Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Autor
Karrape irratia
Categoria
Site do podcast
Último episódio
25 de mar de 2026
Onde ouvir?
Podcasts no app Replaio Radio Em breveOs podcasts estão chegando ao app. Instale agora e seja o primeiro a descobrir um jeito totalmente novo de curtir podcasts
Episódios
2025.11.27 Esteban Arozena Goizuetako Artisau eta Nekazari Feria 27.11.2025 19:43
XXI. Artisau eta Nekazari Feria izanen da azaroaren 29an, larunbatean Goizuetan. Egun osoko egitaraua antolatu dute goizeko 10.00etan Feria ofizialki irikiz. Bertako produktu, artisau, musika, bazkari, kontzertu denetarik antolatu dute. Horrela kontatu digu Esteban Arozenak.
2025.11.27 Gaizka Leiza Piz&Lohi jaialdia 27.11.2025 24:03
VI. Piz&Lohi jaialdia izanen da Zubietan (Nafarroa). Edizio berri honetan inguruko eskualdetako musika talde ugarik parte hartuko du azaroaren 28 eta 29an. Ostiralean hasi eta larunbatean jarraituko du. Gaur Gaizka Leiza antolatzailearekin aritu gara hizketan.
2025.11.26 June Romatet ETB1eko SOS KANTAK ARRISKUAN programako erredaktorea 26.11.2025 7:40
ETB1eko SOS KANTAK ARRISKUAN programa grabatzen ari dira Leitzan. Aresoarren bandera kantua da berreskuratu eta grabatuko dutena. Bihar, azaroak 27 arratsaldeko 18.30etan Letizako Plazan. Gaur programaok erredaktoreetako batekin aritu gara hizketan gaiaren inguruan.
2025.11.26 Kristina Urrutia Euskara Teknikaria 26.11.2025 23:37
Euskara teknikaria Kristina Urrutia hamabostero izaten dugu gurean, Euskararen ingurukoak ekartzen ditu gurera, Euskara zerbitzutik egon daitezken albiste, Euskararen inguruko albiste, ekitaldi, ekimen etabarrak aipatzen ditu hamabostero asteazkenetan, gaur ere bisitan izan dugu
2025.11.26 Jove Landa eguraldia 26.11.2025 0:43
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2025.11.025 Goiuri Zabaleta Pilotaria 25.11.2025 8:26
Leitzako Pilotari Goiuri Zabaleta Rodriguezerekin aritu gara gaurko saioan. Mexiko Hirian munduko txapelketa batean aritu berri da eta brontzezko domina lortu du. Etxera bueltan berarekin aritu gara hizketan eta Mexikon izandako esperientzia kontatu digu besteak beste.
2025.11.25 Saioa Anaut eta Garazi Zabaleta Leitzako Gaztek Azmarren 25.11.2025 13:48
Leitzeko Gaztek Azmarren taldea sortu dute herrian. Gazteak elkartzeko helburu duen taldea. Hainbat hitzordu antolatu dituzte dagoeneko eta aurrenekoa abenduaren 23 eta 24rako antolatu duten egitaraua dago. Gaur taldeko bi bisitan izan ditugu eta horrela kontatu digute.
2025.11.25 Ainara Saralegi Sagastibeltza eta Maddi Fernandino Perurena Lañaide Gazte Talde Feminista 25.11.2025 14:31
Azaroak 25 ditu gaur, Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarzteko Nazioarteko Eguna. Mobilizazio eguna beraz Nazioartean eta hemen ere Euskal Herrian eta gure herrietan hainbat hitzordu antolatuta daude. Euskal Herriko Mugimendu Feminstak parte hartzera deitu du, Lañaide Gazte talde Feministak bat egin du deialdiekin.
2025.11.25 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 25.11.2025 8:42
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik
2025.11.25 Joxe Landa eguraldia 25.11.2025 0:37
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2025.11.24 Migel Mari Elosegi -Luze- Zuhaitz Mugarroak Kontserbatzeko Lanak 24.11.2025 11:47
Zuhaitz Mugarroak Kontserbatzeko Lanak eginen dituzte beste behin ere gurean. Lehenengo aldiz 2007an etorri ziren atzerritik hainbat aditu eta hainbat zuhaitz mugarratu zituzten. Aste honetan ere horretan ariko dira eta asteazekean hitzaldia emanen dute. Gaur gaiaren inguruan Migel Mari Elosegirekin aritu gara.
2025.11.24 Mikel Zabaleta EHBILDUko Parlamentarioa 24.11.2025 20:41
Nafarroako parlamentura egin dugu gaurko saioan. Hilabetean behin han izaten gara Mikel Zabaleta parlamentariarekin. Eguneroko hainbat gai izaten ditugu hizpikde Milekin. Gaur hizketarako gai zenbait ere izan ditugu. Entzun elkarrizketa honetan eman digun informazioa.
