Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Não deixe de visitar o site do podcast e apoiar quem o produz: www.ivoox.com
Autor
Karrape irratia
Categoria
Site do podcast
Último episódio
25 de mar de 2026
Onde ouvir?
Podcasts no app Replaio Radio Em breveOs podcasts estão chegando ao app. Instale agora e seja o primeiro a descobrir um jeito totalmente novo de curtir podcasts
Episódios
2022.07.29 Juan Ramon Lizarraga Musuzar ostatua 29.07.2022 12:36
Herriko hostalaritzan aritzen diren herritarrekin ari gara egun hauetan hizketan, gaur Musunzar ostatura egin dugu, festa aurrea nola bizi duten kontatu digute eta festetara begira ere jarri gara, zer eskaintza duten konatatu digu bertako Juan Ramon Lizarragak
2022.07.29 Andoitz Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 29.07.2022 11:19
Euskal Herriko Trikitixa Elkartera egin dugu gaurko saioan, Andoitzek bertatik datozen egunetan trikitxa, panderoa oinarri duten hainbat hitzordu kontatu dizkigu, festa ugari herri, auzo, hiri bazterretan beraz elkarrizketa honetan horietako agenda utzi digu Andoitzek
2022.07.29 Mikel Iriarte Plazako pilota txapelketa 29.07.2022 4:38
Aurrerak antolatzen duen Plazako pilota txapelketa iritsi da final erdietara, bihar larunbata uztailak 29 herriko plazan, horren inguruko informazioa eman digu gaur antolatzaile den Mikel Iriartek, entzun hemen txapelketaren nundik norakoa podcast honetan
2022.07.28 Iker Bengoetxea Aurrera KE futbol taldeak 28.07.2022 13:33
Aurrera KEko futbol taldeetan izena emateko epea zabalduta dago uztailaren 31 arte, maila desberdinetako talde ugari ditu Aurrera elkarteak, helburu ugari ditu eta horretan ari dira lanean gaur Iker Bengoetxea kidearekin aritu gara hizketan eta hasi duten lanketaren inguruan aritu gara
2022.07.28 Iera Agirre Ados pilota 28.07.2022 6:57
Ados pilotako Iera Agirrerekin aritu gara hizketan, Getariko Elkano bigarren sariketaren inguruan aritu gara besteak beste Leitzarra eta laguna finalera iritsi dira eta igandean jokatuko dute, egun berrean promozio mailan beste Leitzarra Goiuri ere ariko da finalean entzun elkarrizketa
2022.07.28 Patxi Beatrizenea jatetxea 28.07.2022 13:28
Leitzako Beatrizenea jatetxera egin dugu gaur eta festetara begira jarri gara beraiekin, festa aurrea nola bizitzen duten kontatu digute eta festetan zein eskaintza izanen duten ere kontatu digu bertako semeak, entzun hemen Patxikin izan dugu elkarrizketa osorik
2022.07.28 Unai Villacorta Hara Bi arropa marka 28.07.2022 14:57
Hara bi proiektua martxan jarri berri dute bi lagunek, arropa marka bat dela azaldu digu sortzailetak batek, Unai Villacortarekin aritu gara gaurkoan egitasmo berri honen inguruan, beraien berri jakin nahi izatera entzun elkarrizketa osorik podcast honetan
2022.07.28 Esther Arrupea Marmazialaria 28.07.2022 22:37
Hamabostean behin farmaziatik botikariak izaten ditugu gurean, Esther Arrupea eta Oihana Erviti, bakoitza hamabostean behin izaten da txandatuz, beraien lanbideari buruzko hainbat kontu izaten ditugu hizpide, asko dugula ikasteko eta kontutan hartu beharrekoak saioro erakusten digute
2022.07.27 Juanra Txalainak 27.07.2022 12:19
Torrea eszenan aste honetan Txalainak taldea izanen da, ostegunean (uztailak 28) kultura eta Euskara oinarri duen ekitaldia arratsaldeko 19.00etan izanen da gaur Txalainak taldeko Juanra izan dugu gurean eta berak kontatu digu zer den Txalainak eta zein musika egiten duten
2022.07.27 Kronika 1936. urtean fusilatuak Baternainen 27.07.2022 7:20
1936. urtean fusilatutako 10 gorpuzkin aurkitu dituzten Baternainen (Nafarroa), Aranzadi zientzia elkarteak topatu ditu gorpuak. Nafarroako Gobernuak dio litekeena dela Ezkabatik eramandako presoen hilotzak izatea. Honen inguruko kronika dugu entzungain hemen
2022.07.26 Ekaitz Astibia Torrea elkartea 26.07.2022 11:35
Torrea elkarteak aurten ere udarako emanak hasi ditu, Torrea eszena martxan jarriz lehengo astean Onki Xin taldearen ikuskizuna antolatu zuten txanda honetan Txalaina taldea izanen da ostegunean (uztailak 28), Torrean urteurreneko festa ere antolatu dute, horren inguruko informazioa jaso dugu gaur.
