fr

Beñat Igarza

Herriz Herri

Astero lantzean herri batetik egindako irratsaioa. Urte osoan zehar Bizkaia Irratiak Bizkaiko herriren batera urteten dau irratsaioa egiten. 11:00etatik 13:00etara egiten, lantzean herri batetik, bertako herritarrek protagonista dirala: udal ordezkariak, herriko ospetsuak, alkarteetako kideak, eragileak…

N'hésitez pas à visiter le site du podcast et à soutenir son créateur : bizkaiairratia.eus

Auteur

Beñat Igarza

Catégorie

Society

Site du podcast

bizkaiairratia.eus

Dernier épisode

31 mai 2025

Où écouter ?

Les podcasts dans l'appli Replaio Radio Bientôt disponible

Les podcasts arrivent très bientôt dans l'appli. Installe-la dès maintenant et découvre en avant-première une toute nouvelle façon de vivre les podcasts

Télécharger sur Google Play Installe-la gratuitement Android près de 10 M de téléchargements · note de 4,8 iOS bientôt

Épisodes

Amoroton herri hautagaitza bidez aukeratzen da alkatea 09.11.2024

Asier Arrizabalaga alkateak eta Ibon Gabiola alkate ohiak emon deuskue gaur ondo etorria Amoroton, Herriz Herri saioan. Asier bera ondarrutarra da, baina esan deuskunez Amoroto ezagutzen dauenak nekez aldeten dau bertatik. Alkatea aukeratzeko modu berezia dabe Amoroton, herri hautagaitza bidez egiten dabelako. Gaur egungo alkatea, Asier, eta aurreko agintaldikoa, Ibon, alkarregaz egon dira gaurko...

Herriz Herri Zamudioko XXXVII. azokan 02.11.2024

Bizkaia Irratia Bizkaia osoa ezagutzen dabil apurka apurka, astero herriren batetik zuzenenean saioa eginda. Herriz Herri saioetan danetarikoa lantzen da: udal gorabeherak, herrirako proiektuak, alkarteen zeregina, arlo sozioekonomikoa, kulturea, kirola… Ezagutu Bizkaiko herri ezbardinak Herriz Herri saioekin. Asteon Zamudiora hurreratu gara. Lander Aretxabaleta herriko alkateak herriaren gorabehe...

Herriz Herri ibiltaria Ibarrangeluko Kultur Etxetik 26.10.2024

Bizkaia Irratia Bizkaia osoa ezagutzen dabil apurka apurka, astero herriren batetik zuzenenean saioa eginda. Herriz Herri saioetan danetarikoa lantzen da: udal gorabeherak, herrirako proiektuak, alkarteen zeregina, arlo sozioekonomikoa, kulturea, kirola… Ezagutu Bizkaiko herri ezbardinak Herriz Herri saioekin. Asteon Ibarrangelu ra hurreratu gara, eta herriko gorabeherak Jesus Mari Ziluagarekin jo...

Jardueraz betetako eguna antolatu eben domekan Loiun, azokearen 30. urteurrena ospatzeko 22.10.2024

Giro itzela egon zan domekan Loiun, azokearen 30. urteurrenean . Urtemuga biribila zala.eta egun berezia antolatu gura izan eben. 50 postu batu ziran guztira, danetariko produktuekin: ortuariak, ogia, euskal pastela, gaztaiak, txakolina... Artisauak be ez ziran falta izan, euren lan ikusgarriekin. Makina bat jentegaz berba egiteko aukerea euki genduan bertatik zuzenean egindako Herriz herri saioan...

Herriz Herri, asteon, Zaratamoko Kultur Etxetik zuzenean Loraldia Plazan ekimenean 19.10.2024

Bizkaia Irratia Bizkaia osoa ezagutzen dabil apurka apurka, astero herriren batetik zuzenenean saioa eginda. Herriz Herri saioetan danetarikoa lantzen da: udal gorabeherak, herrirako proiektuak, alkarteen zeregina, arlo sozioekonomikoa, kulturea, kirola… Ezagutu Bizkaiko herri ezbardinak Herriz Herri saioekin. Asteon Zaratamo bisitau dogu Loraldia Plaza ekimena dala-eta. Alberto Ugarriza alkatea,...

