ARGIA
ARGIA
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
Besuch unbedingt die Website des Podcasts und unterstütze die Macher: argiapodcast.buzzsprout.com
Wo hören?
Podcasts in der App Replaio Radio Bald verfügbarPodcasts kommen bald in die App. Installiere sie jetzt und erlebe als Erster einen ganz neuen Blick auf Podcasts
Folgen
Menda Bikoitza 3x16: Intsusa, azala gaztetzeko (ere bai) 14.05.2026 32:57
Badirudi natura denok maitatzen dugun zerbait dela, baina ez da hala. Berriki egindako ikerketek diote biofobia areagotzen ari dela hirietan. Zer den eta zerk eragiten duen jakin nahi izan dugu, baina batez ere zein ondorio ekartzen dituen. Gure artean biofobiarik ba ote dagoen pentsatzen ere aritu gara. Urte sasoi honetan intsusari buruz aritu beharra dago eta gaur ikerketa bat ekarri dugu, azala...
Oroimen Histerikoa 4x26: Follow the LIDAR 12.05.2026 20:32
Aste honetako saioan LIDAR (Light Detection and Ranging) gailuari buruz hitz egin dugu. Laser izpien bidez objektu edo gainazal batekiko distantzia detektatzen duen aparatua da. Gailu honen erabilera arkeologian, eta batez ere, Amerikako zenbait tokitako historiaren azterketan izaten ari den eraginaz aritu gara.
Etxerako Lanak 1x16: Jolas-garaia: motzegia… ala luzeegia? 11.05.2026 11:44
Jolas-garaiari eskainitako denbora luzatzea erabaki dute Bartzelonako ikastetxe batean. Baina ikasle guztiek behar bezala aprobetxatzen al dute tarte hori? Eta zer da jolas-garaia aprobetxatzea? Aspertzen al dira batzuk patioan? Galdera ugari dakartza Mikel Garcia Idiakezek Mireia Centeno psikopedagogoari egiteko.
Beranduegi 6x16: Alekakokelo eta Boromir 07.05.2026 1:00:50
Ez esan ez duzuenik inoiz pentsatu Bernardo Atxaga eta Bilbo Bolsón lehengusuak direla, gutxienez. Guk imajina dezakegu idazlea hobbiten etxetxo horietako batean bere azken nobela idazten. Halakoxea da gure podcasta: umore demokratikoz betetako gidoi landuak, maitasun oldarkorrez egindako txisteak, fikziozko pertsonaien parte hartzeak... geuk baino gehiago daki gutaz adimen artifizialak. Saio ama...
Egonarria 4x11: Basoetako suteak: mitoak eta benetako arriskuak 06.05.2026 23:43
Markel Arriolabengoa Tantai baso jabe kooperatibako kidea da. Baso suteei buruzko mitoak deseraiki ditu elkarrizketa honetan, eta suteak zergatik gertatu ohi diren azaldu du, baita horiei aurre egiteko basoa nola kudeatu daitekeen ere. Euskal Herriko hainbat zonalde suteekiko zaurgarri direla ohartarazi du.
Oroimen Histerikoa 4x25: NASA, NASA, ez hadi pasa! 05.05.2026 29:23
Dagoeneko inork ez du hitz egiten Artemis II misioari buruz, 2026ko apirila hasieran AEBk ilargira bidalitako ontzia, ilargiaren aurpegi ezkutua ikustea lortu duena. Lurrean gertatzen dena ahaztu eta izarretara begira jarri gintuen NASAren misioak, distrakzio propaganda bikaina eginez. Eta nola ez, gu espaziora eta historiara begira jarri gara, zehazki, AEB eta Sobietar Batasunaren arteko espaziok...
Etxerako lanak 1x15: Haurrak etiketatzeko joera dugu? 04.05.2026 12:54
Azkarra, alferra, beldurtia, lotsatia, ausarta, polita... Gainerakoak azkar asko etiketatzeko joera dugu, baina jabetzen al gara nola eragiten dieten definizio, iritzi eta epai horiek haur eta gazteei? Gogoeta eta esperimentu pare bat, Mikel Garcia Idiakezen gaurko podcastean, Naiara Martin pedagogoa lagun.
Menda Bikoitza 3x15: 'Ogiek' herrialdea eta transmisioa 30.04.2026 30:53
Hainbat herrialde indigenentzat sendabelarren inguruko jakintza altxor handia da, baina lanak dituzte ondorengoei transmititzen. Keniako adibide bati buruz aritu gara gaurkoan: Ogiek herrialdeari buruz, sendabelarren inguruko jakintza nola bildu eta helarazi behar den ikusteko adibide ona baitira. Gaurko sendabelarra, berriro ere, txikori-belarra da. Baina oraingoan Japonian sendabelar honek ditu...
