iametza
Hodeia ez da existitzen
Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Hodeia ez da existitzen #22 – Txikipedia, umeentzako euskarazko entziklopedia txiki eta askea 31.12.2024 30:17
Mikel Fernandez de Arroiabe Zumaiako Herri Eskolako irakaslea izateaz gain, Wikilari sutsua da. Bere bi pasio horien uztarketak, Txikipedia, haur eta gazteentzako euskarazko entziklopedia librearen arduradun nagusia izatera eraman dute. Zumaiako Herri Eskolan 2018an hasi ziren Txikipediako artikuluak argitaratzen eta dagoeneko 1.000 artikuluren langa pasa dute.
Hodeia ez da existitzen #21 - #Euskarabildua2024 hausnarketa Miren Berasategi eta Maider Likonarekin 21.11.2024 55:28
Saio honetan 2024ko Euskarabildua 'Artifiziala ez den teknologia' jardunaldian atera ziren ideia nagusiei buruzko hausnarketa egin dugu. Euskarabilduan teknologiak demokraziarekin, identitatearekin eta erantzukizun kolektiboarekin duen harremanari buruz eztabaidatu genuen. Eta hausnarketa honetarako, bertan egon ziren bi emakume ditugu saio honetan: Maider Likona, informatikako ingeniaria eta Biko...
Hodeia ez da existitzen #20 – Txikilinux Eguna II: Euskarak Software librea behar du 17.07.2024 51:29
Donibane Ikastolan Txikilinux zerbitzaria instalatu dute eta ospatzeko Txikilinux egunaren bigarren edizioa antolatu dute. Bertan egon gara Peio Etxeleku, Donibane ikastolako zuzendariarekin hitz egiten. Egunak aditu ezberdinak elkartu dituela aprobetxatu dugu eta gaia ikuspuntu ezberdinetatik lantzeko mahai-inguru bat antolatu dugu Egoitz Urrutikoetxea, Seaskako hezkuntza arduraduna; Iñigo Gebara...
Hodeia ez da existitzen #19 - Genero arrakala Wikipedian 23.02.2024 37:53
Wikipedian, munduko entziklopediarik handiena eta erabiliena, edonork sortu eta editatu dezakeen eduki askeko informazioa eskaintzen da. Wikimedia Fundazioak eduki itxitako entziklopedien alternatiba gisa sortu zuen, non beti berdinek idazten zuten. Baina gizartean gertatzen den bezala, Wikipedia genero-berdintasunetik urrun dago: Wikipediako biografien ehuneko txiki bat baino ez dute suposatzen e...
Hodeia ez da existitzen #18 - #Euskarabildua2023 laburpena: egunerokotasunetik utopia eraikitzen 13.11.2023 12:53
Saio hau urriaren 26an egin genuen Euskarabildua jardunaldiaren laburpena da. Herritarren, enpresen eta erakundeen egunerokoan baliagarriak diren teknologia burujabe eta libreak ezagutzera eman genituen.
Hodeia ez da existitzen #17 - Marko Txopitea: Common Voice, euskarazko ahots teknologia lortzeko ekimen herritarra 09.10.2023 27:49
Gero eta ohikoagoa da makinekin elkar eragiteko ahotsa erabiltzea eta horretarako hainbat sistema daude: Google Assistant, Apple Siri, Microsoft Cortana, Amazon Alexa… Ahots laguntzaile guzti hauek erraldoien pean daude eta hainbat arazo erakutsi dituzte: Ez dute ahots aniztasuna kontutan hartzen, pribatutasun arazoak dituzte eta hizkuntza zabalduenetan bakarrik erabil daitezke. Hizkuntzekin arazo...
Hodeia ez da existitzen #16 - Algoritmoek ezkutatzen dutena bistaratzen 19.07.2023 42:40
Algoritmo hitza ezagun samarra bada ere, oro har gizarteak ez daki zer diren, ezta zertarako erabiltzen diren ere. Horien inguruko azalpenak eman ditu Lore Martinez Axpe EH Bilduko digitalizazio idazkari eta legebiltzarkideak Hodeia ez da existitzen saio honetan. Eusko Jaurlaritzak sortuko duen algoritmoen erregistro publikoa eta adimen artifizialaren arriskuak izan ditugu mintzagai, besteak beste...