Herriz-Herri irratsaioaren hasierea Leioan 05.10.2024

Herriz Herri irratsaioa ren lehen saio honetan, Leioara etorri gara. Aurten, Beñat Igarzak eta Oihane Irazuk ekingo deutse denporaldi barriari. Bigarren urtez, Leioak kultur aniztasuna ospatuko dau gaur, Munduko Arrozak ekimena ren bitartez. Egitasmo honetan, gastronomiaren bidez, alkarbizitza eta aniztasuna aldarrikatuko dabezan hainbat jarduera ospatuko dira. Irratsaioa Boulevardeko Stotik egin...

Dortsalak agortuta dagoz; 950 partehartzaile inguru batuko dira Burdin Hesiko mendi proban 14.06.2024

Burdin Hesiko alkartasunezko mendi lasterketea hilaren 22an izango da Gamiz-Fikan. Hiru modalidade egongo dira: 37 km-ko eta 13 km-ko lasterketak, eta 13 km-ko martxea. Parte-hartzaileek belardiak, basoak, bunkerrak eta lubakiak zeharkatu beharko dabez. Zirkuituan Bilboko Burdin Hesiaren hainbat gune izango dira, eta boluntarioei eta birsortze historikoak jardungo dabenei esker, historia barriro b...

Herriz Herri Gamiz-Fikan 12.06.2024

Herriz Herri saioa ren 2023-2024.ko ikasturtea amaitu da, Gamiz-Fika bisitatuz. Astegoien honetan egingo diran memoria historikoaren jardunaldietaz eta bagilaren 22an ospatuko dan Burdin Hesiko mendi lasterketaz egin dogu berba. Ander Urra kultura zinegotziak, Asier Larrabe Eperlanda kultur alkartekoak, Oihana Azkorbebeitia mendi korrikalariak eta Jon Barrenetxea txirrindulari profesionalak hartu...

Astegoien honetan Gamiz-Fikan Gerra Zibileko gertaerak gogoratuko dabez 12.06.2024

Ategoienean, bagilaren 14, 15 eta 16an, Gamiz-Fikan Gerra Zibileko gertaerak gogoratuko dabez. Ander Urra Kultura zinegotziak emon deusku antolatu dabenaren barri denporaldiko azkenengo Herriz Herri saioan. 1936ko altxamendu militarrean, Bilboko Defentsa Hesia, Burdin Hesia lez ezagunagoa, eraiki zan. 80 kilometroko luzera baino gehiago izan eban gotorleku lerroa izan zan. Eusko Jaurlaritzak eraba...

Beñat Etxeberria: "Proiektua gelditu gura dogu, ez aldatu" 30.05.2024

Maiatzaren 25ean, pasa dan zapatuan, alkarretaratzea egin zan Otxandioko plazan, Kastillo Bizirik Koordinadorak deituta. Koordinadora orain hile batzuk sortu zan eta Otxandioko, Legutio eta Ubideko herritarrak batzen dauz. Koordinadora sortu zanetik hainbat ekimen diferente bultzatu dabez proiektu eolikoaren kontra, sinadurak be batu dabez eta alkarretaratzeak antolatu ditue. Koordinadorako Beñat...

Herriz Herri Otxandion 30.05.2024

Maiatzeko azkenengo astean Otxandio izan da Herriz Herri saioko protagonistea. Udalerrian pil-pilean dagoan gaia da Kastillo parke eolikoarena. Otxandio, Ubide eta Legutioko herritarrak batzen dauan Kastillo Bizirik Koordinadorako Beñat Etxeberriagaz egin dogu berba. Otxandioko Mekoleta auzoko San Bernabe jaien barri emon deusku Eider Padilla Arkotxe kultur alkarteko kideak. Euskalgintza Taldeak a...

Herriz Herri Orozkon 27.05.2024

Maiatzak 25, azoka eguna Orozko n. Azpigorri ahuntzen lehenengo txapelketea egin da. Txapelketaz gain, Euskal Herriko arraza autoktonoen erakusketea, plazakoa eta produktuen dastaketea be antolatu dira. Bizkaia Irratiko Herriz Herri saioa bertan izan da. Izaskun Gaztelu eta Zaloa Ramos zinegotziakaz udalerriko gorabeherak aztertu doguz. Joritz Arbaiza baserritar gazteak ahuntz azpigorrien ganean e...

