EITB Radio Televisión Pública Vasca
Hitza Jolas
Uhinetako bertsoen plaza podcastean eramangarri. Lehengo eta oraingo bertsoaldietara harpidetzeko aukera zabala
Autor
EITB Radio Televisión Pública Vasca
Kategorie
Podcast-Website
Neueste Folge
27. Jun 2026
Wo hören?
Podcasts in der App Replaio Radio Bald verfügbarPodcasts kommen bald in die App. Installiere sie jetzt und erlebe als Erster einen ganz neuen Blick auf Podcasts
Folgen
Andoainen, Saharako errealitatea abiapuntu 19.04.2024 54:57
Andoainen, joan den martxoaren 24an Bastero Kulturgunean izan zen Sahararen aldeko bertso-saioari egin diogu lekua. Puntutan Bertso-eskolak eta Andoaingo Hurria-Sahara Elkarteak antolatutako saioa izan zen. Bertan entzundako bertsoen artean egin dugu gaurko hautaketa. Saharako errealitatea eta bestelako gaiak ere jorratu zituzten. Bederatzikoa ere berreskuratu dugu.
Bertsolari gazteen 52garren Osinalde sariko finala, alez ale 12.04.2024 53:24
Aner Peritz izan da aurtengo Osinalde sariko irabazlea, entzuleen saria eta bertsorik onenaren sariak, berriz, Aitor Tatiegik eskuratu zituen. Hiru kanporaketen ostean jokatu zen apirilaren 6an finala, ohi bezala, afalosteko saio gisa eta mikrofonorik gabe. Gabiriako Osinalde Elkartean 140 lagun inguru batu ziren sei bertsolari gazteen jardunaz gozatzera. Giro horretan borobildutako bertsoak eta o...
Laudioko emakumeenak eta Bertsopentsiotan ekimenari esker Tolosan entzunak 29.03.2024 55:50
Laudion, Emakumeen nazioarteko egunaren atarian izan zen saioko lagin batzuk hautatu ditugu batetik eta bestetik Tolosan, lehenengoz egin den "Bertsopentsiotan" bertso jarrien sariketak emandakoa ere jaso nahi izan dugu. Aurreikuspen guztiak gaindituta, parte-hartze handia izan dute eta hasiera batean aurreikusten ez zituzten sariak ere banatu dituzte. Erretretaz edo jubilazioaz aritu garenez, art...
Arabako finalerdiak berrituz, finalaren atarian 15.03.2024 56:07
Ordu gutxi batzuk besterik ez dira falta Gasteizko Printzipal antzokian Arabako Bertsolari Txapelketako finala jokatzeko. Aitzakia hori hartuta, Aramaioko eta Dulantziko finalerdietako saioak errepasatuko ditugu. Artxiboan arakatzen ere aritu gara eta Korrikari lotutako 1983ko bertsoaldi bat berreskuratu dugu.
Bertso egunean, Gernikako Astran ereindako aleak 16.02.2024 1:01:51
2024ko Bertso eguna Gernikan izan zen. Bertsoak lantzen, jorratzen eta ontzen oholtza gainean Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Saioa Alkaiza eta Etxahun Lekue aritu ziren Aitor Etxebarriazarragaren esanetara. Horrezaz gain, 1998ko negu epelari Lazkao Txikik botatako eta gure artxiboan gordetako bertso batzuk ere berreskuratu ditugu.
Tolosako Atariakoa eta urteko egun berezienak 02.02.2024 53:59
Tolosan, 2024ko urtarrilaren 20an, San Sebastian egunez, Atariaren alde egindako saioko bertsoaldiak hautatu ditugu atal honetarako. Baina, egun bereziz osatutako asteburua izaki, 1994ra egingo dugu atzera. Urteko zein jai egun izango ote zuten gustuko bertsolariek? Entzun eta gozatu!
Ondarru sorioneku, Getari jostari eta Azpeitiara sartu-irten txikia 27.01.2023 53:55
Ondarroan, urtarrilaren seigarrenean egindako bertso-saioa eta Getaraiko Balentziaga museoan urtarrilaren 15 garrenean izandakoa izango ditugu ardatz. Bietan ere txapelketaren ondorena eta umorerako joera nabaritu ahal izango dugu. Azpeitian ospatzen ari diren bertso egunean izango denaren berri ere jaso dugu. Eta gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo. Entzun nahi al duzu?
2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bertso-perla zenbait 20.12.2022 43:06
2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finaleko bertso aukeratuak bildu ditugu Hitza Jolas podcastaren atal honetan. Zortzi finalisten ahotan perla jo ditugun bertso zenbait. Bertsolari txapelketako azken eguneko goiz eta arratsaldeko saioetan, entzundako bertsorik onenak jo ditugunen bilduma.
