Oñati Irratia
Podcast Oñati Irratia
Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa
Vizitează neapărat site-ul podcastului și susține-i creatorul: www.ivoox.com
Unde asculți?
Podcasturi în aplicație Replaio Radio În curândPodcasturile ajung în curând în aplicație. Instaleaz-o acum și fii primul care descoperă o abordare complet nouă a podcasturilor
Episoade
3X3 saskibaloi txapelketa herrikoia, larunbatean 12.06.2024 10:25
Benjamin, alebin, infantil eta kadete kategorietako neska eta mutilei zuzenduta egingo da 3X3 saskibaloi txapelketa. Hiru edo lauko taldeetan eman behar da izena eta taldeak, mistoak izan daitezke. Izen-emate orriak kiroldegian eskuratu eta utzi daitezke. Bihar da izena emateko azken eguna, Pablo Zubia antolatzaileak esan digunez.
"Metrorrelatos" lehiaketa irabazi du Iñaki Goitia Lucasek 11.06.2024 26:35
Madrilgo Metroak eta Idazleen Eskolak antolatu duten mikroipuinen lehiaketa da "Metrorrelatos". Aurtengoa bigarrena izan da eta oñatiarrak irabazi du. Pozik azaldu zaigu.
Inklusio programaz aritu gara Iñigo Ugarterekin 10.06.2024 31:22
Udaleko Haur eta Gazteria, Hezkuntza eta Gizarte Zerbitzuen departamentuek elkarlanean "Inklusio programa" martxan jarri zen 2022ko urte akaberan. Urte eta erdi pasa den honetan, nola lan egiten duten azaldu digu Iñigo Ugarte hezitzaileak.
Gipuzkoako Futbol Sariak gala, Oñatin 07.06.2024 8:37
Santa Ana aretoan, 19:00etan hasiko den gala berezi honen ingurukoak azaldu dizkigu, Gipuzkoako Futbol Federazioko presidente Manu Diazek.
Pintxopote musikatuak, ekaineko eskaintza Gaztetxean 07.06.2024 13:06
Hala adierazi digu Antixena gaztetxetik etorri den lagunak, ekainean eta uztailean, ostegunero, pintxopotea izango dutela. Tribial jokoa ere antolatu dute datorren ostiralerako.
Ekaineko ALKATEAREKIN BERBETAN saioa 06.06.2024 34:51
Herritar askok helarazitako galderak izan ditugu gaurko ALKATEAREKIN BERBETAN saioan: Usako eta bainu-denboraldi berriaz, Olakuako urmaelaz, tabernetako terrazez, lotuta eraman beharreko txakurrez eta Zubikoako gimnasioan egiten ari diren sinadura bilketaz aritu gara, besteak beste.
Gotzon Urzelai, zorionak! 05.06.2024 13:11
Horixe esanez hasi dugu igoera lortu berri duen Aloña Mendiko futbol taldeko entrenatzailearekin egin dugun elkarrizketa. Denboraldiaz eta lorpenaren gakoez aritu gara, besteak beste.
Nadia Ghulamen hitzaldia izango da gaur Kultur Etxean 04.06.2024 20:56
Erei elkarteak eta Hotz Oñati taldeak elkarrekin antolatu duten hitzaldiaz eta hizlariaz hainbat argibide eman dizkigute Miren eta Arantazu Zubeldia Plazaola ahizpek. Bide batez, Erei Elkartasunerako elkartearen beste asmo batzuk ere aurreratu dizkigute.
Txutxin gogoan, Korpus atarian 31.05.2024 5:30
Oñatz dantzarien "Korpus-maratoia" hasi da goizean. Aurretik, Ane Irazabalekin berba egin dugu. Eta atzoko Osoko Bilkuran Txutxini buruz esandakoak ere berreskuratu ditugu.
Arantzazu Afrikarekiko topagune izango da bihar 31.05.2024 18:13
Afrika gogoan, urteroko jardunaldiak izango dira bihar, goiz eta arratsalde, Gandiaga Topagunean. Egitarauaren berri eta bestelako xehetasunak eman dizkigu antolakuntzan diharduen Iñigo Odriozolak.
Korpus prozesioaren inguruko hainbat debeku, Parrokiako liburuetan jasota 30.05.2024 6:57
Parrokiako "Cuentas de fabrica" liburuetan, elizaren diru kontuak eta abar jasotzen dira. Asko dira Korpus prozesioari erreferentzia egiten diotenak.
Korpus prozesiñorako jantziak gertu dituzte Santa Anako mojek 30.05.2024 22:24
Idoia Moiua moja klaratarrarekin berba egin dugu eta Korpus prozesiñoan parte hartuko duten San Migel eta apostoluen jantziak gertu daudela azaldu digu. Arropa, oinetako, kareta eta bestelakoak nola zaintzen dituzten kontatu digu.
Deskantsua hartu eta abuztuan Polonian berriro lehiatzeko prestatzea, Malen Osaren helburuak, orain 29.05.2024 7:24
Zegama-Aizkorri maratoian bizitakoak asimilatzen jarraitzen du Malen Osak. Lasterketa amaituta belauneko mina sentitu zuen eta deskantsua hartuta, errekuperatzea espero du. Hurrengo helburua, Polonian abuztuaren 18an izango duen lasterketa berria ondo prestatzea izango dela esan digu, Zegama-Aizkorrin bigarren egin baina inoiz irabazteko ametsa duen oñatiarrak.
