Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Não deixe de visitar o site do podcast e apoiar quem o produz: www.ivoox.com
Autor
Karrape irratia
Categoria
Site do podcast
Último episódio
25 de mar de 2026
Onde ouvir?
Podcasts no app Replaio Radio Em breveOs podcasts estão chegando ao app. Instale agora e seja o primeiro a descobrir um jeito totalmente novo de curtir podcasts
Episódios
2022.10.04 Miren Tirapu Leitzako kultur teknikaria 04.10.2022 8:15
Leitzako Kultur Teknikariarekin aritu gara hizketan gaurko saioan, Miren Tirapu izan dugu bisitan urrirako Herri Aretoan antolatu dituzten hitzorduen berri eman digu, urria ere gurean hitzorduen betea datorrela kontatu digu, hemen Mirenekin izandako hizketaldia
2022.10.04 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 04.10.2022 11:23
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Fernandoren eskutik
2022.10.03 Mikel Zabaleta Leitzako alkatea 03.10.2022 7:36
Leitzako alkate MIkel Zablaetarekin aritu gara hizketan, Mimukai proiektua dela eta Leitzako udalak saria jaso du Nafarroako Gobernuaren eskutik, gaur urriak 3 Iruñean egin dute sari banaketa, Mikel Zabaleta alkateak sariaren inguruko informazioa ekarri digu gurera
2022.10.03 Joseba Urkiola EITBko kirol zuzendaria 03.10.2022 16:05
Joseba Urkiolak urriaren 14ean saria jasoko du Iruñean, Nafarroako kazetarien elkarteak saria emanen baitio, gaur gure saioan izan dugu Leitzarra eta berak argitu dizkigu sariaren ingurukoak eta baita bere lanaren ingurukoak ere, entzun podcast honetan Josebak aipatu diguna
2022.10.03 AItor Arozena Ttipi ttapa 03.10.2022 7:35
Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du
2022.10.03 Eñaut Lasarte Leitzaldeko Sortu 03.10.2022 11:57
Leitzako Sortuko Eñaut Lasarterekin aritu gara gaurko gure saioan, sortuk gure eskualdean hainbat hitzordu antolatu ditu ostegunean urriak 6an hasita, gaurkoan Sortuko kideak hitzorduen inguruko informazioa eman digu, hemen Eñautek aipatu duena gure saioan
2022.09.30 Iker BEngoetxea Aurrerako futbo taldea 30.09.2022 5:40
Aurrerako futbo taldeko Iker Bengoetxea izan dugu ostiralero ostiralero bezela Aurrerako futbol talde desberdinen berri eman digu gaurkoan ere pasaden asteko emaitzak emateaz gain asteburu honetako partiden berri ere eman digu hona hemen Amaiak kontatu diguna
2022.09.30 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 30.09.2022 6:58
Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak
2022.09.30 Garbiñe Hernandorena KXK elkartea 30.09.2022 11:37
Kaxkabeltza elkarteak kanpaina berri bat hasiko du herrian urriaren 3tik aurrera, datorren asteleheneik aurrera alegia, udazkeneko kanpaina izanen da gaur Kaxkabeltza elkartera egin dugu eta Garbiñe Hernandorena bertako kidearekin aritu gara hizketan entzun hemen
2022.09.30 Miren Tirapu Kultur teknikaria 30.09.2022 15:19
Zine denboraldia hasiko da asteburu honetan Leitzan, gaur kultur teknikaria izan dugu gurean, Miren Tirapuk denboraldia zein pelikulak zabalduko duten kontatu digu, hortaz gain berrikuntza bat ere ekarri digu, zine bonuak ateratzeko aukera izanen dela denboraldi berrirako
2022.09.30 Susana Lasartea Aresoko Nazabal eskola 30.09.2022 9:25
Aresoko Nazabal eskolak 100 urte bete ditu hori dela eta bihar urriak 1 100. urteurrena ospatzeko pesta antolatu dute, egitarau aldekin egun osorako hainbat hitzordu antolatu dituzte, gaur Nazabal eskolako lagunekin aritu gara, Susana Lasartek hau guzia kontatu digu
2022.09.30 Andoitz Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 30.09.2022 5:23
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko Andoitzekin aritu gara gaur ere hizketan, asteburu honetako hainbat hitzorduren berri eman digu, erromeri, kontzertu, emanaldi ugari bada Euskal Herriko hainbat lekuetan, trikitixaz gozatzeko aukera alegia, hemen Andoitzek kontatu diguna
2022.09.29 Gabriel Saralegi Herri Kirolak 29.09.2022 15:45
Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
2022.09.29 Iraitz Lazkano UEMAko lehendakaria 29.09.2022 14:22
