Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Não deixe de visitar o site do podcast e apoiar quem o produz: www.ivoox.com
Autor
Karrape irratia
Categoria
Site do podcast
Último episódio
25 de mar de 2026
Onde ouvir?
Podcasts no app Replaio Radio Em breveOs podcasts estão chegando ao app. Instale agora e seja o primeiro a descobrir um jeito totalmente novo de curtir podcasts
Episódios
2022.12.12 Mikel Zabaleta Leitzako alkatea 12.12.2022 22:51
Leitzako alkatearen saioa izan dugu gaur gurean, Mikel Zabaletak udaletxean esku artean dituzten hainbat gai ekarri ditu gurera, albiste onak ere tarteko baita aurrekontuen inguruko informazioa ere, hemen gaurko saioan Mikel Zabaleta Leitzako alkateak kontatu diguna
2022.12.02 Iker Bengoetxea Aurrerako futbol taldeak 02.12.2022 4:28
Aurrerako futbo taldeko Iker Bengoetxea izan dugu ostiralero ostiralero bezela Aurrerako futbol talde desberdinen berri eman digu gaurkoan ere pasaden asteko emaitzak emateaz gain asteburu honetako partiden berri ere eman digu hona hemen Ikerrek kontatu diguna
2022.12.02 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskoa 02.12.2022 8:52
Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak
2022.12.02 Juana Mari Saizar Euskararen eguna Areson 02.12.2022 12:59
Bihar abedua 3 larunbata Euskararen eguna izanen den honetan Areso Euskararen eguna ospatuko dute, horretarako goizean hasi eta iluntze arte egitarau zabala antolatu dute, horren ingurukoak aipatzeko Juana Mari Saizar Aresoarra gonbidatu dugu, horrela kontatu digu
2022.12.02 Marimi Odriozola Elikagaien bankua 02.12.2022 8:56
Pasaden astean Elikagaien bankuak antolatuta elikagai bilketa egin zen gurean, aste osoan aritu dira bilketan, gaur taldeko Marimi Odriozola etorri zaigu eta bilketaren hainbat datu eman dizkigu, oso pozik agertu da gurean Mariri, entzun podcast honetan kontatu diguna
2022.12.02 Ainhoa Cederna Garalur 02.12.2022 20:57
Hainbat eragileren eskutik 2022ko azaroaren 23an, Aranon sortu da Mendialdeko Behatoki Sozioekonomikoa. Behatoki honen funtzioa Mendialdeko Aktibazio Sozioekonomikorako Planaren gobernu, erabaki eta kontrol organo nagusia izatea da. Cederna Garalurreko Ainhoak horrela kontatu digu
2022.12.02 Andoitz Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 02.12.2022 7:29
Euskal Herriko Trikitixa Elkartera egin dugu gaurko saioan, bertako kide Andoitzekin aritu gara hizketan, gaur hasi eta datozen egunetan erromeri, kontzertu ugari izanen da eta horren inguruko informazioa eman digu Euskal Herriko Trikitixa Elkartetik Andoitzek
2022.12.01 Maitane Villabona Piz&lohipest musika jaialdia 01.12.2022 19:37
HIrugarren edizioa izanen du asteburu honetan Piz&lohipest musika jaialdia ostiral eta larunbatean izanen da, kontzertu ugarik joko du Zubietan, gaur antolatzaile eta musikari batekin aritu gara hizketan, Maitane Villabona Leitzarrak aurtengo egitaraua kontatu digu
2022.12.01 Unai Artola Musikari txikiak tailerra 01.12.2022 15:43
Aralar udal musika eskolak ikasturte honetan ere Musikari txikiak tailerra antolatu du 2020. urtetik 2022ra bitarte jaiotako haur eta beraien gursaoentzat, gaur tailerra emanen duen Unai Artolarekin aritru gara hizketan eta berak eman dizikitu tailerraren nundik norakoak.
2022.12.01 Miren Tirapu ZINEA 01.12.2022 16:06
Zine asteburua izaten da Leitza hilabeteko lehenengo eta hirugarren asteburua, lehenengoa izaki txanda honetan bi pelikula ikuste aukera izanen da Leitzako Herri Aretoan, larunbatean eta igandean 16.30etan Nire zirkua eta 19.00etan Black is beltza II:Ainhoa
2022.12.01 Hodei Gizarte zerbitzuak Tailerrak 01.12.2022 15:19
Azken asteetan hainbat tailer antolatu dituzte Gizarte zerbitzuetako familia txokotik, 0-3 urte bitarteko guraso, zaintzaileentzat besteak beste, gaur GIzarte zerbitzuetako Hodeik bizkarra zaintzearen garrantziaz aritu zaigu hainbat aholku emanez, entzun hemen
2022.11.30 Joxe Mari Azpiroz Jeiki abesbatza 30.11.2022 10:42
Jeiki abesbatzak kontzertua emanen du Leitzako Herri Aretoan abenduaren 3an larunbatean, Nafarroaren egunaren arira, eguerdiko 12etan izanen da kontzertua eta sarrera dohakoa. Gaur Jeiki abesbatzako kide Joxe Mari Azpirozekin aritu gara hizketan, kontzertuaren berri eman digu.
