fr

ARGIA

ARGIA

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa

N'hésitez pas à visiter le site du podcast et à soutenir son créateur : argiapodcast.buzzsprout.com

Auteur

ARGIA

Catégorie

News

Site du podcast

argiapodcast.buzzsprout.com

Dernier épisode

19 oct. 2026

Où écouter ?

Les podcasts dans l'appli Replaio Radio Bientôt disponible

Les podcasts arrivent très bientôt dans l'appli. Installe-la dès maintenant et découvre en avant-première une toute nouvelle façon de vivre les podcasts

Télécharger sur Google Play Installe-la gratuitement Android près de 10 M de téléchargements · note de 4,8 iOS bientôt

Épisodes

Oroimen Histerikoa #12: Merkurio eta beste atzerakoi batzuk 16.05.2023

Atzerakoi asko daude munduan, baina ez genekien horietako bat merkurio planeta zenik; eta are gutxiago, horrek gure bizitzan halako eragina zuenik. Begirada historikotik eman digu zer esana atzeraka doala dirudien planeta txiki honek. Nagore Irazustabarrena historialariaren podcasta da 'Oroimen Histerikoa'. Asteartero izango duzue entzungai ARGIAn eta audio plataformetan.

BTN Señorak edition #01: Bilboko saioa 11.05.2023

 Bilbon hasi da hirugarren Señora Sariketa eta sakon aztertu dute lehen saioa Aner Peritz, Leire Vargas, Oihana Arana eta Haizea Aranak BTN podcastean: epai irizpideez, diskurtsoaz, umorearen erabileraz, zein bertsolarien estilismoaz aritu dira.     Bilboko Bira tabernan egin zen saiotik Maider Arregi, Maddi Ane Txoperena eta Eli Zaldua sailkatu dira Oñatiko finalera. Hurrengo kanporaketa maiatzar...

Egonarria #04: Baratzea 10.05.2023

Aste honetan Jakoba Errekondo izan da gurean eta baratzegintzaz harago, dibulgazio lanaz, mendiaz, hezkuntzaz eta beste hainbat kontuz aritu dira berarekin Eli Pagola eta Mattin Jauregi. Esperientziaren atalean, berriz, Uxue Artolak Aralar.eko Moxal Haragia proiektuaren berri eman digu, baita dastatzeko okela ekarri ere. Egonarria bideo-podcasta argia.eus eta bizibaratzea.eus webguneetan duzue iku...

Oroimen Histerikoa #11: Eurovision Troiako zaldia da 09.05.2023

 Aste honetan egingo da Eurovision abesti lehiaketa Erresuma Batuan eta Euskal Herrian ere izango da horri begira denik; Nagore Irazustabarrena da horietako bat, lehiaketa honen pisu historikoa nabarmendu eta zenbait trapu zikin ere atera dizkigu mahai gainera.  

Beranduegi 3x16: Kai Nakai eta gutako bat jeltzaleak dira 05.05.2023

Beranduegin gardenak gara, eta hauteskunde atarian, gure historiala zein boto intentzioa plazaratzeko ariketa egin dugu. Baina emaitza ez genuen espero: jeltzale bat agertu da gure artean. Nor ote da? Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri. Egin zure ekarpena Proposamenen b...

Egonarria #03: Basoa 03.05.2023

 Aste honetako Egonarrian Basogintzaz aritu gara Errez Kooperatibako Markel Arriolabengoa eta Iñaki Etxebesterekin, eta ohi bezala, gaian kokatzeko datu interesgarriak ekarri dizkigu aurrez Estitxu Eizagirre kazetariak. Esperientziaren ataean, Igeldoko Esnea proiektua ezagutzeko aukera izan dugu Eneritz Otamendiren ahotik. 

Oroimen Histerikoa #10: Lo eta lo, potolo! 02.05.2023

Lo bifasikoa eta hibernazioa aldarrikatzera dator oraingoan Nagore Irazustabarrena. Eta nola ez, argudio historikoak ditu. Entzun eta ea konbentzitzen zaituen.

Egonarria #02: Lurra 26.04.2023

Aste honetako Egonarrian lurra izan da protagonista eta gaian sakontzeko Lurzaindiako Martin Lemaire izan da gurean. Esperientziaren atalean, berriz, Baztango Xurie ardo naturala ekarri digu Ana Iriartek.

