Bilbo Hiria irratia

Bilboko irrati euskalduna, hiritarra, irekia, euskaraz bizi den euskal hiria. Basque-speaking community radio station from Bilbao

Vizitează neapărat site-ul podcastului și susține-i creatorul: www.bilbohiria.eus

Categorie

Government

Site-ul podcastului

www.bilbohiria.eus

Cel mai nou episod

21 nov. 2026

Unde asculți?

Podcasturi în aplicație Replaio Radio În curând

Podcasturile ajung în curând în aplicație. Instaleaz-o acum și fii primul care descoperă o abordare complet nouă a podcasturilor

Descarcă din Google Play Instalează gratuit Android 10 mil.+ descărcări · nota 4,7+ iOS în curând

Episoade

LIBURUEN MINTZOA: Markel Sanchezekin solasean “Sorbatza” liburuaz 30.10.2026

Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. Astero, Mikel Antzak idazle bat gonbidatzen du saiora. Laugarren saioko gonbidatua Sorbatza eleberria idatzi duen Markel Sanchez izan da. Horrezaz gain, Iruñetik Nafar Ateneoko arduradun Ines Castiellak euskarara ekarritako Nafarroako Margaritaren Hep...

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Gau Beltza 30.10.2026

Goroldiori gau beltzaren amorratua da, horregatik, sorpresa itzela prestatu die bere lagunei. Haiek jolasean murgiltzen dira berarekin orain arte entzun duzuen saiorik beldurgarriena sortuz. Ausart zaitez irratia piztera! https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/261031_gaurezdagoeskolarik_gau_beltza.mp3 Deskargatu hemen. The post GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Gau Beltza first appeared on Bi...

KIROL ESKIROL: Socca futbol modalitatea 30.10.2026

Azkarra, trinkoa, bizia, neurri eta tamaina txikian emana… Ezaugarri horien jabe den kirol moldean aritu gara gaurkoan: Socca (futbol azkarra). Jon Valle jokalaria gerturatu zaigu, Euskadiko Socca selekzioa Europako txapeldun titulua eskuratu baitu Greziako Kretan irlan jokatu berri den txapelketan. Ane Zabala lankide-lagunak beste Soka bat ekarri digu argitara: kulturala; […] The post...

POTTO: Euskal Herriko Bertsolari txapelketaren finalaurrekoak 28.10.2026

Abian dira Euskal Herriko Bertsolari txapelketaren finalaurrekoak. Aurreneko kolpea izan dugu aurreko asteburuan Larraun-Lekunberrin, eta seikotea kantuan aritu eta gero, Amets Arzallusek eta Beñat Gaztelumendik lortu zuten puntuaziorik altuena. Hirugarren sailkatua izan zen Saioa Alkaiza; laugarren Xabat Illarregi, eta azken bi sailkatuak Xabat Galletebeitia eta Gorka Pagonabarraga bizkaitarrak i...

Tattak eta Densok disko berria aurkeztu digute 28.10.2026

Hamar abesti, hamar taupada, hamar bizipen. TATTAk bihotzera begira jarri gaitu 2LATI2 estudioko bigarren diskoan. Gitarrarekin sortutako lehen melodietatik abiatuta, oroitzapenak, harremanak eta emozioak bildu ditu, Malakias, Kiliki, Mutiko, Idoia Asurmendi eta Lil bidelagun dituela. Gaur gurekin dugu, abesti horien atzean dauden istorioak ezagutzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/2...

NORBAIT HIL DA HEMEN: 60 27.10.2026

Aurreko astean haurtzaroko kontakizunen kutxa ireki genuen, baina ez pentsa itxi dugunik. Luzerako eman digun gaia izan da, eta agian luzegorako emango diguna ere. Beñaten laguntzarekin, Nobitari pare bat gauza esan dizkiogu, espabilatzeko ordua iritsi zaio… Zuk ere zerbait esan nahi badiozu, etorri gurekin saio berri honetara! https://bilbohiria.com/docs2/2026/norbaithildahemen/261022_%20no...

