EITB Radio Televisión Pública Vasca

Barruan gaude

Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Vizitează neapărat site-ul podcastului și susține-i creatorul: guau.eus

Autor

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Categorie

Society

Site-ul podcastului

guau.eus

Cel mai nou episod

20 nov. 2026

Unde asculți?

Podcasturi în aplicație Replaio Radio În curând

Podcasturile ajung în curând în aplicație. Instaleaz-o acum și fii primul care descoperă o abordare complet nouă a podcasturilor

Descarcă din Google Play Instalează gratuit Android 10 mil.+ descărcări · nota 4,7+ iOS în curând

Episoade

99. Virginia Garcia, galderen konstelazioa 20.11.2026

Itsasotik datorkio unibertsoarekiko miresmena. Bere bi aitonak itsasgizonak ziren, eta izarrak erabiltzen zituzten Ternuarako bide egokia asmatzeko. Pasai Donibaneko bere etxetik itsasoa bertatik bertara ikusi eta entzun daiteke eta nabigazioko tramankuluz betea du egongela. Berak ere zerura begiratzen jarraitzen du, baina, bestelako galderak egiteko. Nondik sortu zen dena? Norbait ba ote da Proxi...

98. Albina Stardust, mozorrorik gabe 13.11.2026

Burlatako auzogune batean bizi da azken urteotan euskal drag queen ezagunenetakoa bihurtu dena. Leopardo azalaren itxura duen albornozarekin zabaldu dizkigu ateak. Egongelako armairuak Bratz panpinez eta Lady Gagaren objektu eta diskoz beteak ditu. Larrosa eta horia da Eneko Garcia Jaurenaren mundu ikuskera. Albina Stardust bihurtzeak askeago izateko ateak zabaldu zizkion eta ordutik trabestismoan...

97. Katixa Agirre, liburua zabalik 06.11.2026

Mudantza egin berritan, etxea oraindik ere jantzi gabe, pareta zurien artean gaude. Piano bat, mahai bat eta Bilbao zaharrena eta berriena elkartzen diren paisaia parez pare. Katixa Agirre liburuek harrapatuta eta liburuengandik ihesi ibili ohi da. Istorio batetik bestera. Izan balizko munduak marrazten, izan iraganekoak ikertu eta asmatzen. Gasteiztarra gidoigintza irakaslea da EHUn, eta euskal i...

96. Edorta Jimenez, derrota guztiak dira bidea 30.10.2026

Mundakako olatuek itsasertza kolpatzen dute Edorta Jimenezen etxetik metro gutxira. Egongelatik ikusi eta entzun daiteke aparraren zurrumurru amaitezina. Idazleak hormak itsas nabigazio mapaz josiak ditu. Galera handien planoz. Pierre de Lancre inkisidoreak, itsasoa, biderik ez duen bidea zela esaten omen zuen. Edo halaxe oroitu du behintzat Jimenezek. Lurra amaitu zaio eta orain itsasora begira d...

95. Gorka Arrese, liburu ederraren bila 23.10.2026

Hogeitamar urtetan zehar Susa Argitaletxeko editore izan zen eta “Egunkaria”ren sorkuntzan parte hartu zuen. Txikitan margotzea maite zuen, eta heldutan margolanak. Arteak txunditzen du eta liburu ederraren bila igaro du bizitza. “Zergatik idazten du idazleak? Aurreko liburua horren ederra iruditzen ez zaiolako”. Baina liburu ederra izateko deabruak bezala idatzi behar da eta hori ezinezkoa da. Al...

94. Amaia Hennebutte, haurren begietatik 16.10.2026

Senpereko XVI. mendeko baserri batean bizi da aktore, idazle eta marrazkilaria. Sagarrondo sail batera ematen du sukaldeak eta atariko mahai bat eskaini digu solaserako. Irudimenaren muinera egiten du Amaia Hennebuttek, haurraren begiradak eskaintzen duen bidezidorretik. Ukrainan eta Libanon ere izan da, gerra guneetan kulturaren eta ipuinen bidez irribarreak pizten. Irakasle izan zen eta bizia so...

93. Oskar Alegria, behien hizkuntzan ari da 09.10.2026

Teilatuan zulo bat du Oskar Alegriak. Bertatik argia sartzen zaio etxera. Eta euria ere bai. Lastoa du zoruan eta mahai bat egin du artzain baten bordako atearekin. Mikrofonoak bertan jarri ditugu. Behien hizkera maite du zinemagileak eta behien inguruan solas egitea ere bai. Memoria buztina bezala dela esaten du, eta lanabes gisa erabili izan du bere filmetan. “Barruan gaude” podcastaren seigarre...

92. Aitor Etxebarria, elektronikatik klasikora eta buelta 02.01.2026

El_Txef_A bezala egin zen ezaguna elektronikaren zirkuitoan. New Yorken bezala, Mumbain, Rio de Janeiron edo Kieveko bunkerretan eskaintzen zituen bere kontzertuak. Euskal Herrian artean ez zen horren ezaguna. Une batean bere gaztetako helburuari segiz, zinemarako musika egiten hasi zen eta orain euskal konpositore garaikide ospetsuenetakoa da. Hamaika telesail eta pelikularentzako musika egin du....