Oroimen Histerikoa #09: Jan eta ixo! 25.04.2023

Gosetuta bazaudete, hau da zuen saioa. Menu berezi bat proposatu digu oraingoan Nagore Irazustabarrenak: gerrako patata tortilarekin hasi, legatzik gabeko legatzarekin jarraitu, eta postrerako busti beharreko bizkotxoa. 

Beranduegi 3x15: Jaia bai... eta bestea nola zen? 21.04.2023

Oraingoan Ernairen Gazte Topagunearen analisia egin digu Kevinek, online eginiko jarraipenari esker. Eta programa honen ekarpena GKS eta Ernairen arteko aldea bi kontzeptutara mugatzea izan da: Kick Boxing Vs Perreo, hortxe dago gakoa. Baina bien bitartean, hauteskundeak gertu eta perla politak ari dira uzten gure politikari kuttunenak.

Egonarria #1: Energia 19.04.2023

Energiaren gaiari heldu diote Eli Pagola eta Mattin Jauregik Egonarria bideo-podcastaren lehen saio honetan. Horretarako Txetxu Ezkurra Gares Energia proiektuko kidea gonbidatu dute. Esperientziaren atalean, berriz, Balerdipeko erlezainek euren bizipenak partekatu eta ekoizten dituzten produktuak dastatzeko aukera eman digute. Zuek ere probatu nahi badituzue, adi zozketari. 

Oroimen Histerikoa #08: Aita eta ama primuak 18.04.2023

 Zuhaitz genealogikoez baino, enbor genealogikoez aritu da oraingoan Nagore Irazustabarrena. Desagertutako espezie batek bazekien duela milaka urte endogamia ez zela ona. Orduan zer hominido espezietakoak dira monarkiako kideak? 

Oroimen Histerikoa #07: Beste Ninja Dortokak 11.04.2023

Leonardo, Donatello, Michelangelo eta Raphaeli beste bi lagun batu zaizkie: Lavinia eta Artemisia. Ezberdintasun batekin, azken biak ez dira gizonak, baina bai artista handiak.

Oroimen Histerikoa #06: Pancho Villano 04.04.2023

 Pancho ona ala Pancho kaka? Pancho matxista ala Pancho maitabera? Pancho bai ala Pancho ez? Hauxe da aste honetan Nagore Irazustabarrenak ekarri digun duda existentziala. 

Oroimen Histerikoa #05: Utero errariak pausatu dira leihoan 28.03.2023

'Oroimen Histerikoa' podcastaren izena zergatik hautatu duen azaldu digu Nagore Irazustabarrenak. Histeriaren historia errepasatu eta utero errari eta dantzariak aldarrikatu ditu: histerikak gara eta harro gaude.

Larrun #01 - Euskara: aurrera ala atzera goaz? 27.03.2023

 Iñaki Iurrebaso soziologoa elkarrizketatu dute Lander Arbelaitz eta Asier Basurtok hilabete honetako Larrun aldizkarian. Iurrebasoren tesia izan da elkarrizketaren ardatza: bere lanean astindu egin baitu azken urteetan euskararen egoera laburtzeko erabili izan den ideia ohikoena, indargunea hizkuntza gaitasunean eta ahulgunea erabileran genuela zioena. Datuekin erakutsi du hiztunek ez diotela biz...

Beranduegi 3x14: Gazte Topagune Continuity 24.03.2023

Ojo, denok! Paga extra dator eta kontrolak perretxikuak bezala ugaritu dira. Zenizeroak eta guzti ari omen dira begiratzen, ea porritorik aurkitzen ote duten. Beraz, gaurko programaren mezua argia da: “Ojo, ojo!”. Gainera Gazte Topagunea gainean dugu, beraz, gaiztotxo ustekoak, adi! Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko...

