Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Autor
Karrape irratia
Categoria
Site do podcast
Último episódio
25 de mar de 2026
Onde ouvir?
Podcasts no app Replaio Radio Em breveOs podcasts estão chegando ao app. Instale agora e seja o primeiro a descobrir um jeito totalmente novo de curtir podcasts
Episódios
2026.01.12 Iker Urkiola Erleta Eskola 12.01.2026 11:41
Erleta eskolara egin dugu gaurko saioan. Hamabostero Erleta eskolako zuzendaritza taldeko kideren batekin aritzen gara hizketan Erleta eskolaren inguruan. Informazio ugari jasotzen dugu eta bide batez, Erleta eskola herritarrengana hurbiltzen saiatzen gara.
2026.01.12 Aitor Arozena Ttipi ttapa 12.01.2026 6:48
Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du
2026.01.09 Eneko Villegas Irati irratia 09.01.2026 6:35
Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak
2026.01.09 Maite Aizpurua eta Maiane Etxeberri Infinitudrama -Promesarik Txikiena- 09.01.2026 18:10
Promesarik txikiena antzezlana zirrikitu bat da, laguntasunetik abiatuta komunitateari erreparatzeko. Horretarako, poesia eszenikoa, umorea, antzerki musikala eta lengoaia garaikidea baliatu dituzte. Infinitudramak gaur, urtarrilak 9, estreinatuko du Promesarik Txikiena antzezlana Leitzan.
2026.01.09 Eider Martirena Uitziko Iñauteriak 09.01.2026 10:59
Nafarroako lehenengo Iñauteriak hastear dira, bihar urtarrilak 10 Uitziko eta Eratsungo Iñauteriak hasiko dira. Guk Uitziko herrira egin dugu eta aurtengo Iñuterietan izanen denaz galdetu diogu Eider Martirenari eta berak kontatu digu aurtengo Uitziko Iñauterietan zer izanen den.
2026.01.08 Maria Larretxea Arkupeak elkartea 08.01.2026 9:30
Arkupea elkartera egin dugu gaurko saioan. Urteko lehenego boletina iada eskuetan dugun honetan Maria Larretxeari urte hasiera nola hasi duten galde diogu besteak beste. Boletina eskuetan antolatu dituzten bidai, ekitaldiren inguruan ere aritu gara hizketan.
2026.01.08 Itxaro Zabaleta Nurtrizionista Garai zentrua 08.01.2026 16:03
Garai Zentroan Nutrizionista da Itxaro Zabaleta Leitzarra, kirolean espezializatua. Itxaro Zabaleta gurean, Karrape Irratian izanen da hamabostero. Osasuntsu elikatzeak duen garrantzia kontutan hartuta Itxarok hainbat irakaspen emanen dizkigu bere saioetan. Entzun saioa hemen.
2026.01.07 Gabriel Saralegi Herri Kirolak 07.01.2026 12:29
Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
2026.01.07 Mikel Bezunartea IRATXE kontsumitzaileen elkartea 07.01.2026 19:49
Hamabostero izaten den bezela, IRATXE kontsumitzaileen elkarteko Mikel Bezunartea gaur izan dugu gure saioan. Kontsumitzaileen eskubideen inguruan aritzen da hizketan. Informazio ugari emante du gurean. Besteak beste erreklamazio edo kontsulta ugariren inguruan.
2026.01.05 Aitor Zabaleta ETZAKIT azken kontzertua 05.01.2026 16:23
ETZAKIT taldeak hirugarren eta ezken kontzertua emanen du gaur ilbeltzak 5, Oialume Biltokian. Aurretik ZUTIK elektrotxaranga izanen da eta 22.00etan kontzertua ondoren berriz DZ ariko da. Festa handia espero da gaur, horrela kontatu digu taldeko baxujole Leitzarrrak.
2026.01.05 Hiru Erregeen Kabalgatak Goizueta, Areso eta Leitzan 05.01.2026 15:49
Hiru Erregeen etorrera izanen da gaur gure herrietan. Goizueta, Areso eta Leitzan nola ospatzen dituzten kontatu digute bertako laguntzaile antolatzaileek. Entzun Gozieta, Areso eta Leitzako lagunak hurrenez hurren gaurko elkarrizketa hauetan kontatu digutena.
2026.01.05 Joxe Landa eguraldia 05.01.2026 0:31
Eguraldiaren berri eman digu Joxe Landak. Urteko lehenengo iragarpena egin digu Itziartik Joxek. Eguraldi hotzak ditugu azken egun hauetan eta negu giroekin jarraituko dugula dirudi datozen egunetan. Entzun gaur Joxe Landa egin digun iragarpena gaur goizean.
2026.01.05 Mikel Mundiñano Sare Herritarra Bilbo Manifestazioa 05.01.2026 6:39
Sare Herritarrak urtero bezela manifestazio nazionala antolatua du ilbeltzaren 10erako. Larunbatean arratsaldeko 17.00etan hasiko da mobilizazio handia nahiz eta egun guzian zehar hainbat ekitaldi antolatu dituzten. Horrela azaldu digu Mikel Mundiñano Sareko kideak.
