Oñati Irratia

Podcast Oñati Irratia

News EU ↓ 1289 episódios

Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa

Não deixe de visitar o site do podcast e apoiar quem o produz: www.ivoox.com

Autor

Oñati Irratia

Categoria

News

Site do podcast

www.ivoox.com

Último episódio

10 de jul de 2026

Onde ouvir?

Podcasts no app Replaio Radio Em breve

Os podcasts estão chegando ao app. Instale agora e seja o primeiro a descobrir um jeito totalmente novo de curtir podcasts

Baixe no Google Play Instale grátis Android 5 mi+ downloads · nota 4,8 iOS em breve

Episódios

Gimnasia erritmikoko zuzendaritza talde berria ezagutzen 22.03.2023

17 urteren ostean, Resu Muruak gimnasia erritmiko saileko presidente kagua utzi du. Guraso talde berri batek hartu dio lekukoa saila kudeatzen. Zuzendaritza berriko bi kide eta entrenatzailea izan ditugu Oñati Irratian.

"Euskal kominigintza" erakusketan 21.03.2023

Mikel Begoña "Euskal kominigintza 1975-2020" erakusketaren komisarioetako bat da. Kultur etxean martxoaren 31ra arte ikusgai dugun erakusketaren inguruko xehetasunak eman dizkigu.

Urgain-Errekaldeko sukalde eta jangela berria ezagutu ditugu 20.03.2023

40 urte inguru ditu Errekalde herri eskolak eta hasieran egin ziren sukaldea eta jangela berritzearen premia zegoen. Kontserjearen etxea zena hartuta, espazioa zaharberritu ez ezik, handitu eta berrantolatu da. Lanak amaituta, sukaldea eta jangela berriak ikusten egon gara. Bide batez, eskolako jolasgunean Udalak egin asmo dituen lanak ere azaldu dizkigute Loreak eta Aintzanek, ikastetxeko zuzenda...

Arte jardunaldiak antolatu dira Antixena gaztetxean 17.03.2023

Apirilaren 12tik 26ra egingo dira Arte jardunaldiak baina antolatu diren tailer eta ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago jada. Egitaraua ez da ordea tailerretara mugatuko eta zein beste ekintza antolatu dituzten azaldu digu Mikel Garaik.

Debagoienatik ari gara! 16.03.2023

Ernaik 10 urte bete dituela eta "Debagoienatik ari gara" aldarrikapen eta ospakizun egitaraua antolatu da larunbaterako. Ernai gazte antolakundeko bi kide, Aimar Loiti eta Eneritz Osinaga, hurbildu dira gure estudioetara, urteurrenaz, antolakundearen erronkez edota Elorrion apirilean egingo duten topaketaz aritzeko.

30. Oñatiko duatloia, larunbatean 15.03.2023

Berritasun ugari ekarriko ditu larunbatean, 30. Oñatiko Duatloiak. Ibilbide aldaketa, pantaila erraldoia, musika...Euskadiko txapelketa izango da gainera. Azken orduaren berri eman digu Xabi Luis antolakuntza taldeko kideak.

Ganbara faktoriaren hainbat hitzordu astebururako 14.03.2023

"Kontzertuak familian" ekimen berria martxan jarriko du Ganbara faktoriak larunbatean, "Orkestra barrutik ezagutzen" kontzertuaren haritik. Bezperan, ostiralean, "Kantari" udaberriko emanaldia eskainiko du Ganbara Kantu Eskolak.

Oñatiko KZguneak 20 urte! 13.03.2023

Kultur etxeko zaharberritze lanak amaitu eta gutxira egokitu zen KZgunea Santa Marina plazako eraikinaren goiko solairuan. Bertan jarraitzen du egun. Zer nolako zerbitzuak eskaintzen dituzten eta 20 urte hauetan izan diren aldaketak azaldu dizkigu Aitor Madridek.

Euskadiko V.Filosofia olinpiadetako finalistekin 10.03.2023

Elkar Hezi ikastetxeko hainbat ikasle sailkatu dira Euskadiko V. Filosofia olinpiadetako finalera, modalitate ezbedinetan. "Mugak eta justizia" gaiaren inguruan osatu dituzten lanei buruz berba egin dugu beraiekin.

Areto futboleko entrenatzailearekin 10.03.2023

Iñaki Iglesias, areto futboleko talde nagusiko entrenatzailearekin berba egin dugu, asteburuan liderraren kantxan jokatuko duten partidaz.

MUSIKALDIA kontzertuaz 09.03.2023

Oñatiko Musika Bandak kontzertu berria eskainiko du igandean: Musikaldia. Musikaletako doinuak nagusi izango dira eta Bergarako Candem Town Dance Studioko dantzariek parte hartuko dute. Kontzertuaren nondik-norakoak azaldu dizkigu Aitor Biain zuzendariak.

Kata-jarduna Gazteluaitzen asteburuan 09.03.2023

Gazteluaitzen, izenak iradokitzen duen gaztelurik egon ote zen jakin nahi du Antxon Arrietak eta Antxoka Martinez arkeologoarengana jo du laguntza eske. Martinezek zuzendutako kata-jarduna egingo da asteburuan eta zer nolako lana izango den azaldu digu Aranzadi elkarteko kideak.

