tropela
Tropela Podcastak
Txirrindularitzari eta Tropelako lehiaketei buruzko euskarazko podcasta.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
#54 Tropela.net | Paris-Niza 2012 | Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa 01.03.2012 21:13
Iban Perez (@piban), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Paris-Niza 2012ko ibilbidea eta txirrindularien inguruan aritu dira podcast honetan. Aurtengoan erlojuaren kontrako bi etapa, bat motza eta bestea krono igoera izango dituela aipatzen da, iazkoaren ezberdina. Horretaz gain esprinterrentzat etapa gutxi daudela, garbia behintzat bakarra.
#53 Tropela.net podcastak: Contador auziaren epaia 07.02.2012 32:39
Eneko Garate (@egarate), Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) Contador auziaren epaiaren inguruan mintzo dira podcast honetan. Dakizuen moduan 2 urteko zigorra ezarri diote Pintoko txirrindulariari. Zeresan handia eman duen epaia izan da eta hori da podcast honetan aztertzen dena.
#52 Tropela.net podcastak: Konpehageko Munduko Txapelketa 2011 19.09.2011 19:51
Eneko Garate (@egarate), Axier Sukia eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Kopenhagen jokatuko den Munduko Txapelketaz aritzen dira. Zehazki asteazkeneko erlojuaren kontrako saioa eta igandeko errepidekoaz, izan ere hauek izango baitira Tropela.net-eko lehiaketan puntuagarri.
#51 Tropela.net | Vuelta 2011 | 2. atseden eguna 04.09.2011 53:00
Eneko Garate (@egarate), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Vueltako bigarren atseden egunaren aurreko bost etapei errepasoa egiten diete. Euskaldunak ere nola aritu diren aipatzen dute, batez ere etapa garaipenaren bila eta azken astean etor daitekeelakoan dira. Sailkapen nagusia ere errepasatzen dute eta Cobo, Froome eta Wiggins podiumeko partaideak izango direla nahiko...
#50 Tropela.net | Vuelta 2011 | 1. atseden eguna 29.08.2011 49:48
Iosu Garate (@iosugarate), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Vueltaren lehen zati honetan izandakoari errepasoa egiten diote: etapa garaileak eta liderrak, hemendik aurrera faboritoak zein diren, euskaldunak nola diren... Bitxikeriak ere badira eta Tropelako sailkapenari ere errepasoa, nola ez!
#49 Tropela.net | Vuelta 2011 | Txirrindulariak 06.08.2011 39:00
Axier Sukia, Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Vuelta 2011ko txirrindularien inguruko analisia egiten dute. Oraindik lasterketa hasteko bi aste falta direnean, hiru solaskideek kinieletako multzoetan izan daitezkeen txirrindulariez eta ibilbideaz aritu dira. Vuelta 2011ko Tropelako kiniela egiten laguntzeko zenbait apunte ematen dituzte.
#48 Tropela.net | Vuelta 2011 | Ibilbidea 03.08.2011 35:47
Axier Sukia, Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Vuelta 2011eko ibilbidearen inguruan aritu dira podcast honetan. Aurtengoan erlojuaren kontrako bi etapa bakarrik izango direla aipatzen da. Horretaz gain esprinterrentzat etapa gutxi daudela eta eskalatzaileentzat egokia den ibilbidea izango dela. Vuelta berriro Euskal Herritik pasatzearena ere eztabaidagai izan dute gaia po...
#47 Tropela.net | Donostiako Klasikoa 2011 | Kronika 01.08.2011 22:45
Axier Sukia eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2011ko Donostiako Klasikoaren kronika egiten dute. Garaile Gilbert izan zen eta atzetik Barredo eta Van Avermaet izan ziren. Aipamen berezia Samuel Sanchezi izan ere erasokor aritu bazen ere helmugan egindako zenbait adierazpen lekuz kanpo izan zirela uste baitute solaskideek. Euskaldunetan, berriz, lehen euskalduna Haimar Zubeldia aspaldiko partez lehiako...
