ULUA
Arnasa
Arnasa ULUAren meditazio eta erlaxazio podcasta da. Naomi Mendizabalek zuzendua. Atal bakoitzean meditazio bidaia bat proposatuko dugu. Arnasa hartzeko tarte bat hartu nahi?
Wo hören?
Podcasts in der App Replaio Radio Bald verfügbarPodcasts kommen bald in die App. Installiere sie jetzt und erlebe als Erster einen ganz neuen Blick auf Podcasts
Folgen
#33 - Bide berriak 18.06.2026 8:54
Bizitza aldatzea erabakitzen dugunean ez dugu modu bortitz batean egin behar, maiz, benetako iraultzak aldaketa txikienetatik sortzen direlako. Naomi Mendizabalek aldaketa txiki horiek egiten lagunduko digu Arnasa podcastaren atal honetan. Prest?
#32 - Atsedena 04.06.2026 9:14
Gorputzak dauka erantzuna burua baino lehen, nahiz eta askotan guk ez dugun esaten digun hori entzuten. Horrexegatik behar dugu atsedena, keinu txikiekin lortzen dugun atsedena. Naomi Mendizabalek Arnasa podcastarekin atsedena geureganatzen lagunduko digu. Prest arnasa hartzeko?
#31 - Iragankortasuna 14.05.2026 14:40
Gauzak barruan mantendu nahi izatea normala da, pozten gaituena eta minzen gaituena era bai, baina betirako iraun dezakete gure barnean? Arnasa bezala joan eta etortzen da. Horrexegatik, gaurkoan Naomi Mendizabalekin batera airea hartu eta botatzen dugun bitartean barruan dugun hori ere askatuko dugu bizitza den bezalakoa sentitzeko. Prest?
#30 - Bizitzea 30.04.2026 13:49
Bizitzea ez da bakarrik egotea
#29 - Ausardia 26.03.2026 14:05
Nola eramaten gaitu bizitzak? Gure barneko zein kanpoko mugimenduek? Zer da sentitzen dudan hori? Gaurkoan, Arnasa podcastean horren bila joango gara, sentitzen dugun horren bila.
#28 - Transformazioa 12.03.2026 15:04
Batzuetan, bizitzak gelditzeko esaten digu. Une horri kasu egiten badiogu gauzak aldatzen hasten direla antzeman dezakegu, eta gauzekin batera guk ere eraldaketa bat izaten dugu.
#27 - Umiltasuna 26.02.2026 12:48
Umiltasuna askotan ahultasunarekin nahastu izan da, baina umiltasuna indartsua izatea da. Ez dakigula onartzea ikasteko aukerak handitzen dituelako eta modu horretan aberastu egiten gara. Gaurkoan Naomi Mendizabalek Arnasa podcastean horrekin lagunduko digu, umiltasunetik ikasten.
#26 - Dagokiguna dator 12.02.2026 14:15
Gauzak horrela gertatu badira, zerbaitengatik izango da. Bizitzak logika propioa duela pentsatzen dugu askotan, baina zein da gure papera? Nola egin aurre etortzen den horri? Konfiantzan dago gakoa, gertatzen denarekin egoteko gai izateko konfiantza. Gaurkoan horrekin lagunduko digu Naomi Mendizabalek: konfiantza garatzen. #Arnasa
#25 - Berpizkundea 29.01.2026 19:36
Hau azken atea da, laugarren atea: berriz sortzearen arnasa. Motibazioa mantentzea izan da, agian, zailena, hasierako gogoa lau egunez jarraian mantentzea mantra abesten zenuen bitartean. Baina orain inoiz baino hobeto entzuten duzu zure arnasketa. Goazen orduan barrukoa entzutera kanpoan isiltasuna nagusitzen uzten duzun bitartean.
#24 - Heriotza 15.01.2026 19:37
Meditazioaren hazia landatu dugu, baina egun bakar batekin lasaitasunaren hazi erein dezakegun arren, eguneroko lanak pizten du benetako aldaketa. Beraz goazen hori lortzera, goazen askatzera. Nola? Naomi Mendizabalek lagunduta eta Arnasa meditazio podcastari esker.
#23 - Bizitza 18.12.2025 19:31
Zer da Mudra? Zer gertatzen da gure hatzak ukitzen direnean? Sentitu nola irekitzen den geure barrenerako bidea. Gure gorputzak, Arnasak eta Naomi Mendizabalek lagunduko gaituzte ibilbide hori egiten mantraren bitartez.
#22 - Jaiotza 04.12.2025 19:35
Zeintzuk dira hasierak? Nolakoa da lehen txinparta, lehen mugimendua? Erronka handia da jatorrira joatea gure barneko bidea topatzeko, baina hori izango da gaurko erronka Arnasan. Naomi Mendizabalek lagunduko digu Satanama mantraren bitartez.
#21 - Kolektiboa 20.11.2025 7:23
Batzuetan egunerokotasunari edo bizitzan agertzen zaizkigun beheraldiei bakarrik aurre egiten saiatzen gara, indartsuak izan behar garela pentsatzen dugulako. Baina bakarrik ezin dugu urrutiegi heldu. Gizakiok kolektiboa garelako eta kolektiboa behar dugulako. Kolektiboaren ideiari heldu dio Naomi Mendizabalek gaurko atalean. Arnasa podcastarekin meditatzeko prest?
