Berria

Ez gatoz Paristik

Arts EU ↓ 13 episoder

Ba ez, ez gatoz Paristik. Ezta Madrildik ere. Ze inporta nondik. Hemen gaude, hori da kontua. Kultura biziaz eta bizigarriaz hitz egitera gatoz. Liburuak eta diskoak zatikatuko ditugu. Kukuaren koplak kantatuko ditugu. Adi begiratuko diogu artifizioari. Aldarrikapena ipar eta sormena orratz. Ongi etorri LANARTEA Euskararen Langile Profesionalen Elkartearen bidaia kolektibora.

Husk at besøge podcastens hjemmeside og støtte skaberen: www.ivoox.com

Forfatter

Berria

Kategori

Arts

Podcastens hjemmeside

www.ivoox.com

Seneste episode

22. maj 2025

Hvor kan du lytte?

Podcasts i appen Replaio Radio Kommer snart

Podcasts kommer snart til appen. Installer nu, og vær den første til at se en helt ny tilgang til podcasts

Hent den på Google Play Installer gratis Android næsten 10 mio. downloads · 4,8 i bedømmelse iOS snart

Episoder

Bihotzondokoak 22.05.2025

Bihotz bat taupaka. Amateur hitza kulunkatzen. Amateurrez hitz egitera baikatoz oraingoan. Merkatu logikak moldatutako kultur ereduak uzten dien tarte gero eta estuagoaz. Kulturgileen eta komunitatearen arteko loturaz. Gure kultur sistemaren balizko arritmiez. Ustezko basamortuez Uste basatiez. Laburbilduz: segidako elektrokardiograman ageri den guztiaz.

Bihotzondokoak 22.05.2025

Bihotz bat taupaka. Amateur hitza kulunkatzen. Amateurrez hitz egitera baikatoz oraingoan. Merkatu logikak moldatutako kultur ereduak uzten dien tarte gero eta estuagoaz. Kulturgileen eta komunitatearen arteko loturaz. Gure kultur sistemaren balizko arritmiez. Ustezko basamortuez Uste basatiez. Laburbilduz: segidako elektrokardiograman ageri den guztiaz.   Elkarrizketatuak, Joana Etxart, Oier Arao...

Espazioa 03.04.2025

Bazen behin eztanda handi bat. Baziren gero izarrak, planetak, zulo beltzak... Eskolan erakutsi ziguten. Espazioan mututasuna nagusi dela ere bai. Dardarak badiren arren, ez dagoelako garraiatuko dituen airerik, bitartekaririk. Eskolatik kanpo ikasi genuen antzeko zerbait gertatzen dela kulturaren gure galaxian ere. Unibertso honetakoak garela, geuretik dardarak sortzen, baina espazioak ez digula...

Apo, epe, epai 20.02.2025

Aizkoraren epaia erraldoiaren kontra. Enborra eraitsi arte zartaka. Eta enborra ohol, ohola mahai, mahaia epaimahai. Erakunde publikoek antolatutako sarien eta beken banatzeko. Gaur gaurkoz, sortzaileen eskubideen erauzketan zaildutako sistema bat. Sortzailea apo sentiarazteraino. Elkarrizketatuak, Ainara Azpiazu Axpi, Harkaitz Cano eta Castillo Suarez. ZUBI-MUSU BAT, Miren Narbaiza Martiartuk, Ga...

Ogiaren bidea 09.01.2025

Gauza jakina da: sormena eta kultur ekintza ezinbestekoak ditugu pertsona eta gizarte gisa hazteko, iruditeria pertsonal eta kolektiboa etenik gabe elikatzen segitzeko. Zein bizimodu opa die gure gizarteak, baina, euskarazko kulturaren orantza ontzea, jarduera artistikoari ekitea, erabakitzen duten sortzaileei? Sormena edota interpretazioa ogibide izan nahi izatea zenbateraino da hautu gauzagarri...

Ispilua 14.11.2024

Dinosauroa iratzarri zenean, matxismoak han segitzen zuen. Eboluzio behar handirik gabe. Dinosauroa iratzarri zenean, kulturaren ispiluak han segitzen zuen. Arrakala askorik gabe. Gizarteari isla egiten. Elkarrizketatuak, Itxaro Borda, Ane Garcia, Miren Artetxe eta Amancay Gaztañaga. ZUBI-MUSU BAT, Ines Osinagak, Miren Amurizaren kopla batzuk musikatuz. HI BIZI HAIZ HI, Harkaitz Canok idatz...

