Karrape irratia

Karrape Irratia

News EU ↓ 4412 episódios

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.

Não deixe de visitar o site do podcast e apoiar quem o produz: www.ivoox.com

Autor

Karrape irratia

Categoria

News

Site do podcast

www.ivoox.com

Último episódio

25 de mar de 2026

Onde ouvir?

Podcasts no app Replaio Radio Em breve

Os podcasts estão chegando ao app. Instale agora e seja o primeiro a descobrir um jeito totalmente novo de curtir podcasts

Baixe no Google Play Instale grátis Android 5 mi+ downloads · nota 4,8 iOS em breve

Episódios

2024.02.07 Mikel Bezunartea Iratxe kontsumitzaileen elkartea 07.02.2024

IRATXE kontsumitzaileen elkarteako kide MIkel Bezunartea izan dugu bisitan. Kontsumitzaileon kezka, galderak erantzuten ditu Mikelek. Gaur hipoteken gastuen erreklamazioen xehetasunak eman dizkigu. Oraindik ere erreklamatu daitezkela ere esan digu besteak beste

2024.02.07 Joxe Landa eguraldia 07.02.2024

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2024.02.06 Joseba Sanchez Mendialdea mankomuniatea 06.02.2024

2023. urteko laburpena egin digu Joseba Sanchez Mendialdea mankomunitateko teknikaria. Birziklapenari dagokionez nolako urtea izan ote da gurean? Elkarrizketa honetan erantzuna. Bestetik organikoarekin konposta egiteaz gain hemendik aurrera beste aukera bat ere izanen dela esan digu.

2024.02.06 AItziber Alduntzin Itzaire Haur Eskola 06.02.2024

Itzaire Haur Eskolako lagunekin aritu gara hizketan. Aitziber Alduntzin izan dugu gure saioan. Izan ere ikasturte hasieran egitasmo bat jarri zuten martxan eta horren ingurukoak galdetu dizkiogu Aitziber Alduntzini. Entzun elkarrizketa honetan zein egitasmo jarri zuten martxan.

2024.02.06 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 06.02.2024

Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik

2024.02.06 Joxe Landa eguraldia 06.02.2024

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2024.02.05 David Anaut alkatea 05.02.2024

Leitzako alkatea izan dugu gaur gure saioan. David Anautek udaletxeko eta herriko informazio ugari igortzen ditu gurean, udaletxeak dituen proiektu, lan… eta herriko hainbat gai ere jorratzen ditugu alkatearekin herritarrak uneoro herriaz informaturik egon daitezen

2024.02.05 Mikel Balentziaga Zakur txokoa 05.02.2024

Mikel Balentziaga zakur hezitzailea izan dugu gurean, hamabostero izaten da Karrape irratiko gure saioan, zakurren heziketan hainbat irakaspen ematen dizkigu hamabostero, egunerokoan landu beharrreko hainbat ariketen berri ere ematen dizkigu gure saioan Mikelek

2024.02.05 Aitor Arozena Ttipi ttapa aldizkaria 05.02.2024

Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du

2024.02.05 Maider Amantegi Leitzako zinegotzia PEDIATRIA 05.02.2024

Pediatria zerbitzurik gabe jarraitzen dute gure herriak. Gaur gaiaren inguruan aritzeko Leitzako udaletxeko zinegotzia, Maider Amantegi Urdalleta izan dugu gure estudioetan. Kezka handia dago herrietan eta udala lanean ari dela kontatu digu. Ostiralean Nafarroako Gobernuarekin bilera dutela ere esan digu.

2024.02.05 Joxe Landa eguraldia 05.02.2024

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2024.02.02 Iker Bengoetxea Aurrera futbo taldea 02.02.2024

Aurrerako futbo taldeko Iker Bengoetxea izan dugu ostiralero ostiralero bezela Aurrerako futbol talde desberdinen berri eman digu gaurkoan ere pasaden asteko emaitzak emateaz gain asteburu honetako partiden berri ere eman digu hona hemen Ikerrek kontatu diguna

2024.02.02 Iera Agirre Iturriaga Ados pilota 02.02.2024

Ados pilotak antolatu zuen binakako txapelketak laster eginen du ibilbidearen erdia. Asteburu honetan larunbatean eta igandean izanen dira jardunaldiak eta igandekoa, otsailaren 4koa alegia, Leitzan. Gaur Iera Agirre Iturriaga pilotariarekin aritu gara hizketan.

