Oñati Irratia

Podcast Oñati Irratia

News EU ↓ 1338 avsnitt

Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa

Glöm inte att besöka poddens webbplats och stötta skaparen: www.ivoox.com

Skapare

Oñati Irratia

Kategori

News

Poddens webbplats

www.ivoox.com

Senaste avsnittet

1 okt 2026

Var kan du lyssna?

Poddar i appen Replaio Radio Kommer snart

Poddar kommer snart till appen. Installera nu och bli först med att uppleva ett helt nytt sätt att lyssna på poddar

Ladda ned på Google Play Installera gratis Android nästan 10 mn nedladdningar · betyg 4,8 iOS snart

Avsnitt

I. San Martineko eskolarteko krosa jokatuko da igandean 24.01.2025

Aloña Mendiko atletismo sailak antolatu du federazioaren egutegian txertatu den kros hau. Benjamin, alebin eta infantil kategoriatan jokatuko da, igande goizean. Eric Martinek eman dizkigu krosaren inguruko argibideak.

Debagoienako Mankomunitateko presidenteak HIRUMA marka aurkeztuko du FITURen 23.01.2025

Aurrez, gurean izan dugu Dorleta Elkorobarrutia eta HIRMA markaren oinarriak eta proiektuaren helburu eta erronkak azaldu dizkigu.

Gotzon Urzelairekin berba egin dugu 22.01.2025

Ohorezko erregional mailan liga txapelketaren lehen itzulia amaitu berri da. Aloña Mendi futbol taldeko entrenatzaileari orain arteko lanaren balorazioa eskatu diogu eta bigarren itzulirako asmoei buruz galdetu diogu.

Pentsionistak sinadurak batzen hasi dira berriro 21.01.2025

Eusko Legebiltzarrean tramitera onartu den Herri Ekimen Legegileari babesa emateko sinadurak biltzen hasi dira. Zer eskatzen duten, zenbat sinadura batu behar dituzten eta beste hainbat xehetasun eman dizkigute Xabier Oregi eta Joxefe Diaz de Tuesta pentsionistek.

Burrunda faktoriaren denboraldi berria 20.01.2025

Mattinek eta Astik eman digute apirilaren 27ra bitartean antolatu duten egutarauaren berri. Fanzineaz, kontzertu-bonoez eta zozketez ere aritu gara.

MALKO Danbakako finalean, gaur 17.01.2025

Ibilbide labur baina arrakastatsua darama MALKO taldeak. 2023an eratu zen taldeak iazko martxoan kaleratu zuen lehen diskoa, Gaztea maketa lehiaketa irabazi zuen, abenduan, eta Danbaka lehaiketako finalean arituko da, gaur gauean. Aurreko orduak nola bizi dituzten kontatu digute Maddik eta Anderrek.

Eguberri eguneko irratsaio berezia (241225) 16.01.2025

Mikel Aranburuk urtero eskaini ohi digun irratsaio berezia da abenduaren 25ekoa. Oñatitik kanpo zeuden hainbat lagun elkarrizketatu zituen: Jon Cantero (Alemania), Eneko Igartua (Chicago), Alaitz Lazkanoiturburu (Brasilerako bidean) eta Naia Herraez (Argentina). Euskadi Irratian diharduen Ainhoa Agirrerekin eta irrati berean Oñatin dugun eguraldiaren berri eman ohi duen Jabi Agirrerekin ere berba...

Urtarrileko ALKATEAREKIN BERBETAN 16.01.2025

Herritarrok helarazitako galdera ugari izan ditugu alkatearekin egin dugun urteko lehen elkarrizketa saioan. Horiezaz gain, Urteberri eguneko labankada- gertaeraz eta udal aurrekontu proposamenaz ere berba egin dugu, besteak beste.

Joxerra Unzurrunzagak ONCEren aitortza berria jaso du, erretiratu ondoren 14.01.2025

ONCEn 25 urte eman izanaren saria jaso zuen Santa Lutzia egunez oñatiarrak, nahiz eta, ekainaz geroztik erretiratuta dagoen. Sari banatzaila "profesionala" launtzaile izan dugu Gabonetako sarien zozketetan.

XVII. Erakusleiho lehiaketako sarituak 20.12.2024

Txokolateixa, Kimu-Urtxin lora denda, Barue Interiosmoa eta Andrea Azkoaga interiorista izan dira 2024ko sarituak. Guztiekin berba egin dugu.

Zer asmo Gaztelekuan Gabonetarako? 19.12.2024

Guztien berri eman digu Maitek, udako oporren atarian gurera lehenengoko aldiz etorri zen lagunak.

Pake Leku Saria jasoko du Migel Mª Guridi "Txome"k 19.12.2024

Hirugarren aldiz emango da Pake Leku Saria eta Pake Leku eta herria musikaz girotzen urteak eman dituen Migel Mª Guridi "Txome"k jasoko du, gaur arratsaldean. Aurretik, gurean izan dugu.