#20 - Berpiztea 06.11.2025 8:29
Arazoak, beldurrak, mina... Nola aurre egin? Ez da erraza laguntza eskatzea ezta gure barneko haurrarekin konektatzea ere, baina hori egiten denean berpizkuntza etortzen da eta hain zuzen, gaurko meditazio bidaian hori izango da Naomi Mendizabalen helburua: berpiztea. Arnasa egiteko prest?
#19 - Batasuna 23.10.2025 17:36
Batzuetan bakarrik sentitzen garen arren, ez da horrela. Sentsasio hori akats bat da eta horrek gaizki sentiarazten gaitu. Horrexegatik, atal honetan Naomi Mendizabalek batasunean gaudela sentitzen lagunduko digu. Arnasaren eta meditazioaren bitartez.
#18 - Konfiantza 09.10.2025 21:34
Naomi Mendizabalek Arnasa podcastaren bigarren denboraldiari ekin dio. Konfiantzaz beterik, hilabete hauetan bizitako aldaketak besarkatu ditu. Bidaian ikasitakoa konpartituko du orain guztiokin meditazio bidaia honetan. Prest?
#17 - Oihartzuna. Integraziorako espazioa 28.08.2025 20:06
Denboraldiaren azken atala da hau. Aurreko hiru ataletan, isiltasuna esnatzera, arnasan ainguratzera eta egunerokoa begirada irekiarekin kontenplatzera gonbidatu digu Naomi Mendizabalek eta gaurkoan, orain arte ikasitakoarekin, izateko unea heldu da. Prest?
#16 - Egunerokoa kontenplatzen 14.08.2025 13:49
Isiltasunean eta arnasean ainguratuta, gaurkoan, kontenplazioaren ideiara hurbilduko gara. Kontenplazioa ez da zerbait apartekoa edo mistikoa; gure inguruko gauza arruntenetan sakontasuna ikusteko gaitasuna baizik. Edozein gauza izan daiteke kontenplaziorako objektu: lore bat, kafe-kikara bat, euriaren soinua. Gakoa "begirada biluzia" da, hau da, gauzak etiketatu, epaitu edo haiei buruzko istorioa...
#15 - Bidaia kontenplatiboa 31.07.2025 16:27
Gaurko atalean Naomi Mendizabalek isiltasunerantz bidaiatzea proposatzen digu, bidaia guregana egiteko gonbitea luzatzen digu. Arnasa izango da bidelaguna #15 atalean eta isiltasuna bilatu eta gozatuko dugun hori izango da.
#14 - Arnasa kontzientea, oraina ainguratzen 17.07.2025 14:53
Arnasa, gurekin dagoen betiko aingura bat da. Ez dugu ezer egin behar arnasa hartzeko, berez gertatzen da. Baina, noizbait jabetu zara zure arnasaz? Atal honetan Naomi Mendizabalek gonbite hori egiten digu: goazen gure arnasketa propioa entzutera.
#13 - Soiltasuna 26.06.2025 11:22
Zer da beharrezkoa? Zenbat gauza dituzu? Batzuetan gauza gutxi izatea da aberastasuna eta horretaz jabetzen lagunduko digu Naomi Mendizabalek atal honetan. Meditazio bidaiarako prest? Arnasa entzuteko prest?
#12 - Adiskidetasuna 12.06.2025 13:28
Nola ulertzen duzu zuk adiskidetasuna? Batzuetan, axolagabetzat hartu du Naomi Mendizabalek bere burua lagunekin nahi beste denbora pasatu ez izanagatik. Zuk noizbait sentitu duzu hori? Arnasa podcastaren atal honetan laguntasuna lineala ez dela ulertzen lagunduko digu Naomik. Meditazio bidaiarako prest? Gidoia eta zuzendaritza: Naomi Mendizabal Soinu diseinua: Marina Pérez
#11 - Teseoren paradoxa 29.05.2025 12:58
Pertsona bera al gara gure zelula guztiak berritu baditugu? Teseoren itsasontziaren paradoxari buruz hitz egingo du Naomi Mendizabalek atal berri honetan. Arnasa den meditazio podcast honen 11. atalean. Gidoia eta zuzendaritza: Naomi Mendizabal Soinu diseinua: Marina Pérez
#10 - Erresistentziak 15.05.2025 11:44
Zergatik egiten diogu aurka egokitzapenari? Min gehiena erresistentziak ematen du ez aldaketak eta atal honetan egokitzapenaren bidea hartzearen garrantziaz hitz egingo du Naomi Mendizabalek. Meditazio bidaia bat da Arnasa eta atal honetan gure aldaketak onartzen ikasiko dugu. Gidoia eta zuzendaritza: Naomi Mendizabal Soinu diseinua: Marina Pérez
#09 - Abandono sentsazioari buruz 01.05.2025 15:43
Abandono sentzazioarekin harreman txarra du Naomi Mendizabalek eta egoera horretan konfiantza geureganatzen erakutsiko digu meditazio bidaia honetan, Arnasa podcasteko 9. atalean. Gidoia eta zuzendaritza: Naomi Mendizabal Soinu diseinua: Marina Pérez
Ähnliche Podcasts
Replaio ist kein Herausgeber von Podcasts; die Namen der Sendungen, Cover und Audioinhalte gehören ihren Autoren und werden über öffentliche RSS-Feeds verbreitet