2022.07.26 Jose Manuel Iñarrea Dravet gaixotasuna 26.07.2022 27:11
Dravet gaixotasunaren inguruko informazioa jaso dugu gaurko saioan, Jose Manuel iñarrea Erratzuarrarekin aritu gara hizketan, Dravet gaixotasuna zer den kontatu digu eta zein ekimen jarri dituen martxan ere esan digu besteak beste, elkarrizketa honetan informaio guzia
2022.07.26 Aitor Arozena Ttipi ttapa aldizkaria 26.07.2022 8:02
Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du
2022.07.22 Mikel Zablaleta Leitzako alkatea 22.07.2022 20:02
Mikel Zabaleta Leitzako alkatea izan dugu gure saioan, eskola eremuan egitekoa ziren estalpearen lanak hasi dituztela kontatu digu baita hainbat inbertsio eginen dituela Nafarroako Gobernuak Leitzan besteak beste, hemen Mikel alkateak ekarri digun informazioa podcast honetan
2022.07.22 Andoitz Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 22.07.2022 12:30
Trikiti doinuaez gozatzeko aukera bikaina dugu Euskal Herriko hainbat herritan, horren ingurukoak aipatu dizkigu gaur ere Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko Andoitzek, datozen egunetako agenda ekarri digu gurera, aukera mordoska pestarako, hemen Andoitzek kontatu diguna
2022.07.22 Oinatz Mariezkurrena KATEZ taldea 22.07.2022 10:16
Leitzako KATEZ musika taldeko bateri jolea izan dugu gaur gurekin, udara nola dijoan kontatu digu eta kontzertu zenbaiten berri ere eman digu musikariak, gaur (uztailak 22) IRurtzunen kontzertua izanen dute, entzun KATEZ taldeko kideak gaurko saioan kontatu diguna
2022.07.21 Mikel Iriarte Plazako binakako pilota txapelketa 21.07.2022 6:24
Aurreark antolatzen duen Plazako binakako pilota txapelketaren inguruko informazioa jaso dugu gaurkoan, final laurdenetan dira dagoeneko asteburu honetan hala jokatuko dira, asteburuan jakinen dugu final erdietara zein bikote igarotzen diren, entzun Mikel Iriartek aipatutakoa
2022.07.21 Gabriel Saralegi herri kirolak 21.07.2022 9:35
Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
2022.07.21 Miren Gonzalez Elizondoko pestak 21.07.2022 16:09
Elizondoko pestak hasiko dira igandean uztailaren 24ean, gaurko saioan Elizondoko pestan inguruan aritu gara hizketan bertako antolatzaileetako batekin, Miren Gonzalez izan dugu gurean eta berak aurkeztu digu egitaraua. Egitarau zabala prestatu dute festetarako
2022.07.21 Oihana Erviti Farmazialaria "Estresa" 21.07.2022 22:07
Estresaren inguruan aritu gara Oihana Erviti Leitzako farmazialariarekin, momentu batean edo bestean estresa pasatzen dugu gehientsuenok, horren ondorioen inguruan aritu da gaurkoan farmazialaria gurea, entzun hemen Oihana Erviti farmazialariarekin izan dugun solasaldia
2022.07.20 AItor Agirrezabal Hatortxu Rock 2022 20.07.2022 22:14
Uztailaren 29 eta 30ean ospatuko da aurtengo Hatortxu Rock jaialdia aurten bi urteren ondondre berezia izanen dela kontatu ziguten antolatzaileek, gaur antolatzaileetako batekin aritu gara hizketan jaialdiaren inguruan Aitor Agirrezabalek kontatu diguna hemen elkarrizketa honetan
2022.07.20 Asier Juanbeltz Mendialdeko azoka ibiltaria Orokieta 20.07.2022 9:10
Orokietan izanen da Mendialdeko azoka ibiltaria, ingadean (uztailak 24 ), bertako produktuek hartuko dute protagonismoa eta baita mendialdeko artisauek ere postu ugari jarriko dituzte, gaur Asier antolatzailea izan dugu gure saioan eta berak eman dizkitu egun horretako xehetasunak
2022.07.19 Joanes Ilarregi Atekabeltz Gaztetxearen 17 urteurrena 19.07.2022 13:40
Larunbatean (uztailak 23) Leitzako Atekabeltz Gaztetxeak 17. urteurrenaren pesta eginen du goizeko 11.00etan txupinazoarekin hasita, gaur bertako kide Joanes Ilarregirekin aritu gara hizketan urteurrenaren inguruan, aurrera begira ere jarri gara, eta egitarauaren berri ere eman digu
2022.07.19 Gotzone Sestorain Baserritarra Nekazaria 19.07.2022 28:15
Azken boladan izaten ari diren muturreko tenperaturak, mendietako suteak, klima aldaketa, eredu aldaketa, bizimodu aldaketa... hainbat gai hizpide izan ditugu Gotzone Sestorain baserritarrarekin, luze eta zabal aritu gara, entzun hemen Gotzonek kontatu diguna
2022.07.18 Leire Karrera Aurrera KE pesta batzordea 18.07.2022 7:10
Aurrerako kide eta Pesta batzordeko kide Leire Karrerarekin aritu gara hizketan gaurko saioan, Plazaola aldizkariko azala aukeratzeko bozketa egin da asteburu honetan eta aiadanik irabzleen izen abizenak baditugu, berak modu honetan kontatu digu gaurkoan
Podcasts parecidos
O Replaio não é o publicador dos podcasts; os nomes dos programas, as capas e o áudio pertencem aos seus autores e são distribuídos por feeds RSS públicos