Oñati Irratia

Podcast Oñati Irratia

News EU ↓ 1342 avsnitt

Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa

Glöm inte att besöka poddens webbplats och stötta skaparen: www.ivoox.com

Skapare

Oñati Irratia

Kategori

News

Poddens webbplats

www.ivoox.com

Senaste avsnittet

2 okt 2026

Var kan du lyssna?

Poddar i appen Replaio Radio Kommer snart

Poddar kommer snart till appen. Installera nu och bli först med att uppleva ett helt nytt sätt att lyssna på poddar

Ladda ned på Google Play Installera gratis Android nästan 10 mn nedladdningar · betyg 4,8 iOS snart

Avsnitt

Menopausia tailerra antolatu da anbulatorioan 28.10.2024

Kontsultan antzeman duten informazio falta osatu asmoz erabaki zuten Debagoieneko matronek halako tailerak egitea. Eta Oñatin ez ezik, Aretxabaetan, Arrasaten eta Bergaran ere egingo dira, azaroan. Mirari Bikuña matronarekin berba egin dugu.

"Orreagatik iragan hurbilera" antzezlanaz Lourdes Imazekin 25.10.2024

Imaz da antzezlanaren gidoia idatzi duena eta zer, zergatik eta nola kontatzen duten azaldu digu. Segurarrak Santa ana aretoan izango dira bihar arratsaldean.

MILA MODU Gaztelekuan, igandean 24.10.2024

Ia lau urte pasa dira Mila Moduk Gaztelekuan azken kontzertua eman zuenetik. Eszenatoki horretara bueltatzeko gogotsu daudela esan digute Xabi Yanizek eta Andoni Camposek.

Unai Cueva ziklo krossera itzuli da 23.10.2024

Urtebete pasatu da errepideko txirrrindularitza utzi zuenetik. Orain, Eibarko taldearekin, ziklo kross denboraldia betetzeko asmotan dago oñatiarra.

ZTANDAP ikuskizuna, Liburutegiaren eskutik, bihar 22.10.2024

Idoia Torregarairen eta Mirari Martiarenaren bakarrizketa saio partekatua da ZTANDAP; umore-morez osatutako saioa, Torregaraik adierazi digunez.

Malen Osaren adierazpenak Suitzatik 21.10.2024

Golden Trail World Series txapelketan hirugarren postua lortuta, pozik eta harro dagoela esan digu Malen Osak.

Burrunda faktoria badator bigarren denboraldiarekin 21.10.2024

Abendura bitartean bost kontzertu iragarri dizkigute Patak eta Potenek. Bono berriak eskuratu daitezkeela ere gogoratu digute.

Opari berezia jaso dute Zubillaga auzoan 18.10.2024

Zubillagako harmarria duen harritzarra jarri da auzoko eskolak izan ziren eraikinaren aurreko belardian eta bihar inauguratuko da. Zizur Nagusitik iritsi den opari berezi honen ingurukoak azaldu dizkigu Iker Loiti auzo-alkateak.

Olateko Saratxoko ur jausia martxan jarri zela 100 urte beteko dira bihar 17.10.2024

1924ko urriaren 18an izan zen. Efemeride horren ingurukoak, aurreko lanak eta ondorioak azaldu dizkigu Tomas Igartuak.

Eskola kiroleko 2024-2025 ikasturtea hasi da 16.10.2024

Anje Eskarzak eta Mikel Aramendiak koordinatzen dute Eskola Kiroleko programa. Biekin berba egin dugu egitasmoaren ezaugarriez eta egunerokoaz.

IV. "Oñatiko unibertsitatea" arkeotopaketak hasiko dira bihar 15.10.2024

Pirineotako bi aldeetako 30en bat ikerlari bilduko dira laugarren arkeotopaketa hauetan. Herritarrentzat hitzaldi irekia ere izango da bihar arratsaldean Sancti Spiritus unibertsitatean. Xehetasunak eman dizkigu Alvaro Arrizabalaga antolatzaileak.

Kortariko gazta Euskal Herriko gazta onena, Idiazabalen 14.10.2024

Lekarozko gaztandegian aritzen da Irati Usandizaga oñatiarra. Idiazabalen saria lortu eta biharamunean, bezeroei gaztak eramaten harrapatu dugu.

TREBATU programaz Telmo Gartzia koordinatzailearekin 14.10.2024

Lehen sektorean ekin nahi duten pertsonak, errelebo bila dabiltzan ustiategiekin lotzen dituen programa da TREBATU. 7 "bikote" ari dira elkarlanean, une honetan, Telmo Gartziak adierazi digunez.

