ARGIA
ARGIA
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
N'hésitez pas à visiter le site du podcast et à soutenir son créateur : argiapodcast.buzzsprout.com
Auteur
ARGIA
Catégorie
Site du podcast
Dernier épisode
19 oct. 2026
Où écouter ?
Les podcasts dans l'appli Replaio Radio Bientôt disponibleLes podcasts arrivent très bientôt dans l'appli. Installe-la dès maintenant et découvre en avant-première une toute nouvelle façon de vivre les podcasts
Épisodes
Oroimen Histerikoa 2x17: Ez gutxietsi alde ilunaren boterea 07.05.2024 21:44
Star Wars filmen eguna izan berri da maiatzaren 4an; laster 50 urte beteko ditu sagak; eta hori gutxi balitz, podcast honetako bi ahotsak Star Warsen jarraitzaileak dira. Beraz, ez genuen aitzakia handirik behar filmak fenomeno historiko kontsideratu eta barneko frikiak kanpora ateratzeko. Indarra zuekin bego, entzuleok!
Menda Bikoitza #12: 30 sendabelarrez egindako ukendua 06.05.2024 33:23
Gaurko sendabelarra txikori-belarra (Taraxacum officinale) da. Zer esan eta zer azaldu handia ematen digun sendabelar xumea ekarri dugu gaurkoan eta hurrena II eta III atalak egiteko asmoa daukagu. Sustrai, hosto eta lore dena du baliagarria eta printzipio aktiboz betea da. Hosto lehorrekin egindako infusioa garbikari bikaina da udaberrian hartzeko. Osagai ugari eta konplexuak ditu: taraxazina, fl...
Beranduegi 4x16: Sarasua bueyeroa da 03.05.2024 57:32
Ez badakizue... habemus lehendakari berria. Aldaketa lehendakaritzan, ezer alda ez dadin. Sorioneku gu! Eskerrak Sarasuak gatza eta piperra jartzen dizkion gauzari, euskal txiolarien bizitza hain aspergarria izan ez dadin. Ammm eta ez ahaztu: bollera bazara, idi parea gustatu behar zaizula ondorioztatu dugu. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat...
Oroimen Histerikoa #2x16: Aroaren beste erdia 30.04.2024 27:51
Erdi Aroaren defentsa egin digu aste honetan Nagore Irazustabarrenak. Mila urteko aro iluna, Antzinaro klasiko distiratsutik berpizkundera bitarteko etena, zientziaren eta kulturaren itzalaldi luzea, izurriteen garaia, aro zikina… hori da Erdi Aroaz saldu diguten irudia, baina horrela izan al zen?
BTN 2x11: Odei Barroso | Erabakiak hartzea 29.04.2024 1:09:25
Erabaki hitza entzute hutsak beldurtzen dituenak daude; erabakiak denbora errekorrean hartzeko gaitasuna dutenak; guk hartzen ditugun erabakiak existitzen dira, eta baita hartzen gaituzten erabakiak ere; inertzia goitizena dutenak, zein atzera bueltarik gabekoak. Bertsolaritza albora utzi eta rapera jauzi egitea hautatu zuen Odei Barrosok, eta hari horri tiraka aritzea erabaki dugu BTN podcastaren...
Larrun #11: Dronea, mende honetako inperialismoaren fetitxea 26.04.2024 25:42
Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi gaituen mundua eta geopolitika ulertzeko. Gerra Hotzak bonba atomikoa izan zuen fetitxe eta mehatxu. Bada, XXI. mendea dr...
Egonarria 2x15: Euskolabel tomatea hidroponikoa da 24.04.2024 34:24
Tomateaz tesia egina du Marta Barba-k eta Egonarria saioan Elirekin elkarrizketan azaldu du zer den hidroponia teknika. Bere hitzetan, gakoa da aztertzea "noiz eta zergatik" sartu zen hidroponia Euskal Herrian: "Lur arazoak daudelako. Eta lur arazoak daude monolaborantzaren ondorioz". Urte osoan tomatea jan beharraren logikari buruz aritu dira, eta baita ere Gaubeako makronegut...
Oroimen Histerikoa 2x15: Lehen suitzar dopatua 23.04.2024 25:46
Bizikletaren nazioarteko eguna pasa berri da, apirilaren 19an izan da eta gure historiaren txokoan leku bat egin diogu ibilgailu honi; nahiz eta drogaz gehiago hitz egin dugun bizikletaz baino, zehazki, LSDaz.
