Oñati Irratia

Podcast Oñati Irratia

News EU ↓ 1338 avsnitt

Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa

Glöm inte att besöka poddens webbplats och stötta skaparen: www.ivoox.com

Skapare

Oñati Irratia

Kategori

News

Poddens webbplats

www.ivoox.com

Senaste avsnittet

1 okt 2026

Var kan du lyssna?

Poddar i appen Replaio Radio Kommer snart

Poddar kommer snart till appen. Installera nu och bli först med att uppleva ett helt nytt sätt att lyssna på poddar

Ladda ned på Google Play Installera gratis Android nästan 10 mn nedladdningar · betyg 4,8 iOS snart

Avsnitt

Mailaz igotzea lortu du Debagoiena bailara futbol taldeak 19.05.2025

Ohorezko Erregional mailan arituko da datorren denboraldian Aitor Guridi "Txisto"k entrenatzen duen emakumezko taldea. Azkoagainen, Goierri Gorriri 3-1 irabazi ondoren, entrenatzailea zoriontzeko aukera izan genuen.

Goienagusiri buruz aritu gara Mikel Tatiegi lehendakari izendatu berriarekin 19.05.2025

Urteak daramatza "Tati"k Goienagusiko hitzaldi eta ekintzetan parte hartzen. Antolakuntza lan-talderen batean ere jardun du. Iaz zuzendaritza batzordean sartu zen eta Goienagusiko lehendakari izendatu berri dute.

Jon Mestre Arzuagak Arrasaten kontzertua emango du bihar 16.05.2025

Rachmaninoff-en 2. piano eta orkestra kontzertua joko du, San Frnatzisko elizan, 19:30etan. Kontzertuaren eta bere ikasketa eta proiektuen berri eman digu pianojole gazteak.

Irisgarritasuna Oñatin, 2011-2035 15.05.2025

Oñatin irisgarritasun unibertsala lortzeko helburuz azken urteetan egin diren lanak, aurten egingo direnak eta datozen 10 urteetarako aurreikusten direnak azaldu dituzte Izaro Elorza alkateak eta Iñigo Ruiz Hirigintza batzordeburuak.

Iñaki Usandizagak eman zien zetorrenaren abisua Gesaltzakoei 15.05.2025

Aloña-Belarretik behera hiru erreka sortu ziren atzoko euri jasek eraginda. Zetorrenaren berri Iñaki Usandizagak eman zien Gesaltza baserrikoei. Ikusitakoa azaldu digu.

"Titan deserte Maroko" proba ezagutu dugu bi partaideren eskutik 14.05.2025

Jon Altube oñatiarrak eta Bizi Hadi talde inklusiboko kide Iñaki Mujika altsasuarrak estraineko aldiz egin dute "Titan deset" txirrindu proba. Zein gogorra eta exigentea den azaldu digute.

"Oñatiko unibertsitatea" V. Arkeotopaketen balorazioa 13.05.2025

Horixe eskatu diogu Alvaro Arrizabalaga antolakuntza taldeko kideari eta nota jartzerakoan 9koa eman dio....

"Mari sorgin ehiztari" telesailean ikusiko dugu Maria Cruickshank 12.05.2025

Ostiralean estreinatuko da telesaila Makusi plataforman. Aurrez, oñatiarrak, bere pertsonaiaz eta telesailaren tramaz hainbat kontu aurreatu dizkigu.

Hermansoloñak lanean jarraitzen du! 09.05.2025

Hala adierazi digu taldeko buru den Jose Antonio Urteagak. Apirilaren 25ean egin zuten urteko batzar nagusia eta bertan, Argentinan eta Saharan dituzten proiektuen ingurukoak azaldu zituzten. Gaur, irratian errepasatu ditugu.

Maiatzeko ALKATEAREKIN BERBETAN saioa 08.05.2025

Txinara egindako bidaiaz, Udalaren emergentzia planaz, Oñatiko Ur Jauziak sortzen duen argindarra herrira zuzenean bideratzeaz, etxebizitza planaz, Arantzazuko argiteria arazoaz... aritu gara gaurko ALKATEAREKIN BERBETAN saioan.

"Pausu erronka" 07.05.2025

Mugiment-en "pausu erronka" hizpide izan dugu POZ orientazio zerbitzuko arduradun Pello Uriarterekin.

Elkartasun mezu ugari jaso dituzte Potx eta Lotxek, material tekniko lapurreta salatu ondoren 07.05.2025

Josu Zubia, Potxekin berba egin dugu asteburuko lapurretaz eta ondoren bizi izan dituzten une gazi-gozoez.

