Bertsolari Aldizkaria
Makarrizketak
*“Makarrizketak”* programa da gure lehen podcast saiakera. Bertsolari bati emango diogu ahotsa, bertsolaritzaz eta hamaika aferez mintzo dadin. Lau atal estreinatuko ditugu 2020an.
Author
Bertsolari Aldizkaria
Category
Podcast website
Latest episode
Dec 17, 2025
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Hain urruti, hain hurbil - Eneko Fernandez 17.12.2025 13:46
Eta hemen gaude, pantailari so. Irudi honek ederki laburbiltzen du nik bertsoarekiko eduki dudan harremana, orain hurbil, orain urruti, orain urruti, orain hurbil… Maitasun-gorroto harreman bat izan delako bertsolaritzarekin ttikitatik bizitu dudana.
Lagunarteko bertsolaritza espontaneoa - Maddi Sarasua 10.12.2025 8:00
Bereziki jaioak direnak eta denbora eskaintzen diotenak argitan egoteak adierazpide kultural bat indartzen lagundu dezake. Baina zein bizindar dauka horiez aparteko jendearen bizitzetan adierazpide horrek? Jaso soilik egiten du gehiengoak ala adierazpide moduan erabili ere bai? Nik uste adierazpide kultural baten osasuna neurtzeko, begirada hor ere jarri beharra dagoela, eta agian bereziki hor.
Neure kolkorako - Xabat Galletebeitia 25.11.2025 8:56
Bertsolaria da, beti hala sentitu izan ez bada ere. Eskolarteko bat-bateko txapelketa irabazi osteko urtean utzi zuen bertsoa, lehenengoz. Batzuetan, bigarren aldiarekin fantaseatzen du. Ez daki zergatik baina lehen baino sarriago begiratzen du atzera. 14 urterekin bertsoa utzi zuen mutikoa ikusten du bertso eskolan bere lekua ezin aurkituta, eta diapositibak datozkio bata bestearen atzetik jarrai...
Ze nezesidade? - Oihana Iguaran 18.11.2025 10:18
Pentsatu duzu sekula zergatik zabiltzan bertsotan? Ez, ez naiz hasieraz ari, ezta euskara klase monotono hura bi astez behin jolas bilakatzen zuen bertsolaritza irakaslearen eraginaz ere; ez dizut galdetu bertso eskolan zebilen ezagun hark taldera gonbidatu zintuenekoaz ere. Bertso eskolako ibilbideak bere dituen erronka eta zailtasunez gaindi diot, bertso eskolako kideek futbolaren, pilotaren edo...
Errepaso bat - Jokin Uranga 11.11.2025 7:24
1994. urtea zen. Nik 14 urte nituen, aspaldi. Garai hartan ere gauza asko egingo nituen, noski, baina oroitzapenik gozoenak bertsoak dakarzkit. Ordurako, gure aita zenarekin, hamaika bertso kantatua nintzen kotxean, etxean bazkalorduetan, afalorduetan, ama eta arreba nazkatzeko lain bai, behintzat.
Distantziara eraikitako harremanak - Peru Abarrategi 04.11.2025 7:57
Ez dakit zergatik, norbaiten prismatikoetatik begiratuta makarra bat naizelako edo hiztun ona baino, berritsua naizelako, baina hemen nauzue. Peru, zuk hitz egin lasai bertsolaritzari buruz esan zidaten, hamar urte ingururekin ezagutu nuen bertsoa, izango dut zerbait kontatzeko pentsatu nuen nire baitan.
Erantzun baten galderak - Irati Alcantarilla 28.10.2025 10:42
Nire burua galdera erantzun horien guztien artean bizi zen unean, diskurtsiboki oso kokatuta, baina, bertsoak dakartzan galdera guzti horien artean zalantzati nengoen momentuan, duela 18 hilabete 3 aste eta 9 egun zehazki, nire inteligentzia artifizialak “boom” egin zuen. Nire buruak deskantsu bat hartzea erabakia zuen, nirekin kontsultatu gabe noski…
Espektatibak - Iruri Altzerreka 21.10.2025 7:36
"Mundu honetan bi oinak pausatu orduko, ingurukoek uste eta espekulazioz ezaugarritzen gaituzte: ume hori bertsolaria izango da, amaren gisa; begi urdin-urdinak izango ditu; adimen-koziente altua izango du, ezinbestean… Kasualitatez baten bat asmatuz gero, ordea, profeziaren tankera hartu ohi diogu, magia beltza tarteko. Profeziatik gutxi du, baina. Testuinguru eta baldintza materialekin zerik...
Bakarrizketak eta bertsoak. GuGuGu - Maddalen Arzallus 04.11.2024 5:35
Benetan diotsuet ez dela intentzioz egina izan. Baina Makarrizketak podcasterako bakarrizketei buruz hitz egitea erabaki dut. Aurrekoan Antton Telleriaren emanaldi berria gozatzen izan nintzen Iruñean. NiNiNi. Ordu eta laurden bere buruari buruz hizketan, eta pentsa, labur egin zitzaidan. Tira, bere buruaz, eta bertsolarioi buruz ere bai. Kontua da, hasterako egurra ematen digula; hasierako agurri...
Irudimena - Aitor Bizkarra 27.10.2024 9:57
Gogoa, mens, psique, anima, res cogitans ... modu askotan esaten zaio, baina zer da gogoa delako zer hori? Gogoa, kontzeptu filosofikoa da eta giza-ahalmen jakinen sare korapilatsuari egiten dio erreferentzia, hala nola: nahimena, hautematea, adimena, sinismena eta irudimena (edo imajinazioa). Bertsotan ari garenean ere, gogoaren ahalmen gehientsuenak jartzen ditugu martxan. Dena den, nik gaur iru...