Menda Bikoitza #11: Kartzelako belar hitsak 22.04.2024 39:02
Gaurko sendabelarra horma-belarra, pareta-belarra, txarrangilla edo odol-belarra (Parietaria judaica) izenez ezagutzen da eta une hauetan erruz daukagu gure herri zein hirietako horma eta hormigoi arteko zirriztuetan. Gibela garbitzeko erabili izan da baina diuretiko bezala ere bai; gaur egungo gizartearen gaitzei erreparatuta oso beharrezkoa dugula esan dezakegu. Gibela garbitu eta indartzeko ego...
Beranduegi 4x15: The real tabarra 21.04.2024 1:04:54
Aktualitateri estuki loturi saioa da gurea, eta nola ez, hauteskundeei eskaini diegu saioaren zatirik handiena, Beranduegiren inkesta analisi politiko propioekin. Antzerkiak ere izan du lekurik, Kevin Otxandianorena egiten eta Axi Bretos kazetariarena: nola erantzungo zenioke ETA talde terrorista bat al da galderari? Baina politika soilik ez, Athleticek eta gabarrak ere izan dute tartea Beranduegi...
Egonarria 2x14: Baratze-oihanetik burujabetzara I Gorka Torre 17.04.2024 36:45
Elikadura burujabetzaren arloan, baratze-ohiana geroz eta gehiago entzuten den kontzeptua da. Nola landu behar dira lurrak? Zergatik da desberdina? Gaurkoan, Mattin Jauregi, Beorliga joan da aurreko galderei erantzuna bilatzera. Bertan, Gorka Torrek eta familiak baratze-oihana erakutsiko dizkiote eta lurra lantzeko eredu berri honi buruzko galderak argitu.
Astoarena Remix | BTN 17.04.2024 1:15
Mixel Labéguerie-ren 'Astoarena' kanta bertsionatu zuen Oskorrik bere garaian, eta Gorka Minus eta Manex Morenok hirugarren buelta bat eman diote BTN podcasterako.
Oroimen Histerikoa 2x14: Bazegoen lekua, Rose! 16.04.2024 25:02
Joan den igandean, apirilaren 14an, urteurren ezagun bat izan zen. Izan zitekeen Espainiako II. Errepublikaren urteurrena, baina Oroimen Histerikoan urteurren 'glamourosoago' batez arituko gara. Zer gertatu zen duela 112 urte, 1912ko apirilaren 14ko gauean?
BTN 2x10: Oihan Indart | Ezer ez eta festa 15.04.2024 1:04:31
Zeri deitzen diogu festa? Zerekin lotzen dugu? Zein dira festaren alde onak eta zein txarrak? Jaiaz, ospakizunez eta plazeraz hitz egitera gonbidatu dugu aste honetan Oihan Indart dantzaria eta Altxalili kolektiboko kidea; zerbait izatekotan Altxalili festa delako. BTN-n bagara poz kolektiboen zaleak, nahiz eta festa ereduek zalantza gehiago sortzen dizkiguten eta kontraesan horri heldu nahi izan...
Egonarria 2x13: Ardo sektorea borborka I Esti Besa 10.04.2024 39:44
Iragan udazkenean gain eskaintza egon omen zen, ez hemen bakarrik, mundu mailako gain eskaintza baizik. Beraz, jaurlaritzak milaka litro erosi zituen. Gaurko gaia ardogintza izango da, ustekabean bezala, azken hamarkadetan bilakaera handia izan duen produktua. Bilakaera hori lantzeko Esti Besa elkarrizketatu du Eli Pagolak, Candido Besa upategiko ardogilea.
Oroimen Histerikoa 2x13: Egipto Beauty Center 09.04.2024 26:22
Orain dela 4.000 urteko Egipton ere ezpainak gorriz margotzen zituzten, begiak beltzez, bekainak berdez eta gorputz osoko ileak kentzen zituzten. Laburbilduz, Tutankamon bera ere gutako asko baino gehiago makilatzen zen, beraz, lasai, ez gara hain bereziak.
Menda Bikoitza #10: 'The Poison Garden' lorategia 08.04.2024 36:05
The poison garden hartu dugu hizpide, Ingalaterrako lorategirik arriskutsuena. Bai, bai, landare pozointsuei buruz hitz egingo dugu gaur ere eta akaso ikasturte amaierako txangoa egingo dugu bertara, Northumberland herrira, Ingalaterrako ipar ekialdera, Eskoziarekin ia muga egiten duen eskualdera. Alnwick Garden ere baderitzo bere kokapena Alnwick-en dagoelako. Jane Percy dukesaren burutazioa izan...
