Karrape irratia

Karrape Irratia

News EU ↓ 4412 episódios

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.

Não deixe de visitar o site do podcast e apoiar quem o produz: www.ivoox.com

Autor

Karrape irratia

Categoria

News

Site do podcast

www.ivoox.com

Último episódio

25 de mar de 2026

Onde ouvir?

Podcasts no app Replaio Radio Em breve

Os podcasts estão chegando ao app. Instale agora e seja o primeiro a descobrir um jeito totalmente novo de curtir podcasts

Baixe no Google Play Instale grátis Android 5 mi+ downloads · nota 4,8 iOS em breve

Episódios

2023.01.03 Gabriel Saralegi Herri Kirolak 04.01.2023

Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean

2023.01.03 AInara Saralegi Kabalgata 04.01.2023

Urtarrilaren 4 eta 5ean Leitzan hainbat ekitaldi antolatzen da 3 erregen etorrera dela eta, hori guzia besteak beste Aurrera elkartea aritzen da antolaketa lanetan, pajeen etorrera, kulunke jotzea eta kabalgata, horren inguruko informazioa eman digu Aurrerako kide Ainarak

2023.01.02 Mikel Zabaleta Leitzako alkatea 2023ko aurrekontuak 02.01.2023

2023ko aurrekontuak prest ditu Leitzako udalak, azekeneko batzarrean onartu zituzten, gaur Mikel Zabaleta alkatea izan dugu gurean eta 2023 urterako zein lehentasu jarri dituen udalak kontatu digu, entzun podcast honetan Leitzako alkateak aurrekontuen inguruan esandakoa

2023.01.02 Arantxa Agirre eta Kati Lasarte Kaxkalbeltza elkartea 02.01.2023

Kaxkabeltza elkarteak eguberrietarako kanpainan zozketa mundiala antolatu zuen eta aurrera darrai zozketan parte hartzeko aukerak, larunbatean izanen da zozketa eta Kaxkabeltza elkarteko bi kide izan ditigu guren hori guziaz aritzeko entzun kontatu digutena

2022.12.30 MIkel Ilarregi Leitzako Sare 30.12.2022

Sarek hainbat mobilizazio, ekitaldi antolatu ditu egun hauetarako Euskal Herriko hainbat auzo, herri, hirietan, tartean gurean Leitzan, gaur 19.00etan izanen da Leitzako ekitaldia, horrela gogorarazi digu Mikel Ilarregi Leitzako Sareko kideak, entzun pocast honetan

2022.12.30 Gabriel Saralegi Herri kirolak 30.12.2022

Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean

2022.12.30 Oihane Calderon Marokotik 30.12.2022

Leitzar ugarik aukeratu ditu egun hauek herritik kanpo igarotzeko horren adibide da Oihane Calderon, egun hauek guziak Marokon igarotzen ari dira eta gaur zuzenean berarekin aritu gara hizketan Marokotik bertatik, hemen podcast honetan bertatik kontatu diguna

2022.12.30 Andoitz Euskal Herriko Trikitixa elkartea 30.12.2022

Euskal Herriko Trikitxa Elkartera egin dugu gaur saioan, urtea bukatzeko erromeri, kontzertu zenbait bada eta horren inguruko informazioa jaso dugu elkartetik bertatik, Andoitzek hauxe guzia kontatu digu gaur, entzun podcast honetan trikitixa ardatz datozen orduetako agenda

2022.12.29 Kati Lasarte Gaztetxo denda 29.12.2022

Gaztetxo dendako Kati Lasarte jubilazioa hartu zuen atzo (abenduak 28) gaur berarekin aritu gara, batere jakin gabe, sorpresaz deitu diogu eta besteak beste 35 urte iriki zuela denda aipatu digu, entzun Gaztetxoko Kati Lasartek kontatu diguna dei berezi horretan

2022.12.29 Iera Agirre Iturraiga Ados pilota 29.12.2022

Ados pilotak antolatu duen binakako pilota txapelketak aurrera darrai hasierako hainbat partidu joaktu dira eta datozen egunean ere mordoska izanen dira horrela kontatu digu Ados pilotako Iera Agirre Iturriaga Leitzarrak, erantzun ona izaten ari direla ere esan digu, entzun hemen.

