Oñati Irratia
Podcast Oñati Irratia
Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa
Glöm inte att besöka poddens webbplats och stötta skaparen: www.ivoox.com
Var kan du lyssna?
Poddar i appen Replaio Radio Kommer snartPoddar kommer snart till appen. Installera nu och bli först med att uppleva ett helt nytt sätt att lyssna på poddar
Avsnitt
Elkartasun yoga saio musikatua, bihar 20.06.2023 30:03
Miren Zubeldiak antolatu du, Tommaso Galati, Izar Etxeberria eta Iñigo Ugarte musikariekin batera. Saioan jasotzen den dirua @yadullahmousawi errefuxiatu afganiarraren Yadu-Yoga proiektura bideratuko da. Gaur pertsona errefuxiatuen nazioarteko eguna da, eta bihar, yogaren nazioarteko eguna eta udako solstizioa. Hirurak eskutik, elkartasun yoga saio musikatuan!
Izaro Elorzarekin, alkate berraukeratu berritan 19.06.2023 13:33
Larunbatean aukeratu zuten Izaro Elorza Arregi Oñatiko alkate, bigarrenez, aldeko 11 botorekin (EAJren 6 hautesik zuri bozkatu zuten). Gaur goizean elkarrizketatu dugu udaletxeko bere bulegoan.
Axier Alonso 3. Camille Extreme mendi lasterketan 19.06.2023 9:11
Atzo jokatu zen Izaban @CamilleExtreme mendi lasterketa ezaguna. Axier Alonso oñatiarra hirugarrena izan zen helmugan. Protagonistarekin hitz egin dugu.
Unai Cueva 3. Memorial Gervais sarian 16.06.2023 3:34
Brontzezko domina eskuratu zuen Unai Cuevak asteartean, Gipuzkoako erlojupeko txapelketan. Jira Bira Eulen taldeko oñatiarrarekin berba egin dugu.
Gaztelekuko "prozesukoak" ezagutzen 16.06.2023 23:50
15-16 urteko gazteak dira "prozesuan" parte hartzera gonbidatzen direnak. Gaztelekuko ekintzak antolatzen eta aurrera eramaten laguntzen dute, hainbat bolondres lanetan parte hartzen dute eta ikasturte amaieran egiten duten bidaiarako dirua lortzeko ekintzak egiten dituzte. Guztiaren berri eman digute Malenek, Anerrek eta Auritzek.
"Klima aldaketaren aldaketa pagadietan" ibilaldia eta lanaz Julen Astigarragarekin 15.06.2023 30:18
Baso-ustiaketa modu ezberdinek klima aldaketaren aurrean duten erresilientzia maila aztertu du Julen Astigarragak Artia mendiko pagadietan laginak hartuta. Ikerketa lana udalaren web atarian zintzilikatuta dago. Baina bertatik bertara ezagutzeko eta ulertzeko aukera izango da larunbatean, ekainak 17, Artaso eta Iturrigorrira egingo den ibilaldian parte hartuta. Lanaz eta irteeraz hainbat argibide...
Javier Azpiazu "presi"rekin berbetan 14.06.2023 30:42
Aloñako futbol saileko presidentea izan da gaurko kirol tarteko gonbidatua. Ostiralean, futbol federakuntzak emandako 'Gipuzkoako futbolarentzat egindako lanaren saria' aitzakia moduan hartuta, Javier Azpiazuren ibilbide luzearen errepasoa egiten saiatu gara.
BEITA websail berria 13.06.2023 24:35
BEITA websailaren aurrestreinaldia egingo da ostiralean, Santa Ana aretoan (20:00). Ekainaren 25ean eta uztailaren 2, berriz, websaila osatzen duten zortzi kapituluak zabalduko dira Gaztearen youtube kanaletik (lau domeka bakoitzean). Xehetasun guztiak eman dizkigute XUP taldeko Sarak, Aitorrek eta Izarrek.
Euskal Ligan arituko da Aloña Mendiko areto futbol talde nagusia 12.06.2023 9:07
Euskal Ligara igo da Aloña Mendiko areto futbol talde nagusia. Asteburuan Zubikoan bizi izan dutenaren kontaketa egin digu Julen Murua taldekideak.
Jubilatuen Astea 12.06.2023 14:11
Hitzaldia, bingo berezia, dantzaldia, irteerak eta Jubilatuen Eguna antolatu dute Pake Leku elkartean datozen egunetarako. Guztiaren berri eman digute zuzendaritza batzordeko kideek.
Badator Korpus ospakizuna! 09.06.2023 23:07
Dantzariak eta txistulariak dira Korpus jaien lehen mezulariak. Goizean, 9:00etan abiatuta, herriko ikastetxeetara hurbildu dira. Batetik bestera egin duten erronda horretan Jesus irizar "Txutxin"ekin, Gotzon Osinagarekin eta hainbat herritarrekin berba egiteko aukera izan dugu.
Arantzazu "Afrikarekiko topaleku" izango da larunbatean 08.06.2023 22:27
Urteroko hitzordua da Arantzazun Afrikara begira jartzen gaituen hau. Film emanaldi, argazki erakusketa eta hitzaldia antolatu direla azaldu digu TAU Fundazioa eta Arantzazuko Adiskideak taldeko kide den Iñigo Odriozolak.
