Euskadi Irratia (EITB)

Lizardiren baratza

Society ES ↓ 99 episódios

Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron

Não deixe de visitar o site do podcast e apoiar quem o produz: www.eitb.eus

Autor

Euskadi Irratia (EITB)

Categoria

Society

Site do podcast

www.eitb.eus

Último episódio

25 de mar de 2025

Onde ouvir?

Podcasts no app Replaio Radio Em breve

Os podcasts estão chegando ao app. Instale agora e seja o primeiro a descobrir um jeito totalmente novo de curtir podcasts

Baixe no Google Play Instale grátis Android 5 mi+ downloads · nota 4,8 iOS em breve

Episódios

Jose Angel Irigaray: poesia-bidaia 16.01.2024

Jose Angel Irigaray idazle, poeta eta kulturgilea omendu dute Irun Hiriko Kutxa literatura sarietan. Medikua ofizioz, Bilboko Kafe Antzokiko ekintza kulturalaren kudeatzaile izan zen Irigaray, Ez Dok Hamairuko partaide izan zen, eta egun Oteiza Fundazioko eta Euskaltzaindiako kidea da. Bere idatziengatik ere da ezaguna, eta besteak beste, Benito Lertxundik sarri jarri die melodia bere poemei....

Philip Larkin: bizitzaren eite hutsal eta ezdeusa 09.01.2024

Philip Larkin poeta ingelesaren antologia zabala euskarara ekarri du Juanjo Olasagarrek, Susa argitaletxeak plazaratzen duen Munduko Poesia Kaierak bildumako 47. zenbakian....

Zazpi aldiz elur 02.01.2024

Gipuzkoak Mikel Laboari eskainitako Urrezko Domina jaso zuten haren senitartekoek 2008ko abenduaren 23an. "Mikel Laboa hil zen egunean elurra izan zen Arabako leku askotan". Hitz horiekin eman zion hasiera Bernardo Atxagak Laboari eskainitako laudorioari. Laboaren laudorioak zazpi aldiz elur izena hartu zuen....

Lizardiren antologia (eta 2)  26.12.2023

Lizardiren antologia poetiko berria aurkeztu duela Euskaltzaindiak eta Bernardo Atxagak ez duela gehiago emango irakurketarik Euskal Herrian, 2023. urteko kultur albisteen artean. Biak agur berean elkarturik euskara eta poesia giroan urtea ondo amaitzeko eta berria hobeto hasteko....

Lizardiren antologia (1) 19.12.2023

Euskaltzaindiak Xabier Lizardiren antologia poetiko berria aurkeztu du. Orain arte argitaratutako olerki guztiak biltzen dituen antologiarik osoena da, eta duela gutxi berreskuratu berri diren bi poemak ere jaso ditu....

God Save Shane 12.12.2023

Shane Macgowan abeslaria eta poeta irlandarra hil da, 65 urte zituela. The Pogues taldeko lider menderakaitzak etorkin-belaunaldi oso bati soinu-banda jarri zion. ...

Atxaga: c'est fini. 05.12.2023

Bernardo Atxaga idazlearen 'azken' irakurraldia,  Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean  ikusteko aukera izan zen,  Bittor Giral tronboi jotzailearen laguntzarekin....

Euskaren Nazioarteko Eguna 28.11.2023

Irakurri ditugu Uxue Alberdiren, Rikardo Arregi Díaz de Herediaren, Bernardo Atxagaren, Harkaitz Canoren eta Unai Elorriagaren testuak. Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu horrela...

Joxe Mari Iparragirre Patxi Andionen era 21.11.2023

1973an plazaratu zuen Patxi Andionek Iparragirreren kantuen moldaketekin osaturiko diskoa. Joxe Mari Iparragirre Patxi Andion'en era Andionen ibilbideko seigarren diskoa zen, euskaraz ondutako lehena eta bakarra....

Omako bas(h)o berpiztua 14.11.2023

Ibarrolarentzat basoa zen arte soziala egiteko lekurik onena, bertan elkartzen baitziren arte garaikidea eta historiaurreko artea. Omako basoan barrena goaz Beñat Axiarik, Joseba Irazokik, Julen Axiarik eta Oihan Oliarj-Inesek plazaratu duten Bas(h)oan disko berriko soinuak entzunez....

Aresti Madrilen 07.11.2023

Diktadura frankistaren biktimak oroitzeko eta omentzeko eguna ospatu dute Madrilen. Erreparazioa eta errekonozimendua emateko 18 aitorpenetako bat Gabriel Arestiri eman zaio. ...

Lizardiren baratza (2023/10/31) 31.10.2023

Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron...