Bertsolari New Yorken - Igor Elortza 21.10.2024 7:35
Euskaldunok askotan entzun dugu bidaiatzeak norbere hizkuntza, kultura eta herriarekiko lotura txikitzen duela diote. Ez dakit ba nik. Ez dakit Anonyme Popular proiektuarekin AEBetan egindako biratxoa eta gero, bertsoarekiko lotura txikitu eta handitu egin zaidan. Berritu egin zaidala esango nuke.
Hemezortzi urteko Ainhoari - Ainhoa Agirreazaldegi 14.10.2024 10:00
Hemezortzi urteko Ainhoari hitz egiterik banu, bertsotan jendaurrean hasia zen Ainhoari hitz egiterik banu, esango nioke...
Bertso saioak nork antolatzen dituen - Irati Majuelo 07.10.2024 8:30
Etorri bezala badoaz udako egunak, iritsi da iraila, eta ezustean, Bardoak ere hasi dira kantuan Nafarroan. Pandemia garaitik erdizka jokatu eta erdizka ospatu ostean, aurten bete-betean hartuko du plaza taldekako txapelketak. 13 talde eta 91 parte-hartzaile, ez dira gutxi jendaurrera bertsolari berriak tantaka sortzen dituen herrialde batentzat.
Galderak - "Abarkas" 30.09.2024 6:44
Galderak? Bai, galderak. Erantzun bat jasotzeko egiten dira normalean. Normalean? Beno, batzuetan erantzuna jakinda ere egiten ditugu, gizakion gauzak….
Su pizte txikiak - Asier Aspiroz 23.09.2024 7:07
Umetako oroitzapen lauso bat: Lasarteko kalean baserritar bat marmitekin zihoala kaleko ibiltari batek sua piztu zuen: “Zer habil Txomin, letxero?” “Bai, esnea partitzen etxero.” Galde erantzun horren eta tankerakoen atzean dagoen unibertso osoak erakarrita hasi nintzela esango nuke, bertsoak berak tirata baino gehiago.
Gallendu zaio sasiya 22.12.2023 10:18
Josu Goikoetxeak joan den udaberrian, eguzki-argiak gauzak zehatz erakusten dituen sasoi horretan, buruko muinen zentruan instalatu zitzaidan txio bat idatzi zuen. Hala zioen, hitzez hitz: “Hipotesi eroa: Txirritarena omen den 'Hil da Cánovas' izeneko bi bertsoko sorta... apokrifoa da”.
Dadoa 19.12.2023 6:43
Hamaika aldiz entzun dugu, txapelketetako hasierako agurretan batez ere, bertsoak eta matematikak ez dutela zerikusirik eta ez dakit ados ote nagoen.
Lokatz Loreak 15.12.2023 17:12
Kaixo gu Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao gara eta Lokatz Loreak sormen taldea osatzen dugu. Askotan aipatu dugu, gure proiektuaren oinarria bideak eta lekuak direla, beraz, beste ezertaz hitz egiten ez dakigunez, horretara gatoz.
Izendun sobreak 12.12.2023 9:50
Badira bertsolari bakoitzak antolatzailearekin bere aldetik hitz egindako saioak ere, eta ai, hor komeriak sortzen dira... Hitz egin dezagun sobreez.
Maddi eta oreina - Amaia Elizagoien eta Irati Celestino 23.11.2022 16:17
Ipuin kontalariek bertsoz osatutako balada zahar bat erreskatatu eta atzean dagoen historia kontatu digute... baita abestu ere.
Mixel Etxekopar - Inprobisazioaz bi hitz 16.11.2022 10:04
"Zeren musikaria bezain bertsularia ere gorde, disimulatu daiteke bere teknikaren gibelean, eta behar orduan xakur hezia bezala berea ateratzen, garbi, garbiegi agian. Behin kontserbatorio buru bati entzun nion inprobisaketa zela norbere ekipajea ur batzeterrean utzi eta urera jauzi. Nik erantzun nion ausardiaz, bat batean, enetzat alderantziz zatekeela, ekipajea urera bota eta ibiltzen jarrai...
Beñat Lizaso - Konparaketak 09.11.2022 5:55
Makarrizketak podcastaren hirugarren atala Beñat Lizasoren eskutik. "Iritsi da garaia atea izteko, eta giltzaz ixteko gainera"
Aner Peritz - Nori kantatzen gaituzte? 02.11.2022 10:41
Makarrizketak podcastaren hirugarren denboraldia ireki du Aner Peritzek. Galdera asko planteatu dizkigu... baina berak ez daki, e.
Unai Iturriaga - Beldurra 18.10.2021 9:02
Makarrizketaken bigarren denboraldia amaitzeko Unai Iturriaga etorri da pertsiana jaistera, eta bere beldurrez mintzo zaigu.
Uxue Alberdi - Kontatzea entzutea da 11.10.2021 15:51
"Bertsoa sortzen ari den momentuan bertsolariak ezin du bere sorkariaren asmo intelektuala eta estetikoa kontzienteki erabat kontrolatu, are gutxiago erritmoa arrazionalizatu. Askatu egin behar du kontrol hori bertsoak korritu dezan. Baina dantzariak badaki oina non jarri behar duen, idazleak badaki non jarri behar duen koma bat; bertsolariak asmatu behar du non askatu hitz bakoitza, zarata gu...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.