Karrape irratia

Karrape Irratia

News EU ↓ 4412 episódios

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.

Não deixe de visitar o site do podcast e apoiar quem o produz: www.ivoox.com

Autor

Karrape irratia

Categoria

News

Site do podcast

www.ivoox.com

Último episódio

25 de mar de 2026

Onde ouvir?

Podcasts no app Replaio Radio Em breve

Os podcasts estão chegando ao app. Instale agora e seja o primeiro a descobrir um jeito totalmente novo de curtir podcasts

Baixe no Google Play Instale grátis Android 5 mi+ downloads · nota 4,8 iOS em breve

Episódios

2022.06.30 Ibai Azurmendi Txirrindularia 30.06.2022

Leitzako txirrindulari Ibai Azurmendirekin aritu gara gaurko saioan, orain aste batzuk istripua izan zuen bidera Orkatza aterata, geroztik txirrindularitzatik aparte egona da baina berriz ere bueltan da, horrela kontatu digu Ibai Azurmendik, hemen elkarrizketa

2022.06.30 Mikel Iriarte Plazako pilota txapelketa 30.06.2022

Aurrerak antolatzen duen Plazako binakako txapelketak aurrera darrai, gaur Mikel Iriarte antolatzailearekin aritu gara hizketan gure saioan eta datozen egun eta asteetan izanen diren partiden berri ere eman digu Leitzarrak hemen elkarrizketa oso osorik podcast honetan

2022.06.30 Xbier Zapatari Mendialdeko azoka ibiltaria Latasa 30.06.2022

Mendialdeko azoka ibiltariaren hurrengo saioa larunbatean izanen da uztailaren 1ean Latasan gainera egun horretarako Imotzko eguna ere antolatu dute bertakoak egitarau zabala antolatuz, horren inguruko informazioa guzia eman digu gaur Erasoko artisau Xabierrek Zapatarik

2022.06.30 Esther Arrupea Farmazialaria 30.06.2022

Hamabostean behin farmaziatik botikariak izaten ditugu gurean, Esther Arrupea eta Oihana Erviti, bakoitza hamabostean behin izaten da txandatuz, beraien lanbideari buruzko hainbat kontu izaten ditugu hizpide, asko dugula ikasteko eta kontutan hartu beharrekoak saioro erakusten digute

2022.06.29 Junkal Otxotorena Gizarte zerbitzuak 29.06.2022

Hamabostean behin Gizarte Zerbitzuetako lalgunak, profesionalak izaten dira gurean, eskaintzen duten zerbitzuen ingurukoak aipatzen dizkigute besteak beste, lekzio ederra izaten da, kontzientziazio kanpaina ugari , diru languntzen tramitazioa, agenda etabar luze bat izaten da hizketagairako saioan zehar

2022.06.29 Dabid Anaut Euskara teknikaria Abestiak 29.06.2022

Euskara teknikaria Dabid Anaut hamabostero izaten dugu gurean, Euskararen ingurukoak ekartzen ditu gurera, Euskara zerbitzutik egon daitezken albiste, Euskararen inguruko albiste, ekitaldi, ekimen etabarrak aipatzen ditu hamabostero asteazkenetan, gaur ere bisitan izan dugu

2022.06.28 Leire Karrera Aurrera KE pesta batzordea 28.06.2022

Leitzako Aurrera KE elkarteko pesta batzordeko Leire Karrera izan dugu gaur gurean, Plazaola aldizkariaren nundik norakoak aipatu dizkigu beste behin, ekainaren 30ean lanak aurkezteko azken eguna da eta Leirek inork ez duela lanik aurkeztu kontatu digu, horrek alarma piztu du antolatzaileen artean

2022.06.28 Alan E28JPlataforma 28.06.2022

E28JPlataformako kide Alan izan dugu gaur gurean, ekainaren 28a gaur LGTBIQ+ Harrotasunaren eguna dela eta hainbat hitzordu izan da Iruñean horren ingurukoak aipatu dizkigu Alanek eta gaur izanen den manifestazioaren ingurukoak ere kontatu dizkigu hemen elkarrizketa

2022.06.27 Iker Gomez LHL erronka urtemuga 27.06.2022

LHL erronka proba fisikoa egin zenetik urtebete igaro da gaur horren inguruko informazioa eman digu erronkan parte hartu zuen kdeetako batekin Iker Gomez gurean izan da gaurko saioan eta egun hura gogoratu dugu, hainbat helburu ere bete zituzten hemen Ikerrek kontatutakoa

2022.06.27 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola jardunaldiak 27.06.2022

Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltzarekin aritu gara hizketan gaurko saioan izan ere astebururako Esku pilota jardunaldiak antolatu dituzte Leitzan, Nafarroako hainbat pilota eskoletatik etorriko dira gurerea baita Valentzia eta Bartzelonatik ere horrela kontatu digu Josebak

2022.06.27 Goizane Arana UEMA Xalto udaleku ibiltaria 27.06.2022

UEMAk Xalto udaleku ibiltariak antolatu ditu, bi zutabe atera dira gaur (ekainak 27) goizean, bat Etxarri Arantztik eta Tolosatik bestea denak ostegunean Leitzan eginen dute topo, horren inguruko informazioa eman digu Uemako kide Goizanek gaurko saioan hemen elkarrizketa

