Irati Irratia

107.7 fm (Auñamendi) / 107.5 fm (Agoitz) iratiirratia.eus

Mindenképp látogasd meg a podcast oldalát, és támogasd a készítőjét: iratiirratia.eus

Kategória

Uncategorized

A podcast weboldala

iratiirratia.eus

Legutóbbi epizód

2026. okt. 30.

Hol hallgathatod?

Podcastok az alkalmazásban Replaio Radio Hamarosan

A podcastok hamarosan megérkeznek az alkalmazásba. Telepítsd most, és láss elsőként egy teljesen új megközelítést a podcastokhoz

Letöltés a Google Play-ről Telepítsd ingyen Android közel 10 M letöltés · 4,8-as értékelés iOS hamarosan

Epizódok

Euskarari puzka eginez sustraietatik espaziora eramateko deia 30.10.2026

Udazkenarekin batera gurera dator berriz ere Errigorako Euskarari Puzka kanpaina. Modu soilean saskien kanpaina dugu hauxe eta aurten berritasunak dakarzkite. Auzolanean euskara sustraietatik espaziora lemapean 3 saski izanen dira eskuragarri Beltza (60€), Berdea (65€) eta Gorria (75€), Berdea alkoholik gabekoa izanen litzatekeelarik. Saskietaz aparte aurten Lodosako ikastola laguntzeko egutegi la...

Asteburuan Ibañeta etxeak bere 25. urteurrena ospatuko du 30.10.2026

Martxotik hona kudeaketa modu berriarekin lanean darraite Ibaneta Etxea edadekoen egoitzakoek. Garaiko enpresak kudeaketa utzi eta bertako administrazioen esku geratu zen, egoiliarrak eta bertako langileak erdigunean kokatu duen kudeketa modua ezarriz. Hortik hainbat nobedade heldu dira, Edadeko pertsonen zainketarako titulazioak lortzeko formakuntzak, zaintza lanak haunditzeko dinamikak eta baita...

Asteko eta urriko eguraldiaren errepasoa eta asteburukoaren iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik 30.10.2026

Uda luzea joan da eta urria euritsu hasi bazen oro har lehorra izan dela aipatu dugu David de Andres lagunarekin. Ondoren asteburuko eguraldi iragarpenarekin sartu gara, antza denez ez da hotzaz aparteko aldaketarik somatzen.        David de Andres Irati irratian

Basozainek euren lan baldintzen eta zerbitzuaren alde borrokan darraite 29.10.2026

Nafarroako Basozainak euren lan baldintzen eta zerbitzu beraren alde borrokan daude. Urriaren 15ean langileen %90ek bat egin zuen deitutako greba deialdiarekin. Borroka honek hiru aldarri nagusi ditu, kontziliazioa ahalbidetzeko malgutasuna, soldaten igoera eta langile gehiagoren kontratazioa. Urte batzuetatik hona euren lan kargak ugaritu egin dira, aldiz euren soldatak edota plantillak ez dira m...

Emakume basati baten arimaren biluzketa irratian 29.10.2026

Gure gaurko gonbidatuak DMAX kateko “Aventura en pelotas” programan hartu zuen parte. 21 egun biluzik pasa behar izan zituen biluzik Kolonbiako oihanean. Bertan bizitakoak eta bertako pentsamenduekin ondutako egunerokoa hartu eta liburu bilakatu du “Desnudando el alma de una mujer salvaje” izenburupean. Hau aitzaki gurean izan dugu Atenea Diaz, abentura honen emakume basati...

Xanti Begiristain Madotz: Faxismoari nola aurre egin 29.10.2026

Gaurko kolaborazioan Vito Quiles asaldatzaile faxistaren bisiten harira izandako erantzuna izan dugu Xanti Begiristainekin. Berak ideia faxistadune horiei erantzunaren beharraz eta nolakotasunaz aritu zaigu gaurkoan Xanti Begiristain Irati Irratian:

Arruazun izanen dira bihar Nafarpresek antolatutako Tokiko Prentsa jardunaldiak 28.10.2026

Iaz Otsagabian ospatu ziren tokiko prentsa jardunaldiak, 25 urte betetzen zituen Mendixut Aldizkariak ospakizuna egin zezan. Aurten Guaixekoei dagokie antolaketa lanak eta bertaratzera deitu dute komunikazioan dabiltzan profesional desberdinak, baita komunikazioa edota toki komunikabideak maite dituzten norbanakoak ere. Aurtengo edizioan informazio desertuetaz eta tokiko hedabideen erreleboaz sola...

Bizkarretan larunbatean ospatuko da Larretik Azoka 28.10.2026

Lehen sektoreko baldintzak hobetu eta beharrak saretzeko helburuarekin sortu zen Larretik elkartea. Izaeraz elkartea bada, sare bat bailitzan funtzionatzen du eta euren helburuen artean lehen sektorearen iraunkortasuna, tokiko produktuen sustatzea, lan-baldintzen duintzea eta bertako ekoizleak ezagutaraztea litzateke. Lan horretan dihardute 8 bazkideak. Tokiko produktua nabarmentzeko garaian merka...

Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Pornografia kontsumoa nerabezaroan 28.10.2026

Aurrekoan ireki genuen Osasun Mentalaren meloia. Sufrimenduaz aritu ginen solasean eta honetan egoera mentala kaltetu dezaketen kontsumoaz aritu gara, pornografiaren kontsumoan zentratu garelarik. Interbentzio ugari izan ohi ditu Miren Cia Urrutiak kontsumo honen ondorio direnak, baita prebentzio lanketak ere. 12 urte bazen jada pornografia lehen irudiak ikusteko adina, jada 9 urteko haurrak porno...

Miren Doizen 2. korapiloarekin heldu da Fluxu Auritzera 28.10.2026

Urriaren erdialdetik aurrera dabil instalaturik Miren Doizek ekoizturiko 2. korapiloa izenburudun obra Auritzeko Kultur etxe parean. Aurreko ostiralean sortze prozesua eta obra bera aurkezten izan genuen artista, zeina obra ekoitzi duen Fluxu programaren baitan. Azaroaren 15a bitarte izanen da ikusgai bertako material birziklatuekin sorturiko pieza koloretsu hau. Fluxu programaren baitan hainbat t...

Autogestioa eta komunitatea ardatz jardunaldiak asteburuan Aritzkurenen 27.10.2026

Aurtengo edizioa 6. izanen da Aritzkurenen ospatuko diren jardunaldiena. Komunitatea eta autogestioa oinarri izanen dituen jardunaldi hauek euren esperientzietatik ikasi eta baita beste tokietatik heldutakoeetatik jasotzeko aukera emanen diete euren herriko komunitatea indartzen segi dezan. Asteburu osoko egitarau oparoa antolatu egin dute eta hori bera ezagutzera eman digu Aritzkurengo herritarra...

Azokoop mikrokooperatiba denda baino egunerokoan bidelagun 26.10.2026

Xabier Bados eta Rita Perandres abiatutako ekintzailetza dugu Azokoop. Gehien zabaldu den zerbitzua Urdirotzen duten denda bada ere beste zerbitzu zenbait eskaintzen dituzte. Eskaintzatan basolan txikiak egiteko aukerak baita horretarako makinariaren mailegatzea ( bazkideak direnei), musikoterapia eta musikan hastapen ikastaroak eta kopisteria zerbitzua.  Horrekin aski ez eta beti dabiltza beste p...

Asteko eguraldia, ordu aldaketa eta asteburuko eguraldiaren iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik 23.10.2026

Eguraldiaren partetik asteak utzitakoak zeozer nabarmendu beharko bagenu David de Andres lagunak aipatu bezala, tenperatura baxuak izanen liratezke. Ostegun goizaldean zenbait puntutan izozte puntutik gertu izan baitziren. Aste honetan ere ordu aldaketa izanen dugu egunak edo hobe esanda arratsaldeak laburtu eginen dizkigutelarik. Nola ez amaitzeko asteburuko iragarpena ere ekarri digu.     David...

Loizuko gizona ardatz jardunaldiak izanen dira igandean Aintzioan 22.10.2026

Elutseder elkarteak eta Erroibarko udalak elkarlanean Loizuko Gizonaren inguruko jardunaldia prestatu dute igandean Aintzioan. Jardunaldiei Errotalde izenburua jarri diete izen bereko kobazuloan topatu baitzituzten duela 11.700 urteko gorpuzkiak 2017ko azaroan. Erroibarko biztanle zaharrena dugu Loizuko Gizona, gaur egun Nafarroako Museoan dago ikusgai eta ibarrera berriro ekartzeko modua izanen d...

Ezkarozen indarkeria estetikoa ardatz izanen dira Pirinioetako Emakumeen XXV. topaketak 21.10.2026

Larunbata honetan ospatuko dira Pirinioetako Emakumeen XXV. topaketak Ezkarozen. Urtez urte bailaraz bailara mugitzen den topaketak ditugu hauek eta aurtengo edizioan Xaiki Emakume elkartekoei dagokie anfitrio eta antolaketa lanak. Urtero gai baten inguruan hausnartzeko parada hartzen dute batzen diren emakumeak eta edizio honetan emakumeek bereziki pairatzen duten indarkeria estetikoa izanen dute...

Gau-beltzaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Taupa Mugimenduak 20.10.2026

Taupa euskatzaleen mugimenduak Gaubeltzaren ospatzea areagotzeko erronka ezarri du. Zenbait herritan uztaren amaiera eta bazterrak xaxatzeko hautua hartzen zuen ospakizuna geroz eta jende gehiago erakartzen du. Urriaren 31n ospatuko da zenbait herritan Gaubeltza. Ospakizun bera ardatz zenbait formazio eta jardunaldia antolatu ditu honen ingurukoak behar bezala azaltzeko. Herri jolasa bat ere ondu...