Beranduegi 4x14: Athleticen moon kopa 05.04.2024 1:08:11
Nahiko saio sexuala atera zaigu aste honetan eta proposamen berri bat dugu: aurten Euskaraldia baino, hobe Desiraldia egiten badugu, hiru eguneko ‘katxondismo gorpuztu' bezala definitu du Kevinek. Proba genezake denok aldi berean egiten eta ea zer gertatzen den. Eta plazer eta desira artean, futbola, moon cup-ak eta aste santuko prozesioak ere landu ditugu.
Egonarria 2x12: Zergatik igotzen dira elikagaien prezioak? I Juanma Intxaurrandieta 03.04.2024 39:42
Elikagaien prezioak zergatik igo dira hainbeste? Nola ezartzen dira prezioak? Juanma Intxaurrandieta Nafarroako Unibertsitateko ekonomia irakaslea eta INTIAko kudeatzaile ohia da, egun erretiratua. Berak azaldu du badirela liga ezberdinak: mundu mailakoa eta herri mailakoa. Globalizatutako sistema oso hauskorra dela baita prezioetan ere, eta horregatik dela bermea bertako elikagaiak eta bertako l...
Oroimen Histerikoa 2x12: Bakarrik lo, bai! 02.04.2024 21:09
Xabier Saldiasek abesten du Euskadin ez dugula bakarrik lo egiten; baina bakarrik lo ez egitetik 20 lagunekin ohea partekatzera, badago alde apur bat. Zer ez ote zen gertatuko historiako ohe horietan... Baina urteak pasa dira eta Oroimen Histerikoan kapitalista xamarrak bihurtu gara ohe kontuetan: lo ondoen bakarrik egiten da, Saldias.
BTN 2x09: Haizea Alonso | Euskararen zikintzea 01.04.2024 1:05:28
Gazteek gaizki hitz egiten dutela euskaraz... Erdarakadez betetzen dituztela esaldiak... Nekagarria dela termino anglosaxoien presentzia... Euskararen zikintzeaz mintzatu gara Haizea Alonso 'Haizeatxo' rap abeslari gasteiztarrarekin, badaukalako abesti bat esplizituki gaiaz mintzo dena. Euskarara ekarrita, honela dio: "Badakit izorratzen zaituela euskaraz ez kantatzeak, baina ez da...
Larrun #10: Artoaren iraultza 27.03.2024 23:52
Hainbat herritan antolatzen diren sagardo egunetatik hasi eta neguko solstizioa zedarritzen duen San Tomas feriaraino, artoa ezinbesteko osagaia da folklore-kutsua duen ospakizun orotan. Nonahi ikus daitezke talogileen postuak, olanazko estalkietatik zintzilik jarritako artaburu idorrez apainduta, baserri-giroko produktu tipikotzat jotzen den arto-irinezko opil zapalak salgai dituztela. Haur zein...
Menda Bikoitza #09: Bidegurutzeetan zein sendabelar daude? 25.03.2024 26:43
Ikerketa dakargu gaurkoan, 1400 sendabelar espezie ditugu Estatu espainiarrean. Madrilgo Unibertsitate Autonomoak egin du ikerketa, Jimena Matero-Martín ikerlaria buru izan delarik, eta ondorio interesgarriak eman ditu argitara. Hasteko guk uste baino gehiago direla sendabelarrak eta erabilera tradizionala ez dela kaltegarria sendabelarrentzat, nahiko zentzuz eta tentuz erabili izan direla ikusi d...
Beranduegi 4x13: Keta soilik farloparekin 22.03.2024 1:08:26
Gizona hil arte ez da berdintasunik egongo. Baieztapen horri tiraka aritu dira Beranduegiko analista politikoak generorik gabeko etorkizun bat irudikatzen; hortik ama birjinaren istoriora egin dute salto eta, logikari jarraika, sexualitatea eta ligeak izan dira hurrengo gaia: Kevinen lige berria nor den asmatzeko jolas bat eta guzti. Eta amaitzeko, ezin aipatu gabe utzi ertzainak, Julian Iantzi et...
Egonarria 2x11: Zer da benetako dieta osauntsu bat? 20.03.2024 39:28
Meditearrearra, makrobiotikoa,barazkijalea, paleolitikoa, hipokalorikoa, gluten gabea, arroz hutsekoa... Dieta motak dira aipatutakoak, batzuk besteak baino ezagunagoak. Gaurko Egonarria saioan Eli Pagolak Leire Udabe elkarrizketatu du, eta benetako dieta osasuntsuen inguruan arituko dira hizketan.
Podcasts similaires
Replaio n'est pas éditeur de podcasts ; les noms des émissions, les visuels et l'audio appartiennent à leurs auteurs et sont diffusés via des flux RSS publics