen hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatuta, Donostian abenduaren 14an izango den finala nola osatuko den jakin da. Finalaren zain baina, azken finalaurreko honetako bertsoaldiak hartuta gatoz saio honetan, gure bederatzikoarekin batera.
Gipuzkoako bigarren finalaurrekoa eta San Andresetan hildako euskara 29.11.2024 1:04:14
Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan 1400 bertsozaleren aurrean ondutako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa. Han osatutako bertsoaldien errepasoa egingo dugu saio honetan. San Andres pasa berri eta euskararen egunaren atarian, gure artxiboan topatu dugun bertsoaldi bat ere ekarri dizuegu. 1997ko azaroaren 21eko bertso-saio bat da eta bi bertsolariri eskaera berezia egingo diet...
Oiartzungo finalaurreko saiokoak eta irratiaren egunaren aitzakiapekoak 22.11.2024 52:20
2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa finalaurrekoetan murgildu da jada. Saio honetan Oiartzungo lehen finalaurrekoko bertsoaldi batzuk entzun ahal izango dituzu. Irratiaren undo eguna dela eta, 1965eko grabazio bat ere ekarri nahi izan dizuegu, Arantzako bertso-saio batekoa da hain zuzen. Gure bederatzikoak ere izango du lekua.
Tolosako azken final-laurdena eta Hondarribiko setioaren urteurrenekoak 08.11.2024 59:57
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa azken txanpan murgildu da dagoeneko. Saio honetan bostgarren eta azken final-laurdenari egingo diogu lekua. Bestalde, Hondarribiaren setioaren 500. urteurrena dela eta, Arma plazan izandako bertso-saioko aleak ere ekarri ditugu. Horretaz gain gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo.
Señora sariketa formatu berritzaile eta dotorez; Pamela eta Tokadoarekin 21.06.2024 55:19
Portugaleten egin zen Señora sariketaren laugarren edizioa. Sailkapen eta final kontuak albo batera utzi eta egun bakarreko saio gisa osatu zuten. Aldarrikapenerako tartea hartu zuten, espazio seguruan, ohiko umore kutsu eta guzti. Orain arte bezala, Pamela jantzi zuen garaileak, baina Tokado saria ere eskaini zuten. Honen inguruko xehetasunak ere jasoko ditugu siao honetan. Uda sasoiari hasiera e...
Podcasturi asemănătoare
Replaio nu este editorul podcasturilor; numele emisiunilor, coperțile și materialul audio aparțin autorilor lor și sunt distribuite prin fluxuri RSS publice