2022.06.27 Aitor Arozena Ttpi ttapa aldizkaria 27.06.2022

Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du

2022.06.24 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 24.06.2022

Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak

2022.06.24 Pello Belauntzara Suhiltzaile profesionala suteak 24.06.2022

Leitzarra da bera, suhiltzaile profesionala eta gaur gurean izan dugu, Pello Belauntzaran. Nafarroan izandako suteen inguruan aritu gara hizketan Pellorekin, nolako egunak izan diren kontatu digu eta bere lanaren inguruan aritu gara, hemen elkarrizketa oso osorik

2022.06.24 Joan Arangoa Nafarroako Torturatuen sarea 24.06.2022

Nafarroako Torturatuen Sareak manifestazioa antolatu du biharko, (ekainak 25 larunbata), Iruñean izanen da manifestazioa, Nafarroako Torturatuen Sareak hasi zuen lanketaren inguruko informazioa jaso dugu gaur, hemen Jon Arangoak kideak kontatu diguna elkarrizketa honetan

2022.06.24 Eneko Villegas Irati irratia 24.06.2022

Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak

2022.06.23 Jaione Olazabal San Juan bezpera Areson 23.06.2022

Jaione Olazabal Aresoarrarekin aritu gara hizketan, gaur San Juan bezpera eguna nola ospatuko duten Areson kontatu digu, arratsalde iluntzean zehar hainbat hitzordu antolatuak daude afaria eta sua tarteko hemen Jaione Olazabal Aresoarrak kontatu diguna elkarrizketa honetan

2022.06.23 Asier Zaporeak Araizko Kablearen eguna 23.06.2022

Araizko Zaporeak elkarteko kide Asierrerekin aritu gara hizketan gaurko saioan asteburu honetan Gaintzan kablearen eguna ospatuko dute oso egun berezia da ohiturak gogora ekarriz, gure arbasoek erabiltzen zuten teknika belarra menditik baserrietara jeisteko entzun elkarrizketa

2022.06.23 Ander Perez Nafarroako bertsozale elkartea 23.06.2022

Nafarroako betsozale elkarteko kide Ander Perezekin aritu gara hizketan atzo aurkeztu zuten Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, kanporaketa, finalerdi eta finalarekin osatuko da ohi den bezela aurten finala Iruñeako Nafarroa arenan izanen da, sarrerak bertsosarrerak.eus

2022.06.23 Junkal Otxotorena Gizarte zerbitzuak 23.06.2022

Hamabostean behin Gizarte Zerbitzuetako lalgunak, profesionalak izaten dira gurean, eskaintzen duten zerbitzuen ingurukoak aipatzen dizkigute besteak beste, lekzio ederra izaten da, kontzientziazio kanpaina ugari , diru languntzen tramitazioa, agenda etabar luze bat izaten da hizketagairako saioan zehar

2022.06.22 Mikel Zabaleta Leitzako alkatea 22.06.2022

Gaur Mikel Zabaleta Leitzako alkatearekin aritu gara hizketan, gai desberdinak izan ditugu hizpide, Herri Aretoak ikasturte honetan eman dituen hainbat datu aipatu dizkigu, San Juan bezpera ere hizpide izan du, hemen Mikel alkatearekin izandako elkarrizketa oso osorik

2022.06.22 Iker Urkiola Erleta eskola Irakaslea 22.06.2022

Erleta eskolan gaur (ekainak 22) oporrak hartuko dituzte, egun berezia izanen dela kontatu digu Iker Urkiola bertako zuzendaritza taldeko kide eta irakasleak, pesta polita antolatu dute, besteak beste hiru irakasleren erretiroa ere izanen da eta agur pesta antolatu dute

2022.06.21 Julian Zabaleta San Juan bezpera eguna 21.06.2022

San Juan bezpera dugu ostegunean, Leitzan ere ospatzen da eguna eta hainbat hitzordu jarri dituzte antolatzaileek, gaur Julian Zabaleta zinegotziarekin aritu gara hizketan eta berak eman dizkigu aurtengo San Juan bezeperako xehetasun guziak hemen elkarrizketa

2022.06.21 Malen Gorriztarango eguna 21.06.2022

Urtero antolatzen da Leitzako Gorriztaran auzoan bertako eguna, Gorriztarango eguna alegia, aurten ere izanen da, uztailaren 3an ospatuko dute festa handi bat tarteko horren inguruko xehetasunak eman dizkigu antolatzaile den Malenek gurean, eta herritarrei gonbidapera ere

2022.06.21 Iñaki Zabaleta ELA sindikatua 21.06.2022

ELA sindikatuko Iñaki Zabaletarekin aritu gara hizketan gaurko saioan atzo (ekainak 20) sindikatuan protestan egin zituen Bilbon eta Iruñean Etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko, sindikatuak datu batzuk ere eman zituen, Nafarroan 25.000 etxebizitza hutsik dago

Ouça o podcast Karrape Irratia no Replaio

Rádio e podcasts em um só app - grátis e sem cadastro. Instale hoje e não perca o lançamento

Baixe no Google Play

O Replaio não é o publicador dos podcasts; os nomes dos programas, as capas e o áudio pertencem aos seus autores e são distribuídos por feeds RSS públicos