Oñatiko munduko ziklo-kross txapelketaren 70. urteurrena 08.03.2023

1953ko martxoaren 8an jokatu zen Oñatin munduko ziklo kross txapelketa. Lasterketa bertatik bertara ikusi zuen Jerardo Elorza gonbidatu dugu eta probaren eta garaiko Oñatiko eta kirolaren kronika egin digu.

Germinatuak, sendabelarrak eta gibela aztergai 07.03.2023

"Naturaren erritmoetara elikadura, natura eta ongizatea uztartuz" tailer zikloari dagokion hurrengo hitzordua larunbatean, martxoak 11, beteko da. 11:00etatik 13:30etara elikadura plana berrikusi eta aztertuko da eta, bereziki, geminatuak landuko dira. Gainera, sendabelarren erabileraren inguruan sakonduko dute Natur eskolako lagunek. Zikloari dagokion 5. tailerraz argibideak eman dizkigute Amaia...

"ATZO, ETZI. Oñatiko kultur ondare etnografikoa" liburu berria 06.03.2023

"Erreusak" proiektuari esker egin zen fitxa osatze eta informazio bildumatik sortu da "ATZO,ETZI. Oñatiko kultur ondaren etnografikoa" liburua, Jerardo Elorza bildumako 4. zenbakia duena. Liburuan, 2021ean jaso zen informazioa laburbildu behar izan du Arantzazu Sagarzazu Sacristanek eta lana nola osatu duen azaldu digu.

Antixena gaztetxeko martxoko egitaraua 02.03.2023

Musika aukera zabala izango da martxoan ere Antixena gaztetxean, eta lehenengo asteburutik hasita, gainera. Hilerako dagoeneko lotuta duten egitarauaren berri eman digu Beñatek.

Martxoko ALKATEAREKIN BERBETAN 02.03.2023

Agintaldiko azken ALKATEAREKIN BERBETAN saioa egin dugu Izaro Elorzarekin eta herritarren galdera asko ekarri ditugu mahai gainera: San Martinen ikusten ari diren exkabadoren arrazoia, energia komunitateak sortzeko aukera, konpostaren banaketa, Sancti Spiritus unibertsitatearen berritze lanak...

Aloña Mendiko Txirrindularitza saila 01.03.2023

Laurunbatean aurkeztu zuen Aloña Mendik kategoria ezbedinetan izango dituen txirrindulari taldeak. Gainera, kadete eta jubenilek asteburuan hasiko dute denboraldia. guztiaz aritu gara Aloñako txirrindularitza saileko ordezkariekin.

Martxoko Kontzejupetik aldizkariaren edukiak aurreratzen 01.03.2023

Emakume asko protagonista dira martxoko Kontzejupetik aldizkarian, zenbaiti egindako elkarrizketen ingurukoak aurreratu dizkigu Iñigo Arregi lankideak.

"Kantari" saioa Gaztelekuan, domekan 28.02.2023

Goiena telebistako "Kantari" saioaren 8. aldia Bergaran hasi zen, urtarrilean. Orduan grabatutako artista gazteen lehen saioak asteburuan eman dira. Baina telebista kamerak Oñatira, Gaztelekura, etorriko dira igandean, herriko 7-11 urte bitarteko haurren kantu eta dantzak grabatzera. Saioaren aurkezlearekin, Beñat Arizabaletarekin berba egin dugu.

Saharar errepublika aldarrikatu zela 47 urte dira gaur 27.02.2023

Eta urteurren hori Oñatin dauden sahararrek nola bizi duten jakin nahi izan dugu 16 urteko Larbi Mohamed-ekin berba eginda. Historia errepasatzen ere lagundu digu.

Urbiara generoa eramateko hamaika garraiobide 24.02.2023

Peio Bilbao fondako arduradunarekin berba egin dugu. Generoa erosi eta Urbiara autoz iristeko asmotan harrapatu dugu baina ikusi egin behar bidean zenbat elur berri pilatu den.

"Anonyme popular" Gaztelekuan, domekan 23.02.2023

Proiektu berriaz eta Oñatin eskainiko duten emanaldiaz galdetu diogu Igor Elortza bertsolariari eta "Anonyme popular" egitasmoko lehen sustatzaileari.

Txantxiku arkulariak taldea gaurko Kirolen txokoan 22.02.2023

Gorka Bikuña izan dugu gonbidatu eta Txantxiku arkulariak taldea nola dagoen eta 2023rako dituen asmoak azaldu dizkigu

Larraña etxea, etengabeko egokitze ahaleginean 21.02.2023

2018ko urrian ireki zenetik 800 lagun baino gehiago pasa dira Larraña etxetik. Hasieran, bakarrik zetozen mutil gazteak izan ziren gehiengoa, egun, familia ugari hartzen dituzte. Lau urteko ibilbide honetan etengabe moldatuz, egokituz ari direla adierazi digu Nerea Maiztegi arduradunak.

Ouça o podcast Podcast Oñati Irratia no Replaio

Rádio e podcasts em um só app - grátis e sem cadastro. Instale hoje e não perca o lançamento

Baixe no Google Play

O Replaio não é o publicador dos podcasts; os nomes dos programas, as capas e o áudio pertencem aos seus autores e são distribuídos por feeds RSS públicos