Bertsolari Aldizkaria
Makarrizketak
*“Makarrizketak”* programa da gure lehen podcast saiakera. Bertsolari bati emango diogu ahotsa, bertsolaritzaz eta hamaika aferez mintzo dadin. Lau atal estreinatuko ditugu 2020an.
Visita il sito del podcast e sostieni chi lo crea: redcircle.com
Autore
Bertsolari Aldizkaria
Categoria
Sito del podcast
Ultimo episodio
18 nov 2026
Dove ascoltare?
I podcast nell'app Replaio Radio In arrivoI podcast stanno per arrivare nell'app. Installala ora e scopri per primo un modo tutto nuovo di vivere i podcast
Episodi
Maddi eta oreina - Amaia Elizagoien eta Irati Celestino 23.11.2022 16:17
Ipuin kontalariek bertsoz osatutako balada zahar bat erreskatatu eta atzean dagoen historia kontatu digute... baita abestu ere.
Mixel Etxekopar - Inprobisazioaz bi hitz 16.11.2022 10:04
"Zeren musikaria bezain bertsularia ere gorde, disimulatu daiteke bere teknikaren gibelean, eta behar orduan xakur hezia bezala berea ateratzen, garbi, garbiegi agian. Behin kontserbatorio buru bati entzun nion inprobisaketa zela norbere ekipajea ur batzeterrean utzi eta urera jauzi. Nik erantzun nion ausardiaz, bat batean, enetzat alderantziz zatekeela, ekipajea urera bota eta ibiltzen jarrai...
Beñat Lizaso - Konparaketak 09.11.2022 5:55
Makarrizketak podcastaren hirugarren atala Beñat Lizasoren eskutik. "Iritsi da garaia atea izteko, eta giltzaz ixteko gainera"
Aner Peritz - Nori kantatzen gaituzte? 02.11.2022 10:41
Makarrizketak podcastaren hirugarren denboraldia ireki du Aner Peritzek. Galdera asko planteatu dizkigu... baina berak ez daki, e.
Unai Iturriaga - Beldurra 18.10.2021 9:02
Makarrizketaken bigarren denboraldia amaitzeko Unai Iturriaga etorri da pertsiana jaistera, eta bere beldurrez mintzo zaigu.
Uxue Alberdi - Kontatzea entzutea da 11.10.2021 15:51
"Bertsoa sortzen ari den momentuan bertsolariak ezin du bere sorkariaren asmo intelektuala eta estetikoa kontzienteki erabat kontrolatu, are gutxiago erritmoa arrazionalizatu. Askatu egin behar du kontrol hori bertsoak korritu dezan. Baina dantzariak badaki oina non jarri behar duen, idazleak badaki non jarri behar duen koma bat; bertsolariak asmatu behar du non askatu hitz bakoitza, zarata gu...
Erika Lagoma - Bortz 04.10.2021 8:44
"40 urteko nobato aurrez ikusitakook agurra dutxan pentsatzen dugu, eta ez bada hala, malo…. saio ostean liseriketa aparatuak lan eskerga izanen du. Bai, ernegatuta nago atzoko saioa ez zelako ongi joan, eta aunitzek euskal twitterren bezainbertze sufritu nuelako, pikotza eta pala, pikotza eta pala. Eta behazuna bere lana egiten ari da. Eta azken momenturako utzi dudan potcast honetan ez neki...
Odei Barroso - Errimaren ertzetan 28.06.2021 17:48
Bertsolarien biblia moduko bat izan da, errimari dagokionez, Xabier Amurizak idatzi zuen "Hitzegi Errimatua". Odei Barrosoren iritziz arauak estu betetzera ohitu dira bertsolariak, eta horrek segurtasun moduko bat ematen du. Denok ulertu dugu, urteen eta praktikaren poderioz, zer den errima ona eta zer errima txarra. Baina ba al da errima onik eta txarrik? Beste hizkuntza batzuetan errima...
Amets Arzallus - Bertso sortez bi gogoeta 28.12.2020 14:22
Bertsogintza ia erabat bat-bateko jardun gisa ulertzen den garai hauetan, bertso jarriek zer leku duten galde liteke. Zer leku duten baino gehiago, zer funtzio betetzen duten, eta funtzio horren araberako lekurik ba ote duten...
Oihana Bartra - Bertsgol 21.12.2020 9:12
Makarrizketak podcastaren hirugarren alea. Ez jarri urduri. Oihana Bartrakk ez digu nesken gauzez, "txikikeriez", hitz egingo. Santutxuarrari gauza totxoez hitz egitea gustatzen zaio. BERTSOLARITZA eta FUTBOLA dakartza gaurkoan. Horrela, hizki larriz.
Fredi Paia - Egoa ebaki banio 14.12.2020 18:50
Bertsolari aldizkariaren podcasta da Makarrizketak, eta bigarren atala Fredi Paiaren eskutik datorkigu. Gai mamitsua jorratu du Fredik bere bertsolari ikuspegitik: EGOA. Zer da egoa? Zer norberatasuna? Musika "Aone", Oreka TX "Txikia", Oliba Gorriak "Txoriak txori", Mikel Laboa "Ez da posible", Ruper Ordorika "Seikilos Epitaph with the Lyre of Apollo", Lina...
Andoni Egaña - Baina bertsolaririk ez 06.11.2020 8:44
Sevillan (Andaluzia, estatu espainiarra) abiatuko den ibilaldi batetik Andoni Egaña galdera bat erantzuten saiatuko da: zer da bertsolari bat?
Podcast simili
Replaio non è un editore di podcast; i nomi dei programmi, le copertine e l'audio appartengono ai rispettivi autori e vengono distribuiti tramite feed RSS pubblici