Hodeia ez da existitzen #15 - Ordenagailuak, txikiak geratzen zaizkigunean zer? 13.03.2023 30:46
Arropak bezala, ordenagailuak ere “txiki” gera daitezke. Baina norbaiti “txiki” geratzen zaion ordenagailua, beste pertsona batentzat guztiz egokia izan daiteke. Hori erakutsi digute Ilargikoop eta Elkartenet-eko ‘Mugarik gabeko ikasgelak’ proiektuek, ordenagailuen berrerabilpena oinarri duten bi egitasmoek.
Hodeia ez da existitzen #14 - Utopia existitzen da 16.12.2022
Euskarabilduaren ondorioak: tokiko eragileen burujabetza egitasmoak Euskarabilduan argi geratu zen ezinezkoa dirudien utopiaren bidea egiteak ere nahikoa balioa duela. Hor ditugu adibidez, Hernani Burujabe, Errenteriako Data Center eta Herria Bizia proiektuak eta Antic Pays Basque et Atelier Lan Berria, erakusten digutenak Euskal Herri digital eta burujabea lortzea posible dela. Horiek ezagututa t...
Hodeia ez da existitzen #13 - Belaunaldi berriak teknologia burujabetzari buruz 20.10.2022 29:14
Hodeia ez da existitzen podcastaren saio honetan urriaren 27an ospatuko den Euskarabildua Jardunaldiari buruz hitz egingo dugu. Aurtengo gaia “Utopia existitzen da. Teknologia burujabeak herritik eta herrira” da. Asko dira azkenaldian menpekotasun teknologikoa murrizteko teknologia berrien garapenean, ekoizpenean eta eskuragarritasunean borrokan ari diren herrialde zein herritar taldeak. Baita gaz...
Hodeia ez da existitzen #12 - Hezkuntza burujabetza: Ipar Euskal Herrian egin diren azken urratsak 16.06.2022 38:52
2022 urte hasieran Ipar Euskal Herriko hezkuntzan teknologia burujabetzara bidean bi urrats itxaropentsu eman dira: Donibane Lohitzuneko ikastola TxikiLinux erabiltzen hasi dela eta Baionako Etxepare Lizeoko 140 ordenagailu Debian sistema eragilearekin erabiltzen dituztela jakin dugu. Saio honetan Eder Etxeberriarekin, Donibane Lohitzuneko gurasoa eta Bernat Etxepare lizeoko irakaslea, eta Doniban...
Hodeia ez da existitzen #11 - Sakananet sare mankomunatua 08.04.2022 23:44
Saio honetan Sakananet proiektua zer den azaldu digute gure gonbidatuek: Oihana Olaberria Jaka (Arakilgo alkatea), Iker Manterola Matxain (Sakanako Garapen Agentziako arduraduna) eta Maialen Martiarena (Guifinet Fundazioa). Sakananet zuntz optikoko sare mankomunatua da eta sakandar guztiei Interneteko konexioa eskaintzea du helburu, operadore handiek errentagarriak ez zaizkielako baztertutako herr...
Hodeia ez da existitzen #10 - Hezkuntza burujabea 31.03.2022 36:28
Zergatik da garrantzitsua Euskal Herrian hezkuntza burujabearen inguruan hausnartzea? Hau da beharbada gai honen inguruan hausnartzeko gure buruari egin behar diogun lehenengo galdera. Gaur egun erraldoi teknologikoek irakaskuntzaren eremua ia guztiz monopolizatuta dutela esan genezake. Hezkuntzaren eremua da nabarmenetakoa, non Google edo Microsoft tresnen sarrera masiboa izan den azkeneko urteet...