#46 Tropela.net | Donostiako Klasikoa 2011 27.07.2011 28:20
Iban Perez (@piban), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2011ko Donostiako Klasikoak eman dezakeenaren inguruan aritzen dira podcast honetan. Ibilbideari begirada bat eman eta gero, faborito, euskaldun eta bestelakoei buruz aritu dira. Nola ez, Tropelako lehiaketako kinielaren inguruan zein aukeraketa eta nola ikusten duten ere aipatzen dute.
#45 Tropela.net | Tour 2011 | 21. etapa 24.07.2011 21:39
Axier Sukia eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 21. etaparen kronika egin dute podcast honetan. Eguneko esprintean Cavendishek garaipena eta maillot berdea bereganatu duela aipatzen dute. Hala ere, podcast honetan garrantzi gehiena Tropelako sailkapenari eman diote eta azterketa sakonago bat egin dute.
#44 Tropela.net | Tour 2011 | 20. etapa 23.07.2011 17:52
Axier Sukia eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 20. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Tony Martin irabazi du erlojuaren kontra jokatu den saio bere aurtengo Tourrean egiten ari zenari itxura ona ematea lortuz. Andy Schleck eta Evansen artean, berriz, Tourreko garailea zen erabakitzekoa eta Evansen alde izan da. Australiarrak ikaragarrizko erlojuaren kontrako saioa egin du eta Andyk,...
#43 Tropela.net | Tour 2011 | 19. etapa 22.07.2011 25:19
Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 19. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Contador-en eraso goiztiarrak etaparen nondik norakoak aldatu ditu eta hautagai nagusien dantza hasi da. Andy Schlecken laguntzarekin kilometro asko egin badituzte ere, azkenean dena Alpe d'Huez-eko igoeran erabaki da. Evans australiarrak ongi eutsi die Schleck anaiei eta Voeckler fra...
#42 Tropela.net | Tour 2011 | 18. etapa 22.07.2011 31:10
Eneko Garate (@egarate), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 18.etaparen kronika egiten dute. "Epiko" adjetiboa darabilte Andy Schleckek egin duen etapa bikaina deskribatzerakoan. Leopardek estrategia planteatua zuen eta Andyk ederki borobildu du. Contador eta Samuel Sanchez podiumaren lehiatik kanpo utzi ditu eta orain frantziako lasterketa irabazteko lehian Evans eta...
#41 Tropela.net | Tour 2011 | 17. etapa 20.07.2011 19:53
Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 17. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Etapa honetan Boasson Hagen norvegiarrak etapa garaipena lortu du, bere bigarrena eta bi norvegiarrek, Hushovd eta Boasson Hagenek, lortzen duten 4. garaipena. Sailkapen nagusiko oilarren artean Contador mugitu da, baina galtzaile Voeckler izan dela aipatzen da. Euskaldunen artean Rub...
#40 Tropela.net | Tour 2011 | 16. etapa 19.07.2011 31:20
Axier Sukia, Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 16. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Ezer gutxi espero zen etapa honetan gauza asko gertatu dira eta guztiak izan dituzte aztergai. Hushovdek 2. etapa garaipena lortu du aurtengo Tourrean, baina Contadorrek azken haste honen hasieran indartsu dagoela erakutsi du. Ikuskizuna izango dugula dirudi azken aste ho...
#39 Tropela.net | Tour 2011 | 2. atseden eguna 18.07.2011 29:51
Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasorekin (@elizaso) batera gonbidatu berezia izan da Tourreko 2. atseden egun honetan solaskide podcast honetan: Amets Txurruka. Ametsek Tourrean izan duen lesioaz eta esperientziaz hitz egin digu, baita Euskaltel taldea nola izan den. Faboritoen inguruan ere aritu gara eta podiumeko hirukoa aurreratzen ere ausartu dira hiri hizlariak.
#38 Tropela.net | Tour 2011 | 15. etapa 17.07.2011 11:47
Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 15. etapa honen kronika egiten dute podcast honetan. Gaurko etapa trantsizio etapa bat izan da Pirinioetatik Alpeetara bidean. Esprintean erabaki da eta Cavendish izan da garailea, 4. aldiz aurtengo Tour honetan. Maillot berdearen lehiaz ere aritu dira Cavendish beraz gain Rojas eta Gilbert ere oso lehiakor ikusten baitira sailkapen...
