KulturSharea

KulturSharea

Arts ES ↓ 351 episodes

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.

Author

KulturSharea

Category

Arts

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jul 9, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

2024/05/10 10.05.2024

Euskara etxeetara eramateko eta familian euskal kultura ezagutarazteko helburua duen mapa ilustratua argitaratu dute. Proiektuaren eramaileek euskara gelatik atera eta hizkuntzaren alde ludiko eta informala eskaini nahi izan diete haurrei, hizkuntzarekiko lotura afektiboa eraikiz.

Urtzi Urkizu: “Pertzepzioa da ETB urrun dagoela herriak dituen nahietatik” 09.05.2024

Lezoko Gurutze Santuaren plazara hurbildu gara oraingoan. Bertan Urtzi Urkizu kazetaria dugu zain. Argitaratu berri duen Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero liburuaren aurkezpen-elkarrizketan parte hartuko du Oihana Iguaranekin. Aurretik, baina, tartetxo bat egin digu liburuaz hitz egiteko.

2024/05/03 03.05.2024

Amaia Apalauzak irabazi du 2024ko (H)ilbeltza beka. Itzultzaile nafarrak Nuria Cadenesen Guillem euskaratu beharko du orain.

2024/04/26 24.04.2024

Xake Produkzioak konpainiak ‘Postdatarik gabeko gutunak’ antzezlana estreinatuko du igandean, Bilbon. Getari Etxegarairen gidaritzapean, Kepa Errasti eta Nerea Ariznabarreta ikusiko ditugu BBK aretoko taula gainean.

2024/04/19 19.04.2024

Euskal Zine Bileran parte hartzeko deialdia zabalik da. Lanak aurkezteko epea uztailaren 30era arte egongo da zabalik eta oinarriak zinebilera.eus webgunean daude eskuragarri.

2024/04/12 16.04.2024

Errobi taldeak jasoko du aurtengo Donostiako Adarra Saria. Duhaldek eta Ducauk ekainaren 21ean, Musikaren Europako Egunean, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko oholtzan jasoko dute Marijose Rekalde eskultoreak egindako sariaren garaikurra eta segidan kontzertua eskainiko dute.

2024/03/22 22.03.2024

Iruñeko Gazteentzako XXXIV. Literatur Lehiaketa martxan da. 14 eta 18 urte bitarteko gazteek narrazio laburreko eta poesiako jatorrizko testuak entregatzeko epea apirilaren 19era arte egongo da zabalik.

2024/03/15 13.03.2024

Errobi taldea oholtzara igoko da berriro ere, jaio zenetik 50 urte bete direnean. Bilboko Euskalduna Jauregian izango da hitzordu berezia, maiatzaren 4an, arratsaldeko 19:00etan.

2024/03/01 29.02.2024

Palestinarren mina Bilboko Alde Zaharreko hainbat erakusleihotan ikusgai egongo da martxoaren 22ra arte. Baztan Arte-Kale Kolektiboak sortu du erakusketa hau Bilboko Alde Zaharreko hainbat saltokirekin. Irudiak kristal hautsiez osatuta daude.

2024/02/23 22.02.2024

‘Literatura geraldiak’ ekimena aurkeztu dute Nafarroako hainbat eskualdetan. Guztira hamabi ekitaldi antolatu dira, gehienak literatura solasaldiak, aurkezpenak, errezitaldiak, eta baita hitzaldiak ere. Literatura solasaldiei dagokienez, otsailaren 29an, osteguna, izango da lehena Eneko Bidegainen eskutik.

2024/02/16 16.02.2024

Gasteizko Baratza aretoak Bertako Fest jaialdia antolatu du hilaren 24an eta 25ean. Ikuskizunak Korrika Kulturalaren parte izango dira. Larunbatean Gilkitxarok Identitarteak antzezlana taularatuko du eta igandean Miren Narbaizaren eta Danele Sarriugarteren Popperra, afterra, utopia ikuskizuna ikusteko aukera egongo da.

2024/02/09 09.02.2024

‘Mikel Laboa… izan liteke konstelazio, izan gabe izar…’ erakusketa Bilboko Bizkaia Aretoan paratu dute. Erakusketa Mikel Laboaren bizitza, ahots eta musikari egindako omenaldia da, bere heriotzaren 15. urtemugan.