Esteban Kerexetaren erakusketa Artziniegan 11.10.2024

"Bizi guztia" izenburupean aurkezten duen mostaren berri eman digu artistak berak. Artziniegara hurbildu, herria bisitatu eta Santxotena museora gerturatzeko gonbidapena egin digu Esteban Kerexetak.

Goienagusik 2024-2025 ikasturteari hasiera eman dio 10.10.2024

Eta Oñatiko Esperientzien Gelan bihar ekingo zaio, Laura Oleagaren hitzaldi irekiarekin. Arantxa Gardoki, Goienagusiko lehendakariarekin berba egin dugu.

Gipuzkoako txirrindularitzaren aldeko manifestazioa domekan 09.10.2024

Aloña Mendiko txirrindularitza saileko presidentea gurean egon da, igandeko manifestazioaren zergatiak azaltzen. Sailak, autobusa antolatu du Donostiara joan-etorria egiteko.

Esne Beltzako kideak Oñatin ondo pasatzeko prest dira! 04.10.2024

Xabi Solanorekin berba egin dugu eta Agurreko biraren baitan Gipuzkoan emango duten azken kontzertua Oñatikoa izango dela gogorarazi digu. Lehenago ere Oñatin sarritan egon dira eta gaur gauean guztia ematera etorriko direla esan digu.

Urriko ALKATEAREKIN BERBETAN irratsaioa 03.10.2024

Bidegorriak hizpide izan ditugu eta Usakokoaz eta Aita Lizarralde-Arantzazuko Ama kaleen artean aurreikusten denaz aritu gara. Oñati-Donostia autobusaz, San Prudentzioko geltokiaren garbitasun eta horniduraz, arropen edukiontziaz.... berba egin dugu.

Edurne Bikuñak Berlingo roller maratoian parte hartu du 02.10.2024

50. Berlingo maratoian parte hartzeko erabakia orain urtebete hartu zuela esan digu eta tartean belauneko lesioa izan duela. Ekaina-uztailean hasi zen entrenamenduetan berriro eta, ohiko erritmotik behera bada ere, pozik eta ondo amaitu du Berlingo lasterketa.

"Aiurri" ikuskizuna "Aukeran" dantza taldearen eskutik 27.09.2024

Astelehen arratsaldean, 20:00etan, plazan arituko da Aukeran dantza konpainia. Oñatira ekarriko duten ikuskizunaz berba egin dugu Maier Muruamendiaraz dantzariarekin.

Txosnatako egitaraua eta bestelakoak 26.09.2024

Txosna batzordeko Ibis eta Mikel etorri zaizkigu San Migel eta Errosaixo jaixetarako osatu duten egitaraua aurkeztera eta bestelako xehetasun batzuk aipatzera.

Urbiako ermitak 100 urte, irailaren 28an 24.09.2024

Mendeurrena gogoan, egunero Urbiara igo eta ermita zaintzen aritzen den Jabier Larralekin berba egin dugu eta baita larunbateko ospakizunak prestatzen ari den Migel Zeberiorekin ere.

64. Artzain Txakur Txapelketako kronika egin dugu 23.09.2024

Moises Tarresen MEL txakurrak irabazi zuen atzoko txapelketa. Artzainarekin ez ezik, epaimahai buru egin zuen Oihana Azkorbebeitiarekin ere berba egin genuen.

Roberto Idigoras "speaker" lanetan arituko da igandeko bolo txapelketan 20.09.2024

Horretan aritzen den Unai Aranburuk beste konpromiso bat duela eta, speaker lanak betetzera animatu da Robertu Idigoras, behin behinean bada ere. Eztarria ondo duela eta igandeko bolo txapelketarako lasai dagoela esan digu.

64. artzain txakur txapelketako nobedadeak 19.09.2024

Hiru artzain berri izango dira domekan Santa Lutziako zelaian. Artzainen eta txakurren inguruko xehetasunak eman dizkigu Joxe Mari Bengoak, zelaia prestatzeko lanetan hasi aurretik.

Lyssna på podden Podcast Oñati Irratia i Replaio

Radio och poddar i en och samma app - gratis och utan konto. Installera redan idag och missa inte premiären

Ladda ned på Google Play

Replaio är ingen poddutgivare; programnamn, omslag och ljud tillhör sina upphovspersoner och distribueras via offentliga RSS-flöden