91. Itxaso Compañon, familiako bodegara itzulera 26.12.2025

Lantziegon eskola euskalduna sortu zuen bere amak. Aitak familiaren bodega zeraman. Itxaso Compañonek berriz zinemagintzaren aldeko apustua egin zuen. Eta horrek eraman zuen Bartzelonara. Muntaia ikasi zuen bertan. Zineman buru belarri sartzera zihoanean baina, gurasoak hil zitzaizkion eta Lantziegora itzultzeko erabaki irmoa hartu zuen. Familiako bodegarekin jarraitzeko erabakia. Eta aitonaren ah...

90. Izaskun Urkijo, pelikularen barrunbeetatik 19.12.2025

Arkitektura ikasi zuen, baina, zineman arte zuzendari lanak egiten dabil aspaldidanik. Pantaila handian txunditzen gaituzten munduak eraikitzen ditu. Ezinezko basoak, beste mendeetara garamatzaten egur eta harrizko eraikuntzak eta gidoietan idatzitako beste hainbat zorakeria eder. Anaia zinemagilearekin sartu zen ofizio honetan, eta orain hamaika proiektutarako deitzen diote. Bere etxean hartu gai...

89. Kontxita Beitia, katea ez da eten 12.12.2025

Haur zaharra dela dio Kontxita Beitiak. 85 urte beteta ditu elkarrizketa hau grabatu dugunean, baina bere begi urdinek bizi oso baten argia dute. 10 urte zituela Jose Antonio Agirre Lehendakariak esan zion euskara partekatu eta zabaltzeko, eta agian horregatik egin zen irakasle. Elbira Zipitriak irakatsi zion pedagogia, eta lagundu zion dagoeneko ahantzia zuen euskara berreskuratzen. Aitzindaria d...

88. Aner Ansorena, politikariei belarrira hitz egiten die 05.12.2025

Lekunberriko arotz baten semea da, baina bera ez dabil zurgintzan. Politikariei belarrira hitz egiten die. Eta haien irudiari ematen dio forma. 2025eko Napolitan Victory Awards sarietan urteko kontsultore berri onenaren saria eman diote eta Washington Compolek munduko 100 kontsultore onenen artean sartu du. Lekunberrin du bulegoa eta etxea. Ateak zabaldu dizkigu.

87. Garbiñe Biurrun, ezusteko epaile bat 28.11.2025

Gaztetan erabaki zuen abokatua izan nahi zuela. Batxilergo garaian dagoeneko esaten zioten txiroen abokatua eta kausa galduen defendatzailea zela. Euskadiko Ezkerran militatu zuen eta bizitzak epaile izatera eraman zuen. Epailea da baina aurrerakoia. Epailea da baina euskalduna. Olagarro bat garajean. ETAk mehatxatuta, bizkartzainarekin bizi izan zen urte askoan. Jubilazio adina pasa badu ere ez d...

86. Marino Lejarreta, beti helmugara bidean 21.11.2025

Ondo oroitzen du baserrian telebista jarri zuten eguna. Jarri zutenean baina, ez zekien telebista haren bitartez ikusiko zutela milaka euskal herritarrek, errepidean, mendian gora txirrinduan helmugara bidean. Euskal txirrindularitzak eman duen ikono garrantzitsuenetakoa da Marino Lejarreta. Zalego handienetakoa piztu duena. Baina berak ez du kirolari garaia faltan botatzen. Berarentzat garaipen h...

85. Scott Zuñiga, bizitza berri batean 14.11.2025

Utah-ko mormoien komunitate batean hazi zen Scott Zuñiga AEBtan. Bere familia mormoi egin zen lehenengoetakoa izan zen Mexikon, hamazazpigarren mendean, eta orain bere belaunaldia izan da eliza alde batera utzi duen belaunaldia. Duela hiru urte Euskal Herrira etorri zen bere sustrai euskaldunetatik tiraka, eta euskara menperatzea bihurtu du bere bizitza helburua. Musikaria da, eduki sortzailea sar...

84. Maria Zubizarreta, armiarma kobazuloan 06.12.2024

Bizitza bidaia bat da, baina, Maria Zubizarretaren kasuan are gehiago. Zaldibarren gurasoek zuten tabernatik atera zenean mundu osotik bidaiatzeari ekin zion. Hego amerikan ibili zen, Europa osoan zehar gero, Palestina ezagutu zuen, Israelgo Estatua ere bai, gero Egipto… eta horrela Holandara iritsi arte. Oihalak egiten ditu, eta berak esaten duenez, pertsonak babesteko ahalmena dute. Armiarma iza...

83. Ainara Azpiazu, jendartea irakurtzetik marraztera 29.11.2024

Naturarekin lotura berezia du Axpik. Eguneroko batean marrazten ditu ikusten dituen animaliak. Aitarengandik datorkio basatiarekiko lilura. Soziologia ikasi zuen, soziologo bezala hasi zen lanean, eta, gero, arte ederretan murgildu zen bete betean. Testuak ilustratzen ditu eta baita kaleak ere. Paper txikian bezala, horma handian marrazten ditu istorioak. Ereñotzuko bere etxeko ateak zabaldu dizki...

