fr

Bilbo Hiria irratia

Bilboko irrati euskalduna, hiritarra, irekia, euskaraz bizi den euskal hiria. Basque-speaking community radio station from Bilbao

N'hésitez pas à visiter le site du podcast et à soutenir son créateur : www.bilbohiria.eus

Catégorie

Government

Site du podcast

www.bilbohiria.eus

Dernier épisode

13 oct. 2026

Où écouter ?

Les podcasts dans l'appli Replaio Radio Bientôt disponible

Les podcasts arrivent très bientôt dans l'appli. Installe-la dès maintenant et découvre en avant-première une toute nouvelle façon de vivre les podcasts

Télécharger sur Google Play Installe-la gratuitement Android près de 10 M de téléchargements · note de 4,8 iOS bientôt

Épisodes

EH Etxebizitza sindikatuak gaur mobilizazioa deitu du 29.09.2026

Mari Carmenen etxegabetzeak Espainiako Estatuan sortu duen arreta mediatikoak, hein batean etxebizitza sindikatuen lanari esker izan dela azpimarratu du EH etxebizitza sindikatuak, inflexio-puntu bat markatu du hainbat hilabetez alde batera utzita egon den etxebizitza-dekretuari dagokionez. Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak atzo ohartarazi zuen dekretua langile klasearen benetako eskae...

Dorleta Urretabizkaia, Rigor mortis obraren sortzaile eta protagonista: “Testuak beste bizitza bat hartu du” 28.09.2026

Dorleta Urretabizkaia aktore eta dramaturgoak Rigor mortis antzezlana sortu zuen 2022an, eta orain, lau urte geroago, berak sortutako istorioa taula gainera eramango du, aktore lanetan ere arituz. Txalo eta Tanttaka konpainiek ekoitzitako komediak familia baten heriotza baten ondoren azaleratzen diren sekretuak eta esan gabekoak ditu ardatz. Mireia Gabilondok zuzenduta, Urretabizkaiak […] Th...

Gaur abitua da Bilbao bbk live jaialdia 09.07.2026

Gaur hasiko dira aurreneko musikariak oholtza gainera igotzen, eta larunbateko ordu txikiak arte ariko dira urteurrena ospatzen. Sasa Zozaya euskaldunak irekiko du jaialdia. Popa, rocka eta musika elektronikoa entzuteko aukera izango dute zaleek, eta lehen estilo horretako doinuek presentzia nabaria izango dute. Izan ere, jaialdiaren aurtengo aldiko izen nagusietako bat […] The post Gaur abi...

POTTO: San Pedro jaietako bertso-saioa 09.07.2026

Mungia bisitatu dugu, lapur guztien habia omen den Bizkaiko udalerria. Urteroko zita dugu TAKET bertso-eskolak antolatutako San Pedro jaietako bertso-saioa; aurten Jone Larrinaga izan zen gai-jartzaile lanetan eta kantuan laukotea: Igor Elortza, Oihana Iguaran, Beñat Gaztelumendi eta Aitor Esteban “Garrote” On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/260707_potto_sanpedroak_mungia...

Larunbatean Plentziako Itsas Martxa ospatuko da 07.07.2026

Uztaila iristearekin batera, Plentziak elkartasunerako hitzordu berezienetako bat hartuko du berriro ere. Datorren uztailaren 11n ospatuko da Itsas Martxaren 13. edizioa, euskal preso eta iheslarien zein Palestinako herriaren aldeko ekimenekin. Goiza itsasadarrean egingo den martxa ikusgarriarekin hasiko da, eta egun osoan zehar aldarria eta jai giroa uztartuko dituzte herri-bazkaria, musika, [&#8...

LIBURUEN ERREPUBLIKA TXIKIA: Hiragana akats isil batekin dator beti 07.07.2026

Udan zehar literaturarekin dantza egin nahi? Doinu samur eta gozoek plazerez blaituko gaituzte, ulu urratzaile eta aldarrikatzaileek barneak ziztatuko dizkigute. Izan ere, poesia, eleberria eta zenbait artikulu dira, besteak beste, mugiarazi gaitzaketen osagaiak. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2026/liburuenerrepublikatxikia/260706_liburuen_errepublika_txikia_38.mp3...