Ane Madina igerilaria Oñatin da, oporretan 18.12.2024

AEBetan ikasten du Ane Madinak eta igeriketarekin partekatzen ditu Ekonomia ikasketak. Gabonetan Oñatira itzuli dela aprobetxatuz, zertan ari den galdetu diogu.

Hator Hator kontzertua aurkeztu da 17.12.2024

Partaideak, egitaraua, izaera solidarioa eta kontzertu lekua eta ordutegiaren inguruko xehetasunak eman dituzte Aitor Biainek, Mirengu Plazaolak eta Manu Egañak.

Kontzertu solidarioa egingo du Oñati abesbatzak larunbatean 16.12.2024

"Esku hutsik" elkartearen aldeko emanaldia izango dela argitu digu Mirengu Plazaola zuzendariak. Baina larunbatekoaz gain beste hiru emanaldi izango dituzte hurrengo egunetan.

Aloña Mendi K.E.ren 75. urteurrena, balorazioa 12.12.2024

Martxotik abendura egindako ekintza guztien errepasoe ta balorazioa egin du urteurreneko lan batzordeak. Eskerrak emateko agerraldia izan da.

Abendurako antolatu dituzten ekintzen berri eman digute Gaztetxetik 12.12.2024

AIXOTU euskara talde berriaz, larunbatean ospatuko duten urteurren jaiaz edota "inuxenteen eguneko" kontzertu bereziaz aritu zaizkigu Gaztetxetik etorri diren Ana eta Aitor.

Ganbara Faktoria eta Izan inurri, eskutik 11.12.2024

Faktoria soziala proiektuak elkartu ditu Hots abesbatza eta Izan inurri minbizia duten emakumeen taldea. Hots abesbatzak emango duen kontzertuan ikusgarritasuna emango zaio taldeari eta minbiziari, dirua batzearekin batera. Izan inurrik, gainera, hitzaldia emango du, kontzertua baino egun batzuk lehenago, zertan diharduten plazaratzeko.

ASVIAMEko Jesus Uzkudun amiantoaz aritukoda bihar Lagun Leku elkartean 10.12.2024

Amiantoak eragindako osasun arazoei buruz eta horiek eragindako kalteen ordaina lortzeko borrokari buruz berba egin digu Jesus Uzkudunek.

Katarata ebakuntzetan laguntzen izan da Mirari Malbadi, Afrikan 09.12.2024

Bigarren urtez joan da Guinea Bissaura Mirari Malbadi, katarata ebakuntzak egiten laguntzera. Gasteizko oftalmologo talde batekin joan da eta 108 zirujia egin dituzte sei egunetan. Esperientziaren berri eman digu.

Urteko azken ALKATEAREKIN BERBETAN saioa 05.12.2024

Alde Zaharreko Hiri Berroneratzeko Planaz, Oñatin energia komunitatea eratzeko prozesuaz eta bidegorriko komunen garbiketaz aritu gara, besteak beste.

Euskararen Eguneko irratsaio berezia 03.12.2024

Oñatiko Institutua, Txantxiku ikastola eta Elkar Heziko ikasleekin batera osatu dugu gaurko irratsaio berezia, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatu diren ekintzen baitan. Ikasleek beraiek azaldu digute herri mailan, zein ikastetxeetan, nola ari diren ospatzen Eusakararen Eguna.

Bera Bera-Zuazo eskubaloi partida bihar Zubikoan 02.12.2024

Goi mailako emakumezkoen eskubaloi partida antolatu du Aloña Mendik bihar arratsalderako Zubikoa kiroldegian. Lagunarteko partidua nola ekarri ahal izan duten azaldu digu Iñaki Mendarozketak, Aloña Mendiko Eskubaloi saileko arduradunak.

"Emakumeak eta ekonomia" erakusketa Enpresagintza fakultatean 02.12.2024

Ekonomiaren ikuspegi kapitalistatik haratago beste ikuspegi batzuk azpimarratzen dira erakusketa honetan, horien ikerketan ari diren emakume erreferenteak hartuta. Erakusketa Oñatin izango da, ostegunera arte.

Iñaki Zubeldiak "Arrikruzko lehoia" liburua argitaratu du 29.11.2024

Lehoiaren aurkikuntzaren kronika jasotzen da Pamielak kaleratu duen liburu honetan; aurrez, Udalak argitaratu zuen "lehoiren atzaparretan galduta" lana "pitin bat" orraztu eta osatu du egileak.

Lyssna på podden Podcast Oñati Irratia i Replaio

Radio och poddar i en och samma app - gratis och utan konto. Installera redan idag och missa inte premiären

Ladda ned på Google Play

Replaio är ingen poddutgivare; programnamn, omslag och ljud tillhör sina upphovspersoner och distribueras via offentliga RSS-flöden