82. Itxaro Bordaren beste aldeak 22.11.2024

Oragarren jaio zen Itxaro Borda. Nafarroa Behereko herrixka batean. Historian lizentziatu zen Paueko Unibertsitatean eta postari izana da Maulen, Parisen eta azkenik Baionan. Idazlea da, euskaltzain osoa eta ahoan bilorik gabe hitz egiten du. Erretreta hartua du dagoeneko eta denbora irakurtzeari, idazteari eta mugaren alde batetik bestera ibiltzeari ematen dio. Baionako etxeko ateak zabaldu dizki...

81. Sua Enparantza, karabana bete amets 15.11.2024

Gaur etxea Burlatan badu ere, bihar Donostian izango du. Edo batek daki Euskal Herriko zein herritan. Mobilhome batean bizi da, eta zaila da asmatzen bertan nola kabitzen zaizkion bere amets eta proiektu guztiak. Haur motxiladuna izan zen, baina, motxila soinean darama harrotasunez. Kukai dantza taldeko partaide da, aktorea ere bai, besteak beste, "Irabazi arte" telesailean eta Gure Zirkuan akroba...

80. Pantxoa Bergara, Xabaltx: hartza kobazuloan nola 08.11.2024

Bakardadean bizitzeko hautua egin zuen. Borda batean bizi da mendian, pagadiz inguratuta, 650 metrotako altueran, Lapurdiren eta Nafarroaren arteko mugan. Hiru txakur, bi zaldi, katu bat eta Pintto txerria ditu bizilagunak. Musikaria da, makilagilea eta denbora geratzen zaionean telebistako aurkezlea era bai. Bordako ateak zabaldu dizkigu. Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honet...

79. Kaki Arkarazo, musikaren alkimista da 17.11.2023

Bi etxe ditu Kaki Arkarazok. Usurbilen, familiarekin bizi dena, eta Garate estudioa. Musikarekin ezkonduta bizi da betidanik. Gurasoen etxeko sukaldean aulkiei buelta eman eta bateria jotzen zuenetik, M-ak, Kortatu eta Negu Gorriak taldeetan jotzen zuenera arte. Eta orain ere bai, Garate estudioetako nagusia baita. Hamaika diskoren ekoizpena egin du, tartean, mundu mailan oso ezagunak diren bandak...

78. Estitxu Fernandez, amatasuna politika da 10.11.2023

Fokoen azpian egotera ohitua dago Estitxu Fernandez. Aurkezle izan delako eta bertsolari ere bai. Baina azken boladan amatasuna izan du ardatza. Amatasuna politikoki jantzia. Eta, Psikologoa izaki, hainbat liburu kaleratu ditu gaiaren inguruan. Zaintzaz eta bortxa obstetrikoaz besteak beste. Donostiako bere etxeko ateak zabaldu dizkigu. Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan...

77. Maider Estensoro, bizitzari begietara begira 03.11.2023

Minbizia topatu zioten bularrean Maider Estensorori. Eta ondoren metastasia. Bizitza aldatu zitzaion eta lehentasunen piramidea irauli. Ez zaigu gaixotasunen inguruan hitz egitea gustatzen. Heriotza ere tabua da. Baina heriotzaz hitz egitea bizitzari aurpegira begiratzea da. Konsziente izatea, eta gauzei dagokien garrantzia ematea da, funtsean. "Barruan gaude"ren atal honetan bizitzari begiratuko...

76. Eugenio Ibarzabal, entzutea maite du 27.10.2023

Ardantza lehendakariaren gobernuan bozeramale izan zen. Baina politika uzten jakin zuen lau urteren buruan. Ekonomista da, eta kazetaria, eta idazlea. Euskal Herriko izen handi asko elkarrizketatu zituen gazte gazterik. Koldo Mitxelena eta Lezo Urreztieta, besteak beste.2021ean "Los Sota: Esplendor y Venganza" liburuaren bidez gerra aurreko Bilbon murgilu zen, Ramon Sota Llanoren itzal handiari se...

75. Pello Rubio, Txillarre baserriko anfitrioia 20.10.2023

Atal honetan sartuko garen etxeko katuak denetarik entzun du. Entzun ditu Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren eztabaidan. Entzun ditu Jose Luis Rodriguez Zapatero, Pernando Barrena, Eduardo Madina, Frantxoa Maitia eta Larralde. Etxe hontako mahaian jarri zen Euskal Herriko azken bake prozesuko lehen harria. Eta, hein handi batean Pello Rubio anfitrioiari zor zaio hau. Industria, nekazaritzagatik alda...

Ascultă podcastul Barruan gaude în Replaio

Radio și podcasturi într-o singură aplicație - gratuit și fără înregistrare. Instaleaz-o azi și nu rata lansarea

Descarcă din Google Play

Replaio nu este editorul podcasturilor; numele emisiunilor, coperțile și materialul audio aparțin autorilor lor și sunt distribuite prin fluxuri RSS publice