Euskadi Irratia (EITB)
Norteko Ferrokarrilla
Zientzia eta teknikari buruz jakin beharreko guztia, Gillermo Roak aurkeztuta, Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean. Azken asmakizunak, ikerkuntza, ikertzaileak... Zientziaren inguruan zer ari den mugitzen jakin nahi?
Não deixe de visitar o site do podcast e apoiar quem o produz: www.eitb.eus
Autor
Euskadi Irratia (EITB)
Categoria
Site do podcast
Último episódio
21 de mar de 2025
Onde ouvir?
Podcasts no app Replaio Radio Em breveOs podcasts estão chegando ao app. Instale agora e seja o primeiro a descobrir um jeito totalmente novo de curtir podcasts
Episódios
Pozoiak: hiru urte Agatha Christierekin 20.09.2024 57:30
Hiru urtez aritu gara Mentxu Aiertza dibulgatzailearekin Agatha Christiek haren liburuetan erabilitako pozoiei buruz hitz egiten. Orain, atal horri bukaera emateko, atzera begiratu dugu eta laburpen bat osatu dugu hitz egindakoarekin. Hortaz, pozoien atalaren azken saioa da. Agatha, eskerrik asko....
Sabbatic, 10 urtez adimen artifizialaren bidean 13.09.2024 58:00
Hamar urte bete ditu Sabbatic enpresak. Adimen artifiziala erabiltzen dute enpresetako kudeaketan laguntzen duten softwareak sortzeko. Arkaitz Bastida Vidal zuzendariarekin izan gara haien lana ezagutzeko, eta adimen artifizialaren oihartzunaz hitz egiteko....
Hizkuntza minoritarioetan egindako zientziaz 28.06.2024 55:42
CERU elkartearen kongresua bisitatu dugu Newcastlen, Ingalaterran. Irene Etxebarria eta beste kideek eskatu diote Gillermo Roari euskaraz egindako zientziaz hitz egitea. Kongresuaren berri, "Norteko Ferrokarrilla saioan. ...
Agatha Christieren pozoiak: errizinoa 21.06.2024 54:48
Mentxu Aiertza etorri zaigu Agatha Christieren beste pozoi bati buruz hitz egitera: errizinoaz....
Haritz Sardon: kimikari baten ibilbide profesional oparoa 14.06.2024 54:49
Haritz Sardon (EHU) kimikariaren ibilbide profesional oparoa ezagutu dugu....
Lolamizina, antibiotiko itxaropentsu bat 07.06.2024 57:58
Lide Arana EHUko biokimikariarekin lolamizina antibiotiko itxaropentsuaz aritu gara. Gainera, Ana Galarragak eta Inhar Lopezek Elhuyar aldizkariaren ekaineko zenbakiaz hitz egingo digute. ...
Zientzia Azoka eta Fotciencia 31.05.2024 58:02
Zientzia Azokaz aritu gara Ainhoa Illarramendi irakaslearekin eta Isabela Apezetxea eta Izadi Balda ikasle eta irabazleekin. Gainera, Materiaren Fisikaren Zentroko Idoia Mugika FOTCIENCIAz aritu da....
Aitana Lertxundi Manterola 24.05.2024 58:12
Aitana Lertxundi Manterola (EHU), PARC proiektuaz: pertsonen biomonitorizazioa, hainbat substantzia kimikoren eragina ikertzeko....
Zientzia Azoka 17.05.2024 55:51
Elhuyarrek anel Solabarrieta izan dugu, Bilbon egingo duten Zientzia Azokaz hizketan....
Likido ionikoen mundu zabala Kimika teorikoaren ikuspuntutik 10.05.2024 55:16
EHUko Eli Rezabal izan dugu gonbidatu: Likido ionikoen mundu zabala Kimika teorikoaren ikuspuntutik....
Agatha Christieren pozoiak: talioa 03.05.2024 56:05
Mentxu Aiertzarekin, Agatha Christieren pozoiak aztertzen jarraitu dugu. Oraingoan, talioaz aritu gara....
Matematikari euskaldunen topaketa 26.04.2024 54:52
UEUko Naiara Arrizabalaga eta ELi Alberdi izan ditugu, matematikari euskaldunen topaketaz hizketan....