ZINEBIk 49 film labur bilduko ditu lehiaketan, eta euskal zinemaren presentzia zabalduko du 27.10.2026

Bilboko jaialdiaren 68. edizioa azaroaren 20tik 27ra egingo da. Ramon Bareak eta István Szabók Ohorezko Mikeldiak jasoko dituzte, eta Bertoko Begiradak atalak lau saio eskainiko ditu. ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak 68. edizioko egitaraua aurkeztu du. Azaroaren 20tik 27ra egingo da, eta 49 film labur lehiatuko dira […] The post ZINEBIk 49 film labur bilduk...

PIPERPOLIS: Nogen taldearen agurra 27.10.2026

Nogen taldeak bere ibilbidea bukatzea erabaki du, eta azken diskoa kaleratuko du datorren urtearen hasieran. Azken bira ere egingo dute, eta data batzuk zehaztu dituzte dagoeneko; Azkena izango dela iragarri du taldeak, bere ibilbideari amaiera ematea erabaki baitu, sare sozialetan zabaldu duenez. Azken diskoa kaleratuko du datorren urteko otsailean, eta […] The post PIPERPOLIS: Nogen taldea...

Xaneukier taldeak jaso du Lautan hiru jaialdiko laguntza, Komunikatzen lanagatik 27.10.2026

2500 euroko zenbatekoa eskuratuko dute eta antzezlana 2027ko otsailean antolatuko den IX. Lautan Hiru antzerki-jaialdian estreinatuko da. Oier Garamendik idatzi duen gidoia ekoizteko hiru hilabete ditu Xaneukier taldeak. Egileak adierazi duen legez, «Komunikatzen antzezlan esperimental eta parte-hartzailea da, zeinetan komunikazioaren eta giza harremanen inguruan hausnartuko dugun, umorearen bidez...

MUSIBLA #299: Body Meat, Helado Negro, Marika Hackman, Bele, Putas Amak, Dr Nele Karajlic, Gogol Bordello 27.10.2026

Gaurko saioan gorputz-erritmoak, pop psikodelia leunagoa eta punk balkaniarra nahastuko ditugu, beti ere istorio eta energia indartsuen bueltan. Lehen geltokia Body Meat izango da, Starchris bere lehen disko luzearekin; Christopher Taylorrek urteak daramatza bere hizkuntza propioa fintzen. Ondoren, Helado Negrok emango digu atseden leun eta fosforeszente bat PHASOR diskoarekin. Roberto […] T...

Bizipoza antzezlana estrernituko da eta lau astez Pabellon 6 aretoan egongo da ikuskai 26.10.2026

Patxo Telleriak idatzi eta zuzendu duen Bizipoza antzezlana bihar estreinatuko da Bilboko Arriaga Antzokian, 19:30ean. Familia bateko korapiloak, elkar zaintzeko ahaleginak eta elkarri eragindako minak komediara ekarri ditu, Pabellón 6en ekoizpen berrian. Gaur gurekin dugu Patxo Telleria. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261026_bizipoza_patxo_telleria.mp3 Deskargatu hemen.   The po...

AZETek bi emakume eta bi adingaberen etxegabetzea gelditu du Bilbon 26.10.2026

Patricia, haren alaba Yuli eta bi bilobak Iturribide kaleko etxebizitzatik botatzekoak ziren astelehen honetan. Sindikatuak salatu du familiak ez zuela etxebizitza alternatiba duinik. AZET Etxebizitza Sindikatuak gelditu du urriaren 26an Bilboko Iturribide kaleko 94. zenbakian egitekoa zen etxegabetzea. Patricia, haren alaba Yuli eta bi biloba adingabeak bizi dira bertan. Kaleratzea […] The...

