EITB Radio Televisión Pública Vasca
Teknologia/ IKT-ak
Teknologiari eta IKTei buruzko podcasta.
Vizitează neapărat site-ul podcastului și susține-i creatorul: www.eitb.eus
Autor
EITB Radio Televisión Pública Vasca
Categorie
Site-ul podcastului
Cel mai nou episod
16 oct. 2024
Unde asculți?
Podcasturi în aplicație Replaio Radio În curândPodcasturile ajung în curând în aplicație. Instaleaz-o acum și fii primul care descoperă o abordare complet nouă a podcasturilor
Episoade
Kriptotxanponak: Nola ekidin iruzurrak 13.02.2022 4:44
Kriptotxanponak erosteko joera indarra hartzen ari da, batez ere gazteen artean. Baina iruzurrak ere badira. Nola ekidin horiek? Maite Goñi eta Joxe Rojas adituek hainbat aholku eman dituzte. Maria Agirre eta Nagore Telleriak gidatzen dute Digi-atala podcasta.
Hegazkinak eta sateliteak non dauden jakiteko tresnak 05.02.2022 9:27
Nola jakin nondik nora ari diren hegazkin eta sateliteak? Hainbat webgunek ematen dute informazio hori ikusteko aukera: globe.adsbexchange.com da horietako bat. Gorka Julorekin hizpide. Esatariak: Nagore Telleria, eta Maria Agirre.
Zer da sesgoa teknologian? 22.01.2022 9:33
Algoritmoek zenbateraino baldintzatzen dute teknologia? Zer da sesgoa teknologian? Makinek gizakiak identifikatzeko sesgo arrazistak erabiltzen dituztela salatu dute hainbat zientzialarik Science aldizkarian. Libe Mimenza eta Joxe Rojasekin hizpide gaia Amarauneko Digi-Atalean.
Google Drive eduki batzuk kentzen hasiko da 09.01.2022 9:28
Google Drive eduki jakin batzuk kentzen hasiko da, esaterako, gorrotoarekin edo sexuarekin zerikusia duten eduki jakin batzuk. Libe Mimenzak azaldu du zein den Google-n asmoa, eta zein ondorio ekarriko dituen. Egoitz Gonzalezek, berriz, Nextcloud aukera aurkeztu du, Google Driven ordez.
Zer aurrerapen teknologiko datoz 2022an? 02.01.2022 8:20
Gauzen Interneti buruz hitz egiten jarraituko dugu 2022an Maite Goñiren ustez. Hau da, robotak gure eguneroko bizitzan present izango dira. Bereziki, osasunaren eta hirugarren adineko lagunen inguruan garatuko da robotika. Joxe Rojas ere urte berriari begira jarri da. Haren esanetan, ahozko laguntzaileen merkatuan ez dira aurreikuspen guztiak bete. Jendeak ez du robotekin hainbeste "hitz egiten",...
Noraino automatizatu daiteke sorkuntza? 08.12.2021 9:34
Aitor Ormazabal doktoretzat tesia egiten ari da testu sorkuntza kontrolagarriaren inguruan. Hau da, robot edo algoritmoak eleberri bat edo bertso bat sortzeko aukerarik ote duen azterten ari dira. Momentuz, bertsoetan metrika zaintzen du, baina edukia ez da egokia. Hitz zentroan ari da ikerketa egiten Aitor Ormazabal.
Testamendu digitala egitearen garrantziaz 10.11.2021 8:59
Testamentu digitala egiteak gero eta garrantzia handiagoa du. Izan ere, egin ezean noren esku geratuko dira Internet sareko lainoan utzita ditugun argazkiak? Nola eskuratu ahal izango dituzte material eta datu horiek gure oinordekoek? Egoitz Gonzalez eta Libe Mimenzarekin aritu gara gaiaz hizketan Digi-atala podcastean eta azaldu digute nola egin litekeen testamentu digitala.
Zergatik da garrantzitsua sakelakoa euskaraz jartzea? 31.10.2021 6:47
Mugikorrak euskaratzeko kanpaina abiatu du Jaurlaritzak. Horretarako tutorial bat jarri dute sarean. Joxe Rojas eta Maite Goñi aritu dira hausnartzen horren inguruan. Bi adituen arabera, garrantzitsua da mugikorrak euskaraz konfiguratzea.
Zertarako balio dute sateliteek? Zenbat daude? Non dira beharrezkoak? 23.10.2021 5:48
Luistxo Fernandez eta Gorka Juliorekin sateliteen inguruan hizketan. Milaka daude zeruan. Identifikatuta daude, bakoitzak bere izena du. Gehienak Internet konpainienak dira. Startlink webgunean ageri dira guztiak. Euskal Herriko zonalde batzuetan satelitearen irtenbidea ezinbestekoa da. Baina garestiak dira.
Egoitz Gonzalezekin, berregokitutako gailuen salmenta aztergai 21.10.2021 5:13
Berregokitutako gailuen salmenta aztergai Egoitz Gonzalezekin. Back Market plataforma aurkeztu du. Haziz doan merkatua da berregokitutako gailu elektronikoena. Nola funtzionatzen du merkatu horrek? Zein esperientzia izan du Egoitzek bigarren eskuko gailuekin?
Euskal Twitch-lariak eta ''euskal Alexa'' 04.02.2021 20:42
Twitch bideo-emankizunen plataforma euskaratu dezaten eskatzeko #"3000 Twitz" kanpaina eta ahots bidezko lehen morroi euskaldunaz aritu dira Digi-atalean, Egoitz Lizaso eta Libe Mimenza. Zuzeneko streaming plataformak gero eta arrakasta handiagoa du.
''Among us'' ezagutu dugu, uneko bideo-jokorik arrakastatsuena 16.01.2021 13:48
Bideo-jokorik deskargatuena izan da 2020an, gazteen artean sukarra eragin duela bistakoa da. Digi-atalean "Among us".ek nola funtzionatzen duen erakutsi digute Maite Goñik eta Joxe Rojasek.
Non topa ditzakegu podcast interesgarriak? 26.12.2020 29:52
Digi-atalean, Posdcastei buruz hitz egin dugu Oier Arantzabalekin. Goranzko bidean doan tendentziaz. Gero eta jende gehiagok entzuten ditu podcastak, nork bere gai kuttunak aukeratzeko bidea ematen dutelako. Aranzabalek, podcast interesgarrienak aletu dizkigu Non topa ditzakegu podcast interesgarriak?
Nortasun agiria telefonoan eramateko aukera iragarri du Espainiar Estatuak 05.12.2020 11:16
Etorkizun hurbilean NAN agiria telefono-aplikazio bategatik ordezkatzeko lanean ari dela jakinarazi du Espainiako Gobernuak. DNI 4.0 esaten hasi zaionaren abantaila eta desabantailez aritu gara Maite Goñi eta Joxe Rojas-ekin Digi-atalean. Audioa: NAN txartela telefono-aplikazio bategatik ordezkatzeko lanean ari dela jakinarazi du Espainiako Gobernuak. DNI 4.0 esaten hasi zaionaz az aritu gara...
Podcasturi asemănătoare
Replaio nu este editorul podcasturilor; numele emisiunilor, coperțile și materialul audio aparțin autorilor lor și sunt distribuite prin fluxuri RSS publice