UEMAK Ikus-entzunezko kontsumoa udalerri Euskaldunetako datu nagusiak atera ditu ikerketa bat egin ondoren, gaur datu horien inguruko informazioa jaso dugu horretarako UEMA ra egin dugu eta bertako Iraitz Lazkano lehendakariarekin aritu gara hizketan hemen datuak
2022.09.29 Garbiñe Arkupeak elkartea 29.09.2022 8:46
Iksturte berri honetako hainbat kontu jakite aldera gaur Arkupeak elkartean izan gara, Garbiñek elkartearen inguruko informazioa eman digu, besteak beste lehenengo aldiz antolatu duten eta Leitzan emanen den zeramika ikastaroaren ingurukoak aipatu dizkigu
2022.09.29 Amaia Berdintasun teknikaria 29.09.2022 15:11
Hamabostean behin Gizarte Zerbitzuetako lalgunak, profesionalak izaten dira gurean, eskaintzen duten zerbitzuen ingurukoak aipatzen dizkigute besteak beste, lekzio ederra izaten da, kontzientziazio kanpaina ugari , diru languntzen tramitazioa, agenda etabar luze bat izaten da hizketagairako saioan zehar
2022.09.28 Mikel Zabaleta alkatea 28.09.2022 15:16
Leitzako alkatea izan dugu bisitan gaurko saioan, Mikel Zabaleta Leitzan dugun Inguruarte izeneko parajeaz aritu da, obra lanak hasiko dira datorren astelehenetik aurrera eta horren ingurukoak aipatu dizkigu, bertan aisialdi gunea egitekoa du Udaletxeak, entzun hemen
2022.09.28 Lorea Flores Ekotopaketak 28.09.2022 15:45
Ekotopaketak antolatu dituzte Portugaleten, Euskal Herri guzira egin dute deialdia bertan parte hartzeko irailaren 30etik urriaren 2ra arte, Portugaleteko Sastraka gaztetxean hainbat hiztordu antolatu dituzte, horrela kontatu digu Lorea Flores antolatzaileetako batek
2022.09.28 Dabid Anautr Euskara teknikaria 28.09.2022 17:49
Euskara teknikaria Dabid Anaut hamabostero izaten dugu gurean, Euskararen ingurukoak ekartzen ditu gurera, Euskara zerbitzutik egon daitezken albiste, Euskararen inguruko albiste, ekitaldi, ekimen etabarrak aipatzen ditu hamabostero asteazkenetan, gaur ere bisitan izan dugu
2022.09.27 Iera Agirre Ados pilota 27.09.2022 7:59
Ados pilotak antolatzen duen Plazaz Plazako pilota txapelketaren bigarren edizioa bukatu berri da Etxaurin jokatutako final handiarekin, partidu gogorra jokatu zuten pilotariak horrela kontatu digu protagonistetako batek, hauxe Ierak esan diguna, entzun hemen
2022.09.27 Joanes Ilarregi Martzol Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 27.09.2022 14:22
Hasi da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, lehenengo faseko saioak Getxo eta Arrasaten burutu berri dira, bigarren horretan, Arrasaten bi Leitzar izan genituan Joanes eta Xabat Ilarregi Maratzol, Joanesek irabazi zuen saioa ondorioz final erdietarako txartela eskuratuz, horrela kontatu digu berak
2022.09.27 Mikel Zabaleta alkatea 27.09.2022 4:38
Mikel Zabaleta Leitzako alkatea izan dugu gaur gure saioan. Udalak horrela salatu hirugarren eraso faxista izan da herrian, epe laburrean hirugarrena, "fuera de Leiza putos monos" jartzen duen mezua utzi diote herritar bati kotxearen errueda zulatzeaz gain, sinbologia nazia ere badakarki mezuak.
2022.09.27 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 27.09.2022 9:41
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Julen Zelaietaren eskutik
2022.09.27 Eneko Yurramendi Santxikorrota Herri Lasterketa 27.09.2022 14:31
Santxikorrota Herri Lasterketa antolatu du Agerraldiak Bardeetatik Argedas bitarte urriaren 2an, oso lasterketa berezia antolatu dutena eta helburu ugarirekin, gaurko saioan Eneko Yurramendi antolatzaileetako bat izan dugu eta berak eman dizkigu argibideak
2022.09.26 Oinatz Bengoetxea pilotaria agurreko partidua 26.09.2022 9:29
Urriaren 15ean emanen dio bukaera bere pilota ibilbideari Oinatz Bengoetxea Leitzarrak eta horretarako Leitzako plaza aukera tu du egitarau ederra dago antolatua egun horretarako pilota partidu desberdinak eta bazkaria eta pesta ere izanen dira, hauxe Oinatz berak kontatu diguna
Podcasts parecidos
O Replaio não é o publicador dos podcasts; os nomes dos programas, as capas e o áudio pertencem aos seus autores e são distribuídos por feeds RSS públicos