ULU Media

Lula Otsoa

Kids EU ↓ 11 episodes

Lula otsoak bere ama eta aita galdu ditu. Bere familia, otso taldea. Orain, elurretan galduta, etxe berri baten bila dabil. Jakintsu zaharraren babesean, lagun berriak egin eta ezusteko abenturak biziko ditu.

Author

ULU Media

Category

Kids

Podcast website

linktr.ee

Latest episode

Feb 25, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

#10.- Otso taldea 25.02.2026

Amaitu da negua. Udaberria iritsi da. Lularen otso taldea haitzulo batean lotan egon da baina, pixkanaka-pixkanaka, otso denak esnatu dira. Mendi gailurretan elurra urtu da eta beherako bideari ekin diote, basoruntz, Lularen bila. Bukaera guztiek dute kateatuta beste hasiera bat, ezta?

#09.- Jakintsua 25.02.2026

Aintzina, mundua gaztea zenean eta animalia eta landare guztiek hitz egiten zekitenean, Jakintsu Zaharra ez zen zaharra, ezta hain jakintsua ere. Edo bai? Bera bezalako beste zuhaitz bat gaixotu zenean, zuhaitzek erabaki bat hartu behar izan zuten. Jakin nahi duzu zein?

#08.- Errepidea 25.02.2026

Ustekabeko bisitari bat agertu da basoan: Dorto dordoka. Zaharra da, geldoa eta galduta dago. Itsasotik etorri dela kontatu die Lula eta bere adiskideei, baina ez du etxerako bidea topatzen. Lagunduko diogu?

#07.- Ez, ez eta ez!! 25.02.2026

Haritz erraldoian etxea topatu aurretik, oso bestelako leku batean bizi zen Bizar ahuntza. Baserri batean, hain zuzen ere, beste abere askorekin batera: oiloak, behiak, ardiak, txakurrak… Baina baita nagusiak ere. Eta Bizarri gustatzen ez zaion gauza bat bada, hori aginduak jasotzea da.

#06.- Letaginak entzuten dira 25.02.2026

Ezohiko soinu bat entzuten ari dira Lula eta bere adiskideak. Eta kezkatuta daude. Ez! Egia esan, beldurtuta daude. Lula berez neska ausarta izan arren, ikarak zeharkatzen du bera ere. Zer da hots hori? Munstro baten letaginen hotsa dela dirudi…

#05.- Itsasoa 25.02.2026

Perru perruketa arraro dago, bere oroitzapenetan galduta. Izan ere, orain gure artean bizi bada ere, urrutitik etorri da Perru. Itsasoaren beste aldetik. Itsasoa? Zer da hori? Jakin nahi izan dute Lulak eta bere adiskide berriek.

#04.- Ezkutuko bidea 18.12.2025

Lularen fruitu kuttuna gaztaina da. Eta lagunekin sutondoan gaztainak jatea. Baina basora fruitu preziatu hauek jasotzera joan eta galdu egin da iluntasunean. Nola itzuli lagunengana? Nola itzuli sutondora? Ezusteko animalia batekin topo egingo du, baina, topatuko al du etxerako bidea?

#03.- Battite 16.12.2025

Lula eta bere laguntxoak elkarri ipuinak kontatzeko eseri dira sutondoan. Lulak Battite saguzaharraren ipuina kontatu die. Battite eta bere familia kobazulo batean bizi dira, beti ilupean. Gauez baino ez dira kanpora irteten. Baina Battitek amets ezkutu bat dauka: Noizbait egunsentia ikusi nahiko luke.

#02.- Adiskideak 03.11.2025

Lula otsoa jada ez dago galduta, baina ezin du etxetik atera: negua da eta elurra ari du, hotz handia egiten du! Zorionez ez dago bakarrik, adiskide berriak ditu.  Bera bezala zuhaitz erraldoiaren txoko ezberdinetan bizi diren animaliak dira: Marta, Bizar eta Perru. Hasierak, lagun berriekin, ez dira beti errazak izaten ordea, ezta?

#01.- Bakarrik 14.10.2025

Elurretan doa Lula otsoa bere familiari segika. Elur maluta eder batek distraituta, baina, atzean geratu da. Otso taldeko otsorik handienaren ulu ozenak elurjausi bat eragin du eta Lula bakarrik geratu da. Bere ama, aita eta familiarengandik urrun. Topatuko al du etxe berri bat negua igarotzeko?

Trailerra: Lula Otsoa 13.10.2025

Lula otsoa soinu fikzioaren trailerra.

Listen to the Lula Otsoa podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.