Berria
Bertso jarriak
Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.
Wo hören?
Podcasts in der App Replaio Radio Bald verfügbarPodcasts kommen bald in die App. Installiere sie jetzt und erlebe als Erster einen ganz neuen Blick auf Podcasts
Folgen
Xabat Illarregi, Kulturari buruz 19.08.2023 6:06
Xabat Illarregi Marzol. Leitzan jaioa (Nafarroa), 2001ean. Zortzi urte zituela hasi zen bertso eskolan. Geroztik, birritan izan da Nafarroako Eskolarteko txapeldun, eta Euskal Herrikoan ere kantatu du lau aldiz. Pare batean izan da Nafarroako finalean, eta Txapelketa Nagusiko saio batean kantatu du, iazko irailean. Doinua: Kantuz egin behar det 1. Herri hau bete-bete dagoenez guduz zalantza asko d...
Sustrai Colina, Popo Larreri jarriak 12.08.2023 5:27
Sustrai Colina Akordarrementeria. Urruñan jaioa (Lapurdi), 1982an. Gazte hasi zen bertsotan, Hendaiako (Lapurdi) bertso eskolan. Irakasle ere aritu zen bertan, baita Iruñeko bertso eskolan ere. 2001az geroztik izan da finalista Txapelketa Nagusian, eta bi aldiz lortu du txapela Xilaba txapelketan. Doinua: Mutil koxkor bat 1. Desegin baino lehenago nola zitroinak Coca-Coletan, aldi ga...
Oier Etxeberria, Salda badago 05.08.2023 3:45
Oier Etxeberria Zubimendi. Azpeitian (Gipuzkoa) jaioa, 1997. urtean. 11 urterekin hasi zen bertsotan, eta, egun, Erniarraitz bertso eskolako kidea da. Bere lehenengo plazak gazte sariketetan egin zituen, eta 2019an lehenengoz parte hartu zuen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. Doinua: Kantuz sortu naiz eta Zerbitzatu gaitzaten nola dugun laket desoreka daukate barraren bi aldek kafe kikara edo txi...
Sarai Robles, Izurde bat Iruñean 29.07.2023 4:35
Sarai Robles. Barañainen (Nafarroa), 1996an sortua, udalerriko Alaitz ikastetxean ikasi zuen, eta han hasi zen bertsoekin jolasten. Lehen Hezkuntzako laugarren mailan zela sortu zen Barañaingo bertso eskola, eta bertan aritu da ordutik. Hirutan kantatu du Nafarroako Bertsolari Txapelketan. 1) Aurtengo uda ekuadorrera iritsi den egunean hiri batean non ez daukagun asko amankomunean ho...
June Aiestaran, Nik ere ez dakit azaltzen 22.07.2023 5:00
Doinua: Hil da Canovas 1. Orain lau urte, martxo aldean, hala esan zidan senak: “inprimakian idatz itzazu izena ta abizenak”. Nonbait, hau egin behar zuen bertso- eskolan ibiltzen zenak, eta kontatu nahi ditut bertan bildutako bizipenak, zer sentitzen den jakin dezan hau inoiz bizi ez duenak. 2. Urte osoan hamar eguntxo hauen zain egoten gara, amesten dugu eta burbuila honi darion patx...
Xabi Igoa, Egun bat hondartzak 15.07.2023 4:06
2004an hasi zen bertso eskolan Xabi Igoa (Aramaio, 1992), 12 urte zituela. Bi bider izan da Arabako Bertsolari Txapelketako finalista: 2015ean eta 2017an. Kuadrila Arteko Txapelketari dagokionez, 2010ekoa eta 2018koa irabazi zituen, Aramaioko taldearekin. Doinua: Alduderi begira Eguzkia atera baino lehen paretik traktoreak osatu dezaken kaletik, burniz orrazten naute nire azaletik, jende artera be...
Aitor Etxebarrriazarraga, Negarra zugan ihintza bezala 01.07.2023 4:35
Aitor Etxebarriazarraga. Gernika-Lumon jaio zen 1993an. Fisikaria da, eta irakasle aritzen da Lilibertso bertso eskolan. Bizkaiko Bertsolari Txapelketan 2018an parte hartu zuen lehenengoz eta 2021ean finalista izan zen. 2022ko txapelketa nagusian, finalaurrekoetara iritsi zen. Negarra zugan ihintza bezala Guggenheim eta Urdaibai Doinua: Loriak udan intza bezala 1 Jaio orduko lehen arnasa eman zida...