Amets Arzalluz eta Maialen Lujanbio buruz buru 2022ko BTNko finalean 20.12.2022 11:44
2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko epaileen erabakiz, finaleko buruz burukoa Amets Arzallus eta Maialen Lujanbiok jokatu dute. Elkar besarkatu eta ekin zioten arratsaldea berotu eta lehertu zuen ariketari. Gustura aritu ziren elkarri ziria sartuz eta bertsozaleak gozaraziz.
Agur bereziak 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean 19.12.2022 12:58
"Hitza jolas" podcastaren atal bereziak egin ditugu Nafarroa Arenan jokatutako BTN 2022ko finalaren arian. Maialen Lujanbiok irabazitako hirugarren txapelaren testuingurua berezia izan da, partaideetan bezala jorratutako gaietan. Hauek izan ziren 2022an jokatutako finalean zortzi lehiakideek egin zituzten agurrak.
Gipuzkoako eskolarteko finala eta II. Señora sariketa 13.05.2022 54:15
Itziarren, Lasturko tabernan jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari txapelketako aurtengo finala. June Aiestaran izan zen txapelduna. Bada, abiatzear den II. Señora Txapelketan, txapela ordez, pamela janzteko hautagaiak ere prest dira dagoeneko. Danele Sarriugartek emango digu sariketaren berri. Bertso-saioetan estimu handia izaten dute ariketa berriek baina... Ia zer deritzozuen Bergarakoar...
Bertso Musikatuentzat atal hau 29.09.2021 54:47
Bertsoak kantatzeko moduak asko dira; gero eta gehiago esango genuke. Bertso jarriak, bertso kantatuak, puntukakoak, luzeak, laburrak eta bederatzi puntukoak ere bai, kantatzera ausartzen denarentzat. Doinuak berriz nahi adina dira, eta aldian aldian, berriak ere sortu eta erabiltzen dira, bereziki bertsolari txapelketa nagusia hurbiltzen denean. Bertso musikatuak ere badira eta horiei eskainiko d...
''Oinak Buruan'' Eskolarteko Bertsolari Txapelketak 20.08.2021 53:52
"Hitza jolas" podcastaren atal ezberdinetan entzun izan ditugu 2021eko lurraldekako "Oinak buruan" Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finaletako bertsoaldiak. Atal honetan baina, saio horien guztien bilduma egin nahi izan dugu. Honenbestez Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiko, Nafarroako eta Lapurdi Behe Nafarroa zein Zuberoako finaletako hautaketa egin dugu. Bistakoa da, gaztetxoak izan arren etorkizun...
Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa berritzailea 13.08.2021 55:13
Covid 19aren ondorioz, txapelketak ohiko formatuan egiteko zailtasunak formula berriak bilatzeko beharra eragin du. Hala, Araban, txapelketa birmoldatzea erabaki eta Binakako Bertsolari Txapelketa egin dute. Apirilaren 17an 9 bikotek ekindako bideak, maiatzaren 22an, Legution izan zuen amaiera. Manex Agirre eta Martin Abarrategi izan ziren txapeldunak. Gaur, txapelketako saio ezberdinetan izandako...
EITB Maratoiaren atariko saioa eta beste birus batzuk 06.08.2021 53:25
EITB Maratoia zetorrela eta, EITBk Bilbon, Gasteizen eta Donostian aldi-bereko hiru bertso-saio antolatu zituen 2020ko abenduan. Podcastean, gaur arte eskaini ez den Donostiako saioa berreskuratu nahi izan dugu. Covid 19ari aurre egiteko diru-bilketa izan zen. Birus batek aitzakia emanda, fonotekan beste birus baten inguruko bertsoaldia ere topatu dugu: 1993an, Elizondon, Andoni Egañak eta Jon Sar...
Lasarteko San Pedroetakoa eta Iruñeako Udako bertso eskolakoa 16.07.2021 52:55
San Pedroetan, aretoa bete jende egin zuten saioko bertsoaldiak jaso ditugu Hitza Jolasen. Baita UEUren eta Bertsozale Elkartearen eskutik egindako Udako Bertso Eskolan Iruñeko Katakrak aretoan izandakoak ere. Bietan ere ez zen umore faltarik izan! Bederatzikoa udako etenaren aurretik non eta nola geratu den ere ezagutuko dugu. Entzun podcastean.
Orainmenean zapla! 13.05.2021 45:12
Bertsolaritzaren inguruko saio honetan, Zapla! egitasmoaren barruan Beran izandako saioko bertsoaldiak topatuko dituzu. Bidasoa inguruan bidaiatzeko aukera eskainiko dizute. Bestalde, Donostiako Larratxo kulturgunean “Orainmenean, bertsolaritzaren genealogia feminista” izenburupean egindako saioko bertsoaldiak ere jaso ditugu. Etenik gabe jauzika dabilen bederatzikoa berriz, Beñat Mateosen eskutik...
Ähnliche Podcasts
Replaio ist kein Herausgeber von Podcasts; die Namen der Sendungen, Cover und Audioinhalte gehören ihren Autoren und werden über öffentliche RSS-Feeds verbreitet