2022.12.29 Miren San SIlvestre lasterketa 29.12.2022

VII. edizioa izanen du aurten San Silvestre lasterketak Leitzan, abenduaren 31ean eta eguerdi partean ospatuko da lasterketak bakarka edo erreleboka ere parte har daiteke, eta mozorro xelebreenak oparia ere izanen du, hauxe guzia kontatu digu Miren antolatzaileak

2022.12.29 Mikel Mundiñano Sare 29.12.2022

Sarek prentsaurrekoa eman du aste honetan, ilbeltzaren 7an manifestazioa antolatu du Bilbon eta bihar ostirala abenduak 30 Nafarroako herri askotan hainbat ekitaldi ere antolatu ditu, horien inguruko informazioa eman digu gaur Mikel Mundiñano Sareko kideak

2022.12.27 Joxe Mari Azpiroz Jeiki abesbatza 27.12.2022

Jeiki abesbatzak kontzertua emanen du abenduaren 29an Leitzako elizan, kontzertu berezia izanen da izan ere beraiekin Jon Larraz biolontxelista ariko da, kontzertu berezia benetan arratsaldeko 19.00etan emanen dutena, gurean izan da gaur Joxe Mari eta horrela kontatu digu

2022.12.27 Miren Tirapu Kultur teknikaria 27.12.2022

KUltur teknikari Miren Tirapukin aritu gara gaurko saioan izan ere Leitzako Herri Aretoan urtarrilean izanen diren ekitaldien egitaraua kaleratu berri dute, denetatik izanen da urtarrilean, kontzertu, antzerki, zine, umeentzako ikuskizun... denetatik, entzun hemen Mirenek kontatu diguna

2022.12.27 Ibon Aranalde eta Harkaitz Delgado Leitzako Sare 27.12.2022

Leitzako Sareko kideak izan ditugu gaur gure saioan. Abenduaren 30ean Euskal Presoen eskubideen eta elkarbizitzaren aldeko ekitaldia antolatu dute Leitzako plazan, bide batez urtarrilaren 7rako Bilboko manifestaziorako gonbidapena ere egin dute, hemen elkarrizketa.

2022.12.27 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 27.12.2022

Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik

2022.12.23 Iker Bengoetxea Aurrerako futbo taldeak 23.12.2022

Aurrerako futbo taldeko Iker Bengoetxea izan dugu ostiralero ostiralero bezela Aurrerako futbol talde desberdinen berri eman digu gaurkoan ere pasaden asteko emaitzak emateaz gain asteburu honetako partiden berri ere eman digu hona hemen Ikerrek kontatu diguna

2022.12.23 Juan Mari Ugartemendia Aurrerako pilota eskola 23.12.2022

Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak

2022.12.23 Estitxu Lertxundi Ariztela denda 23.12.2022

Leitzako Ariztela dendak ateak itxiko ditu urtarrilean 31an, hori dela eta bertako produktua erdiprezioan dituzte, besteak beste Euskal jantziak , aukera ederra Orantzaro egunerako eskuratzeko, gaur Ariztela dendako Estitxurekin aritu gara hizketan, entzun hemen

2022.12.23 Jaione Olazabal Olentzeroa Areson 23.12.2022

Aresora egin dugu gaurko saioan, bertan Olentzero eguna nola ospatzen duten kontatu digu Jaione Olazabal Aresoarrak, bi hitzordu izanen dituztela kontatu digu, entzun elkarrizketa honetan Jaione Olazabal Aresoarrak kontatu diguna eta zer antolatu duten Aresorako

2022.12.23 MIkel Zabaleta Leitzako alkatea 23.12.2022

Leitzako alkatea izan dugu gaur bisitan , basozainen bulegoa kenduko zutela Leitzatik notizi izan da azken asteetan gurean, bilera bat ere egin dute inguruko udaletxeek Nafarroako Gobernuko ordezkariekin baina azekenean bulegoa itxi dute Leitzan, entzun gertatutakoa.

2022.12.23 Eneko Villegas Irati irratia 23.12.2022

Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak

2022.12.22 Joanes Ilarregi Marzol Bertsolaria 22.12.2022

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia finalarekin bukatu zen igandean, tartean zen Joanes Ilarregi Marzol Leitzarra, gaur berarekin aritu gara hizketan luze eta zabal finalaren inguruan, egindako txapelketa borobildu nahi zuen eta lortu duela kontatu digu.

2022.12.22 Iera Agirre Ados pilota binakako txapelketa 22.12.2022

Ados pilota elkarteak antolatutako binakako txapelketak lehengo asteburuan hasi zen Beran eta Latasan izandako partiduekin, asteburu honetan berriz Sunbillan izanen da txapelketa, horren inguruko informazioa ekarri digu gaur Ados pilotako Iera Agirre Iturriagak.

2022.12.22 Edur Kattalingune zerbitzua 22.12.2022

Kattalingune zerbitzura egin dugu gaurko saioan, bertako kide Edurrekin aritu gara hizketan, izan ere murrizketak salatu dituzte hainbat eragilek Kattalingunerekin batera, horren inguruko informazioa eta xehetasunak eman dizkigu gaur bertako kideak gurean

Ouça o podcast Karrape Irratia no Replaio

Rádio e podcasts em um só app - grátis e sem cadastro. Instale hoje e não perca o lançamento

Baixe no Google Play

O Replaio não é o publicador dos podcasts; os nomes dos programas, as capas e o áudio pertencem aos seus autores e são distribuídos por feeds RSS públicos