Berria

Ezer ez eta festa

Ezer ez eta festa, hitzaz hitzez aritzeko podcasta. Hizkuntzari buruz ariko gara, oro har, eta, batzuetan, euskarari buruz zehazki. Ez gara gramatikaz ariko, ez dugu didaktikan jardungo: hizkuntzaren zoko-mokoetan begira ibiliko gara, betiere komunikatzeko eta bizitzeko tresna den aldetik, eta idazle batzuk bidelagun hartuko ditugu haien aipuen bitartez.

Besuch unbedingt die Website des Podcasts und unterstütze die Macher: www.ivoox.com

Autor

Berria

Kategorie

Education

Podcast-Website

www.ivoox.com

Neueste Folge

2. Dez 2025

Wo hören?

Podcasts in der App Replaio Radio Bald verfügbar

Podcasts kommen bald in die App. Installiere sie jetzt und erlebe als Erster einen ganz neuen Blick auf Podcasts

Bei Google Play herunterladen Kostenlos installieren Android fast 10 Mio. Downloads · Bewertung 4,8 iOS bald

Folgen

Galdetzen badidate, ez dakit 02.12.2025

Zerk egiten du hasiera literario bat on? Gizonezko jenioak maisu dira eta emakumezkoak maistra? Hain gaiztoak al dira adjektiboak? Saretzen garenean, zer egiten gara: elkartu ala bereizi? Ez ote da ‘zintuzkedan’ euskarazko hitzik sexyenetako bat? Horiei eta galdera gehiagori ezin erantzunik ibiliko gara atal honetan. Zarauzko Zirika elkarteak gonbidatuta lehen aldiz jendaurrean grabatu...

Galdetzen badidate, ez dakit 02.12.2025

Zerk egiten du hasiera literario bat on? Gizonezko jenioak maisu dira eta emakumezkoak maistra? Hain gaiztoak al dira adjektiboak? Saretzen garenean, zer egiten gara: elkartu ala bereizi? Ez ote da ‘zintuzkedan’ euskarazko hitzik sexyenetako bat? Horiei eta galdera gehiagori ezin erantzunik ibiliko gara atal honetan. Zarauzko Zirika elkarteak gonbidatuta lehen aldiz jendaurrean grabatu...

AEKren bonus tracka (8): 'Afalaurreko kontuak' 07.06.2024

'Esatearen arintasun harrapaezina' saioaren bonus tracka, AEK-k egina. Gaur, 'Afalaurreko kontuak'.

Esatearen arintasun harrapaezina 04.06.2024

Pentsatu ohi da hizkuntza idatzia zera dela: ahozko perfekzionatua. Baina ez ote da idatzia ahozkoaren isla hitsa? Ez ote ditu horregatik asmatu behar izan bere bide seinale partikularrak? Ahozkoak musika du, keinua, soinua. Baina soinua, egia da, haizeak darama… Podcast batean bestela ezin, eta ahozkoari omenalditxoa egingo diogu denboraldiko azken atal honetan. Edukia eta gidoia: Irene Ar...

AEKren bonus tracka (7): 'Akastasuna' 31.05.2024

'Bat guztien, guztiak baten' saioaren bonus tracka, AEK-k egina. Gaur, Uxue Apaolaza Larrearen 'Akastasuna'.

Bat guztien, guztiak baten 28.05.2024

“Ze ederra” esan, edo zera esan: “askoz hoberik ezin liteke ederrenera jota ere”: gauza bera esateko bi modu, neutro samarra lehena, txirritatarra bigarrena. Ez dago alde txikia. Hizlari pipertsuek piperra non duten jakin nahirik, enfasi negatibo horretaz, kiasmoaz, hitz eratorpenaz, konparazio ihartuez eta halako beste hizkuntz baliabide adierazkor batzuez arituko gara sai...

Ahaleginez eta ahalezinez 21.05.2024

Duela dozenaka urte, gizon inportante batek esan zuen kimika nuklearra ezin zela euskaraz irakatsi. Dozenaka urteren ondoren, zenbait gizon-emakume ez hain inportanteri txakur edo haur bihurtzeko gogoa pizten zaie tarteka, horrela sikiera batzuek euskaraz egingo dietelakoan. Loturarik ez dago, itxuraz, egitate baten eta bestearen artean. Ez da, bada, egongo… Edukia eta gidoia: Irene Arrarat...

AEKren bonus tracka (6): 'Ipuina eta zenbakia' 17.05.2024

'Ahaleginez eta ahalezinez' saioaren bonus tracka, AEK-k egina. Gaur, Uxue Apaolaza Larrearen 'Ipuina eta zenbakia'

Poesia fosildua 14.05.2024

Hiztun gehienak ez gara literatoak, baina metaforarik gabe mintzo denik inortxo ere ez dago. Metafora batzuk bizi-bizirik eta ageri-agerian daude; beste batzuk, berriz, ihartuak, ezkutatuak, fosilduak, trilobitea haitzean nola: ahoan darabiltzagula ez konturatzeraino. Zenbaiti poesia darie, beste zenbaiti klixea, eta askori, arriskua ere bai. Zer gertatzen da, adibidez, gaixotasunez aritzeko gerra...