#37 Tropela.net | Tour 2011 | 14. etapa 16.07.2011 22:11
Axier Sukia eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 14. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Pirinioetako azken etapa izan da gaurkoa eta garaipena Vanendertek lortu du. Faboritoak mugitzea espero zen baina ez da horrelakori izan. Euskaldunei dagokionez, aipamen berezia Gorak Izagirre, Ruben Perez, Xabier Zandio eta Haimar Zubeldiari
#36 Tropela.net | Tour 2011 | 13. etapa 15.07.2011 23:30
Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok Tourreko 13. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Munduko txapelduna izatearen madarikazioa Hushovdekin amaitu dela azpimarratzen dute Norvegiarra izan baita etapa garailea eta bikain baitabil aurtengo Tourrean. Roy eta Gilberten lanak mendiko eta erregulartasun mailloten duten lehiekiko ere aipatzen dituzte. Euskaldunei dagokionez, berriz, Haima...
#35 Tropela.net | Tour 2011 | 12. etapa 14.07.2011 28:00
Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 12. etaparen analisia egin dute. Etapa hau Pirinioen hasierako etapa zen eta faboritoen arteko borroka ikusiko zela espero zen. Hala ere ez da espero zen borroka izan eta nola Samuel Sanchezek denbora nahikoa galdua zuen sailkapen nagusian, horri esker Euskaltel-Euskadi taldeak garaipena lortu ahal izan du. Hau eta gehiago podcast ho...
#34 Tropela.net | Tour 2011 | 11. etapa 13.07.2011 27:39
Podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Axier Sukia eta Egoitz Lizasok (@elizaso) hartu dute parte. 11. etapa esprintean amaitu da eta Cavendish nagusitu da. Hala ere, 12. etapa garrantzitsuari begira, lehen goi mailako mendateak igaro beharko baititu tropelak, beraien hausnarketak plazaratzen dituzte. Euskaldunen artean Ruben Perez eta Pablo Urtasun nabarmendu dituzte eta Tropelako sailkapenari...
#33 Tropela.net | Tour 2011 | 10. etapa 12.07.2011 16:11
Iosu Garate (@iosugarate), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2011eko Tourreko 10. etaparen kronika egiten du podcast honetan. Esprintean jokatu zen etapan Greipelek lortu du azkenean Cavendishen aurretik helmugaratzea eta etapa irabaztea.
#32 Tropela.net | Tour 2011 | 1. atseden eguna 11.07.2011 28:00
2011ko Tourreko lehen atseden egunean Iosu Garate (@iosugarate), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasoz gain (@elizaso), gonbidatu berezi moduan David Etxebarria (@davidetxebarria) aritu da Tourreko lehen asteak eman duenaren inguruan. Gai nagusiak erorketak, euskaldunak, faboritoak eta "alde ilunak" (Flecha eta Hoogerland harrapatu zituen autoaren gertakaria eta Kolobneven ustezko positiboa)...
#31 Tropela.net | Tour 2011 | 9. etapa 10.07.2011 25:27
Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan Tourreko 9. etapan izandakoak komentatzen dituzte. Bertan Luis Leon Sanchezen garaipena eta nola Voeckler lider jarri den komentatzen dute. Gertakari larri moduan Vinokourov eta Van den Broecken erretiratzeak, eta larriena auto batek nola Flecha eta Hoogerland errepidetik bota dituen aipatzen dute kalte handiak eraginez.
#30 Tropela.net | Tour 2011 | 8. etapa 09.07.2011 19:10
8. etapa honen inguruan Axier Sukia eta Egoitz Lizasok (@elizaso) beraien analisia egiten dute. Etapa hau Costak irabazi du eta Evansek Hushovdi lider maillota kentzea espero bazen ere, ez da horrelakorik jazo. Faboritoen artean Gesinkek gaur denbora galdu duela aipatzen dute. Euskaldunen atalean Xabier Zandio ihesaldia sartu izana eta Beñat Intxaustik etxerako bidea hartu beharrean izan dela aipa...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.