Euskadi Irratia (EITB)
Bihotzeko Fonoteka
Gure gonbidatuak bere fonoteka kuttunena irekiko du guretzat, egunero.
Não deixe de visitar o site do podcast e apoiar quem o produz: www.eitb.eus
Autor
Euskadi Irratia (EITB)
Categoria
Site do podcast
Último episódio
16 de ago de 2024
Onde ouvir?
Podcasts no app Replaio Radio Em breveOs podcasts estão chegando ao app. Instale agora e seja o primeiro a descobrir um jeito totalmente novo de curtir podcasts
Episódios
Iñaki Tolaretxipi 17.08.2023 54:04
Landarbaso abesbatzaren zuzendaria da. Fundatzailea. Hiru hamarkada daramatza ahotsak hezten, lantzen eta gidatzen eta 600 emanaldi eskaini ditu. Bera ere kantuan aritutakoa, aurretik instrumentua jotzen ikasi zuen, tronpeta. Ingenieritzan doktore, irakasle da Euskal Herriko Unibertsitatean....
Joxean Fernandez 16.08.2023 54:35
Euskadiko Filmategian, zinemak eta historiak bat egiten duten tokian aurkitu zuen berea Joxean Fernandezek. Hango zuzendari da 2010. urteaz geroztik. Donostia Zinemaldiko zuzendaritza batzordean partaide da, eta Elias Kerejeta zine eskolan ere ari da. EHko zinema eta gerra zibilaz egin zuen tesia....
Maggie Bullen 15.08.2023 53:59
Margaret Louise jartzen du pasaportean. Maggie Bullen antropologo feminista da. Berdintasuna lortzeko borrokan eta ikerketan engaiatua. Urteak dira euskal herritartu zela. Bidasoa inguruan darama bizitza erdia baino gehigo. Aitortu digunez pertsonak dira bere profesioa eta pasioa....
Iñaki Leturia 14.08.2023 54:29
Kazetaria da Iñaki Leturia. Telebistan egin du ibilbide profesionala. Azken urteok Elhuyarrekin, zientzia eta teknologia gaiak ahalik eta ikusentzulego zabalenari ulergarri egiteko sortutako Teknopolis saio historikoan....
Elena Uriz 11.08.2023 54:29
Irakaskuntzan egin du lan erretiratu arte. Tarteka, aktore. Tasio filman ikusi genuen orain dela hiru hamarkada eta, pantailan agertu berri da Irati filman, Luxarena eginez. Abesbatzean kantuan aritzea ere badu, gaur egun, eginkizun....
Mariasun Ubiria 10.08.2023 54:29
Mariasun Ubiria, jaiotzez elgoibartarra, Lekeition bizi da. Erretiratzeko garaia iritsi arte maixtra lanetan ibili da eta joan deneko berrogei urteotan Euskadi irratiko entzule izan dugu. Gaur mikrofonoaren aurrean jarriko da irratia barrutik ezagutuz eta irratia eginez....
Tasio Erkizia 09.08.2023 54:37
Tasio Erkizia Almandoz lesakarra, gaztetatik Bilbotartu zen, Oñatitik pasatu ostean. Apaiz, irakasle, politiko eta jubilatu. Elikaduraren zentzu kritikoa izan dezagun ahaleginean dabil azken urteotan. Bizipenak eta hausnarketak liburuan bere bizitzaren berri kaleratu zuen eta gaur biografia musikatu...
Patri Espinar 08.08.2023 54:29
Hamalu urtetarako hasi zen futbolean, Galdakaon, Atletiken gero, artean CFF Bilbao zenean eta segidan Oiartzunen. Esku pilotan ere trebea, hemeretzi urte zituela palaz aritzea erabaki zuen. Munduko txapeldun trinketean eta pareta bakarrean. Gerora berriz ere eskuz. Eta gaur kirol aholkulari....
Aitor Bengoetxea 07.08.2023 54:35
Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria, zuzenbidean doktorea da. Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko arloan. Gizarte ekonomia eta bere zuzenbidea izeneko ikerketa taldeko kide da eta GEZKI institutuko zuzendari sei urtez oraintsu arte....