2024.02.02 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 02.02.2024

Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak

2024.02.02 Mikel Saizar Aresoko iñauteriak 02.02.2024

Asteburu honetan, gaur otsailak 2 hasita izanen dira Aresoko iñauteriak. Bi eguneko festa antolatua dute Aresoarrek eta gaur horren inguruan aritu gara hizketan bertako antolatzaile Mikel Saizarrekin. Lagunarteak antolatzen ditu iñauteriak eta Mikel bertako kide da, entzun elkarrizketa honetan.

2024.02.02 Miren Tirapu Kultur teknikaria 02.02.2024

Leitzako kultur teknikariarekin aritu gara gaurko saioan. Otsailean Leitzako Herri Aretoan izanen diren ekitaldien berri eman digu. Zinea, antzerkia, hitzaldiak, emanaldiak... Ekitaldi ugari antolatu dituzte. Mirenek eman dizkigu ekitaldien xehetasunak. Entzun hemen .

2024.02.02 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 02.02.2024

Euskal Herriko Trikitixa Elkartean izan gara gaur. Ostiralero Andoitz Antzizarrekin aritzen gara. Andoitzke astero trikitilari baten inguruko informazioa ekartzen digu eta baita asteburuko agenda ere. Gaurkoan Sakabi trikitilari handia hobeki ezagutu dugu besteak beste.

2024.02.02 Joxe Landa eguraldia 02.02.2024

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2024.02.01 Juan Jose Zubiri ‘IGNAZIO BERGARA GOIZUETARRAREN GUTUNAK. EDIZIOA ETA HIZKUNTZA AZTERKETA’ LIBURU 01.02.2024

2021ean kaleratu zen Jose Ramon Minondo goizuetarraren gutunak. Olaberria (Oiartzun). 1790-1807. Edizioa eta Hizkuntza azterketa lanaren segida da honako hau. Oraingoan ere, argitalpena bi liburuz osatua dago: alde batetik Edizioa, eta bestetik, Hizkuntza azterketa. Egileetako batekin aritu gara gaurko saioan.

2024.02.01 Amaia Azkue Negu trail Berastegin 01.02.2024

Azken urteetan bezela aurten ere Negu trail antolatu dute Berastegin. Igandean, otsailaren 4ean izanen da aurtengo edizioa. 300 lasterkarik parte hartuko dute aurtengo edizioan. Goizeko 10.00etan hasiko dena Berastegiko plazatik. Horrela kontatu digu Amaia Azkue antolatzaileak.

2024.02.01 Maialen Huarte Euskalerria irratia 01.02.2024

Euskalerria irratian sartu atera bat egin dugu ostegunero egiten dugun bezela. Iruñerriko informazioa jasotzen dugu bertatik eta horretaz, Maialen Huarte arduratzen da. Gaur ere hainbat gai izan ditu hizpide Euskalerria irratiko kazetariak. Entzun Iruñerriko informazioa.

2024.01.26 Iker Bengoetxea Aurrerako futbol taldeak 26.01.2024

Aurrerako futbo taldeko Iker Bengoetxea izan dugu ostiralero ostiralero bezela Aurrerako futbol talde desberdinen berri eman digu gaurkoan ere pasaden asteko emaitzak emateaz gain asteburu honetako partiden berri ere eman digu hona hemen Ikerrek kontatu diguna

2024.01.26 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 26.01.2024

Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak

2024.01.26 Ekain Pailazoa Slapstik 26.01.2024

Ihoteri ondorengo asteazkenean, ilbeltzaren 31an Ekain pailazoaren Slapstik ikuskizuna izanen da Leitzako Herri Aretoan. Arratsaldeko 18.00retan hasiko da emanaldia. Gaur Ekain Ibarguren pailazo eta malabaristarekin aritu gara hizketan. Entzun elkarrizketa.

2024.01.26 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 26.01.2024

Euskal Herriko Trikitixa Elkartean izan gara gaur. Ostiralero Andoitz Antzizarrekin aritzen gara. Andoitzke astero trikitilari baten inguruko informazioa ekartzen digu eta baita asteburuko agenda ere. Gaurkoan Sakabi trikitilari handia hobeki ezagutu dugu besteak beste.

Ouça o podcast Karrape Irratia no Replaio

Rádio e podcasts em um só app - grátis e sem cadastro. Instale hoje e não perca o lançamento

Baixe no Google Play

O Replaio não é o publicador dos podcasts; os nomes dos programas, as capas e o áudio pertencem aos seus autores e são distribuídos por feeds RSS públicos