Adimen artifizialaren alborapenak 19.04.2024 55:53
Adimen artifizialaren alborapenei buruz ekitaldi batean grabatutako informatikarien iritziekin osatu dugu saioa: Itziar Irigoen, Xabier Saralegi, Olatz Arbelaitz eta Gorka Julio....
Euskarazko itzulpena automatikoaren azken teknologia 12.04.2024 55:44
Elhuyarreko Ander Corralekin aritu gara euskarazko itzulpena automatikoaren azken teknologiaz, adimen artifizialaren bitartez. ...
Zinema eta zientzia 05.04.2024 53:16
XX. mendearen hasieran hasi ziren garatzen zinema. Irudiak mugimenduan sortzeko ilusioa. Garapen horrek alde teknologiko konplexua izan zuen; hain zuzen ere, garai hartan hartutako erabaki teknologikoek gaurko estandarren jatorria izan ziren....
100.000 urteko neandertalak Bizkaian, Zientzia Azoka Noafarroako topaketa eta Eden proiektua 29.03.2024 56:15
Dimako Axlor aztarnategian 100.000 urte dituzten bi hortz fosilak topatu dituzte, eta 80.000 urte dituen beste bat. Gai hori aztertu dugu. Gainera, Elhuyarrek antolatzen duen Zientzia Azokak Nafarroako topaketaz aritu gara, eta Eden proiektua ere ezagutu dugu....
Norteko Ferrokarrilla (2024/03/22) 22.03.2024 53:50
Zientzia eta teknikari buruz jakin beharreko guztia, Gillermo Roak aurkeztuta, Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean. Azken asmakizunak, ikerkuntza, ikertzaileak... Zientziaren inguruan zer ari den mugitzen jakin nahi? Ostiraletan 22:00etan, eta igandeetan bazkalostean....
Matematikaz 15.03.2024 55:59
EHUko Txoni Matxain izan dugu Schródinger eta kuantikaren beste matematika batzuez hizketan eta Xiomara Gezuraga irakaslearekin, berriz, Matematikaren didaktikaz aritu gara....
Emakume zientzialariak eta Teknopolis 08.03.2024 57:26
Teknopolisek, ETBren zientzia saioak, 25 urte bete ditu. Nagore Rementeria eta Iñaki leturia izan ditugu bide luze honi buruz hizketan. Gainera, "Norteko Ferrokarrilla" saioan elkarrizketatu ditugun emakume zientzialarien hitzekin erreportajea osatu dugu....
Adime artifizial generatiboa 01.03.2024 57:50
Arantza Del Pozo (Vicomtech) eta Joseba Laka (Tecnalia), adimen artifizial generatiboaz. Txatbotak, irudigintza, programazio automatikoa eta gehiago. Gainera, Elhuyar aldizkariaren azken zenbakiaren berri eman digu Ana Galarragak. ...
Morfina 23.02.2024 53:07
Mentxu Aiertzarekin, Agatha Christie eta haren pozoiak: gaur, morfina....
Latxa 16.02.2024 54:31
Eneko Agirre eta Julen Etxanizekin aritu gara Latxa hizkuntza ereduaz....
Emakume Zientzialarien Eguna 09.02.2024 55:34
Otsailaren 11 Emakume Zientzialariaren Eguna denez, saio berezia izan dugu. Batetik, Donna Strickland izan dugu, Fisikako Nobel sariduna 2018an. Gainera, Eli Alberdi eta Lide Arana izan ditugu haien arloetan emakumeen egoera aztertzeko. ...
Hemoglobinaz eta CRISPR teknikaz 02.02.2024 53:48
Hemoglobinaz eta CRISPR teknikaz aritu gara Lide Arana EHUko biokimikariarekin....
Nola aplika daiteke matematikako jokoen teoria onkologian? 26.01.2024 54:07
EHUko Annick Laurellerekin aztertu dugu matematikako jokoen teoria onkologian nola aplikatu....
Podcasts parecidos
O Replaio não é o publicador dos podcasts; os nomes dos programas, as capas e o áudio pertencem aos seus autores e são distribuídos por feeds RSS públicos