2022.11.30 Iñaki Zabaleta ELA sindikatua Nafarroako aurrekontuak 30.11.2022 12:43
ELA sindikatua oso kritiko agertu da Nafarroako aurrekontuekin, gaur ELA sindikatuko Ikerketa bulegoko arduradun Iñaki Zabaletarekin aritu gara gaiaren inguruan. Besteak beste ELAK Nafarroako aurrekoantuak "legealdiko okerrenak" direla adierazi du, entzun ELAko kideak aipatu diguna
2022.11.29 Gotzone Sestorain Nekazaria Etxalde Kuban 29.11.2022 41:40
Bertako nekazariekin egonaldia, bertakoekin jardunaldiak egin dituzte hainbat herrialdeetako nekazariek eta tartean Etxalderen izenean Gotzone Sestorain Leitzarra Kuban izan berri da, gaur gurera etorri zaigu bisitan eta Kuban bizitako esperientziaren inguruan aritu zaigu
2022.11.29 Maider Valencia Medikua 29.11.2022 13:48
Osasunbideko berrogeita hamar bat medikuk eskabide bat aurkeztu zuten, duela denbora dezente, lan-egutegian jaiegun gisa aitortutako egun baten bezperan guardia bat egin ondoren egun libre bat hartzeko eskubidea aitor ziezaietela eskatzeko. Baina berriki ikusi dute eskaera guzti-guztiak ukatu egin dizkietela. Gaura Maider Valencia medikuarekin aritu gara hizketan.
2022.11.29 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 29.11.2022 9:55
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Fernandoren eskutik
2022.11.28 Gabriel Saralegi Herri kirolak 28.11.2022 9:58
Herri kirolen inguruko informazioa jaso dugu,atzo azaroak 27 Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala ospatu zen, bertan 6 aizkolari aritu ziren lehian, gaur Gabriel Saralegik atzo finalean gertatuko guzia kontatu digu, entzun Aizkora txapelketako finalaren laburpena
2022.11.28 Miren Tirapu Leitzako kultur teknikaria agenda 28.11.2022 14:32
Abenduko agendaren inguruko informazioa ekarri digu gaur gurera Miren Tirapu kultur teknikariak, Leitzako Herri Aretoan hitzordu ugari antolatu dituzte datozen asteetako, zinea, antzerkia, hitzaldiak... denetarik izanen da abendua osoan, hemen Mirenek kontatutako
2022.11.28 Joseba Sanchez Mendialdea mankomunitatea 28.11.2022 6:06
Mendialdea mankomunitatetik teknikaria JOseba Sanchez izan dugu gaurko saioan, azken egunetan tuperrak banatzen aritu da gure herrietan mankomuniatea, gaur Joseba Sanchez teknikariak zenbat banatu dituzten, alegia, banaketaren zenbait datu emanen dizkigu
2022.11.28 Miguel Angel Llamas Pitu ahotsa.info 28.11.2022 11:53
Ahotsa.infoko kidea Miguel Angel Llamas Pitu izan dugu gaur gure saioan. Ahotsa.infok kereila kriminala aurkez tu Iruñeako udaltzaingo baten aurka, gaur kereila horren ingurukoak aipatu dizkigu Miguel Angel Llamas pitu kideak, entzun podcast honetan Pituk aipatutakoa
2022.11.28 Aitor Arozena Ttipi ttapa aldizkaria 28.11.2022 11:46
Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du
2022.11.25 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 25.11.2022 9:13
Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak
2022.11.25 Mikel Uriguena Euskadi Gayfriendly 25.11.2022 17:01
Euskadi Gayfriendly taldeko kide batekin aritu gara hizketan gaurkoan, gayfriendly talde mordoska sortu da azken aldian Euskal Herrian eta baita Euskal Herritik kanpo ere, horren inguruko informazio eta xehetasunak eman dizkigu bertako kide Mikel Uriguenak, entzun hemen
2022.11.25 Maddi eta Aitana Leitzako Lañaide talde feminista 25.11.2022 24:30
Leitzako Lañaide talde feministako lagunak izan ditugu bisitan gaurkoan, azaroak 25 ditu gaur eta egunaren inguruko irakurketa eta bestelakoak izan ditugu hizpide, horretaz gain gaurko egunerako antolatutako hainbat hitzorduren berri ere eman digute gaurkoan
2022.11.25 Andoitz Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 25.11.2022 5:12
Euskal Herriko Trikitixa Elkartera egin dugu gaurko saioan asteburua gain gainean agenda kontuak izan ditugu hizkpide Trikitixa elkarteko Andoitzekin, asteburu osoan hainbat kontzertu, erromeri bada Euskal Herriko eta kanpoko hainbat lekutan etzun Andoitzeko kontatu diguna
Podcasts parecidos
O Replaio não é o publicador dos podcasts; os nomes dos programas, as capas e o áudio pertencem aos seus autores e são distribuídos por feeds RSS públicos