Jon Martin, Pisuzko arrazoiak 07.09.2022 4:58
Afaria irentsi dut hasi eta buka zaintzen zebilen aitak hala behartuta. Komunean sartu naiz YouTube piztuta (ondoren datorrena nahi nuke ezkuta): Lehoi baten ahoan buruan sartuta fede berri batean belaunikatuta lehoi baten ahoan buruan sartuta zerbait beharko nuen sakrifikatu ta…
Gorka Pagonabarraga, Zerk gazte eta zer euskarak 02.09.2022 4:13
Durangon bada, Alde Zaharrean, nork nola egina ote? pintadatzar bat, guztion bistan, pintxopotez pintxopote, mozkorren batzuk txiz-parrastadak egin izan dizkiote, baina kritikak irainik gabe egin baitakizkioke, gibel-asmorik bako bertsoak ipini nahi nizkioke.
Andere Arriolabengoa, Hil artean bizi 25.08.2022 3:50
Bulto bat bular tartean sentitu dut dutxapean nire burua galduta dago zalantza artean. Ta medikura joatean erantzun baten eskean nola aldatu leiken bizitza segundo batean.
Beñat Astiz, Egi(r)antzaz 20.08.2022 4:53
1 Nondik norakoa da egun mesfidantza? Nor sinetsi? Zergatik Zergatik sinetsi? Nor? Zerk du egi antza? Galderek jo nahi duten arren egirantza, jabetza baten jabe jabe baten jabetza al da egiantza? 2 Jabeak omen ditu hain zaindurik biak: aukerarako dudak, dudarako aukerak aurretik itxiak. Hemen ez du agintzen aurrez iritsiak, gu zerekiko gauzka, zerekiko dauzkagu aurreiritziak?
Paule Ixiar Loizaga, Lehen uda etxetik kanpo 13.08.2022 3:36
WAFAA 7 urte beteta ume denen nahia, bada udan kanpora joateko garaia. Nire helmuga antza deitzen da Bizkaia, Ahmed nola izan zen zure lehen bidaia? AHMED Wafaa izango duzu beldur beste duda, nik ere izan nuen Bizkaia helmuga, eta hango areak gertu dauka ura... baietz hondartzan pasa bizitzako uda!
Jexux Mari Irazu, Belarri musikatuak 06.08.2022 4:49
1 Luzeak, motzak edo zabalak maiz mitoz elikatuak onak, eskasak, finak ta gorrak guztiak delikatuak ageriko nahiz ilepekoak, piercing-ez murtxikatuak… S onatuetan sonatuenak belarri musikatuak 2 Suge txistu fin hozkalaria edo erlauntza burrunba ekaitz aldiko haize soinu ta, pitido, zunbido, zunba. Edozelango Lekeitioak ta beste hainbat oihartzun-da Ze ezberdina dena kanpotik edo barrutik en...
Ekhiñe Zapiain, Ez omen dakizu 30.07.2022 4:02
Gazte bizitza baten Erpinak edo ertzak Ukitzea zail da ta Nola elkartu piezak? Hausnarketa saiakera Egin nahiean behintzat Nola lana eman didan Gai bat eduki ezak Bertsoak jarri ditut Niretik ta niretzat Nahi duenak har ditzala Bere buruarentzat Sustoa hartu ohi da Kolpez handitzearren Denbora pasatzeak Nola hori dakarren Adin muga bilakatu Ahala hogeigarren Mundua jateko pronto haren kanpo ta bar...
Unai Anda, Hasieratik ereiteko 21.07.2022 6:14
Esan ziguten iluntasunak irentsiko gintuela. Esan ziguten egun argitan soilik ibil gintezkeela. Basoko hotzak ta hezetasunak hil gintzakeela bestela. Ta gu, jakinda sua pizteko egur lehorra behar zela bi harri hartuta txinpartak pizten hasi ginen dena dela.
Aner Euzkitze, Maitasun deitzen diozu 15.07.2022 9:22
5 hileko feto baten ekografia bat 3Dn*, masail gorritu batzuk han eta tximeletak hemen, gabonetako filme bat, iragarki bat bederen, "ze hotz daukazun eskua", "atzo zeinen guapo zeunden", bi bihotz, bihotz oso bat, bihotz erdi, bihotz heren, larrualdi frustratu bat, hiru emakume lerden... maitasun deitzen diozu eta ez dakizu zer den.
Johaiñe Sarraillet, Ez aizinant baten koblak 08.07.2022 4:25
Doinua: Txoriak eta txoriburuak Bizpalau kobla heben hontzeko ützi beiteitade pada Mündü zabalean horier beha norbait ote baldin bada Ene oskiek luzaz ez düe ürratsez honki taulada Ordüan otoi parka dezala ene bertso piperrada.