Oroimen Histerikoa 4x24: Goizean kafea, arratsaldean... 28.04.2026 19:51
Gaur kafeari buruz hitz egin dugu, baina ez kafearen onurez edo kalteez, honek monarkiarekin izan duen harreman historikoari buruz baizik. Historian zehar Europako hainbat errege kafea debekatzen ahalegindu baita.
Etxerako Lanak 1x14: Nola landu sexualitatea ludotekan? (2) 27.04.2026 14:17
Jolaserako eta deskubrimendurako espazioak dira ludotekak, gazte-txokoak, udalekuak… eta testuinguru horretan, sexualitateari lotutako galderak, kezkak eta bizipenak nola kudeatu azaldu diote Mikel Garcia Idiakezi Ibai Fresnedo eta Lide Galdosek.
Egonarria 4x10: Zizareekin ongarria egiten | Monika Prieto (Amalurra proiektua) 24.04.2026 26:12
Zizareen mundu miragarrian murgildu gaitu Monika Prietok. Ba al zenekien hiru hilero bikoiztu dezaketela euren populazioa? Zizareei jaten nola ematen dien ikusiko dugu, zizareek materia organikoa transformatu dezaten. Lur bizia izateko kide garrantzitsuak dira. Horregatik, baratzerik baduzu, interesatuko zaizu: zizare humusa egiteko behar den azpiegitura sinplea eta urratsak azaldu dizkigu. Honda...
Beranduegi 6x15: Sionista zuriak gara 22.04.2026 59:30
AEK-k esango lukeen bezala, kontraesana gara, eta halaxe gabiltza: monarkiaren aurka gaude, baina errege kopak bihotza poztu digu; Palestina defendatzen dugu, baina sionista zuriak garela ikasi dugu. Saio zinez autokritikoa atera zaigu aste honetakoa. E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo konta...
Oroimen Histerikoa 4x23: Artearen hastapenak 21.04.2026 20:29
Azken urtean, artearen hastapenei buruz genekiena zalantzan jarri duten bi aurkikuntza egin dituzte. Adibidez, duela aste batzuetako albistea izan da margolanik zaharrena topatu dutela Sulawesi uhartean (egungo Indonesian). Eta saio honetan zalantzan jartzen den guztia gustatzen zaigunez, horretaz aritu da aste honetan Nagore Irazustabarrena.
Etxerako Lanak 1x13: Nola landu sexualitatea eskolan eta etxean? (1) 20.04.2026 14:11
Bi saiotan banatutako lehenengo podcast honetan, gorputzak, emozioak, generoa, pornoa eta orokorrean sexualitatea haur eta gazteekin lantzeko estrategiez mintzatu zaizkio Mikel Garcia Idiakezi hiru sexologo: Mikel Oribe, Nahia Rojo eta Olatz Berastegi.
Menda Bikoitza 3x14: Zuhaitzak ere sendagai 16.04.2026 31:27
Animaliak eta landareak soinuen bidez komunikatzen dira, lehen ere aritu izan gara gai honetaz. Gustatzen zaigun gaia da eta beste ikerketa bat ekarri dugu gaurkoan, lerro beretik, biologian gauzak aldatu egin baititzake. Animaliak eta landareak, azken hauentzat estres egoerak daudenean, komunikatu egiten direla ikusi da berriro ere. Gizakiak entzun ezinezko hertzio maila batean gertatzen da hau e...
Beranduegi 6x14: Izar erditu eta Oskar agertu 15.04.2026 1:06:22
Beranduegi ama izan da, eta badugu gure armadarako lehendabiziko soldadua, Izarren baginatik etorrita. Izarren faltan, azken saioetan oso presente izan dugun kontzeptu bat hezur-haragitu zaigu: "Oskar". Paristik ez, baina Bilbotik datorren artista bat da bera, galderaz beteta Euskadirentzat. AItatxo ernegatuak ez dira kexatu soilik egiten, egoera zailen aurrean ihes egiteko teknikak ere...
Oroimen Histerikoa 4x22: Irango Mitoaroa 14.04.2026 26:01
Iranen iraganaz hitz egingo dugu. Zertarako? Gaur egun gertatzen ari denaren kausak ezagutzeko? Ez. Alderantziz. Antzinako Pertsiaz arituko gara, egungo egoeratik ahalik eta gehien urrunduta. Eta horretarako, unikornioez, adarbakarrez hitz egingo dugu, existitzen ez den animalia famatu honetaz.
