Euskal Idazleen Elkartea
Irakurrieran
Literatura saioa, Euskal Idazleen Elkarteagaz alkarlanean egindakoa. Astean behingo saioa da, idazle baten lan baten oinarrituta. Aukeratutako liburua zehatz mehatz aztertzen da, eta egileak aukeratutako musikea entzuten da irratsaioan zehar.
Autor
Euskal Idazleen Elkartea
Kategorie
Podcast-Website
Neueste Folge
6. Dez 2025
Wo hören?
Podcasts in der App Replaio Radio Bald verfügbarPodcasts kommen bald in die App. Installiere sie jetzt und erlebe als Erster einen ganz neuen Blick auf Podcasts
Folgen
"Guardasol gorria", Lutxo Egiaren lehen antzerki liburua 01.03.2025
Aste honetan Lutxo Egia idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora Guardasol gorria bere lehen antzerki liburuaz berba egin daigun. Gainera, Iurretan elkartu gara Ainhoa Aldazabalegaz eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Cati Baur-en Desberdinen kluba komikia.
'Pleibak' liburua eskutan etorri da bisitan Miren Amuriza irratira 24.02.2025
Aste honetan Miren Amuriza idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora Pleibak bere nobelaz berba egin dagigun. Gainera, Bilboko Zazpi-kaleetako Zirika liburu-dendako Idoia Ugaldek euskarara ekarritako Richard Kapucinskyren Kristo bere fusilarekin saiakera gomendatu deusku. Pleibak liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezua...
Leire Vargasek bere bigarren poesia liburua aurkeztu deusku 17.02.2025
Urteko hirugarren irratsaio honetarako Leire Vargas idazlea gonbidatu dogu, bere bigarren poesia liburua dan Bihotz-museo bat liburua z berba egiteko. Gainera, oraingoan Elorriora joan gara Nerea Etxebarria irakurleagaz alkartu, eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Virginie Despentes idazle frantsesaren King Kong teoria saiakerea. Bihotz-museo bat liburua eskuratu gura dauan entzuleak,...
Oier Guillan idazlea izan da aste honetako gonbidaua 08.02.2025
Urteko bigarren irratsaio honetara Oier Guillan idazlea gonbidatu dogu. Berari egokitu jakon EIE Euskal Idazleen Elkarteak urtero argitara emoten dauan Hegats aldizkariaren 60 zenbakiaren edizio lanak egitea. Iazko azken hamar saiotara gonbidatutako Mikel Ayllon, Iratxe Ormatza Imatz, Kirmen Uribe, Bea Salaberri, Karmelo Landa, Eneko Barberena, June Fernandez, Unai Elorriaga, Uxue Alberdi eta Lide...
Bagilera bitartean, zapatu eguerdietan, euskarazko literatura entzungai izango dogu barriro 02.02.2025
2025eko IRAKURRIERAN irratsaioko lehena berezia izan da. Hain zuzen be, igazko azken hamar saioetan literatura sistemako hamar partaidek euskarari ekarritako liburuen gomendioek osatu dabe saioa. Ondorengo gonbidauek emon euskuen gomendioa: Dimako Liburutegiko arduradun Arantza Ibabe eta Aitziber Emaldiak Peru Magdalena idazleak Ane Zabala kazetari eta irakurleak Gaizka Olabarria Durangoko Hitz li...
'Izotz ura' liburuaz jardun dogu berbetan Lide Hernando egileagaz 17.12.2024
Zapatu honetan, aurtengo azken irratsaiorako Lide Hernando idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora iaz argitara emondako bere Izotz ura elebarria z berba egin dagigun. Bestalde, Skolastikako Josune Muñozegaz batu gara Bilbon, eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Egiraren Ibilbidea kronika. Lide Hernandoren Izotz ura liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700...
Euskarara itzulitako Philippe Claudel-en 'Linh jaunaren biloba' narrazinoa be berbagai izan dogu 30.11.2024
Zapatu honetan Uxue Alberdi idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora argitara emon barri dauan Hetero narrazio liburuaz berba egin dagigun. Horrezaz ganera, Iurretako Herri Bibliotekan Ziortza Onaindia bertako arduradunagaz batu gara, eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Philippe Claudel-en Linh jaunaren biloba narrazinoa. Uxue Alberdiren Hetero liburua eskuratu gura dauan entzuleak,...
Modu independentean irakurri daitezken hogei atalek osotuten dabe nobelea 23.11.2024
Aste honetan Unai Elorriaga idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora bere Francesco Pasqualeren bosgarren arima narrazio liburua z berba egin dagigun. Durangon Ainhoa Urien idazlearekin elkartu gara bere, eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Annie Ernaux-en Emakume izoztua elebarria. Unai Elorriagaren Francesco Pasqualeren bosgarren arima liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia...
Unai Oribek, berak euskarara ekarritako "Barkamena existituko balitz bezala" elebarria gomendatu deusku 16.11.2024
Aste honetan June Fernandez kazetaria gonbidatu dogu Irakurrieran saiora Aingeruak eta neskameak amatasun subrogatuari buruzko bere saiakera z berba egin dagigun. Lekeitioko Aralde-berri liburudendako Unai Oribegaz elkartu gara bere, eta berak euskarara ekarritako Mariana Travacioren Barkamena existituko balitz bezala elebarria gomendatu deusku. June Fernandezen Aingeruak eta neskameak liburua esk...