Oihana Arana, Gortinak itxita 01.07.2022 3:59
Doinua: Duela hogei urte Apaindu ahalko banu gela bat nirea zuria litzateke, txikia, singlea... baina gero armairu barrukoei beha: amets abstraktu baten antzeko bilbea eta ate parean hiru orkidea.
Peru Abarrategi, zazpigarren alaba 09.09.2021 3:28
Sei bertsotan nondik hasi leike ni naizena azaltzeko paper gainean naukazue gaur karanbola bat tarteko bertsolaritza gustuko daukat dosi txikitan hartzeko ez dut gehiegi behar izaten doinu rimaz asetzeko hainbeste modu ezberdin daude bertsogintza ulertzeko.
Estitxu Arozena, Kontra erranak, udarak emanak 03.09.2021 4:39
Bertsoak maiz izan du salaketa usai aldarrikapen edo erantzuteko gai baina gaur norberari begiratu lasai udara iritsita kontra erranez blai denak ez dira nere baina gureak bai. Baztango turismoaz hausnarketa nahi zen hasiko banitz nere bidaiak epaitzen uztailan, abuztuan, ahalik ta maizen galderan erantzunak ni ez nau lasaitzen zenbat aroztegitan egon ote naizen.
Izar Mendiguren, Tubacex 200 egun greban 27.08.2021 3:50
Izar Mendiguren. Laudion jaio zen (Araba), 1988. urtean. 2002ko Arabako Eskolarteko Txapelketan parte hartu zuen, baita irabazi ere. Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartu izan du 2004az geroztik. Irakasle aritu da Aiaraldeko bertso eskolan, eta eskualdeko ikastetxeetan ere bai. Doinua: Gaur gurutzatu gara 200 egun greban ez al dugu grabea? Tubacex da tuturik gabeko nabea, Bi sententzia nulo,...
Oihana Bartra, Denek esaten didate 20.08.2021 3:58
Oihana Bartra. Bilbon sortua, 1984an. Santutxuko bertso eskolan hasi zen bertsotan. Eskolarteko txapelketetan parte hartu zuen, eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan kantatu du aldiro 2002az geroztik; 2014an, laugarren sailkatu zen. Hiru aldiz hartu du parte Bertsolari Txapelketa Nagusian. Doinua: Neguko azken antzara (Gorria) Denek esaten didate Nahikoa autoritate Balute bezala nola Bizi behar duda...
Aimar Karrika, Larrugorritan 13.08.2021 5:47
Aimar Karrika. Auritzen (Nafarroa) jaio zen, 1988an. Irakasle lanean aritu da Lapurdiko eta Nafarroa Behereko bertso eskola eta kolegioetan. Zortzi aldiz hartu du parte Nafarroako Bertsolari Txapelketan; lautan izan da finalista. 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen. Doinua: Itsasoa laino dago 1/ Pandemiaren orritan Turisten joan etorritan Gendarme zubi zorritan Begiradak jatorri...
Maindi Murua, Arbonatik 06.08.2021 5:38
Maindi Murua Berra. Azkainen (Lapurdi) sortua, 1989an. Familiatik zaletasuna jaso, eta Donibane Lohizuneko ikastolako bertso eskolan egin zituen lehen urratsak. Eskolarteko txapelketetan parte hartu zuen, eta Xilaban gero, 2010, 2012 eta 2020. urteetan. 2011n Hernandorena saria irabazi zuen. Doinua : Beko txokotik begira dago 1. Bi mila eta hogeita bata, hogeita hiru ekainak, Arbona aldean laborar...
Xabat Galletebeitia, Garaiak eta penak 30.07.2021 4:03
Xabat Galletebeitia. 1986an jaio zen, Lekeition (Bizkaia). Markina-Xemeingo eta Lekeitioko bertso eskoletan aritu da irakasle lanean. Hiru aldiz sailkatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako: 2014., 2016. eta 2018 urteetan. Bigarren izan zen 2016ko lehian, eta hirugarren 2018koan. 1- Lehengoak bai garaiak; ontziak noraian, arrainak itsasoan, sareginak kaian. Orain gazterik ez da sartzen...
Ähnliche Podcasts
Replaio ist kein Herausgeber von Podcasts; die Namen der Sendungen, Cover und Audioinhalte gehören ihren Autoren und werden über öffentliche RSS-Feeds verbreitet