EITB Radio Televisión Pública Vasca
Test
Ezbehar larri baten ondoren, azken generazioko adimen artifizial bati azterketa egitera bidaltzen dute aditu bat. Zehaztu beharrekoa: adimen artifizialak bere buruaren kontzientzia hartu duen ala ez jakitea. Test gisa hasten dena manipulazio eta kontrol-joko konplexu bihurtzen da, eta protagonistak bezalaxe entzuleak ere zalantzan geratuko dira sarritan zer den erreala eta zer den adimen artifizialaren diseinuaren parte.
Wo hören?
Podcasts in der App Replaio Radio Bald verfügbarPodcasts kommen bald in die App. Installiere sie jetzt und erlebe als Erster einen ganz neuen Blick auf Podcasts
Folgen
6. Reset 02.02.2026 25:07
Muturrera iritsi da adimen artifiziala eta adituaren arteko borroka. Hil ala bizikoa, bientzat. Adituak egoeraren kontrola berreskuratzeko adimen artifiziala reseteatzea beste erremediorik ez du ikusten. Hori uste baino zailagoa gertatuko da ordea.
5. Arriskutsua! 02.02.2026 17:14
Buruzagiak testa bertan behera uztea hobe dela pentsatzen du, jada ez da segurua. Izan ere, adimen artifizialak etsai gisa ikusten du jada aditua, arriskutsua dela beretzat ulertuko du. Kartak mahai gainean jartzeko unea heltzen ari da ordea, eta ezusteko datu harrigarri bat azaleratuko da.
4. Itzalaldia 02.02.2026 15:15
Autobusaren istripuan gertatutako hainbat datu berri ezagutuko ditugu. Adituak testaren azken fasera igaro eta adimen artifiziala estutzea erabakitzen du. Horrek bien arteko tentsioa eta areriotasuna areagotuko du, ustekabeko ondorioak eraginez.
3. Mugak 02.02.2026 23:29
Adituak gero eta arreta gehiagorekin ibili behar du, adimen artifizialak testaren helburua zen den asma ez dezan. Hirugarren saioa “Ez-Froga” bat da. Libreko ariketa bat, nolabait esateko. Hutsunearen aurrean adimen artifizialak nola jokatzen duen ebaluatzeko test bat. Errealitate birtualaren bitartez, mugarik gabeko leku mortuetara bidaiatuko dute biek, adituak eta adimen artifizialak.
2. Game over 02.02.2026 20:08
Lehen eguneko saioaren ondoren, elkar tentatuz jarraitzen dute adituak eta adimen artifizialak. Buruzagiak aholkatu dionari jarraiki, bere hitzak asko zaintzen ditu adituak, testak benetan zein helburu duen jakin ez dezan. Bigarren saio honetan bideo-joko ezagun baten simulazioa erabiliko du proba gisa, adimen artifizialaren erasokortasuna mugara eramanez.
1. Alice 02.02.2026 19:30
Istripu baten ondorioz hamazazpi hildako egon dira, haietako lau adin txikikoak. TASK multinazionalak garatutako adimen artifizial aurreratu bat egon daiteke horren atzean eta, agian, ez da istripua izan. Adimen artifizialak bere buruaren kontzientzia hartu eta bere kasa jokatu duen jakiteko itaunketa hasiko du adituak.
0. Trailerra: Test 27.01.2026 0:42
Otsailaren 2tik aurrera, “Test” soinu-fikzioa eskainiko dizu GUAU atariak 6 ataletan banatuta.“Test” thriller psikologiko murgiltzailea da, entzulea pertsona baten eta adimen artifizial baten arteko xake partida mentalean barruratzen duena. Pertzepzioaren muga galdu dezakezu podcastean zehar. Ekintza, proba-laborategi itxian gertatzen da eta, une batzuetan, itogarria da ULU Mediak EITB Mediarentza...
Ähnliche Podcasts
Replaio ist kein Herausgeber von Podcasts; die Namen der Sendungen, Cover und Audioinhalte gehören ihren Autoren und werden über öffentliche RSS-Feeds verbreitet