2024/02/02 02.02.2024

Lautan hiru antzerki-jaialdiak ‘antzerkiaren gorputzari’ erreparatuko dio aurten. Seigarren edizioa otsaileko lau ostegunetan egingo da, eta guztira zortzi ekitaldi eskainiko dira: bost antzezpen, bakarrizketa bat, tailer performatibo eta parte-hartzaile bat, eta bi irakurraldi dramatizatu.

2024/01/26 26.01.2024

Haurrentzako albumak sortzeko 2024ko Etxepare saria abian da. Maiatzaren 10a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 28an jakinaraziko du erabakia.

2024/01/19 19.01.2024

Gorka Urbizuk ‘Hasiera bat’ bakarkako lehen diskoa plazaratu du. Lan berria ohiko plataformetan dago jada, Lerkunberrikoak adierazi duenez, “Osorik entzuteko aukera eman nahi izan die zaleei, aurrerapenik gabe. Hamar kantetan maitasun osoa jarri duela dio eta espero du abestiak modu batean ala bestean entzulearekin konektatzea. Eta alderantziz”.

2024/01/12 12.01.2024

‘Bizkarsoro’ euskarazko film luzea gaur estreinatuko dute Euskal Herri osoan. Josu Martinez zinemagileak zuzendutako lehen fikziozko lana da eta 1914tik 1982ra bitartean gertatutako bost istorio erreal kontatzen ditu.

2023/12/22 22.12.2023

Amaia Telleria idazleak ‘Zuhara. Buru-hezurren itsasoan’ eleberria plazaratu du. Aurreko bi eleberrietan agertzen ziren abentura, abiadura eta jakin-mina aurkituko ditu irakurleak Zuhara sailaren hirugarren ale honetan.

2023/12/15 15.12.2023

Korrikaren 23. edizioak baditu kanta eta bideoklipa. Mursegoren gidaritzapean sortutako kanta da Harro Herri. Musikari eibartarraz gain, Ibil Bedi, Urretabizkaia Txaranga, Ibon RG edota Kau Kori Kura taldeek hartu dute parte abestia sortzerako orduan. Amaia Badiolak egin du bideoklipa.

2023/12/01 29.11.2023

Eva Forest Liburutopia kafetegi eta liburu dendak ateak irekiko ditu abenduaren 1ean Gasteizen. Espazioak ikastaroak, hitzaldiak, liburu aurkezpenak, haurrentzako txoko bat hartuko ditu bere baitan, eztabaidarako gunea izango da.

2023/11/24 24.11.2023

Esne Beltzak 'Esne Bidea' diskoa argitaratu du, taldearen azkena izango dena. Zazpi abestiz osaturiko lan honekin agur esango dio 17 urtetako ibilbide oparoari. Diskoa aurkezteko, 2024. urte osoan zehar azken bira bat egingo dute, azken kontzertu berezi batekin taldeari merezitako agurra emateko.

2023/11/17 17.11.2023

‘Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez’ album ilustratua eta antzezlana aurkeztu dituzte

2023/11/10 10.11.2023

Maurizia Aldeiturriaga oinarri duen ‘Aire!’ dokumentala azaroaren 12an estreinatuko dute Bilbon. XX. mendearen hasieran euskal musika herrikoia goitik behera aldatu zuen pandero-jolearen figuran oinarrituta, 13 gaztek musika-pieza bat sortuko dute.

2023/10/27 25.10.2023

‘Nerabeen garrasia’ saiakera aurkeztu dute Maitane Ormazabalek eta Telmo Lazkanok. Liburuak nerabeen osasun mentala du ardatz eta nerabe, gazte, guraso eta orokorrean gizarte osoari zuzenduta dago, batez ere hezkuntza-komunitateari.

2023/10/20 19.10.2023

Haurren aurrean helduek dituzten hizkuntza portaeretan euskararen alde eragin nahi duen ekimena abian da. Haurrekin harreman zuzena duten guraso eta zaintzaileei beraien hizkuntza praktiken inguruan hausnartu eta euskara gehiago erabiltzeko deia egin dute urriaren 29ra bitartean.

2023/10/13 11.10.2023

Urriaren 30etik azaroaren 5era egingo dute Sormene Plaza Galdakaon. Egitarau osoa aurrerago ezagutzera emango badute ere. Antolatzaileek iragarri dutenez, kultur adierazpide askotako ikuskizunek osatuko dute programazioa. Horien artean Ibil Bedi talde nafarraren zuzenekoa eta Fast Fatum kontzertu poetikoa izango dira.

Listen to the KulturSharea podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.