Unai Iriondo: "Ezker pareta torneoaren 6. edizinoa da Orozkon egiten doguna eta harrera ezinhobea izan dau" 25.05.2024

Herri Herri Orozko ra joan da azokaz disfrutetako eta herria gehiago ezagutzeko. Kirol munduan sartuko gara, hasteko behintzat pelota kontuetan. Orozkon badago Ezker Pareta izeneko alkarte eta torneo bat. Bertako kidea eta entrenatzailea da Unai Iriondo , eta geure mikrofonoetatik pasau da honen inguruan berba egiteko.

Maier kooperatibearen egoitza nagusia Ajangizen dago 17.05.2024

Ajangizen dagoan Maier kooperatiba k 50 urte bete dauz. 1973. urtean sortu zan eta plastizkoko piezak egiteko moldeak ekoizten hasi ziran elektrogailuen mundura bideratuta, besteak beste, Fagor-en babesean. 80ko hamarkada amaieran, baina, automobilgintzarako saltoa emon eta gaur egun automobilgintzarako plastikozko pieza apainduak ekoizten dabez, hainbat teknologia erabilita. Maier " Europan lider...

Ajangizko egoera orokorra aztertu dogu Koldo Carbonell alkateagaz 16.05.2024

Herriz Herri saioa n Ajangiz en egon gara asteon, Kultur Etxean. Jaietan bete-betean morgilduta harrapau doguz ajangiztarrak. Maiatzaren 5ean hasita, San Asentzioak eta San Isidroak ospatzen dabilz Ajangizen. Maiatzaren 26an egingo dan XV. Mugari Bira martxeagaz emongo deutse amaierea aurtengo jaiei. Jaiei buruz berbetan hasi gara Koldo Carbonell alkatea gaz. Tradizino bihurtu diran ekintzak eta n...

Herriz Herri Ajangizen 15.05.2024

Maiatzak 15 gaur, San Isidro eguna , baserritarren eguna . Bizkaiko hainbat herritan jai giroan ospatuko dabe gaurko eguna. Herriz Herri saioa Ajangizen egon da. Busturialdeko udalerri honetan hamaiketako herrikoia egiten dabe San Isidro egunez. Koldo Carbonell alkatea, Maier kooperatibako Koldo Kortabitarte, Gernikazarra historia taldeko Alberto Zarrabeitia, Aista landetxeko Nora Urbaneja eta Fra...

70. hamarkadara arte ustiaketak egiten ebezan Mañariko Angurreta harrobian 10.05.2024

Mañariko Aldebaraieta auzoan dago Angurreta harrobia. 1970eko hamarkadara arte ustiaketak egiten ebezan. Gaur egun, baina, arte espazio lez berreskuratzen dabilz, eta artelan modernoak erakusten dabez. Durangaldeko artista batzuen ekimenez, Mañariko Angurreta harrobiari bigarren bizi bat emon eutsen 2021ean, eta Angurreta Harrobia arte espazioa sortu eben bertan. Momentu honetan Tadanori Yamaguchi...

Bizkaiko dultzaineroak omentzeko aurten egingo diran omenaldietako lehenengoa izango da Mañarikoa 10.05.2024

Bizkaiko Dultzaineroak, Mañariko Udalak eta Gerediaga Udalak alkarlanean, Juan Bilbao Ortuoste dultzainero mañariarra omenduko dabe domekan, maiatzaren 12an. Ekimena Bizkaiko dultzaineroak omentzeko aurten egingo diran omenaldietako lehenengoa izango da. Juan Bilbao Ortuoste 1905. urtean jaio zan Mañariko Ortuoste baserrian. Artzaina ofizioz, autodidaktika izan zan. Urte askotan bere lehengusu Fer...

Herriz Herri Mañarian 10.05.2024

B izkaia Irratia  Bizkaia osoa ezagutzen dabil apurka apurka, astero herriren batetik zuzenenean saioa eginda.  Herriz Herri  saioetan danetarikoa lantzen da: udal gorabeherak, herrirako proiektuak, alkarteen zeregina, arlo sozioekonomikoa, kulturea, kirola, herriko pertsona ospetsuak… Ezagutu Bizkaiko herri ezbardinak Herriz herri saioekin. Asteon Mañaria n egon gara. Paraje politak bisitau geink...

