EITB Radio Televisión Pública Vasca
Yoko Ona
"Yoko Ona" podcastean Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia (Belako) musikariek beren bizipenak eta anekdotak aztertzen dituzte, Ainhoa Vitoriak gidatuta. Musikak egin dizkien ekarpenak eta bizi izandako egoera eta pasadizoak modu atseginean aztertuz.
Wo hören?
Podcasts in der App Replaio Radio Bald verfügbarPodcasts kommen bald in die App. Installiere sie jetzt und erlebe als Erster einen ganz neuen Blick auf Podcasts
Folgen
7. Tarana Karim, dibertsitateaz 14.06.2022 38:57
Dibertsitateaz, arrazakeriaz, identitate berriak ezagutu eta eredu eta erreferente berriak eraikitzeko beharraz aritu gara "Yoko Ona" podcastaren atal honetan. Tarana Karim abokatu eta aktibistak hogei urte daramatza Euskal Herrian, diskriminazioaren kontra borrokatuz. Egunerokoan sufritzen duen bazterkeria azaldu digu. Andrea Aranburu ere gurekin izan da beste euskal emakume sortzaile baten berri...
6. Ylenia Baglietto, arrakastari buruz 07.06.2022 26:19
Zer da arrakasta? Zer da porrota? Zerk ematen digu zoriontasuna? Ospearekin loturik al dago poza? Sare sozialetako jarraitzaile kopuruen presioari buruz edota publikoaren onespenaz aritu gara "Yoko Ona" podcastaren atal honetan. Ylenia Baglietto aktorea izan dugu bidelagun. Horrez gain, Andrea Aranburuk eskuz eta zementuz egindako Dzemento piezak ekarri dizkigu. Aipamenak:· Candela Peña 2013ko Goy...
5. Ines Osinaga, amatasuna edo amatasunei buruz 30.05.2022 34:03
Amatasuna edo hobeto esanda, amatasuna(k) izan ditugu hizpide saio berri honetan. Ines Osinaga gonbidatu dugu bere esperientzia kontatzeko eta elkarrekin hausnartzeko. Besteak beste, amatasunaren erotikaz, amatasuna eta musikaren arteko harremanaz eta erreferentzialtasunaz aritu gara. Bestalde, Andrea Aranbururen eskutik, beste euskal emakume sortzaile baten proiektua ezagutu dugu: Larrubixik. Aip...
4. Aitziber Garmendia: Adinaren zama 24.05.2022 31:29
Inoiz sentitu zara gazteegi? Eta zaharregi? Askotan, adina zama bilakatu daiteke eta emakumeon kasuan are gehiago. Gehiegitan, lanak izaten ditugu edertasun kanonek exijitzen diguten gaztetasuna mantentzen edo lortzen; "fakeminista" sentitzeraino. Gaztaroan berriz, paternalismoaren hatzaparretatik ihesi gabiltza. Zama handi hau kentzen saiatu gara Aitziber Garmendiarekin batera eta uste dugu lortu...
3. Kattalin Barcena, ''J Martina'', prekarietateari buruz 17.05.2022 32:12
Euskal musikaren panorama prekarioa da eta horixe aldarrikatzeko beharra sentitu dugu "Yoko Ona" podcastaren bigarren denboraldiko 3. atalean. Gure artisten lan baldintzez, disko bat ateratzeak suposatzen duen lanaz, publikoaren arduraz eta kulturarenganako dugun erantzukizunaz eztabaidatu dugu. Atal honetan, J martina taldeko Kattalin Barcenaren bisita izan dugu. Horrez gain, "Izan Inurri" ekimen...
2. Veronica Satrustegi ''Marigorri'', hilekoari buruz 10.05.2022 46:54
Gure lehen aldiaz eta hilekoarekin dugun harremanaz aritu gara. Hilekoagatik sentitzen dugun minaz eta berau arintzeko erremedioez. Sare sozialek hilekoaren gainean dituzten neurri/arauez eta batez ere, gaiari buruz naturaltasunez hitz egiteko beharraz hitz egin nahi izan dugu. Horretarako, Veronica Satrustegi (@marigorri_) menstruazio hezitzaile eta kazetaria gonbidatu dugu gurera. Horrez gain, A...
1. Zuriñe Hidalgo, ahizpatasunaz eta ahalduntzeaz 03.05.2022 38:22
Zer da ahizpatasuna? Noiz sentitu duzue ahizpatasuna? Noiz ez duzue sentitu ahizpatasunik? Kolektibotasunaz, elkar babesaz, autoezagutzaz eta lanketa pertsonalaz aritu gara "Yoko Ona"ren bigarren denboraldiaren lehen atalean. Eta, hori guztia gonbidatu berezi batekin: Zuriñe Hidalgo gure sofan eseri da. Denboraldi berri honetan, euskal emakume sortzaileak gertutik jarraitzeko aukera ere izango dug...
14. Highlights: ''Emakume kirolari bezala ere oso identifikatuta sentitu naiz'' 15.12.2021 36:15
"Yoko Ona"ren azken atala da hau; 14. eta bereziena. Izan ere, atal honetan, denboraldian zehar bizitako momenturik onenak bildu ditugu. Olatzek eta Lore Nekanek ere podcastari buruz hitz egin digute. Zer izan da "Yoko Ona" beraientzat? Bestalde, sorpresa txikiak jaso ditugu. "Yoko Onaren" ikus-entzule finak gonbidatu ditugu azken atalera: Ines Osinaga, Gartxot Unsain eta Ainhoa Tirapu ere "yokoon...
