ARGIA
ARGIA
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
Besuch unbedingt die Website des Podcasts und unterstütze die Macher: argiapodcast.buzzsprout.com
Wo hören?
Podcasts in der App Replaio Radio Bald verfügbarPodcasts kommen bald in die App. Installiere sie jetzt und erlebe als Erster einen ganz neuen Blick auf Podcasts
Folgen
PODCAST #60 | Chevronek hondoratu du Donziger abokatua: multinazionalei auzi bat irabaztea kario pagatzen da 27.04.2021 31:59
U.A.-k idatzi digu ARGIAra: “Duela bi urte eta erdi, Net Hurbil-en aztertu zenuten nola epaile pribatuek bertan behera utzi zuten Ekuadorreko auzitegiek Chevroni ezarritako zigorra. Bada, garaipen hura, zigorrarena, ahalbideratu zutenen aurkako jazarpenak ez dauka etenik eta urteetan engaiatuta egon den Estatu Batuetako abokatu batek 600 egun darama New Yorkeko etxean atxilotuta, Chevronek antolat...
Beranduegi 24: Brad Pitti arroza pasa zaio 22.04.2021 1:00:45
Arrosa Sarean egoteaz gain, arrozaldian ere bagaude, gorputzeko toxinak kanporatzeko. Twitterra erabiltzen du beste zenbaitek horretarako, txiolandiako bi fuertepentsalarik izan berri duten eztabaida kasu, oraingoan, denok ulertzeko moduan. Horrez gain, Ertzaintza enpleguaren alde egiten ari den lana eta Brad eta Angelinaren dibortzioa ere landu ditugu. Zuen interesekoak denak, seguru. Gogoratu, T...
PODCAST #59 | Burutu entsegu nuklearrak nekez gordeko ditu iraganeko ahanzturan Frantziak 16.04.2021 26:08
Potentzia nuklear bihurtzeko asmoz, bonba nuklearrak probatzen aritu zen Frantziako Gobernua 1960tik 1996ra, 200 zartatze baino gehiago burutuz; non eta kolonizaturiko Aljeriako Sahara basamortuan eta Pazifikoaren erdiko Mururoa eta Fangataufa irletan. Horren eraginez, lurralde hauetako kasik guztiak irradiatuak izan ziren. Frantziak ahanzturan nahi lituzkeen gertakizun horiei buruzko egiak azaler...
Gure auto fabrika gelditu behar dugu, COVIDagatik eta Taiwanen lehortea daukatelako 12.04.2021 26:04
Urtarril amaieran Gasteizko Mercedes konpainiako zuzendaritza langileen ordezkariekin bildu zen ohartarazteko fabrikako ekoizpen-katea eten beharko zutela autoentzako hainbat pieza elektroniko eskuratu ezinik zebiltzalako –zehazki, txip elektronikoak–. Bi hilabete beranduago, martxoaren 27an produkzioa eten behar izan du. Gasteizkoa aitzakia hartuta, mikrotxipen krisiak automozioaren industrian...
Beranduegi 23: Ligatzeko estilo liburua 08.04.2021 1:03:17
Ligatua izatetik ligatzera pasa nahi duzu? Tinderrerako esaldi ponposoak behar dituzu? Jon Maiari hurrengo proiekturako ideia eman diogu: Ligatzeko estilo liburua, Beranduegik babestuta. Baina ez hori bakarrik, komun zaharrez, futbolaz eta aberri egunaz ere aritu gara. Hori bai, sakontasun bila ari bazarete, ez entzun Beranduegi.
Beranduegi 22: Hau Kurdu eta hau Lore 25.03.2021 1:01:06
Ez iraultzak eta ez antinperialismoak, bigoteak lotzen ditu herri borrokalariak. Kurduek Ottalan dute eta guk Porrotx; haiek konfederalismo demokratikoa dute eta guk irrien lagunak; bide beretik goaz, dudarik gabe! Behin iraultza bideratuta dugula jakinda, gai serioagoei heldu diegu: txakurrak paseatzea gustatzen zaion ertzain baserritarra eta Goñiren askatasuna, besteak beste. Gogoratu, Telegram...
B'Tselem mugimenduak dio Israelgo estatua apartheid erregimena dela 23.03.2021 26:16
B’Tselem erakundeak, giza eskubideen aldeko elkarte israeldarrik sendoenak, ozenki aldarrikatu du Israelen erregimen politikoa argi eta garbi dela apartheid-a: sistema supremazista bat betikotu nahi duena herritar juduen nagusitasuna eremu berean bizi diren palestinarren gainetik. Honetaz guztiaz aritu gara Pello Zubiriarekin. http://www.argia.eus/podcast
Hidrogenoa: mirarizko energia garbia ala energiaren multinazionalen iruzurra? 15.03.2021 38:05
Hidrogenoaren Euskal Korridorea sortu dute Bilbon otsailaren 22an, EAEko 78 erakunde publiko eta pribaturen artean. Eusko Jaurlaritzako sailburu Arantxa Tapiak solemnitatez adierazi du, trantsizio energetikorako eta klima aldaketaren aurkako borrokarako hidrogenoa ezinbesteko elementua denez, EAEri beharrezkoa zaiola esparru horretan posizionamendu estrategikoa hartzea, ahal den neurrian Europatik...