LIBURUEN ERREPUBLIKA TXIKIA: Hitler Gaztelugatxen 26.10.2026

Dasta itzazu gau ilunean kresala darion ingurunean, linternaren argitan eginiko irakurketak, kamiseta aldarrikatzaileak, iparraldeko zirtak eta eztandak, bertsoari ongietorria eta Bullock, Uribe eta Lopez de las Heras- en irakurraldi zukutsuak. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2026/liburuenerrepublikatxikia/261022_liburuen_errepublika_txikia_41.mp3 Deskargatu hemen....

POTTO: Euskal Herriko bertsolari txapelketa 23.10.2026

Lau urteko tartea joan da, eta, besteren artean izen-aldaketarekin, abian dugu Euskal Herriko bertsolari txapelketa. Aurreneko fasea aletu dugu denboraldiko aurreneko POTTO saioan. Finalaurrekoak ate joka; finala, abenduaren 20an, hiri buruzagian. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/261022_potto_txapelketa.mp3 Deskargatu hemen. The post POTTO: Euskal Herriko bertsolari txapelketa first appeare...

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Urtaroak 23.10.2026

Kizkur eta Goroldio poz pozik datoz abesten, baina… Zer gertatzen zaio Txipiri? Badirudi triste dagoela, urtaro aldaketak dakarrena deseroso sentiarazten dio. Lagunek bere burua ulertzen lagundu dute eta jolas eta jolas, irri eta abesti, buelta eman diote egoerari. https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/261026_gaurezdagoeskolarik_urtaroak.mp3 Deskargatu hemen. The post GAUR EZ DAGO...

ASTEBURUKO AGENDA: Astebururako planak Gabriel Aresti euskategiko ikasleen eskutik. 23.10.2026

Asteburua ate joka dugu, eta ohikoa denez, agendari begirada bat botatzeko unea iritsi da. Bueltan dugu agenda tartea. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriak ekarri dizkigute. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261023_agenda_aneidaren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen. The post ASTEBURUKO AGEND...

SOINUGELA: Zaldiak eta “horses” herri kantuetan (II) #ThemeTime saioa 23.10.2026

Zaldiek trostan jarraitzen dute eta guk ere, lehengo asteko saioari segida emanez, gaurkoan beste abesti sorta bat aukeratu dugu, zaldien inguruan dauden kantuen artean. Berriro ere, hainbat eremutan arakatu dugu gure gustuko abesti kuttunen bila. Zeuen gustukoak ere izatea espero dugu. https://www.bilbohiria.com/docs2/2026/soinugela/261020_soinugela_zaldiak_2.mp3 Deskargatu hemen. Entzun ditugun...

LIBURUEN MINTZOA: Elena Martinez Rubiorekin solasean “Bide bihurretan” lanaz 23.10.2026

Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak Mikel Antza idazlearekiko lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. Hirugarren saioko gonbidatua Bide bihurrietan, gogoeta jauzilariak saiakera liburuaren egile Elena Martinez Rubio idazlea izan da. Horrezaz gain, Lekeitioko Aralde-berri liburu-dendako saltzaile den Sandra Irigoienek euskarar...

BEHIALAKO EGUN BATEZ: Agusti Xaho hil zen 23.10.2026

Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen Baionan Agosti Xaho Lagarde, 1858ko urriaren 23an. Zuberoako Atharratze herrian 1811ko urriaren 10ean sortua, Xaho euskal kazetaria, idazlea, hizkuntzalaria eta politikaria izan zen. Haren pentsamoldea, ezkerreko euskal nazionalismo baten lehen aurrekaritzat hartzen da. Erromantiko sutsua zen. Euskaldunen jatorriaren eta historiaren inguruko hainbat kontakizun...