13. Gizonen mundua: ''Bai, gizonen munduan bizi gara eta frogak ditugu'' 09.12.2021 29:56
James Brownek zioen "Its a mans mans world", eta arrazoirik ez zitzaion falta. Tamalez, oraindik, gizonen munduan bizi gara eta frogak dauzkagu. Futbol munduaz, eskolan irakatsitakoaz, egunerokotasunean gizonezko batzuk duten inpunitateaz, emakumezko musikariek kontzertuetan jasan beharreko jazarpenaz aritu gara, besteak beste. Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musik...
12. Musak: Fede onez ala txarrez erabiltzen dira musak? 02.12.2021 29:26
Musa hitzaren konnotazio txarraz eta esanahia aldatzearen beharraz, emakumeen erreferentzialtasun (ez)az eta, noski, podcast hau inspiratu duen emakumeaz aritu gara "Yoko Ona"n. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna eman eta kezkak partekatzeko espazioa da "Yoko Ona"; Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatutakoa. Aipamenak:24:00 – Deforme Semanal podcast...
11. Nerabezaroa: Regetoia maite nuen baina etxean entzuteak lotsa ematen zidan 26.11.2021 32:12
Nerabezaroari kolore bat jarri beharko baliete beltza aukeratuko lukete. Garai konplikatua da nerabezaroa. Bere alde ilunak ditu, bai; baina baita alde argitsuak ere. Garai hartako musikaz, arropaz eta fustrazioez aritu gara. Hausnarketa interesgarriak jaso ditugu "Yoko Ona"ren 11. kapituluan. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna eman eta kezkak partekatzeko espazioa da "Yoko Ona"; Olatz...
10. Familia: ''Aitak erakutsi zidan feminismoa hitzaren esanahia'' 18.11.2021 30:07
Txikitako anekdotak ekarri ditugu gogora atal honetan. Nolakoak ziren umetan Olatz eta Lore Nekane? Zer entzuten zuten gurasoen kotxean? Zein usainekin gogoratzen dute euren haurtzaroa? Familia kontuez eta heziketa feministaz aritu gara "Yoko Onaren" 10. kapituluan. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna eman eta kezkak partekatzeko espazioa da "Yoko Ona"; Olatz Salvador, Lore Nekane Billel...
9. Publikoa: "Kontu teknikoez galdetzeko taldeko mutilengana jotzen dute" 11.11.2021 43:26
Sarritan, publikoa eta artistaren arteko harremana gazi-gozoa izaten da. "Yoko Onaren" 9. atalean publikoaren arduraz, gehiegikeriez eta, noski, zaleen maitasunaz mintzatzeko aukera izan dugu. Artistaren eta ikus-entzulearen begiradak kontutan hartu ditugu, ohitura txarrak salatzeko eta anekdota ederrak biltzeko. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna eman eta kezkak partekatzeko espazioa d...
8. Buruko osasuna: ''Orokorrean okerrago gaudelako aipatzen da gehiago'' 03.11.2021 35:17
Buruko osasuna izan da "Yoko Ona" podcastaren hizketa gaia Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoriaren solasaldian. Izan ere osasun mentalaz asko hitz egin da, ziurrenera, COVID-19aren ondorioz. Olatz psikologoa da ikasketaz eta terapia ere egin izan du. Bere ustez "orokorrean okerrago gaudelako" eman zaio gizartean leku gehiago buruko osasunari, "albora utzita" egon den gaia b...
7. Irudia (II): ''Sare sozialetan egotera derrigortuta gaude'' 28.10.2021 27:39
Aurreko kapituluaren jarraipena dugu honako hau. Hilekoaren tabuaz, sare sozialek eragiten duten antsietateaz, Instagramen aurkitzen ditugun filtroez eta "atsegin dut" zaparradaren beharraz aritu gara. Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta, hori...
6. Irudia (I): ''Moda zerbait aldarrikatzeko modu bat ere bada'' 21.10.2021 27:59
Gure irudiak, tamalez, askorako ematen du eta horregatik, gai hau bi ataletan banatu behar izan dugu "Yoko Ona" podcastean. Kanpoko itxuraz eta barneko itxuraz aritu gara seigarren atalean. Besteak beste, eszenatoki gainean eta eszenatokitik kanpo eman beharreko irudiaz, "Slut Shaming" joeraz eta Instagrameko titiburuen kontrako ohituraz. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatu...
5. Lehia: ''Emakume erreferente gutxirekin hazi gara'' 14.10.2021 29:00
"Yoko Ona"ren 5. atalean lehiaz aritu gara. Gizarteak ezarritako lehiaz, konparaketaz eta horien aurrean beharrezkoak ditugun babes eta erreferenteetaz. Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador,...
4. Beldurra: ''Gauzak ez amaitzeari diot beldur'' 06.10.2021 27:00
Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatzen du "Yoko Ona".4. atalean, gure beldurrak plazaratu ditugu. Txikitako beldurrak, egungo beld...
3. Inspirazioa: ''Loak hartzeko zorian zaudenean etortzen den hori'' 29.09.2021 31:39
Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatuko du Yoko Ona. Noiz eta nola datorkie inspirazioa? Nola eragin du pandemiak Olatz eta Loreren...
2. Hedabideak: ''Hedabideei eskatuko nieke gezurrik ez esateko'' 23.09.2021 31:12
Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatuko du. Bigarren atala hedabideei eskainiko diegu. Musikaren mundua eta hedabideak eskutik held...
1. Hasierak: ''Baxua jotzen jakin gabe sortu nuen Maketa Lehiaketako kantua'' 16.09.2021 38:22
Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatuko dute "Yoko Ona". Lehendabiziko atalean, hasierei buruz aritu gara. Lore eta Olatzen txikita...
Ähnliche Podcasts
Replaio ist kein Herausgeber von Podcasts; die Namen der Sendungen, Cover und Audioinhalte gehören ihren Autoren und werden über öffentliche RSS-Feeds verbreitet