Beranduegi 21: Monzonen palazioa eta Marxen neskamea 11.03.2021 1:00:28
Aristokrazioa iraultzailearen analisi sakona egin dugu oraingoan: Monzón, Marx, Engels, Castro, Bakunin, Kropotkin… zaku bete gizon, Kai Nakairen musikarekin dantzan. Eta nola ez, iraultza eta gizonak aipatuta, twitterreko azken idi jokoaren kronika ere ekarri dizuegu aste honetan. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduk...
Elon Musk espazioa kolonizatzen ari da 05.03.2021 25:07
Elon Musk munduko aberatsenak Marte planeta kolonizatzeaz gain, Starlink deitu makroproiektuarekin mundu guztian internet konexioa bideratzea du helburu. Horretarako, milaka sateliteren arteko “konstelazioa” osatzen dabil. Saint-Senier-de-Beuvron izeneko herrixkak ukan du horren berri, bertan instalatzekoak dituen antenak eta bola parabolikoak ikustearekin. Honek eman digu bide espazioari begira j...
Sitkako pinu hutsezko baso berriek ito dezakete Irlandako landa eremua 01.03.2021 28:32
Irlandak hogei urtetan 440 milioi zuhaitz landatu nahi ditu klimaren kontrako borrokan, 2050erako "karbono neutral" izatera iristeko. Urtean 22 milioi zuhaitz landare berri, laurden bat hostozabalak eta beste hiru laurdenak koniferoak. Hori teorian. Praktikan, Sitkako izeia deitu koniferoak ikusten dira lur-estali eskualde askotan. Leitrim konderri pobretuan herritarrak ari zaizkio aurr...
Beranduegi 20: NACAB - Not All Cops Are Bastards 25.02.2021 1:01:37
Goenkaleko ertzainez ari al zen euskal Mandela polizia demokratikoa defendatzean? Gaur Beranduegiko Ertzaintzaren Txokoan –sortu berri dugu sail ofiziala- Otegiren hitzak aztertu ditugu eta ezker abertzaleko ertzainen ostia demokratikoak nolakoak izango diren irudikatzen ausartu gara. Farlopa, kostua, speed… Zer jan, hura izan, ez da ala? Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podca...
AEB-etan, Amazon-en baitako lehen langile sindikatua sortzeko aukera bidean dute 22.02.2021 23:36
800.000 langilerekin, AEBetako bigarren enplegatzaile handiena da Amazon multinazionala. Zuzendaritzaren joera antisindikalistak bidea oztopatzen diela, langileak ez dira ordea sindikatu baten baitan antolatuak. Baina COVID-19aren testuinguruak eragindako lan karga eta lan baldintza kaskarren eraginez, egoera irauli eta sindikatu bat sortzeko bidea ireki dute AEBetako hego ekialdeko Bessemergo lan...
Munduko txiroak zain: nork kenduko die multinazionalei COVID-19arentzako txertoen jabegoa? 12.02.2021 29:48
COVID-19arentzako txertorik gabe gera daitezke 2021ean munduko herrialde txiroenetako hamar biztanletik bederatzi. Farmaziako korporazioek jada saldutako 100 txertotatik 53 herrialde aberatsek –euskaldunok tartean– erosiak zeuzkaten, mundutarren %14 baizik ez izan arren. Urte amaierarako, nazio pobreetan txertorik ez, baina aberatsetan, herritar bakoitza hiru aldiz txertatzeko adina edukiko dute.
Beranduegi 19: Metamafia, sabes? 11.02.2021 1:00:14
Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.
PODCAST #50 | Indian, laborarien protesta herritar matxinadaren itxura hartzen ari da egunez egun 08.02.2021 19:49
Iazko azaroaren 26an ukan genuen Indiako laborarien aldarrikapenaren berri, 250 milioi laborari eta langilek jarraituriko greba historikoari esker: Indiako Parlamentuak bozkaturiko laborantzaren liberalizaziorik ez dute nahi. Egun horretan abiatu zuten New Delhi inguruko kanpamentua 250.000 bat nekazarik, hiribururako zortzi sarrerak blokeatuz. Urtarrilaren 26an, urrats bat gehiago eman eta hiribu...
