Oñati Irratia
Podcast Oñati Irratia
Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa
Glöm inte att besöka poddens webbplats och stötta skaparen: www.ivoox.com
Var kan du lyssna?
Poddar i appen Replaio Radio Kommer snartPoddar kommer snart till appen. Installera nu och bli först med att uppleva ett helt nytt sätt att lyssna på poddar
Avsnitt
"Bai, koanto" ipuina sortu du Idoia Etxeberiak 23.02.2024 26:20
"Geuretik sortuak" sorkuntza bekaren harira idatzi du "Bai, koanto!" ipuina Idoia Etxeberriak. Bekaz, osatu dituen egonaldiez, sorkuntza prozesuaz eta ipuinaz aritu gara.
Matx, kirol aplikazio berria 22.02.2024 33:14
TOKIKOMek garatu du Matx kirol aplikazio berria. Kirolzaleak bildu asmo ditu, Gipuzkoako kirol taldeentzat tresna digital ere izan nahi duen honek. Xehetasunak, ekimenean parte hartzen duten bi oñatiarrek eman digute: Maria Balzategik eta Aratz Losadak.
Txirrindularitza sailaren aurkezpena 21.02.2024 31:42
Aloña Mendiko Txirrindularitza Sailak 51 lagun izango ditu kategoria ezberdinetan, aurten. Taldeen eta herrian izango diren lasterketen berri eman zen larunbatean eta gaur gurean azaldu dizkigute Aitor Atorrasagasti presidenteak eta Unai Cueva entrenatzaile berriak.
Mediku kontsulta: diabetesa 19.02.2024 31:49
Diabetesaz argibideak eman dizkigu Juanjo Sagarzazu medikuak gaurko saioan. Zer den, zein mota dauden, nola antzeman eta kontrolatu daitekeen azaldu digu, besteak beste.
Ortzadar elkartea ezagutzen 16.02.2024 26:37
Mugako adimena dutenek eta familiek osatzen dute Ortzadar elkartea. 1977an sortu zen arren, ezezaguna da askorentzat, baita guretzat ere. Elkartea eta mugako adimena duten pertsonen ezaugarriak azaldu diezazkigun eskatu diogu Leire Yeregiri.
"Dantza gunea" Bandaren otsaileko kontzertua 15.02.2024 23:00
Denboraldiko hirugarren kontzertua eskainiko du Oñatiko Musika Bandak igandean, otsailaren 18an: Dantza gunea. Dantza erritmo eta konposizioak jarraituz, munduan barrena eramango gaituen kontzertua proposatzen digu bandako zuzendari Aitor Biainek.
Aitane Goñiren argazkiak ikusgai daude Santa Ana aretoan 15.02.2024 10:41
"Oñatiko emakume-mojen izaera, bizimodua eta ekarpena ikuspegi feministatik" liburua irudikatzeko argazkiak egin zituen Aitane Goñik eta horietako batzuk egokitu dira Santa Ana antzokian erakusgai jartzeko. Argazki erakusketa otsailaren 25era arte mantenduko da.
Oñatiko bi emakume ikertzaile ezagutu ditugu 13.02.2024 30:27
Neska eta emakume zientzialarien nazioarteko eguna ospatu zen igandean, otsailaren 11an. Horren harira, herriko bi ikerlari ezagutzeko aukera izan dugu: Jone Etxeberria eta Karla Santos.
Ingurumen jardunaldiak 2024 12.02.2024 28:07
Gaur hasi eta martxoaren 10era arteko ekintza sorta jaso da 2024ko Ingurumen jardunaldien baitan. Natur Eskolak antolatu duen egitarauaren inguruko xehetasunak eman dizkigu Aimar Uribesalgok.
Euskal Esnegileen Elkartea 08.02.2024 13:27
Gomiztegi kooperatiba da Euskal Esnegileen Elkartean parte harten duten 29 ekoizleetako bat. Elkartearen asmo eta helburuez berba egin dugu Gomiztegiko Ekain Muruarekin.
"Urrezko aizkora" binakako txapelketa Oñatin, igandean 07.02.2024 19:24
Herri kirol jaialdia eta "Urrezko aizkora" binakako txapelketari dagokion hirugarren eta azken finalerdiak izango ditugu aurten ere Oñatin. Gazte mailako aizkolari txapelketak eta beste bi harri-jasotze txapelketen saioek osatuko dute igande goizeko jaialdia. Angel Billarrek eman dizkigu xehetasun guztiak.
IKUSMIN. Gazteentzako euskarazko irakurketa eta idazketa laborategia 06.02.2024 18:01
LEINNeko hiru ikaslek garatu duten laborategia da IKUSMIN. Helburua, 12-14 urte arteko gazteen artean euskarazko irakurzaletasuna sustatzea da, eurek sortuko dituzten ipuinen arteko lehiaketa baten bidez. Lau astetan, dinamika ezberdinak beteko dituzte ipuina lantzen eta puntuak pilatzen jarraitzeko. Argibideak eman dizkigute Uxue Iruretagoiena, Garazi Ramirez eta Maria Murgiondo sustatzaileek.
