fr

Paperezkoak

Paperezkoak

Paperezkoak, altxor bat hilero Paperezkoak, 2 eta 7 urte bitarteko haurrei hilero ipuin ilustratu bat oparitzeko proiektua da. Hilabetero album ilustratuari lotuta podcast bat. Liburuan landutako hariari tiraka Marina urpekariak eta Alex kapitainak abentura zoragarri bat kontatuko digute.

N'hésitez pas à visiter le site du podcast et à soutenir son créateur : www.buzzsprout.com

Auteur

Paperezkoak

Catégorie

Arts

Site du podcast

www.buzzsprout.com

Dernier épisode

5 oct. 2026

Où écouter ?

Les podcasts dans l'appli Replaio Radio Bientôt disponible

Les podcasts arrivent très bientôt dans l'appli. Installe-la dès maintenant et découvre en avant-première une toute nouvelle façon de vivre les podcasts

Télécharger sur Google Play Installe-la gratuitement Android près de 10 M de téléchargements · note de 4,8 iOS bientôt

Épisodes

ARRAI BAT EDO ZAZPI? 13.09.2024

Kaixo, lagunok! Zer moduz eskolako  itzulera? Udaran batetik bestera jolasean ibili ostean, seguru eskolako lagunak ikusteko irrikitan zaudetela. Alessiori ere eskolara itzultzea tokatzen zaio. Gizajoa nahiko urduri ikusten dut azkenaldian...Alessio, lagun maitea, eskolara itzuli behar izateak urduri jartzen al zaitu? 

BANPIRO ARRIZKUTSUA ETA PALINDROMOAK 03.08.2024

-Okitu, mutiko! -Asto hotsa! -Autore erotua! Baina, zer demontre da hau?  -Palindromoak dira, Alessio, Palindromoak!

PANDA ETA MARINATXO OPORRETAN 11.07.2024

Pentsatzen jarrita…neure oporrak ere antolatu beharko ditut egunen batean…urteak daramatzat inora joan gabe….umm…nola zen….eh….opor batzuk nola antolatzen ziren ere ahaztu zait 

ETA ZER? 04.07.2024

Inoiz kontatu al dizuet Axieriko arraintxoaren istorioa? Antoñito loroarena bai....baina Axieriko karraspioaren istorioa? Axieriko karraxpio lotsati xamarra zen, bi adiskide zituen, eta beti futbolean ibiltzen zen haiekin....

GRETAREN HODEIA ETA ALESSIOREN LUPIA 07.05.2024

Honezkero Alessio ehundaka lupi ikusitakoa izango da. Hala ere, berri bat harrapatzen duen bakoitzero bere edertasunaz maitemintzen da. Alessioren maskota berria bilakatuko ote da lupia?

Bisita-mendian 09.04.2024

Apirilean itsasoan jende gehiegi ibiltzen omen da.  Badakizue: antxoak, berdela, olagarroa...horregatik, Alessio txikiak itsasora atera ordez mendira joatea erabaki du. Bertan isiltasuna eta lasaitasuna du amets. Baina...

Momia gosetia eta hieroglifikoak 12.03.2024

Marinak deitu dit oraintxe, jejeje...haserre bizian zegoen! Gutun bat bidali diot irakurtzeko etxera baina hizkien ordez hieroglifikoak erabilita. Hasieran ezinezkoa egin zaio testua ulertzea baina azkenean, kostata baina asmatu du! Eta zuek? Hieroglifikoak ulertzeko gai zarete? Ea ba!

Adiskideak 08.02.2024

Eric Carleren obra berri  honetatik abiatuz, eta liburuaren haritik tiraka osaba Alexen berri izango dugu. Adiskidetasunaren benetako balioa adierazten duen album baten aurrean gaude. Jolasak, dantzaldiak eta sekretuak partekatzen zituzten pertsoanaiek, baina denborak aurrera egin  eta distantziak banandu zituen. Hala ere, ez zen ibai, mendi, baso, euri edo iluntasunik berriro elkarrekin topo egit...

Lotarako ipuin laburretan laburrena 04.01.2024

Bazenekien lotara joan aurretik yoga pixka bat egitea eta 10 izurde zenbatzerik baino gauza eraginkorrik ez dagoela lo hartzeko? Lotara joan aurretiko munduko ipuinik laburrena da! 

Vlad, banpiro txikia 09.12.2023

Aii, aii, aii....zuek bizi zaren tokian ez dakit, baina hemen, itsaso zabalean eta abendu bete-betean, izugarrizko hotza egiten du. Ai ene! Nire osaba Alexi kasu egin izan banio enuke hotzik izango.

Ipurdiak.Ezinbesteko gida. 08.11.2023

Paperezko lagunek bidali diguten azken liburua irakurri ondoren, ipurdiei buruz pentsatzen pasatzen dut egun osoa.  Ez dakit gaur goizean irakaslea brometan ari zen edo ez, baina zuhaitz baten urteak jakiteko bere ipurdiari begiratu besterik ez digula esan digu. Noiztik dute zuhaitzek ipurdia? Nolakoa imaginatzen duzue dela zuhaitz baten ipurdia? Nire ustez gogorra eta marroi kolorekoa da. Gehiago...

Maitasunak mendiak mugitzen omen ditu! 03.10.2023

Maitasuna...seguru askotan entzun duzuen zerbait dela. Baina, badakizue benetan zer den?   Abestiak ere ez dira ados jartzen maitasuna definitzerako garaian: abesti batzuen arabera, maitasuna edozein tokitan dago, beste abesti batzuen arabera, berriz, maitasuna soilik airean aurkitu daiteke.