Bueltan dira Agoitz eta Auñamendiko Literatur Solasaldiak 20.10.2026

Ikasturtearekin batera bueltan dira Mikel Antzak dinamizatzen dituen literatur solasaldiak. Hilabetero liburu bat hautatu eta honen inguruan bakoitzak jazotakoak partekatzen ditu beste irakurleekin. Aurten Palestinan egokitutako eleberri bat izanen dute lehen saioan hizketagai, Adania Shibliren Detaile Xume Bat, xumeki baina bikainki adierazten duena palestinarren egoera. Datorren astean biltzear...

Asteburuko eguraldiaren errepasoa, Adam DANA eta aste hasierako iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik 20.10.2026

Behingoagatik udazkena etorri da asteburu honetan gurera eta hala komentatu digu David de Andresek. Ikusita ere Alacant eta Valentziako euriteak Adam DANAren inguruan aritu gara. Bukatzeko aste hasierako eguraldi iragarpena eman digu.        David de Andres Irati irratian

Mugalur proiektuak muga inguruetan grabatutako podkasta aurkeztu zuen Kultur Olan 19.10.2026

3 urte dira Mugalur Proiektua abiatu zenetik. Muga inguruko herritarren batzea eta honen inguruko hausnarketa guneak sortzea izan da bere helburua, betiere ez-ohiko erremintak erabiliz. Ohikoa izan da sormen lanak ikustea bilkura guztietan eta aurten sorkuntza berri bat aurkeztera etorri ziren igandean Orbaizetako Kultur Olara. Bertan iazko hiru topaguneetan (Irun-Hendaia, Bereko Benta, Sorogain)...

Auñamendi kirol eskaintza martxan 16.10.2026

Gure osasuna eta gorputza mugiarazten ibili ohi da gure hurrengo gonbidatua. Aritz Carballo Ernaga dugu Auñamendi eskualdeko Kirol kudeatzailea zeina Auñamendin dauden ikastaro eta kirol eskaintzak kudeatzen dituen. Iaz 21 aktibitate izan ziren eta osotara 250 lagun ibili ziren kirola edota sorkuntzak egiten. Aurten eskaintza igo egin da 27 aktibitate baitaude martxan eta horietan 290 […]

Uraren eta ipuinaren ibilbidea ezagutzen 16.10.2026

Ezkarozen ura eta bertako ipuinak batzeko egitasmoa aurkeztu zuten pasa den ostiralean, Uraren eta Ipuinaren Bidea. Duela bospasei urte kaleratu ziren Zaraitzuko istorio zaharrek eman diote bide proiektu honi. Ezkarozeko 5 istorio hartu eta bertako ondarea balorean jartzeko ibilbide bat ondu zuten Innova diru-laguntza dela medio. Urtebetean auzolana oinarri 4,71 kilometroko ibilbidea ondu egin dut...

Asteko eguraldia eta asteburuko iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik 16.10.2026

Pasa den astean itzuli ziren euri orokortuak gehiagoren beharra dugun arren, hala adierazi digularik David de Andres gure lagunak. Ondoren asteburuko eguraldi iragarpenarekin sartu gara.        David de Andres Irati irratian

Xanti Begiristain Madotz: Margaritaren Heptamerona 15.10.2026

Asteburuan Erriberrin Margarita erreginak ekoitzitako Heptameronaren irakurraldi ekitaldia izan da. Urtero errepikatzen den ekimena dugu hauxe 2020. urtean euskaratu zenetik 75 istorioz osatutako obra hauxe. Irakurraldi honetan Xanti Begiristain izan zen eta Heptameronaz eta irakurraldiaz solastu zaigu gaurkoan. Xanti Begiristain Irati Irratian:

Zaraitzuko fruta-arbolen barietateak nabarmentzeko jardunaldiak asteburuan Ezkarozen 14.10.2026

Zaraitzuko zenbait lagunek hasi zuten duela 4-5 urte bertako fruta arbola barietateen zaintza eta ugaltzeaz arduratzen. Piriniotako Hazien Sarearekin elkarlanean aritu eta gerora bertako barietateekin lanketa egiten hasi ziren, euren lana elkarte batean egonkortuz Sagardoiak Elkartean. Elkarte honek, Arrea eta tokiko administrazio zenbait lagunekin tailerrak eta ekimenak antolatu dituzte, baita as...

Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Osasun mentala eta sufrimendua 14.10.2026

Urriaren 10a Osasun Mentalaren Nazioarteko eguna izan zen. Honen aitzakipean nerabezaroan aditua den Miren Cia Urrutiak honen inguruan solastera eraman gaitu bere gaurko kolaborazioan. Osasun mentalaz baino sufrimenduaz hitz egin dugu eta hori detektatzeko zer egin behar dugun ikasi. Sufrimendua arintzeko gakoak ere eman ditugu giro atsegin bat sortu, hitz egin, entzun eta behar izatekotan [&#8230...

Hallgasd a(z) Irati Irratia podcastot a Replaióban

Rádió és podcastok egy alkalmazásban - ingyen és regisztráció nélkül. Telepítsd még ma, és ne maradj le a premierről

Letöltés a Google Play-ről

A Replaio nem podcastkiadó; a műsorok nevei, borítóképei és hanganyagai a szerzőiket illetik, és nyilvános RSS-csatornákon keresztül terjednek.