nererkiaga
Hil Arte Bizi Elkarrizketak
Hil Arte Bizi Elkarrizketak, Nere Erkiagak gidatuta. Heriotza alde ezberdinetatik begiratu, eta heriotzaren inguruan hainbat ezagutza eta esperientzia dituzten pertsona ezagutuko ditugu. Beraien eskuzabaltasuna bihotzez eskertzen dugu!
Author
nererkiaga
Category
Podcast website
Latest episode
Jun 28, 2026
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Izaskun Andonegi: "Gorputza gure alde dago. Doluan lagundu egiten gaitu". 28.06.2026 34:11
Izaskun Andonegi doluan aditua da eta IPIR metodologian espezialista. Bidegin Elkartea sortu zuen doluan daudenei laguntzeko. Heriotzaren dolua giza esperientziarik handiena dela deritzo. Dolua zulo bat baino, zeharkatuko dugun eta eraldatuko gaituen tunel ilun bat irudikatzen du. Doluan gorputzak dituen somatizazioei buruz galdetuta, gorputza gure alde dagoela argi du, eta gorputzak esan nahi d...
Julen Etxegarai: "Gure gurasoek 8 aldiz ordaindu zuten beraien hileta" 14.06.2026 41:11
Julen Etxegaraik beraien amaren hiletan aseguruarekin izandako arazoak azaldu dizkigu, besteontzat lagungarri izateko asmoz eta inork berriro horrelakorik ez dezan bizi. Elkarrizketa honen muinean beraien ama Isabel Ibáñez omendu dugu. Isabel Leongo Mansilla de las Mulasen jaio zen eta 2021ean hil zen 81 urterekin. Hiletak garrantzitsuak diren arren, eta horiek gaizki egiteak sortzen duen min gu...
Mikel Idoate: “Heriotza gertatzean, zuek aukeratutako hileta enpresara deitu. Bertatik kudeatuko dute asegurua” 31.05.2026 38:06
Hileta aseguruen inguruan ikasiko dugu oraingoan. Izarra Tanatorioko Mikel Idoate elkarrizketatu dugu, hileta enpresek aseguruekin nola lan egiten duten ezagutzeko. OCUk, Espainiako kontsumitzaileen elkarteak egindako azterketaren ondorioa argia da: hileta aseguruarekin bikoitza edo hirukoitza ordaintzen bukatu dezakegu. Eta norbere hileta guk ordainduta uzteko beste modu batzuk badaude. 🎯 Gehia...
Itxasne Goitiz: “Amaren ondoan etzan nintzen eta lasai joateko esan nion. Eskua estutu zidan” 17.05.2026 40:51
Itxasne Goitiz Aboitizekin elkartu gara. Lehenago heriotza tabua zen berarentzat, baina gaiaren inguruan ikasiaz eta hitz eginez, bere kokapena aldatu eta amaren heriotzaren aurrean hobeto egon ahal izan zen. ❤️Eta beraien ama Mari Kruz Aboitiz Sesma omendu dugu. Mari Kruz lekeitiarra zen eta 2025eko udan hil zen, 97 urterekin. Informazio gehiago Hil Arte Bizi webgunean: //nererkiaga.eus/elkarrizk...
Mabel Marijuan: "Existe un paternalismo amoroso, pero no se puede hacer el bien sin respetar a la persona" 03.05.2026 58:24
Charlamos con Mabel Marijuan, doctora en medicina, especialista en bioética, y militante de la asociación DMD, sobre la bioética como instrumento para encontrar las decisión más justa ante conflictos sobre la vida y la muerte. Hemos aprendido con ella sobre las tres formas que los humanos tenemos para resolver los conflictos, y sobre la metodología de la deliberación. Más info: https://nererkiaga...
Mia Rissanen: “Amarena zen basotik hartutako adarrekin egin genuen bere lore-koroa” 19.04.2026 35:37
Finlandiako hileta ohiturei buruz hitz egin dugu Mia Rissanenekin, eta beraien amaren hileta gogoratuaz, Helka Rissanen omendu dugu. Helka Finlandiako Lavia herrian jaio zen 1936an, eta 81 urterekin hil zen. Informazio gehiago Hil Arte Bizi webgunean: //nererkiaga.eus/elkarrizketak
Bioetika eta eutanasiaren berme prozesuari buruz - Itsaso Bengoetxea 07.04.2026 37:22
Bioetika, eutanasia, eta eutanasia prozesua zaintzen duen batzordearen inguruan jardun dugu Itsaso Bengoetxearekin. Itsaso Bengoetxea Usansoloko Ospitaleko Zaintza Aringarrietako Unitateko arduraduna da eta EAEko Eutanasiaren Alorreko Berme eta Jarraipen Batzordeko presidentea izan da eutanasia legea onartu zenetik, 2021etik, 2015era arte. Informazio gehiago Hil Arte Bizi webgunean: http://nererk...
Zarakondegiko Universori omenaldia, 107 urte ondoren - Mariasun Landa Mendibe 22.03.2026 23:46
Herri mailan egiten diren hiletak eta agurrek duten garrantzia handia da, eta maila kolektiboan agurra egin ahal izateko baliabideak eskaintzea ezinbestekoa da. Mundo eta Universo anaiak Eako Zarakondegi baserrian bizi izan ziren XX. mende hasieran. Bataiatu gabeak zirenez, Universo hil zenean, ezin izan zioten ganorazko hiletarik egin. 2025ean egin zioten omenaldia. Informazio gehiago: http://n...
Hilurreneko sedazioari buruz, Iñigo Suberbiolarekin 09.03.2026 38:55
Heriotza prozesuan erabiltzen den sedazio aringarriari buruz jardun dugu Iñigo Suberbiolarekin, hilurreneko sedazio horren inguruan ikasteko asmoz. Sedazio hau eutanasiarekin ere sarritan nahasten da, eta bien arteko ezberdintasuna ere argitu dugu. Iñigo Suberbiola Donostia Ospitaleko Etxeko Ospitalizazioko medikua da eta zaintza aringarrietan espezializatuta dago. Informazio gehiago Hil Arte Bi...
Heriotza naturalari buruz - Oihane Arriaran 22.02.2026 21:25
Heriotza prozesu naturala da, eta heriotza asko eta asko ematen dira horrela. Heriotza prozesu naturalaren seinaleei buruz aritu gara. Oihane Arriaran Iraeta elkarrizketatu dugu. Bera zumarragarra da eta beraien amona Bittori Zubeldia Garmendia omenduko dugu. Bittoriren heriotza modu naturalean eman zen, eta hala kontatu digu Oihanek. Bittori maitasunez inguratu du. Informazio gehiago Hil Arte Bi...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.