Etxerako Lanak 1x12: Euskal dantzak eskolako ikasgai? 13.04.2026 12:00
Euskal dantzak interesgarriak dira, bai, baina dena ez da kabitzen eskolako curriculumean. Zergatik eskaini ikasgai bat euskal dantzei? Eta zer eta nola irakatsi? Tira, hor errazago dugu: DBH4rako proposamena egina dago jada. Gaia mamitu duen Julen Agirreri egin dizkio galderak Mikel Garcia Idiakezek.
Egonarria 4x09: Saguzarren misterioak | Naiara Corcuera (Naturtzaindia) 26.03.2026 35:11
Ba al duzu saguzarrik inguruan? Atera berri dira lozorrotik eta kumeak jaiotzear dira... Izurriteak saihesteko lagun handiak dira, saguzar bakoitzak milaka eltxo jaten baititu gau bakarrean. Saguzarretan espezie ugaritasuna handia da, pentsa, ugaztun espezie basatien %20 dira saguzarrak, eta Euskal Herrian bertan 27 saguzar espezie ditugu. Espezie bakoitzak ditu bere elikatzeko eta bizitzeko ohit...
Menda Bikoitza 3x13: Txikori belarra, berriz ere 26.03.2026 33:47
Txilen “belar txarrei” buruz egindako ikerketa lan bat ekarri dugu gaurkoan, eta belar txartzat hartutako hauetako bost landareri buruz aritu gara, sendabelarrak baitira. Baztertuak izanagatik badituzte onurak, eta gainera, Euskal Herrian ere baditugu aipatu bost sendabelarrok. Hemendik hara mugitutakoak dira, sendabelar kosmopolitak. Gaurko sendabelarra txikori-belarra izan da. Bai, berriz ere se...
Oroimen Histerikoa 4x21: Amerikako Estatu Itsusiak 24.03.2026 25:18
Amets amerikarra deitua amesgaizto bihurtzen ari dela ikusten ari gara, baina batzuentzat beti izan da hala. Aukeren lurraldean batzuei ez zaie sekula aukerarik eman. Zehazki, eta garai batean legalki, pertsona itsusiei. Historian atzera egin eta AEBtako beste garai ilun bat gogorarazi digu Nagore Irazustabarrenak.
Etxerako Lanak 1x11: Amatxo, aitatxo, gizena nago? 23.03.2026 11:28
Gizena naiz? Itsusia? Arraroa? Ezberdina?... “Ez, maitea, noski ezetz!” erantzungo diogu boteprontoan seme-alabari. Baina gaia sakonagoa dela erakutsi digu Eider Salegi psikologo eta irakasleak. Haurra eta nerabea bere gorputzarekin seguruago sentitzeko hainbat pista eman dizkio Mikel Garcia Idiakezi.
Beranduegi 6x13: Aita, zer da ETA? 18.03.2026 1:05:25
AItatxo ernegatuak ez dira kexatu soilik egiten, egoera zailen aurrean ihes egiteko teknikak ere garatzen dituzte. Zer egin umeak ETA zer den galdetzen dizunean; edo borroka armatua zer den; nola izkin egin? Bi aditu ditugu Beranduegin eta dena azaldu digute. Horrez gain, greba orokorra, euskararen aurkako oldarraldiaren harira ARGIAk egindako ikerketa eta therianak kritikatzen dituzten “animaliak...
Etxerako Lanak 1x10: Futbolik gabeko eskola-patioak? 16.03.2026 11:06
Futbola ikastetxeetako jolas-garaian mugatu/ezabatu ala jolas librea errespetatu? Espazioen antolaketaz, parte-hartzeaz, liskarrez eta haurrei eurei tresnak emateaz aritu dira oraingoan Mikel Garcia Idiakez eta gure podcastera itzuli den Ainhoa Azurmendi kirol aholkularia.
Menda Bikoitza 3x12: Goroldio xumetik azafraira 12.03.2026 30:58
Artsenikoz kutsatutako ura garbitzen duen goroldio bat ekarri dugu gaurkoan. Izan ere, artseniko kutsadura osasun publikoko arazoa da egun, glifosatoa bezalako agrotoxikoengatik, eta ez da batere samurra kutsadura honi ihes egitea. Baina bada berri on bat: Warnstorfia fluitans goroldio xumeak uretako kutsadura modu eraginkorrean garbitzeko gaitasuna duela frogatu du, eta guri aipatzeko moduko albi...
Ähnliche Podcasts
Replaio ist kein Herausgeber von Podcasts; die Namen der Sendungen, Cover und Audioinhalte gehören ihren Autoren und werden über öffentliche RSS-Feeds verbreitet