Badatoz inauteriak! 05.02.2024 26:18
Inauterietako konpartsaren entsegu orokorrean egon ginen larunbatean eta antolatzaileekin berba egin genuen. Doinu eta dantza berri bat plazaratuko dute aurten: Kilika. Nolako doinua den ere azaldu digu musikarietako batek.
Otsaileko egitaraua Gaztetxean 02.02.2024 26:26
Kontzertu ugari izango dira otsailean ere Antixena gaztetxean, baina bestelako ekintzak ere bai, Mikelek eta Atxak azaldu digutenez: Elkartasun eguna bihar, Ernaik antolatuta, antzerki emanaldia domekan, eta dokumental emanaldia edo Ekaintxouren saioa, besteak beste.
Otsaileko ALKATEAREKIN BERBETAN 01.02.2024 30:17
Emakumeei zuzendutako aholkularitza juridiko zerbitzu berriaz, indarkeria pairatu duten emakumeei zuzendutako arreta psikologiko zerbitzuaz edota Klima eta Energiarako Alkateen Itunaz aritu gara gaur Izaro Elorzarekin. Usakoz, Torreauzotik bertara iristeko egokitu asmo den bidegorriaz eta Oñatiko Udalaren parte hartzea duten udalez gaindiko erakunde ezberdinez ere berba egin dugu.
Otsaileko "Kontzejupetik" aldizkariaz 31.01.2024 12:25
Zine emanaldien ordutegi aldaketak irekitzen du otsaileko "Kontzejupetik" aldizkaria baina beste gai ugari lantzen ditu. Oñatin ereindako gariarekin ogia egin izana ere azaltzen zaigu erreportaia batean. Iñigo Arregik eman dizkigu argibideak.
"Oñatiko emakume mojen izaera, bizimodua eta ekarpena ikuspegi feministatik" 30.01.2024 23:08
Selma Huxley Barkham bekari esker ondu den ikerketa lana da Oñatiko hiru mojen komunitateetan egin dena. Itsaso Manias Muñoz eta Jone Arrazola Maiztegik egin dute eta liburu batean bildu dutela adierazi dute lanaren aurkezpenean. Liburua, otsailaren 12an presentatuko dute hitzaldi baten bidez, eta egun horretan hasi eta otsailaren 25era arte luzatuko den argazki erakusketaz borobilduko dute.
Burrunda Faktoriaren egitarau berria 29.01.2024 27:27
Apirila amaierara arteko egitaraua osatu du Burrunda Faktoriak; musika nagusi izango da eta hilero pare bat kontzertu eskainiko dira Antixena gaztetxean, baina dokumental emanaldia edo haur eta familiei zuzendutako Ekain Txou-ren saioa ere programatu dute.
Kultura eta artea hizpide GUDA ZELAIA jardunaldietan, bihar 26.01.2024 20:46
Deba bailara Kontseilu Sozialistak antolatuta Oñatin egingo dira bihar III.Guda Zelaia jardunaldiak. Egun osoko egitaraua zertan den eta jardunaldien helburuak azaldu dizkigu Aitor Tatiegik.
SUKENA taldea ezagutzen 25.01.2024 31:48
Sukena taldeko hiru lagun etorri zaizkigu bisitan, taldeaz, udazkanean kaleratu zuten diskoaz eta dituzten asmoez berba egitera.
Aloñako igaoeran parte hartzeko izen-ematea gaur ireki daoañtiarrentzat 24.01.2024 23:04
Izen-emateaz, Salomonen penintsulako proben zirkuituan sartzeaz, 19. edizioa beteko duen mendi lasterketaren esentziaz, eta mantentzeko nahiaz, aritu gara Pablo Arejolaleibarekin, "Aloñako igoera" antolatzaile-taldeko ordezkariarekin.
"Habitat: ezkutatu diguten historia" erakusketaz 23.01.2024 16:10
Nabarralde elkartearen erakusketa Kultur etxean ikusgai dago, otsailaren 3ra arte. 14 paneletan gure historian barreneko kontakizuna proposatzen da, Beñi Agirrek azaldu digunez.
9 odol emaileri aitortza 22.01.2024 25:25
25, 40, 50, 60 edo 80 aldiz odola eman duten 9 herritarrei aitortza egin zitzaien ostiralean Enpresagintza Fakultatean. Hainbatekin berba egiteko aukera izan genuen ekitaldiaren ondoren.
Xabier Ugarte gogoan 22.01.2024 9:23
Larunbatean zendu zen Xabier Ugarte, kulturgintzan apal eta umil aritu zen herritar nekaezina. Berari esker txukun daude Aita Madin, Jose Azpiazu eta beste hainbat musikagileren lanak gordeta agustiñoetan. Eta berari zor diogu horietako askoren goi mailako lanak ezagutu izana...
Korrikarako prestatzen! 19.01.2024 25:20
Aurten bai, badakor Korrika Oñatira! Prestaketa lanak hasi dira eta Herri Batzordeko kide den Julen Iriondok azaldu digu orain arte egindakoe eta egiteke dagoena.
Liknande poddar
Replaio är ingen poddutgivare; programnamn, omslag och ljud tillhör sina upphovspersoner och distribueras via offentliga RSS-flöden