Deskonexioa 17.10.2024

Zenbaterainoko plaza eskaintzen zaio euskal kulturari Euskal Herriko hedabideetan? Plaza horren neurria zenbateraino da herritarron kultur ohituren moldatzaile, zenbateraino kultur ohituron ispilu? Mundu gero eta konektatuago ꟷeta globalizatuagoꟷ honetan, zenbateraino normalizatuko dugu gure kulturarekiko deskonexioa? Etengabeko eraldaketak eta informazioaren gizarteak bizi gaituztel...

Sokak eta pasilloak 28.12.2023

Gasteizko Legebiltzarreko pasilloetan luzaz joan-etorrian ibili eta iritzi publikoan eztabaida zakarrak eragin ostean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Hezkuntza Lege berria onartu berri dute. Plaza politiko horretan eta beste zenbaitetan landutako legeek eta curriculumek gure kultur kapitala belaunaldi berrienganainoko eroale lana erraztuko ote duten, gero eta gehiagotan eteteko zorian dirudien kult...

Sara 12.12.2023

Hitz egiteko gaitasunak eta irudimenak egiten omen gaituzte humano. Hitz egiteko eta gure irudimenaren milioika emaitza prozesatzeko gaitasuna erantsi diegun makinak ere adimendunak al dira, beraz? Zein etorkizun opa digute Adimen Artifizialaren sustatzaile nagusiek, gure datuen kudeaketa negozio bihurtu duten multinazionalek? Itsu-itsuan egin behar al dugu datu kopuru erraldoiak kudeatzen trebatu...

Keinukariak 21.11.2023

Hauxe zen, beraz, kultur langilea izatea: Itzaltzea eta piztea. Norbere Ogi Bideko puntu beltzak bide-orri ustez serioenetan sekula ez agertzea. Euskal Artistaren Estatutua existitzen garenik ere ez dakiten Esne Bidetik kanpoko galaxiaren batetik etorriko zaigula nazkatu arte entzutea. Intermitente, keinukari bilakatu nahi izatea. Itzaltzea eta piztea. Artistaren estatutuari eta estatusari buruzko...

Kukuarena 07.11.2023

Kukua kantuan entzun orduko eskua sakelera sartzen baduzu, ezagutzen dituzu haren koplak: udaberrian lehen aldiz entzutean poltsikoan dirurik baldin badaukazu, urte osoan sosak izango dituzula dioten horiek. Kukuari bestelako koplak ere jarri izan zaizkio, baina. Besteren habiatik arrautza bat bota, berea errun eta ospa egiten duelako kuku amak. Eta arrautza horretatik irten orduko, kuku-kumeak ha...

Kulturismoa 24.10.2023

Kultur ekitaldi handiak, aurrekontu handiak, erakunde publikoen diru-laguntza handiak… Makro-ekitaldien aroa bizi gaitu. Milaka eta milaka bisitariren etorrera nahi duen eredua jasangarria al da gure natur eta kultur ekosistementzako, baina? Turismoa sustatzea helburu duen politika kultur politika ote da? Kulturismoaz ari gara atal honetan, kultura turismoa azkartzeko bitarteko soil gisa ul...

Zatiketa 10.10.2023

Ez beldurtu. Edo bai. Ez goaz enbor-adarrik moztera, inor zatikatzera. Edo bai. Liburu batek, disko batek bizitzarik ba ote duen zuretzat, horren arabera… Horixe zatikatu dugulako atal honetan, metaforikoki bada ere: liburuak eta diskoak. Tira, artefaktuon barrunbeak zatikatu ditugu, sortzaileentzako puska zehazteko ahaleginean. Gure kultur sistemaren bizi indarraren neurgailutzat nola, ida...

Lyt til podcasten Ez gatoz Paristik i Replaio

Radio og podcasts i én app - gratis og uden tilmelding. Installer i dag, og gå ikke glip af lanceringen

Hent den på Google Play

Replaio er ikke podcastudgiver; programmernes navne, coverbilleder og lyd tilhører deres ophavsmænd og distribueres via offentlige RSS-feeds.