Ainara Otxotorena Mañariko alkateak herriaren gorabeherak azaldu deuskuz Herri Herri saioan 09.05.2024

Mañarira hurreratu da asteon Herriz Herri saio ibiltaria. Urkiolako Parke Naturalaren barruan, Mañariak 123 hektarea daukaz parkearen barruan. Parkeko herri guztien artetik, Mañaria da bigarrena lurzoru aldetik. Habitat aberastasuna dauka Durangaldeko udalerri hone: harrizko hatx handiak, pago nahiz arte basoak, hezeguneak eta mendiko larreak, besteak beste. Mañariak Abadiño, Izurtza eta Dima dauk...

BAM-en 75. urteurrenaren harira, 'Etorkizuneko hezkuntza ehuntzen' liburua kaleratuko dabe bagilean 03.05.2024

BAM Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsidade eskolea k 75 urte bete dauz. 1948. urtean sortu zan. 2023/24. ikasturtean zehar urteurreneko ekitaldi diferenteak egiten dabilz. Jone Ozerinjauregi BAMeko zuzendariak Bizkaia Irratian azaldu deuskunez, ospakizunak udagoienean hasi ebezan, eskolako Haur eta Lehen Hezkuntzako Graduatuen XI. promozioaren graduazino ekitaldiagaz. Hortaz ganera, Etorkizu...

Herriz Herri Begoñako Andra Mari Irakasle Unibertsidade eskolan 02.05.2024

B izkaia Irratia  Bizkaia osoa ezagutzen dabil apurka apurka, astero herriren batetik zuzenenean saioa eginda.  Herriz Herri  saioetan danetarikoa lantzen da: udal gorabeherak, herrirako proiektuak, alkarteen zeregina, arlo sozioekonomikoa, kulturea, kirola, herriko pertsona ospetsuak… Ezagutu Bizkaiko herri ezbardinak Herriz herri saioekin. Asteon, baina, Herriz Herri saio berezia egin dogu. Bego...

Jone Ozerinjauregi: "Ilusinoz beteriko momentua bizi dogu etorkizunari begira" 02.05.2024

BAM Unibertsidade eskola k orain dala 75 urte, 1948an ekin eutsan bere ibilbideari Erakunde Teresiarrean. 1973an Bilboko Eleizbarrutiak bere gain hartu eban eskolaren titulartasuna eta Unibertsidade eskola bihurtu eban. Ibilbide honetan Begoñako Andra Mari zentroan Haur eta Lehen Hezkuntzako 10.000 irakasle baino gehiago prestau dira. BAM-eko egungo zuzendaria , Jone Ozerinjauregi alkarrizketatu d...

Herriz Herri Nabarnizen 29.04.2024

B izkaia Irratia  Bizkaia osoa ezagutzen dabil apurka apurka, astero herriren batetik zuzenenean saioa eginda.  Herriz Herri  saioetan danetarikoa lantzen da: udal gorabeherak, herrirako proiektuak, alkarteen zeregina, arlo sozioekonomikoa, kulturea, kirola, herriko pertsona ospetsuak… Ezagutu Bizkaiko herri ezbardinak Herriz herri saioekin. Asteon Busturialdean egon gara, Nabarniz en. Pablo Gonza...

Nabarniz eta Elantxobeko herritarrek antolatu dabe Pavel-en aldeko eguna 27.04.2024

Bigarren urtez egingo dabe Nabarnizen Pablo Gonzalezen aldeko Alkartasun eguna, urte bi baino gehiago daroaz atxilotuta Poloniako kartzela baten eta. Nabarniz eta Elantxobeko herritarrek alkarregaz antolatu dabe eguna. Goizeko 10.00etan alkartasun martxea abiatuko da Nabarnizko plazatik Arrolara. 13.00etan Arkaitz Estiballesek bertsoak kantauko ditu eta hizlariak be egongo dira: Ramon Zallo, Garbi...

Écoute le podcast Herriz Herri sur Replaio

La radio et les podcasts dans une seule appli - gratuite, sans inscription. Installe-la dès aujourd'hui et ne rate pas le lancement

Télécharger sur Google Play

Replaio n'est pas éditeur de podcasts ; les noms des émissions, les visuels et l'audio appartiennent à leurs auteurs et sont diffusés via des flux RSS publics