Zarata eta hautsezko memoria 24.10.2023

Maialen Lujanbio bertsolariaren eta Xabier Erkizia soinu-artistaren egitasmoa da aHUTSAK HARTUa: "Zarata eta hautsa, beti dira aukerak. Haien partikulen gainean altxatu dira gure izateko erak eraikitzeko baliatu ditugun munduak. Gure museo partikular eta intimoak"....

Artista erraldoia da Oteiza 17.10.2023

115 urte beteko dira Jorge Oteiza artista oriotarra jaio zela. Urteurrena ospatzeko, Jorge Oteizaren erraldoia duen Egues Ibarreko erraldoien konpartsa Orion izango da, eta Pello eta Nikolasa Herriko bi erraldoiekin batera, kalejira egingo dute....

Usurbil: Euskal artearen gune bat 10.10.2023

Usurbilgo erdigunean dagoen Zumetaren muralak 50 urte bete ditu. Bisita egingo dugu bere buruaren museoarena egiten duen herrian. ...

Victor Jara: kantuaren zentzua eta arrazoia 03.10.2023

Berrogeita hamar urte Victor Jara artista eta militante komunista hil zutela. Indarkeria horren guztiaren gainetik Victor Jararen ahotsak bakean bizitzeko eskubidearen alde kantatzen jarraitzen du.  ...

Jon Mirande: poeta estratosferikoa 26.09.2023

Donostian, 2023ko Zinemaldian estreinatuko den Jon Miranderi buruzko dokumentala aitzakia hartuta, aste honetako saioa egin dugu kontraesanez betetako idazlea, gizon poliedrikoa eta ahalmen ikaragarriko pertsona izan zen Jon Mirande poetaren inguruan....

Irailekoak 19.09.2023

Poesia ardatz daukan egitasmoa antolatuko du Euskaltzaindiak Lekeition. Irailaren hondarrean egingo den lehen edizio honetarako, Mireia Calafell eta Antónia Vicens izango dira bi poeta gonbidatuak. Gainera, Iratxe Retolazak euskarazko poesian XXI. mendeak orain arte eman duena aztertuko du....

Zazpi gutun eta erditxo maitasunaren botanikariari 12.09.2023

Castillo Suarez idazlea 2022n izendatu zuen Euskaltzaindiak euskaltzain oso eta aurten irakurri du sarrera-hitzaldia Altsasun, jaioterrian. Miren Agur Meabek gutunen bidez eman dio erantzuna Castilloren hitzartzeari, Zazpi gutun eta erditxo maitasunaren botanikariari izeneko testuarekin....

Maitasunaren botanika 05.09.2023

Castillo Suarez euskaltzain oso izandatu berriak sarrera-hitzaldia uztailean irakurri zuen Altsasun, jaioterrian. 'Maitasunaren botanika' izeneko hitzaldian bere bizitzan eragina izan duten egile eta poema liburuak izan ditu gogoan Suarezek.  Irrati-urte berriko gure lehen irratsaioan haren berbaldia entzun dugu....

Poz data 27.06.2023

Joan Mari Irigoien idazlea izan zenari omenaldi beroa ...

Kirmen Uribe: euskararekin eta euskarari esker 20.06.2023

Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak jaso du 2023ko Laboral Kutxa-Eusko Ikaskuntza saria....

Olatu arteko txalupa arraroa (Joseba Sarrionandia eta Ines Osinaga) 13.06.2023

Duela ia hamar urte Joseba Sarrionandiak Habanan sortu zituen dozena bat testu. Orain, idazlea Euskal Herrian dela, letra horien jatorria eta zergatia azaldu ditu Ines Osinagaren musikaz lagunduta....

Artzeren hitz zoragarriak askotariko abestietan 06.06.2023

Joxan Artzek euskal kulturari, euskarari eta kantagintzari egin zion ekarpena oso aberatsa eta anitza da. Artzek hitzak jarri zizkion gure imajinario kolektiboan hain sakon errotuta dauden hainbat eta hainbat abestiri....

Mario Benedettiren ahots unibertsala 30.05.2023

Mario Benedettiren olerki-antologia euskarara ekarri du Susak. Munduko Poesia Kaierak bildumarako itzuli du Inma Errea itzultzaileak....

Ouça o podcast Lizardiren baratza no Replaio

Rádio e podcasts em um só app - grátis e sem cadastro. Instale hoje e não perca o lançamento

Baixe no Google Play

O Replaio não é o publicador dos podcasts; os nomes dos programas, as capas e o áudio pertencem aos seus autores e são distribuídos por feeds RSS públicos