Ilatargi Astronomia Taldea 06.05.2025

Taldeak erakusketa jarri du Kultur etxean, eta bertan ikus daitezken argazkiez, nahiz Ilatargi taldeaz gehiago jakiteko aukera eman digu Josu Gonzalezekin egin dugun elkarrizketak.

Debagoieneko Idazleen elkartea ezagutzen 05.05.2025

Iazko abenduan sortu zen LEIDA Debagoienako Idazleen Elkartea, Judit Ruiz de Muniainek argitu digunez. Elkartea zabaldu nahi dute eta horretarako bide bihurtuko da larunbatean Arrasaten egingo duten azoka.

Arantzazu ezagutzera ematen 30.04.2025

Horretan dihardu Arantzazuko Adiskideak elkarteak azken urteotan. Hitzaldiak eta arte lantegiak antolatzen ari dira. Bestelako asmo batzuk era badituztela aurreratu digu Peio Sarasua dinamizatzaileak.

Herriarteko Pilota Txapelketa hastear dago 30.04.2025

Oñatik Alegiaren kontra neurtu beharko du joan-etorriko lehen kanporaketan. Bihar Alegian jokatuko dute pilotariek. Oñatiko taldearen inguruko xehetasunak eman dizkigu Mikel Aramendia hautatzaileak.

XX. Aloñako igoeraren kronika, protagonisten hitzetan 29.04.2025

Aitor Ajuria, Oihana Kortazar, Ainara Uribarri eta Xabier Urbinarekin egon ginen plazan, Aloñako igoera amaitu berritan.

Imanol de la Varga Vaticanon, Aita Santuaren heriotzaren ondorengoak kontatzen 29.04.2025

Jai eguna zuen Imanolek pasa den astelehenekoa baina azken orduko albiste batek Erromarako bidean jarri zuen: Frantzisko Aita Santuaren heriotzak. Euskadi irratiko kazetari oñatiarrak profesionalki eta pertsonalki bizitakoa azaldu digu.

DebaTEA elkartea autismoa ezagutaraziz 15.04.2025

Debagoieneko pertsona autista eta familiek sortu zuten DebaTEA, orain urtebete pasa. "DebaTEA mundua" gunea ireki berri dute, terapia okupazionala eskaintzeko. Deiane eta Maider ama-alabek argitu digute zertan ari diren.

XX. Aloñako igoeraren aurkezpena 14.04.2025

Asteazkenean egin zuen antolakuntza taldeak XX. Aloñako igoeraren aurkezpena. Kontu ugari aipatu ziren eta guztiak laburbiltzen saiatu gara.

Arranoaitzera igoera Bertikala egingo da apirilaren 25ean 10.04.2025

Arantzazu inguruan habia egin duten hegaztiak babeste aldera, Buetraitzeko Igoera Bertikala aurten bertan behera uztea erabaki du Aloñako igoerako antolakuntzak. Korrika eta presaka, ordezko beste ibilbide bat zehaztu eta jakinarazi dute.

IKUSI FAR WESTa, musika bandaren domekako kontzertua 10.04.2025

"Familia kontzertua" izango den honetan entzungai izango diren doinuak aurkeztu dizkigu Aitor Biain bandako zuzendariak. Beste hainbat argibide ere eman dizkigu.

Parte hartu Euskaraldian! 09.04.2025

Hori da Euskaraldiaren herri batzordeko kideek behin eta berriz errepikatu dutena ekimenaren azken ordukoak azaltzeko agerraldian. Antolatu diren ekintzen eta Euskaraldia Hikaz hainbat xehetasun eman dituzte, besteak beste.

"Guerrillas para la vida" liburua aurkeztu digu Beatriz Yarzak 08.04.2025

El Salvadorreko gerrilarekin egin zituen 9 urteen historia biltzen du liburuak. Erretiroa hartuta, herrira itzulita, idatzi du esperientzia haren kontaketa oñatiarrak, beti buruan izan duen izenburua edukiz osatuta.

Kontzertu aukera zabala Gaztetxean, apirila amaierara arte 07.04.2025

Asteburuan bi kontzertu eta dardo txapelketa jokatu ondoren, beste hainbat musika emanaldi iragarri dizkigute Antixena Gaztetxetik, datozen asteetarako.

Lyssna på podden Podcast Oñati Irratia i Replaio

Radio och poddar i en och samma app - gratis och utan konto. Installera redan idag och missa inte premiären

Ladda ned på Google Play

Replaio är ingen poddutgivare; programnamn, omslag och ljud tillhör sina upphovspersoner och distribueras via offentliga RSS-flöden