PODCAST #49 | Kubatar guztiek uda aurretik hartuko dute txerto nazional eta publikoa 01.02.2021 28:36
2021eko uda aurretik bere populazioaren zati handi bat txertatuta eduki dezake Kubak COVID-19aren kontra, jadanik proba klinikoen 2. fasean sartuta daukan ‘Soberana 02’ txerto publiko eta nazionalak bere bidea normaltasunez burutzekotan. Horrekin lezio berri bat emana izango dio munduari: herrialde txiki batek nola zaintzen duen bere osasun burujabetza.
Beranduegi 18: Drogatik atera zaitezke, udalerritik ez! 27.01.2021 1:00:39
Burbuila banatan sartuta egin dugu aste honetako Beranduegi, baina ez covidagatik, Ertzaintzaren sindikatu abertzaleengandik babesteko baizik, badakigu eta udalerritik atera ezin den honetan nola aztoratu diren. Eta burbuila barruan, baina armairutik kanpo dago jada gure fitxaje berria: heterosexuala eta GKSren jarraitzailea da, baina EHBildu bozkatzen du, eta gainera, postaz. Harrapazank! Gogora...
Ikuspegi dekolonialetik ere salagarria da Black Friday izeneko kontsumo-orgia 24.12.2020 23:45
Black Friday-rik ez litzateke bezperan ez balitz amerikarrek ospatzen duten Thanksgiving edo Esker Emate Egunik. Kapitalismoak bizirauteko ezinbestekoa duen muturreko kontsumoaren egun horri begiratzeaz gain, bezperakoari ere so egitea inportantea da. Ofizialki kolonoen eta amerindiarren arteko senidetasuna markatzeko unea baldin bada, errealitatean, bertako autoktonoen genozidioaren adibide histo...
Fraternités Ouvrières-ko Gilbert: "Permakultura partitzea da: hobe zaborra jatea elkarrekin, bakarka ´bio´ baino" 24.12.2020 25:58
Fraternités Ouvrières Belgikako baratze obreroaren sortzailea da Gilbert Cardon, bere emaztearekin batera eraiki zuen proiektua 70eko hamarkadan. 2020ko azaroan hil berri da Cardon eta Pello Zubiriak bere esanak ekarri dizkigu aste honetan. Sindikalista ohiaren proiektua hiri-baratze batetik harago doa, permakultura oinarri, denok ondo jatea du helburu, naturari ere jaten emanaz, eta ahalik eta la...
Beranduegi 16: Gabon zoriontsuak! 23.12.2020 1:10:41
Nola eman amaiera 2020 bezalako urte zoragarri bati? Ba gure estiloan, mihi puntan jartzen zaigun dena esanaz: Ikastolen eta eskola publikoaren arteko borroka libreaz, Olentzero eta Mari Domingi iraultzaileez, Ertzaintza prestatzen ari den reality showaz, eta beste hainbeste kontuz aritu gara. Baina, guk ere atsedena behar dugu, ideiak freskatu eta urtarrilaren 14an berrikuntzekin itzuliko gara. O...
Beranduegi 15: Zezenak ezkerretik 17.12.2020 1:05:08
Probatu al duzue inoiz eskuineko begia itxi eta ezkerrekoarekin zezenketei begiratzen? Anduezak bai, eta deskubritu duena liburu batean bildu du, eta nola ez, eman digu zer esana. Koldo Lautellitu ere ekarri dugu gure tertuliara, nahiz eta berak ez duen libururik kaleratu, noski, nahiko lan du twitterren. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat da...
Beranduegi 14: Namibiako Hitler 10.12.2020 1:10:15
Euskaraldiaren osteko zigarroa erretzen duzuen bitartean, entzun aste honetako Beranduegi podcasta. Oraingoan, nazioartetik iritsi zaigu notizia: Namibiako Hitlerrek bere auzoko hauteskundeak irabazi ditu, baina lasai, ez du mundua kontrolatzeko intentziorik. Eta eskerrak, gu biharamunarekin harrapatu baikaitu Euskaraldia eta Durangoko Azoka pasa berritan. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula....
Beranduegi 13: Belarriprest transgenikoak 03.12.2020 1:09:41
Gaurko Beranduegi saioa Euskal Herriko Belarriprest transgeniko denentzat, baina bereziki, Otegirentzat. Eskertzen dugu zuen prestutasuna, podcast honek belarri asko behar ditu ahobiziak sobera ditugu eta, euskarak bezala. Eta badakizue ez garela ironia zaleak. Beraz, zuek entzun eta guk hitz egingo dugu!
Ähnliche Podcasts
Replaio ist kein Herausgeber von Podcasts; die Namen der Sendungen, Cover und Audioinhalte gehören ihren Autoren und werden über öffentliche RSS-Feeds verbreitet