2025.11.24 Joxe Landa eguraldia 24.11.2025 0:24
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2025.11.21 Sareak 25 urte Eneida Carreño - Martin Juanena - Unai Zabaleta 21.11.2025 40:08
25 urte igaro dira Aralar, Guaixe eta Karrape irratiek Sareko saioa hasi zutenetik. Guaixetik Alfredok hiru irratietako esatariak elkartu ditu eta 25 urte hauek eman dutenaren inguruan aritu dira hizketan: Eneida Carreño (Guaixe), Martin Juanena (Aralar) eta Unai Zabaleta (Karrape).
2025.11.21 Joseba Sagastibeltza Aurrerako Pilota Eskola 21.11.2025 10:35
Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak
2025.11.21 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitxa Elkartea Agenda 21.11.2025 5:42
Euskal Herriko Trikitixa Elkartean izan gara gaur. Ostiralero Andoitz Antzizarrekin aritzen gara. Andoitzke astero asteburuko agendaren berri eman te digu, asteburetan hitzordu ugari izaten baita. . Entzun elkarrizketa honetan Andoitzek astebururako eman dizkigun gomendioak.
2025.11.20 Jon Arangoa Leitzako EHBILDU Askatasun Haizea 20.11.2025 8:47
EHBILDU koalizioak manifestazio nazionala antolatu du azaroaren 22rako. Bilbon izanen da manifestazioa eta Askatasun Haizea lema aukeratu dute mobilizaziorako. Gaur Leitzako EHBILDU taldeko kide Jon Aragoarekin aritu gara hizketan. Horrela kontatu digu berak.
2025.11.20 Itxaro Zabaleta Garai Zentroa Nutrizionista 20.11.2025 16:01
Garai Zentroan Nutrizionista da Itxaro Zabaleta Leitzarra, kirolean espezializatua. Itxaro Zabaleta gurean, Karrape Irratian izanen da hamabostero. Osasuntsu elikatzeak duen garrantzia kontutan hartuta Itxarok hainbat irakaspen emanen dizkigu bere saioetan. Entzun saioa hemen.
2025.11.19 Unai Artola Aralar Udal Musika Eskola Ikastaroak 19.11.2025 13:25
Aralar Udal Musika Eskolara egin dut gaurko saioan. Bi ikastaro antolatu dituzte datozen hilabeteetarako. Musika Mugimenduak bata 2022. urtean jaiotako haurrei zuzendua eta Musikari Txikiak 1-3 urte bitartekoentzat. Ikastaroak emanen dituen irakaslearekin arigu gara gaurkoan.
2025.11.19 Mikel Bezunartea IRATXE kontsumitzaileen elkartea 19.11.2025 19:48
Hamabostero izaten den bezela, IRATXE kontsumitzaileen elkarteko Mikel Bezunartea gaur izan dugu gure saioan. Kontsumitzaileen eskubideen inguruan aritzen da hizketan. Informazio ugari emante du gurean. Besteak beste erreklamazio edo kontsulta ugariren inguruan.
2025.11.18 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 18.11.2025 7:48
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik
2025.11.18 Eki Mateorena Zozaia Nafarroako Bertsolari Txapelketa Finala 18.11.2025 8:17
Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerdiak bukatu dira. Argitu da zein bertsolari ariko diren Nafarroako Bertsolari Txapelketako Finalean. Zortzi bertsolarietatik hiru Leitzar izanen dira final handian. Gaur Eki Mateorena Zozaiarekin aritu gara hizketan.
2025.11.18 Iker Urkiola Erleta Eskola UPOA 18.11.2025 12:20
Erleta eskolara egin dugu gaurko saioan. Hamabostero Erleta eskolako zuzendaritza taldeko kideren batekin aritzen gara hizketan Erleta eskolaren inguruan. Informazio ugari jasotzen dugu eta bide batez, Erleta eskola herritarrengana hurbiltzen saiatzen gara.
2025.11.18 Harkatiz Delgado Liburuzaina 18.11.2025 27:32
Hamabostetik behin Leitzako liburuzaina Harkaitz Delgado gurean izaten da, izan ere liburutegiaren ingurukoak eta liburuen ingurukoak aipatzeko saio berezia egiten dugu, gaur ere bisitan izan dugu eta hainbat informazio jaso dugu liburutegiaren inguruan eta bertako jardueren inguruan
2025.11.17 Gabriel Saralegi Herri Kirolak 17.11.2025 12:31
Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
Podcasts parecidos
O Replaio não é o publicador dos podcasts; os nomes dos programas, as capas e o áudio pertencem aos seus autores e são distribuídos por feeds RSS públicos