Eneko Barberenak "Suak erreko ez balu" bere nobela baltza aurkeztu deusku 12.11.2024
Aste honetan Eneko Barberena idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora "Suak erreko ez balu" bere elebarri beltzaz berba egin dagigun. Dorleta Kortazar ipuin-kontalari eta irakurleagaz elkartu gara Eskoriatzan, eta berak euskarara ekarritako Marlene Haushoferren "Horma" liburua gomendatu deusku. Eneko Barberenaren "Suak erreko ez balu" liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 7...
Karmelo Landagaz Bilbon zehar ibili gara Gabriel Arestiren bizitza gida hartuta 02.11.2024
Aste honetan Karmelo Landa historialaria gonbidatu dogu Irakurrieran saiora Bilbon dabil Gabriel Aresti bere liburuaz berba egin dagigun. Liburu honegaz Landak Bilbotik eroango gaitu Gabriel Aresti poetaren bizitza gida dogula. Nagore Fernandez kritikari eta irakurleagaz elkartu gara bere Bermeon euskarara ekarritako Assata Shakurren Autobiografia bat liburua gomendatu deusku. Assata Shakurren Aut...
Bea Salaberrik "Mesfida zaitez" nobela aurkeztu deusku 29.10.2024
Aste honetan Bea Salaberri idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora Mesfida zaitez bere nobelaz berba egiteko. Nobela horretan Salaberrik Euskal Herriko gatazkaren azken urteei begirada sakona eta hurbila eskaintzen deutso. Gainera, Durangoko Hitz liburu-dendako Gaizka Olabarrik euskarara ekarritako David Foster Wallaceren Sekula egingo ez dudan gauza ustez dibertigarria bat nobela gomendatu deu...
"Saturraran" opeeraren sorkuntza lana berbagai izan dogu 19.10.2024
Ikasturteko hirugarren irratsaio honetarako Kirmen Uribe idazlea gonbidatu dogu, berak eta Juan Carlos Perez musikariak sortutako Saturraran operaz berba egin dagigun. Opera hori joan den ekainaren 20an emon eben estreinekoz Arriaga antzokian arrakasta handiz. Gainera, oraingoan Bilbon alkartu gara Ane Zabala kazetari eta irakurlearekin eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Mary Shelleyr...
Iratxe Ormatza Imatz idazleak "Printzak begietan" lana aurkeztu deusku 12.10.2024
Ikasturteko bigarren irratsaiorako Iratxe Ormatza Imatz idazlea gonbidatu dogu, Printzak begietan bere elebarriaz berba egin dagigun. Eleberri hori Bilbon, eta zehatzago, San Frantzisko kalean eta Zazpi Kaleetan kokatua dago, eta XX. mendeko hamarkada bakoitzeko kontakizun bat eskaintzen deusku. Gainera, oraingoan Durangora hurbildu gara eta Peru Magdalena idazleak Munduko Poesia Kaierak argitarat...
Igor Arzuaga musikariaren musikak girotu dau Irakurrieran irratsaioa 08.10.2024
Orain artean Irakurrieran saioa ren ardurea eduki dauen Mikel Ayllonegaz egin dogu berba ikasturte barriko lehen irratsaioan. Berak eta Piszifaktoria Ideien Laborategiak argitaratutako Hau ez da gerra bat antzerki bildumearen gainean izan gara barriketan. Bunker , Hau ez da gerra bat eta Hau gerra bat da izeneko hiru antzezlanak, gerra handi eta txikiez ari dira, batzuk ikusgarriak eta besteak giz...
“Ai, gure juaneteak” ikuskizuna liburu formatuan argitaratu dau Patxo Telleriak 03.07.2024
“Ai, gure juaneteak” ikuskari eszeniko hibridoa da, berbaz eta musikaz osatua. Eta orain liburu formatuan be ekarri dau Patxo Telleriak. Testua Laboaren hainbat kantaren letren berrinterpretazioa da: “Izarren hautsa”, “Negu Hurbila”, “Lili bat”, “Oi Pello Pello”, “Haika Mutil”, “Baga biga higa”, “Ihes betea”… Hamarkadak pasau dira kanta horiek konposatu ziranetik eta ez dabe galdu orduko indarra e...
Urruzuno literatura sariketatik sortutako taldea da Behe Banda 27.06.2024
Urruzuno literatura sariketako irabazleen egonaldian alkar ezagutu ondoren, harremanetan jarraitu eta literatur banda bat sortzea erabai ebenbost gaztek, idazten eta eurenlanak ezagutzera emoten jarraitu ahal izateko. Irati Oskoz Egiguren (Astigarraga, 2005), Maddi Agirre Epelde (Gasteiz, 2005), Irati Larrañaga Etxebarria (Bilbo, 2004), Harri Diaz de Heredia Matanzas (Gasteiz, 2004) eta Irati Fern...