Hodeia ez da existitzen #09 - Hezkuntzan Librezaleko Iñigo Gebarari elkarrizketa 24.03.2022 31:19
Elkarrizketa hau ARGIA astekariaren 2.772 zenbakian agertu da: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2772/inigo-gebara-hezkuntza-librezale "Hezkuntzan, jangelekin eta garbiketarekin egin bezala, digitalizazioan ere pribatizazioaren alde egin du Jaurlaritzak"Euskal Herriko ikastetxeetako ikasle, irakasle eta gurasoen artean partekatzen den informazio publiko zein pribatuaren gehiengoa AEBetako mult...
Hodeia ez da existitzen #08 - Euskarabildua 2021 19.10.2021 25:43
Hodeia ez da existitzen podcastaren bigarren denboraldiko lehen saio hau urriaren 28an ospatuko den Euskarabildua Jardunaldiari buruz hitz eginez hasiko dugu. Aurtengo gaia "Zenbat kutsatzen du like ❤️ batek? Mundu osorako Internet jasangarrirantz" da. Jarraian albisteen atalean Facebookeko langile ohi batek egindako filtrazioa aztertuko dugu: Interneteko erraldoiaren trapu zahar asko geratu dira...
Hodeia ez da existitzen #07 - Diana Francori elkarrizketa 11.06.2021
Diana Franco Hezkuntzan Librezale elkarteko kidea da. Joan den otsailean Eusko Legebiltzarrean egon zen, Hezkuntzan Google eta Microsoften dependentziari aurre egin eta teknologia burujabetzan urratsak nola eman eztabaidatzeko. Berarekin solasten arituko gara, haurren etorkizunaz eta dependentziak eragiten dituen egoerei buruz.
Hodeia ez da existitzen #06 - Datuen jabetza 01.03.2021
Azkeneko saioan hilabeteko albisteez gain, Iratxe Esnaolari datuen jabetzaren inguruan egindako elkarrizketa izan dugu hizpide eta mundu-mailako itzalaldi teknologiko baten aurrean zer gertatuko litzatekeen hausnartzen aritu gara Don DeLillo idazlearen "Isiltasuna" liburuaren baitan
Hodeia ez da existitzen #05 - Ekaitz Cancelari elkarrizketa 29.01.2021
Ekaitz Cancela kazetariari elkarrizketa interesgarria egin diogu, kapitalismoak eta teknologia digitalek duten harremanaren gainean.
Hodeia ez da existitzen #03 - Gorka Juliori elkarrizketa 29.01.2021
Gorka Julio a.k.a. Teketen teknologia eta gizarte gaietan topatuko duzu edozein saltsetan. Software askeak eta teknologia burujabetzak gizarte eraldaketan (eta norbere bizitzarenean) duen eraginaz jardun du saio eder honetan. Denbora aurrera joan ahala hobetuz doa, amaiera arte entzun beraz ;)
Hodeia ez da existitzen #04 - Kapitalismoa eta teknologia digitalak 29.01.2021
Urtarrileko podcast saioan albiste esanguratsu mordoxka dugu WhatsAppen auziaz hasi eta Google-n kontratu ikusezinetaraino. Ekaitz Cancela kazetariari elkarrizketa interesgarria egin diogu ere, kapitalismoak eta teknologia digitalek duten harremanaren gainean. Eta amaitzeko, ARGIAn inteligentzia artifizialeko lehen kazetariaren gainean aritu gara ere.
Hodeia ez da existitzen #02 - Sareekiko menpekotasuna 30.12.2020
Hodeia ez da existitzen saioaren bigarren atalean hilabeteko albisteez gain, Gorka Juliori egindako elkarrizketa izan dugu hizpide eta "10 Arrazoi zure Sare Sozialak ezabatzeko" liburuaren gainean aritu gara. Fikzioari eskainitako Noiz da Gero atalean, sarearen gaineko menpekotasunaz aritu gara, agian hain fikzioa ez den errealitateaz.
Hodeia ez da existitzen #01 - 2020ko Euskarabilduaren ondorioak 25.11.2020
'Hodeia ez da existitzen' podkasta jarri du martxan Iametzak. Hilabetean behin zabalduko da saioa eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.