Aritz Garmendia futbol entrenatzailearekin hizketan 07.06.2023 26:49
Futbol saileko gizonen talde nagusiko entrenatzailea gonbidatu dugu gaurko Kirolen Txokora. Bi aste igaro dira Ohorezko Erregional mailako liga bukatu zela eta kategoria galdu ostean, denboraldi zail honetako balantzea egitea eskatu diogu Aritz Garmendiari.
"Escuchando a mi alma" liburuaz Jose Antonio Villarrekin 06.06.2023 25:15
Fikziozko lehen eleberria du Jose Antonio Villarrek "Escuchando a mi alma" liburua eta Kultur etxean aurkeztuko du arratsaldean. Aurrez, gurean egon da eta lana gazteleraz argitaratu duen arren, sorreran, euskaraz idatzi zuela azaldu digu. Beste hainbat xehetasun ere eman dizkigu gerra-ostean girotutako istorioaz.
Urgain-Errekaldeko haur eta gurasoek giza-dorreak egiten ikasi dute 06.06.2023 25:13
Valentziar jatorriko guraso batzuen proposamenez hasi ziren "muixeranga", "castellers" edo giza-dorreak eraikitzen Urgain-Errekaldeko haur eta gurasoak. 8 bat entsegu eginda, plazara irten ziren Urgain egunean eta hainbat dorre eraiki zituzten herritarren aurrean. Guztion parte-hartze eta elkarlana irudikatzen dute giza-dorreek, eskolak bere duen filosofia, alegia.
Gizarte Zerbitzuak departamenduko bulego berrituan 05.06.2023 22:52
Gaur ireki dira Bidebarrieta kaleko 10-12an, Udaleko gizarte Zerbitzuetako bulego berriak. Lokala guztiz eraberritu dute, diskrezioa eta energia aurrezpena kontutan hartuta. Zerbitzuburu Itxaro Leibarrek gidatu gaitu instalazio berrituan barrena.
Eric Martinek Alagongo lasterketa irabazi du 05.06.2023 9:02
Alagon (Zaragoza) herriko 10 KM lasterketa herrikoia irabazi zuen atzo Eric Martinek. Aloña Mendiko korrikalariarekin hitz egiteko aukera izan dugu eguerdiko kirol tartean.
"Alaitasuna" errondaila Oñatin bihar 02.06.2023 14:52
Legazpiko "Alaitasuna" errondaila Oñatin entzungai izango da, Torre Zumeltzegi hoteleko lagunek gonbidatuta. Eguerdian kalejira egingo dute eta arratsaldean hotel-jatetxean eskainiko dute saioa. "Alaitasuna" errondaila aurkeztu digu taldean parte hartzen duen Juan Luis Unzurrunzaga oñatiarrak.
Gimnasia erritmikoa plazan, bihar 02.06.2023 6:22
Ezohiko ikuskizuna egingo dute bihar goizean plazan, Aloña Mendiko Gimnasia Erritmikoko lagunek. Hitzordu berezi horren azken orduaren berri eman digu Lide Osinaga entrenatzaileak.
Komedia jardunaldiak 01.06.2023 23:14
Komedia jardunaldiak antolatu ditu "Zarramarra" taldeak, ostiral eta larunbaterako. Euskal Herriko umoreaz hausnartu eta gozatzeko hainbat hitzordu izango direla aurreratu digu Eneko Ibabek.
Agintaldiaren errepasoa Maite Antonekin 31.05.2023 28:13
Agintaldia amaitzear dagoen honetan, kirol batzordeburua gonbidatu dugu gaurko emanaldira. Azken lau urteen errepaso eta balorazioa egin dugu Maite Anton Lenorekin.
Agintaldiaren errepasoa Maite Antonekin 31.05.2023 28:13
Agintaldia amaitzear dagoen honetan, kirol batzordeburua gonbidatu dugu gaurko emanaldira. Azken lau urteen errepaso eta balorazioa egin dugu Maite Anton Lenorekin.
Ekaineko "Kontzejupetik" mamitsu dator 31.05.2023 19:31
Udal eta Foru hauteskundeen emaitzak, Udaleko Gizarte Zerbitzuetako bulego berrituak, adinekoentzat eguneko arreta zerbitzua, tourra, "Hartzaren urratsa" GRa edota Iñaki igartuarekin egindako elkarrizketa dira, besteak beste, ekaineko Kontzejupetik aldizkarian topatuko ditugun edukiak eta Iñigo Arregi lankidearekin komentatu ditugunak.
Udal hauteskundeetako emaitzen balorazioak 29.05.2023 30:35
EH Bildu, EAJ eta PPko zerrendaburuekin berba egin dugu atzoko udal hauteskundeen emaitzen inguruan. Balorazioa eskatu diegu Izaro Elorzari, Amaia Erostarberi eta Ricardo Guisadori. PSE-EEko buru Aitziber Fernandezekin ere harremanetan jartzen saiatu gabe baina ez dugu lortu.
Gipuzkoako Kopa Oñatira! 29.05.2023 14:02
Gizonen eskubaloi talde nagusiak Gipuzkoako Kopa irabazi zuen larunbatean Irunen. Finaleko azken gola egin zuen Xabier Barrenarekin hitz egiteko aukera izan dugu gaurko kirol tartean.
Liknande poddar
Replaio är ingen poddutgivare; programnamn, omslag och ljud tillhör sina upphovspersoner och distribueras via offentliga RSS-flöden