Jasone Osorok gure artean hainbat arlotan arrakasta izan dabengizon-emakumeak alkarrizketatu dauz 26.06.2024
Gure artean hainbat arlotan arrakasta izan daben gizon-emakumeak alkarrizketatu eta haien berbak zein egilearen beraren gogoeta propioak bilduz osatu dau saiakera liburua Jasone Osorok. Jon Garaño, Itziar Ituño, Izaro, Gorka Urbizu, Maider Egues, Harkaitz Cano, Eneko Atxa, Markel Irizar, Aizpea Goenaga, Joxemari Agirretxe “Porrotx” eta Eva Domingoren berbak aurkituko dauz irakurleak liburuan. Saio...
Gotzon Barandiaranek bere hirugarren poema liburua argitaratu dau 24.06.2024
Berben zentzua eta bizitzaren zantzua berreskuratzeko, letrazko galbahe bat eregi dau Gotzon Barandiaranek bere hirugarren poema liburuan. Maitasunaz ari da, bere belaunaldiaz, alkarbizitzarako baldintzez, baina baita hildako deserosoez, isilean errepikatutakoez eta harrapatutako kultura baten nekeez be. Memoria ardatzeko gaia izanik, amaren heriotzak be zeharkatzen dau liburua. Harek berretsi deu...
Iñigo Astizek bere lehen narrazio bilduma argitaratu dau 05.06.2024
Giroz, garaiz eta tonuz, eremu zabal bat bildu dau Iñigo Astizek bere lehen narrazio bilduman. Aro bakoitzean jendeak elkarri eusteko botatzen dabezan sokez dabil, komunikazioaz eta haren faltaz, eraikuntza historiko, politiko, kulturalen alde makurraz zein absurdoaz. Saioa girotzeko, Rosalía abeslari katalanaren azken lana aukeratu dau, Motomami izenekoa, hori be soinu eklektikoz betetako diskoa.
Yolanda Arrieta idazleak emakume sortzaile baten bizipenez jantzi du bere azken lana 03.06.2024
Donostiako Poesia Orduetarako prestatu eban errezitalean oinarrituta, “Etxe bat norberarena” izenburu daukan saiakera eder hau idatzi dau Yolanda Arrietak. Emakume sortzaile baten bizipenez eta gogoetez betetako liburua da. Saioa girotzeko, Xabier Zeberio musikagilearen “Pause” diskoa aukeratu dau Arrietak, doinu ezti eta iradokitzailez betetakoa.
Bere lehen liburua aurkeztu deusku Oihane Jakak 23.05.2024
Idazle Eskolak antolatzen dauan Karmele Igartua sormen beka jaso eta gero idatzi dau bere lehen liburua Oihane Jakak. Poema bilduma bat da "Itsaso amniotikoa", askotariko minetan arakatzen dauana, bi ardatzen jirabiran: gertuko heriotza bat, batetik, eta haurduntze-erditzeek dakarren zalantzea, arazo eta ezinegonak, bestetik. Bere liburuko poemei laguntzeko, Benito Lertxundiren "Hitaz oroit" disko...
Ipuin bilduma barria aurkeztu deusku Goiatz Labandibarrek 16.05.2024
Hamabi istorioz osatutako narrazio liburua idatzi dau Goiatz Labandibar oiartzuarrak eta hainbat kanpinetan kokatu ditu dan-danak. Horma bako hiri txiki horreetan gertatzen diran pasadizoekin soziologia ariketa dibertigarri bat egin dau idazleak. Saioa girotzeko, Izaki Gardenak talde gasteiztarraren “Amaieratik hasi” diskoko kantuak aukeratu ditu Labandibarrek.
Karlos Linazasororen azken lanari buruzko solasaldia izan dogu egileagaz 13.05.2024
Santu baten bizitza kontatzen dauan idazkiari deitzen jako "hagiografia", eta horixe da Karlos Linazasorok liburu honetan egin dauana: bere santu bizitzaren azalpen xehea. "Ez naiz ondo akordatzen" liburuan aurkituko ditu irakurleak mirari harrigarriak, hitzaldi txundigarriak eta beste. Baita adarjotze bikainak, megalomania gaitzak, hipokondria galantak eta erudizio alferrikakoak be. Bere santu bi...
Lizar Begoñak "Mundu zitalaren kontra" liburuaren ganekoak kontatu deuskuz 02.05.2024
Bi bakardade paraleloren kontaketaren bidez, egungo gizartearen erretratu zorrotz bat egin deusku Lizar Begoña sopeloztarrak liburu honetan: identitate lausoak, harreman zehaztugabeak, helburu eta esperantza argirik gabe noraezean ibiltzea… Lizar Begoñak Igartza saria irabazi dau bere lehenengo eleberri honegaz. Maria Arnal eta Marcel Bàgesen “Clamor” izeneko diskok o soinu elektroniko bereziak au...
Ähnliche Podcasts
Replaio ist kein Herausgeber von Podcasts; die Namen der Sendungen, Cover und Audioinhalte gehören ihren Autoren und werden über öffentliche RSS-Feeds verbreitet