Krokodilo, jirafa eta egundoko sorpresa 07.09.2023

A ze soka misteriotsua jarraitu duten krokodilo eta jirafak!! Sokak...alde guztietan daude sokak! Zapatilletan, bainujantzietan eta noski, itasoentzietan ere bai. Hainbeste soka, zertarako?

Larri nago 10.08.2023

Inoiz pentsatu al duzue nolakakoak diren itsasontzi bateko komunak? Nola botatzen da bonba itsasontzi batean?  Eh? Nork esan du hori! Nola egingo dugu kaka zuzenean itsasora? Noski existitzen direla komunak itsasontzi batean! Alajaina...hau ere entzun behar nuen ba! 

Protagonista berriak eta PILOTA PIZTIA 04.07.2023

A zer nolako endredoan sartu nauen nire osaba Alexek! Oporretara joatekoa zela eta baporea zaintzeko ez dit eskatu ba... Bai, nire osaba da Alex eta nik ere Alex izena dut nahiz eta etxean Alessio deitzen didaten. 

Maite zaitugu, andereño eta oporrak. 06.06.2023

Nire amak bai, nire amak trebezia handia zuen jostorratzarekin. Seguru nago praka hauek di-dau batean konponduko lituzkeela. Ez pentsa ordea jostuna zenik. Tira bai, egia da, tartean behin etxekoei arropak konpontzen zizkigun, baina bere ofizioa ez zen hori.  Bera ofizioz saregilea zen. Saregilea? Bai, ondo entzun duzue, saregilea.

...Mamuta ikusi dut! 10.05.2023

Hemen da Antoñito, heldu dio! Esan dizut, denbora kontua zela. Izugarrizko pisua du honek, zure laguntza behar dut Antoñito, heldu mokoarekin eta tira! Tira fuerte! Altxor bat! Aberastu egingo gara, Antoñitio! 

Abidemi eta Kaka lehiaketa aparta 04.04.2023

Kakaren usaina jasan ezina da, horregatik baporeko komunean kaka egiten dudan bakoitzean, ahalik eta azkarren sakatzen diot komuneko botoiari. Uii!!! Ostras, Abidemi, jajaja, konturatu gabe tramankulo hau grabatzen hasi da... jajaja, uste dut Euskal Herriko ume guztiek nire kaken kiratsen berri izan dutela...A ze lotsa..Enfin..

Liburuen usaina eta KIRATSA 07.03.2023

Sekretu bat kontatuko dizuet. Shhh, belarrira kontatuko dizut, gerturatu hona. Ba al dakizu liburu bakoitzak usain berezi bat duela? Begira, gauza bat egingo dugu, uste dut dibertigarria izan daitekeela. Nik nire usainen teoria zein den kontatuko dizuet eta ondoren, nahi izanez gero,  zuen etxean proba egin dezakezue. Modu honetan, nire teoria zuzena edo okerra den jakingo dugu. Zer iruditzen? Has...

Azken erregina eta Alex erregea. 06.02.2023

Zenbat bapore datozela esan du Antoñitok? Bat iparraldetik, beste bat hegoaldetik eta beste bat ekialdetik. Guztira hiru bapore! Lasai, Alex, lasai, ez larritu, ez dira asko! Bakarrik bada ere, aurre egingo diet! Nirea da ur guzti hau! Ni naiz hemengo erregea! Alde hemendik!

Antoñito. Behi bat dago nire ohean 30.12.2022

Antoñitoooooooooooo! Loro malapartatua! Antoñitooooooooooo! Hamar mila aldiz esan dizut nire gauzak pakean usteko! Ez al duzu nahikoa entretenimendu pipa eta alpistearekin? Ene...agian ez duzue Antoñito ezagutzen...noizbait kontatu al dizuet nola ezagutu genuen elkar? 

Bat, bi, hiru eta... Artaldea 30.11.2022

Aitaren, semearen eta espiritu santuaren izenean...a ze gaua daraman Alexek! Ilundu du eta oraindik lo hartu ezinik dabil gizajoa. Denetarik probatu du baina alferrik, hontza bat dirudi, gauez eta begiak zabal-zabalik. Lortuko ote du lokartzea?

Heldu garen guztiok 08.11.2022

Dakizuen bezala, Alexek bizitza osoa darama baporean handik eta hemendik bidaiatzen. Bidaia horietan paraje ederrak bisitatzeaz gain, jaioterri ezberdinetako jende  ugari ezagutzeko aukera ere izan du.

Egin beldurrari aurre. Itzal itzela. 04.10.2022

Beldurrak edukitzea normala da. Denok ditugu beldurrak. Garrantzitsuena beldur horiek ulertu eta hauek gainditzen saiatzea da. Seguru nago Alex kapitanaren urrengo abenturak ditugun beldur horiei aurre egiten lagunduko digula. 

Eskolako lehen eguna 05.09.2022

Kaixo, lagunok! Marina naiz. Zer moduz igaro dituzue oporrak?  Seguru nago udara mundiala izan dela aurtengoa! Irailean sartu berri gara eta badakit zuetako asko urduri zabiltzatela eskolara bueltatu behar zaretelako. Lasai! Paperezko 4.abentura honek beldur eta urduritasun guztiak kentzen lagunduko dizue.

Écoute le podcast Paperezkoak sur Replaio

La radio et les podcasts dans une seule appli - gratuite, sans inscription. Installe-la dès aujourd'hui et ne rate pas le lancement

Télécharger sur Google Play

Replaio n'est pas éditeur de podcasts ; les noms des émissions, les visuels et l'audio appartiennent à leurs auteurs et sont diffusés via des flux RSS publics