2025.12.31 Goiuri Zabaleta Laboral Kutxa Binakako Txapelketa 31.12.2025 5:10
Laboral Kutxa Binakako Pilota Txapelketa hasi berria da eta tartean da Goiuri Zabaleta Leitzarra. Zabaleta Bertizekin ari da txapelketa eta beraien lehenego partidua irabazi egin zuten. Gaur Goiuri Zabaletarekin aritu gara hizketan gaiaren inguruan eta horrela mintzatu da.
2025.12.31 Gabriel Saralegi Herri Kirolak Asteasun 31.12.2025 10:14
Herri Kirolen inguruko informazioa jaso dugu gaurko saioan. Gaur abenduak 31 Asteasun izanen den Herri Kirol jaialdiaren ingurukoak kontatu dizkigu Gabriel Saralegik eta baita larunbatean jokatuko den urteko lehenengo apostuaren ingurukoak. Entzun elkarrizketa honetan.
2025.12.31 Inaxio Perurena Nafarroako Zilarrezko Domina 31.12.2025 5:57
Nafarroako Kirol Merituen inguruko dominak banatu zituen Chivite lehendakariak abenduaren 12an. Zilarrezko dominetako bat Inaxio Perurena Leitzarrarentzat izan zen. Gaurko saioan berarengana egin dugu eta berak kontatu dizkigu xehetasunak. Entzun elkarrizketa honetan.
2025.12.30 Iera Agirre Iturriaga Ados pilota Binakako txapelketa 30.12.2025 8:12
Ados pilotak Lauterdiko txapelketa bukatu bezela aurkeztu zuen Binakako Txapelketa Azpeitian. Larraintzarren eman zioten hasiera txapelketari eta martxora arte iraunen du. Gaur Iera Agirre Iturriaga pilotariarekin aritu gara binakakoaren inguruaan. Entzun hemen .
2025.12.30 Aitor Zabaleta Etzakit taldea konktzertuak 30.12.2025 19:21
Etzakit taldeak kontzertuak emanen ditu ilbeltzaren 2, 3 eta 5ean Oialume dantzalekuan. Kontzertu festa handia izanen dela aipatu digu Aitor Zabaleta taldeko baxujoleak. Ilusio handiz entsaiatzen ari direla eta kontatu digu. Entzun taldeko Leitzarrak kontatu diguna.
2025.12.30 Gorka Laurnaga Xorroxin Irratia 30.12.2025 14:02
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Gorka Laurnagak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Gorkaren eskutik
2025.12.29 Miren Latasa San Silvestre Lasterketa 29.12.2025 11:45
Leitzako Kiroldegiko arduradunarekin aritu gara hizketan. Miren Latasarekin kiroldegiaren inguruan aritu gara eta baita antolatu duten San Silvestre lasterketaren inguruan. Aurten berrikuntza bat ere sartu dutela kontatu digu. Entzun elkarrizketa honetan esandakoak.
2025.12.24 Liher Fernandez Orantzaroaren kanta 24.12.2025 21:36
Orantzaro eguna da gaur, abenduak 24. Leitzan ospakizun ugari izanen da. Gaurkoan Orantzaroaren inguruan kantu baten inguruan aritu gara. Liher Fernandez Leitzarrak Orantzaroaren Leitzako kantuari gehigarri bat egin dio. Horrela kontatu digu Leitzar gazteak.
2025.12.24 Joxe Mari Azpiroz Jeiki Abesbatza 24.12.2025 24:42
Jeiki Abesbatzak egun hauetan hainbat kontzertu emanen ditu. Joxe Mari Azpiroz Jeiki Abesbatzako kidearekin aritu gara gaiaren inguruan. Kontatua zigun agenda bete betea izanen zutela eta horrela ikasi dugu. Gaur abenduak 24, Orantzaro egunean ere parte hartuko du abesbatzak.
2025.12.23 Joseba Sanchez Mendialdea Mankomunitatea 23.12.2025 10:40
Hamabostean behin Mendialdea mankomunitateko teknikari Joseba Sanchez gurean izaten da, zoborren inguruko kudeaketa dela eta hainbat kanpaina, informazioren berri ematen digu, mezurik argiena ahalike ta zaborrarik gutxien sortzea dela aipatzen digu askotan, eta sortzen duguna ongi kudeatzea.
2025.12.23 Joxe Landa eguraldia 23.12.2025 0:28
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2025.12.24 Amaia Agirre ALKE kultur taldea ORANTZARO EGUNA 23.12.2025 13:36
Orantzaro eguna antolatua dute hainbat eragilek Leitzan. Bihar, abenduak 24, Orantzaro eguna izanen da gurean. Hainbat hitzordu izanen dira biharko egunarekin eta horren inguruko infomrazioa ekarri digu ALKE kultur taldeko Amaia Agirre Domentxek. Entzun hemen.
Podcasts parecidos
O Replaio não é o publicador dos podcasts; os nomes dos programas, as capas e o áudio pertencem aos seus autores e são distribuídos por feeds RSS públicos