Auritz Iñurrietaren margoak ikusgai Uribitarte40 aretoan 03.07.2026

BilboArtek ikasturtea amaitzeko ohiko Ateak Zabalik jardunaldiak eta artista egoiliarren erakusketa aurkeztu ditu. URIBITARTE40 aretoan, azken hilabeteotan zentroan lanean aritu diren hamabi sortzaileren lanak ikus daitezke, arte garaikidearen joera, hizkuntza eta ikerketa prozesu anitzak erakutsiz. Artista horien artean dago gaur gurekin izango dugun gonbidatua, Auritz Iñurrieta Orbezua, bere sor...

SOINUGELA: Paul McCartney eta Ringo Starr-en lan berriak 03.07.2026

The Beatles taldea Liverpoolen sortu zen 1960. urtean. Lau taldekide historikoen artetik, John Lennon 1980an hil zuten, 40 urte zituela, eta George Harrison 2001ean zendu zen, 58 urterekin. Bizirik dirauten Ringo Starr-ek (85 urte) eta Paul McCartney-k (84 urte) aurten grabazio berriak kaleratu dituzte, hurrenez hurren. Ringorena country musika esparruan […] The post SOINUGELA: Paul McCartne...

MUSIBLA #297: Bide, Boards Of Canada, Somak, Tiga, Twisted Teens, Underscores, Habia 02.07.2026

Gaurko saioan, bide pertsonaletik eta zaurgarritasunetik abiatuta elektronika esoteriko eta pop esperimentalagoetara egingo dugu bidaia. Lehen geltokia Bide izango da, Bidean gaude bere lehen diskoarekin; hamar kantuz osatutako euskarazko pop-rock lana da, melodia eta letra zintzoekin, eta ibilbide pertsonal baten kronika emozional modura funtzionatzen du. Hurrengo gonbidatua, Boards Of Canadarena...

Ehundaka lagun oldarraldiari aurre egiteko “Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat” lelopean 02.07.2026

Euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldiak etenik ez duela salatu dute Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbon, Gasteizen eta Donostian deitutako elkarretaratzeetan. Ehundaka lagun batu dira bilboko ingeneritza eskol aurrean. Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiaren arabera, oldarraldi «politiko, mediatiko eta judizialak» hezkuntza ipini du jopuntuan daborduko, eta horrek «euskararen deso...

Subflubialaren kontrako kanpaldia egingo dute Artatza parkean 01.07.2026

Protesta egiteagatik 4.000 eurotik gorako isunak jaso dituzte Subflubiala Ez plataformako zazpi kidek. Iazko urriaren 16an Bilbon, Foru Jauregian egindako protesta baketsu baten ondorioz, 600 euroko isunak ezarri dizkiete bakoitzari, Mozal Legea aplikatuta eta desordena publikoak egotzita. Plataformak salatu du ez zela inolako segurtasun-arazorik izan eta isun horiek protesta eskubidearen […...

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Oporrak 27.06.2026

Kiskur, Txipi eta Goroldio irratian eskutatuta geratu behar izan ziren, ia ia arrapatu zituztelako… Gaurkoan beraien abentura kontatuko digute! Gaurko saioa oso berezia izango da, izan ere, hiru iratxo hauek munduan zehar abentura bila joango dira eta auskalo noiz itzuliko diren! Zaudeten lekuan zaudetela abenturaz betetako opor zoriontsuak opa dizkizuete!! […] The post GAUR EZ DAGO ESKOLARI...

Écoute le podcast Bilbo Hiria irratia sur Replaio

La radio et les podcasts dans une seule appli - gratuite, sans inscription. Installe-la dès aujourd'hui et ne rate pas le lancement

Télécharger sur Google Play

Replaio n'est pas éditeur de podcasts ; les noms des émissions, les visuels et l'audio appartiennent à leurs auteurs et sont diffusés via des flux RSS publics