AEKren bonus tracka (5): ‘Tipo horiek ez ditut lagun-lagunak’ 10.05.2024

Andoni Tolosa ‘Morau’-ren kanta, Joan Manuel Serraten ‘Algo personal’ abestiaren bertsioa: ‘Tipo horiek ez ditut lagun-lagunak’. Hitzen itzulpena: Maialen Berasategi Catalan.

AEKren bonus tracka (5): ‘Tipo horiek ez ditut lagun-lagunak’ 10.05.2024

Andoni Tolosa ‘Morau’-ren kanta, Joan Manuel Serraten ‘Algo personal’ abestiaren bertsioa: ‘Tipo horiek ez ditut lagun-lagunak’. Hitzen itzulpena: Maialen Berasategi Catalan.

Hizkera mertzenarioa 07.05.2024

Ez da eskrupulurik gabe dirua pilatzea: ekintzailetza da. Ez dira biktima zibilak: albo kalteak dira. Hizkera du propagandak lanabesik zorrotzenetako bat: eufemismoak, hitz lizunduak, baraualdi bat behar izateraino maiztu eta higatu ditugun esapideak… Gaur, ‘Ezer ez eta festa’, hizkera mertzenarioa mintzagai: ura bost aldiz garestiago saltzeko modua ematen duen makina ondo koipe...

AEKren bonus tracka (4): 'Dragoi bolek ekarri eta haizeak eraman?' 03.05.2024

Gidoia: Hernanialdeko AEK

Bi ziutate 30.04.2024

‘Barik’, ‘hagitz’, ‘azul eta ‘potro’: zer dute komunean lau hitz horiek? Bainuontzia eta bideta? Ez. Bisilabatasuna? Bai, baina baita hori baino gehiago ere: lau-laurak direla euskara batua. Izan ere, zer eta zenbat kabitzen da batuan? Gauza bera dira batua eta estandarra? Halako galderei erantzuten saiatuko gara gaurko saioan. Edukia eta gidoia: Irene Arr...

AEKren bonus tracka (3): Erregina katolikoen protestanteen erresuma 26.04.2024

Erregina katolikoen protestanteen erresumaren gorabeherak. Gidoia: Hernanialdeko AEK Musika: Enrike Solinis & Euskal Barrokensemble

Despistatuon sexua 23.04.2024

Albiste txar bat: ez, euskaldunon hizketa ez da beste hiztun batzuena baino gutxiago sexista. Bai, genero gramatikalik eduki gabe ere. Berez, lexikoan ez ezik, erabileran baitago koska. Adi ibili behar zer nola esaten den, baina abil ibili behar, aldi berean, anekdotari eta azalkeriari izkintxo egiteko... Hizkera sexistaren auzia landuko dugu saio honetan, gizarte (edo jendarte?) osoari dagokiolak...

AEKren bonus tracka (2): 'Otarrainxka' 19.04.2024

'Hiztegiak tabernetan' saioaren bonus tracka, AEK-k egina. Gaur, Uxue Apaolaza Larrearen 'Otarrainxka'.

Hiztegiak tabernetan 16.04.2024

Zenbat dezake hizkuntzak? Zer ez dezake? Non du indarra? Etimologian? Esaldi luze eta bete-beteetan? Ia estilo ere izan nahi ez duen estilo soil eta biluzian? Posible ote da, ordea, estilorik gabe idaztea? Hizkuntzaren ahaleginez eta ahalezinez arituko gara saio honetan. Edukia eta gidoia: Irene Arrarats Lizeaga eta Maialen Berasategi Catalan. Irakurketak: Arantxa Artola Aldanondo, Leire Errandone...

AEKren bonus tracka (1): 'Erantzun gutuna' 12.04.2024

Herdoil burokratikoa'-ren bonus tracka, AEK-k egina. Gaur, Uxue Apaolaza Larrearen 'Erantzun gutuna'

Herdoil Burokratikoa 09.04.2024

Mamu bat dabil hizkuntzan barrena: antilinguaren mamua. Erretorikaren erratorika, burukraziera batua, letra larrien larrikeria… Eta den-denera zabaldu da, gainera: perretxikozaleen elkarteen aktetatik hasi, eta pilates irakasleen jarraibideetaraino. Zer testura du? Zer usain? Haren lorratzari antzeman nahian ariko gara lehen saio honetan, haren hortz kamutsek ezustean harrapa ez gaitzaten....

Aurrerapena 03.04.2024

Ezer ez eta festa, hitzaz hitzez aritzeko podcasta. Hizkuntzari buruz ariko gara, oro har, eta, batzuetan, euskarari buruz zehazki. Ez gara gramatikaz ariko, ez dugu didaktikan jardungo: hizkuntzaren zoko-mokoetan begira ibiliko gara, betiere komunikatzeko eta bizitzeko tresna den aldetik, eta idazle batzuk bidelagun hartuko ditugu haien aipuen bitartez.

Höre den Podcast Ezer ez eta festa in Replaio

Radio und Podcasts in einer App - kostenlos und ohne Anmeldung. Installiere sie noch heute und verpasse den Start nicht

Bei Google Play herunterladen

Replaio ist kein Herausgeber von Podcasts; die Namen der Sendungen, Cover und Audioinhalte gehören ihren Autoren und werden über öffentliche RSS-Feeds verbreitet