Hidrogeno zuriaren bila ARGIA astekarian 22.10.2026

Argi astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Artikuluak hidrogenoaren inguruko itxaropen handien eta benetako aukeren arteko arrakala aztertzen ditu Xabier Letonak. Hidrogeno zuria lur azpian naturalki sortzen dena da. Munduan hura aurkitzeko lasterketa dago, eta Mantle 8 enpresak Aralar, Lokiz eta Urbasa inguruan miaketak egiteko baimena lortu du. Oraingoz, […] The pos...

Etxekalte taldeak «Ez Hil Inoiz» disko berria aurkeztuko du Kafe Antzokian 22.10.2026

Zer hartu iraganetik, eta zer utzi etorkizunari? Galdera horiek ardatz hartuta osatu du Etxekaltek «Ez Hil Inoiz» disko berria. Hamar urteko ibilbidearen arrastoa dakarren lan honetan, kanpora begira jarri dira, ondareaz, herriarekiko loturaz eta gorabeheren artean bizirik eutsi nahi dioten horretaz kantatzeko. Soinu klasikoak sintetizadore eta doinu modernoekin uztartuta, gaur […] The post...

MUSIBLA #298: Ibon Salaberria, SYML eta Evgeny Grinko, Maite Larburu, Maddi, Annahstasia, Caroline, Jeff Parker 22.10.2026

Gaurko saioan intimitate pertsonaletik eta piano biluzitik abiatuta folk eta jazz eremuetara egingo dugu bidaia, beti ere ahots eta istorio indartsuen bueltan. Lehen geltokia Ibon Salaberria izango da, Siamesa bere lehen bakarkako lanarekin; musikan etenaldi luze baten ondoren itzuli da lezoarra, eta proiektu pertsonal honen bidez bere ibilbide artistikoan etapa […] The post MUSIBLA #298: Ib...

NORBAIT HIL DA HEMEN: 59 21.10.2026

Hain ozen hitz egiten baduzue eztugu ezer ulertzen!  Ohartu altzarete denek aurpegi berdina jartzen dutela?  Norbaiten zain egongo dirA? Noren zain zaudete? NORBAIT HIL DA HEMEN-EN ZAIN! BA IRITSI GARA GU! Egia da, oraintxe hastera doa Ni ikustera noa Ni ere bai Baita ni ere 1, 2, 3… https://bilbohiria.com/docs2/2026/norbaithildahemen/261016_%20norbait_hil_da_hemen_marrazki_bizidunak_bat_59....

Homeless Film Festibala Kandida anztezlanarekin abiatuko da Igandean 21.10.2026

Gaurkoan Homeless Film Festibalari buruz hitz egingo dugu, Bizitegik antolatzen duen zinema eta gizarte-antzerkiko jaialdiari buruz, hain zuzen ere. Aurten 11. edizioa ospatuko du, urriaren 25etik azaroaren 26ra bitartean, Bilbon, Santurtzin eta Reinosan. Jaialdiaren helburua etxegabetasunaren eta gizarte-bazterkeriaren inguruan kontzientziatzea da, zinema eta antzerkia tresna gisa erabiliz. Urte...

PIPERPOLIS: «Bloke eta Malda» Julen Agirreren erakusketa 21.10.2026

Hitzetatik marrazkietara egin dugu salto gaur. Julen Agirreren «Bloke eta Malda» erakusketara hurbildu gara: artistak azken urteotan garatutako marrazki multzo baten parte da, «Malda eta Bloke» proposamenetik abiatutako lan-ildoaren emaitza. Bi kontzepturen arteko elkarrizketa proposatzen digu Agirrek: blokea eta malda. Bien bidez, naturaren eta gizakiaren esku-hartzearen arteko tentsioari begirat...

Ascultă podcastul Bilbo Hiria irratia în Replaio

Radio și podcasturi într-o singură aplicație - gratuit și fără înregistrare. Instaleaz-o azi și nu rata lansarea

Descarcă din Google Play

Replaio nu este editorul podcasturilor; numele emisiunilor, coperțile și materialul audio aparțin autorilor lor și sunt distribuite prin fluxuri RSS publice