Oroimen Histerikoa #04: Ika, ika, ika, badator maratoia! 21.03.2023

Zergatik ditu maratoi batek 42,5 kilometro? Eta zenbat kosta zitzaien emakumeei lasterketa honetan parte hartzea? Bi argazki eskuan hartu eta hauei ahotsa jarriz kontatu digu Nagore Irazustabarrenak maratoiaren historia. Nagore Irazustabarrena historialariaren podcasta da 'Oroimen Histerikoa'. Asteartero izango duzue entzungai ARGIAn eta audio plataformetan.

Oroimen Histerikoa #03: Ziburun hasi zen dena 14.03.2023

Ziburun hasi eta Sobietar Batasuneraino iritsi gara oraingoan, tartean Ana Obregoni aipamena eginaz eta historiako bolerorik ezagunenaren erritmora. Bitxia dirudi aste honetako istorioak baina entzun eta ulertuko duzu, agian.   Nagore Irazustabarrena historialariaren podcasta da 'Oroimen Histerikoa'. Asteartero izango duzue entzungai ARGIAn eta audio plataformetan.

Beranduegi 3x13: Su Trans Gar 09.03.2023

Saio musikala atera zaigu aste honetakoa, zuzeneko abeslari eta guzti gainera, Izar kantari etorri baita.  Hala ere, kontuz diabetikoa bazara, azukre dosi handi xamarra pilatu zaigu eta. Baina ez hori bakarrik, martxoaren 8ak utzi digunari ere heldu diogu.

Oroimen Histerikoa #02: The Big British Lapurreta 07.03.2023

Greziako gobernua eta Britainiar Museoa negoziaketetan ari dira Partenoiko marmolak jatorrira itzultzeko, Londresen baitaude Atenasko Akropolian behar luketenak. Albiste hori tiraka, espolio hitza gutxiegi erabiltzen dugula dio Nagore Irazustabarrenak. Iragan kutsua eman nahi zaion arren, aktualitateko gaia delako, kolonialismoarekin zuzenki lotua. Ez da kasualitatea Frantziako museoetan hainbeste...

Oroimen Histerikoa #01: Kristoren prepuzioa 01.03.2023

 Nazareteko Jesus zerura igo zen lurrean gorputzik utzi gabe, beraz, zer gurtzen dute sinestunek? Eta zerekin egin du negozioa elizak? Ba ustezko erlikiekin: gurutzearen egur zatiak, Jesusen zilbor-heste zatiak, pisohialak...     Baina zer gertatu zen Jesusen prepuzioarekin? Jaio eta zortzi egunera zirkunzisioa egin zioten eta non geratu zen azal zati hori? Gure artean al dabil? Jesusen gainerako...

Beranduegi 3x12: Takoloren mendekua 24.02.2023

Julian Iantzi, Conquis, Akelarre... ETB2-ren antza hartzen ari gara. Azken finean, gu ere horixe gara, entretenimendu hutsa. Baina gurean ikasi ere egin dezakezu zerbait: zein animaliak egiten duen kaka karratua, Otegi Euskal Herriaren oso alde dagoela eta gure herri maitea dela pailazogintzaren abangoardia.

Beranduegi 3x11: Eibar, Legazpi eta bestelako kaka batzuk 10.02.2023

Eibar, Ermua, Basauri, Zumarraga... Eta Legazpi? Zergatik ez dago Legazpi herri itsusienen zerrendan? Zer eman du ba Oñati bezalako herri aberats batekin mugakide den herri horrek? Elefanterik ez behintzat. Horiena bai kaka ona, puntta borobileko gorotza, uzkitik zuzenean ahoratzeko modukoa. Eta Izar, non dago Izar?

Beranduegi 3x10: Leninen gizontasuna deseraikitzen 27.01.2023

Laster meteorito batek lurra joko duenez, zereginik garrrantzitsuenei heldu diegu Beranduegin: Leninen gizontasauna deseraikitzea, horien artean. Geureari begira jartzea baino errazagoa da, noski, hildako errusiar batenaz aritzea. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri. Egi...

Écoute le podcast ARGIA sur Replaio

La radio et les podcasts dans une seule appli - gratuite, sans inscription. Installe-la dès aujourd'hui et ne rate pas le lancement

Télécharger sur Google Play

Replaio n'est pas éditeur de podcasts ; les noms des émissions, les visuels et l'audio appartiennent à leurs auteurs et sont diffusés via des flux RSS publics