Donostiako Musika Hamabostaldia

Bi Ahotsetan

Music EN ↓ 6 episodes

Zein doinu du maitasunak? Nola abesten zaio heriotzari? eta nostalgiari? Donostiako Musika Hamabostaldiaren podcast sailaren atal bakoitzean, musika klasikoa aitzaki hartuta, horren inspirazio iturri izan diren gai unibertsalei buruz solasean ariko dira Joseina Etxeberria kazetaria eta euskal gizartean, eremu jakin batean bere jardunagatik (kultura, kirola…) ezaguna den gonbidatu bat. Musika klasikoa eta solasaldia uztartuta, lasai entzun eta gogoeta egiteko saioa.

Be sure to visit the podcast's website and support the creator: bi-ahotsetan.captivate.fm

Author

Donostiako Musika Hamabostaldia

Category

Music

Podcast website

bi-ahotsetan.captivate.fm

Latest episode

Jun 17, 2025

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android almost 10M downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

#06.- Julen Martija, heroiak eta jainkoak 17.06.2025

“Txikitatik hasi nintzen pianoa jotzen […]. Pianoa jotzeko pilota txarra da, baina pilotariek zirkulazio arazoak izaten ditugu eta horretarako oso ona da pianoa. Etxean nagoenean orain ere jotzen jarraitzen dut. Askotan esan didate piano-jotzailearen atzak eta eskuak ditudala”. “Pilotari oso borrokatua naiz, oso baikorra; nahiz eta partida bat oso gaizki jarri, beti pentsatzen dut oraindik irabazi...

#05.- Lide Henando, amodioaz 03.06.2025

“Maitasunean, eta harreman afektiboetan baino gehiago adiskidetasun harremanetan, gertatzen zait oso azkar maitemintzen naizela erlazio berri batekin […]. Maitasunean ez naiz dena hitzetan adieraztearen aldekoa; keinuekin, detaileekin, konstantziarekin adierazi daiteke”. Amodioa, nork bere buruari edo besteari; maitasuna, naturari, lanbideari edo bizitzari. Hori guztia dute hizpide Lide Hernando m...

#04.- Iñaki Peña, heriotzaren doinuan 20.05.2025

“Hiltzen denak dena galtzen du; gelditzen garenok, dolua egiten dugunok hutsune hori daukagu, aulki huts hori; aulki hori beti egongo da hutsa, baina nolabait gure bihotza betetzen da beste bide batetik […]. Nik uste dut galdu dugula helduleku espiritual handi bat, eta hutsune hori bete egin behar dugu nolabait”. Iñaki Peña mediku paliatibistarekin heriotzaz hitz egingo du Joseina Etxeberriak. Eta...

#03.-Aitziber Garmendia, festa 06.05.2025

“Zeinek esan du honekin juergarik ezin dela egin???” Aitziber Garmendiaren hitzak dira horiek Jacques Offenbachek “Infernuko Orfeo” operetarako idatzi zuen “Galop infernal” ( Can-Can ) abesti saltokari eta animatua entzuten ari dela; atal honetan festaz eta bere ibilbideaz ariko da Aitziber Joseina Etxeberriarekin. Euren solasaldian tartekatuta, Piotr Ilich Tchaikovskyren eta Offenbachen beraren m...

#02.- Edurne Pasaban, bakardadea 22.04.2025

“Ni bakardadean ez naiz gaizki bizi, behar bada ohitu egin naizelako; behar bada mendiak egin nau horrela; ez naiz bakarrik egotea gustuko duen horietakoa, baina nire bizitzan egin dudan guztiak erabakiak bakartasunean erraz hartzera eraman nau”. Edurne Pasaban eta Joseina Etxeberriak bakardadea izango dute hizpide, Debussy eta Tchaikovskyren musikaz lagunduta. Musika: C. DEBUSSY: Clair de lune P....

#01.- Harkaitz Cano, nostalgia eta bidaia 07.04.2025

“Bizitza bidaia bezala sentitzea iruditzen zaidak gizakiak baduela oso berea hasieratik… Ziur aski lehenbiziko trama edo literatura zer zen edo istorio bat zer zen ez zekielarik, gizakiak bazekien zer zen bidaia bat”. Harkaitz Canok eta Joseina Etxeberriak bidaiaz eta nostalgiaz dihardute atal honetan, Beethoven eta Messiaen ere bidelagun dituztela. Zuzendaritza: Oier Aranzabal Soinu diseinua: Oie...

Listen to the Bi Ahotsetan podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.