Emakumion Etxia, ondorioen aurkezpena bihar 28.05.2024 20:59
Azken hilabeteotan luzatu den parte-hartze prozesuaren ondorioak aurkeztuko dira bihar, Eltziako Topagunean, 19:00etan. Prozesuaz, ondorioez eta hurrengo urratsez berba egn dugu Jone Arriolabengoa, Berdintasun teknikariarekin.
Debagoiena bailara taldeak liga amaitu du 27.05.2024 2:52
Aitor Guridi "Txisto" entrenatzailearekin berba egin genuen ligako azken partidaren amaieran, larunbatean. Denboraldi gogorra izan da taldearentzat baina amore eman gabe, gogotsu aritu direla azpimarratu digu, hurrengo denboraldian entrenatzaile jarraituko duen "Txisto"k.
Iruña-Veleiaz hitzaldia, ostegunean 27.05.2024 20:10
"Iruña-Veleia martxan" taldeko kide den Jose Mendiak emango du hitzaldia, eta indusketei buruz eta grafitoen auziari buruz arituko dela aurreratu digu. Indusketa lekuan hondeamakina batekin ari direla ere salatu du. Argazkiak, ostegunean, maiatzak 30, Kultur etxean emango duen hitzaldian erakutsiko ei ditu.
Areto futboleko Gipuzkoako finalak bihar Oñatin 24.05.2024 10:52
Kopa eta liga txapelketetako kadete, jubenil eta senior mailako zortzi finalak jokatuko dira bihar Zubikoa Kiroldegian. Aloña Mendi elkartearen 75. urteurrenaren haritik animatu dira finalak gurera ekartzera, eta arratsaldeko finalen atsedenaldian, gainera, Aloña Mendiko gimnasia erritmikako lagunek erakustaldia eskeiniko dute. Xehetasun guztian Santi Bernalek eman dizkigu.
Energiaren gaia bigarren urtez landu da Eskola Agenda 2030an 24.05.2024 23:30
Herriko ikastetxe guztietako 1500 ikasle inguruk parte hartu dute Eskola Agenda 2030 programan. "Energia eskuragarria eta ez kutsatzailea" gaiaren bueltan aritu dira, iazko diagnostikotik abiatu eta ekintza plan bat garatuz. Egindako lanaren berri eman digu Arazi elkarteko Nerea Ibañez koordinatzaileak.
Caritasen "Taupagunea" Oñatin 23.05.2024 19:51
Gabonetan Donostian gauzatu zen kanpaina berezia da "Taupagunea". Caritas elkartea bera eta Gipuzkoan lantzen dituen egitasmoak ezagutzera emateko topagunea da. Maiatzaren 27tik 31ra, Foruen Enparantzan kokatuko den karpan garatuko da.
"Afrika-Europa. Klima aldaketaren nor-nori-nork" 21.05.2024 21:01
Mundukidek gaurko antolatu duen hitzaldiaren izenburua da. Mozanbiken 15 urte egin dituen Beñat Arzamendik emango du eta zeri buruz arituko den aurreratu digu.
"Bertigoak" hizpide MEDIKU KONTSULTAN 20.05.2024 27:42
Bertigoak beste gaitz baten sintoma direla argitu digu Juanjo Sagarzazu medikuak gaur. Kasu gehienetan, jatorrian, aparteko arazo larririk ez badago ere, medikura joan eta kontsulta egitea gomendatu digu.
"Olabartarrak" liburua ondu du Ander Lizarraldek 17.05.2024 27:59
Ahozkotasunean oinarritu du lana. Baserrietan eta etxeetan gordetako argazkiak izan dira abiapuntua eta, horiek aurrealdean, adinekoen testigantzek osatu dute libururako mamia. euskara batua eta bertakoa uztartuta.
Elkar Heziko ikasleek ETIKASI saria irabazi dute 16.05.2024 16:02
Betxilergo-1eko ikasleek parte hartu eta irabazi dute Euskadio Gazteriaren Kontseiluak antolatutako ETIKASI lehiaketa. Saria, hainbat formazio saio eta Poloniara bidaia dira. Taldeko bi kiderekin, iratirekin eta Uxuerekin berba egin dugu.
Naroa Garairekin berbetan 15.05.2024 14:22
Ointxe saskibaloi taldean dihardu oñatiarrak eta Espainiako 2. mailara igotzeko Final Four-a jokatzeko txartela eskuratu dute asteburuan. Granadan jokatuko den fasearen inguruko argibideak eman dizkigu Naroa Garaik.
Bigarren eskuko azoka, ekainaren 8an 14.05.2024 14:37
Prestaketa lanetan hasi da hiru laguneko taldea eta salgaiak eraman asmo dituztenei beraiekin harremanetan jartzeko eskaera egin du gurean Lierni Arregik
Podcasturi asemănătoare
Replaio nu este editorul podcasturilor; numele emisiunilor, coperțile și materialul audio aparțin autorilor lor și sunt distribuite prin fluxuri RSS publice