Martxelo Sotes 04.08.2023 54:00
Martxelo Sotes Elizgarai, bigarren hezkuntzako irakasle da. Badu ordea, iragan publikoa, jendaurrekoa, telebista publikoan. Sorginen laratzan egin zituen urte batzuk imitatzaile, gidoilari... umoretik beti. Giro hura utzita, ia mende erdi darama irakasle lanetan....
Nekane Altzelai 03.08.2023 54:23
Ofizioz lanbide heziketako irakasle, afizioz herrigintzako gizarte mugimenduetan parte hartzaile da. Biak elkartuta jardun zuen politikan oso gazterik hasita. Euskaraz ikasteko aukerak Legazpiko Telleriartetik Donostiara mugiarazi zuen....
Amagoia Mujika 02.08.2023 54:27
Amagoia Mujika Berriako zuzendaria da. Kazetaritza ikasi ostean, irratiko eta herri aldizkariko lanak egin zituen. Ondoren Euskaldunon egunkarian hasi zen lanean, sail anitzetatik pasatuz hura itxi arte. Eguneron jarraitu zuen eta segidan, Berrian....
Nere Erkiaga 31.07.2023 54:30
'Hil argi' elkartearen arima, jendaurrean heriotzaz hizketan entzun izan dugu Nere Erkiaga azken urteotan. Heriotza bizitzaren parte dela gogora araziz. Heriotzaz hitz egiteak ze garrantzia duen aldarrikatuz....
Laura Penagos 28.07.2023 52:37
'Atzerrian lurra garratz' antzeslanarekin aurkeztu zuen bere burua Euskal Herrian barrena oholtzaz oholtza beretik asko duen Aurora Mora gorpuztuz. Antzerkia du mundu: zuen euskal herriratu baino lehen, eta jarraitzen du izaten, euskal herritartu ondoren ere....
Usoa Zumeta 27.07.2023 54:03
Arteak inguratutako emakumea da Usoa. Artistaren alabe, arte ederrak ikasia, arte lanketa espezializazioak egindakoa, arte erakusketa antolatzaile eta Euskal Herriko artista anitzekin gertuko elkarlanean ibilia....
Larraitz Ariznabarreta 26.07.2023 53:24
Bilbotarra, zarauztartua aspaldi. Orain ez dakigu 'renotar' erantsi behar ote diogun, hango Center for basque studiesen lur hartuta bizi delako ikerlari eta irakasle modura....
Terese García 25.07.2023 54:29
Auditoriak egitea du lanbide Terese Garcíak. Horretan aritzen da: kudeaketa eta kalitatea neurtzen enpresaz enpresa. Libre geratzen zaizkion orduak dantzarako kudeatzen ditu. Eta kalitatez dantzan irakasten Aiko taldean. Geologia ikasketak egina da....
Jagoba Arrasate 24.07.2023 52:55
Futbolari lotutako bizitza da berea. Zale, lehendabizi. Jokalari, ondoren. Bost talde desberdinen kamisetak luzitutakoa. Entrenatzaile, gaur egun. Osasunan....
Odile Kruzeta 04.09.2020 54:49
Euskadi irratiko zuzendari zen Odile Kruzeta lehendabiziko bihotzeko fonoteka aireratu genuenean. Harena, denboraldi honetako azkena. ...
Arkaitz Rodriguez 03.09.2020 56:28
Hautuak egin beharra dago bizitzan: gauzak hobetzeko ahaleginarekin konprometitzea da berea. Bizitzako hamar kantuak ere aukeratu egin behar. Hemen emaitza....
Julen Aginagalde 02.09.2020 54:54
Eskubaloia du bizibide. Bidasoan hasi zen. Bidasoara itzulia da. Joan edo etorri beti izan du alboan kanturen bat....
Anaiz Funosas 01.09.2020 54:37
Deserria, engaiamendua, eta bizi esperientzia anitz biltzen eta zabaltzen duten abestiak ditu gustuko....
Jose Luis Sukia 31.08.2020 55:35
Joan den mendeko kantautoreen mundua aldatzeko grina eta ilusioa nahi lituzke oraingorako....
Garbiñe Etxeberria 28.08.2020 54:49
Trikitixa utzi zuen futbolean aritzeagatik. Haur hezkuntzan ikasle umeei kantatzeari ere futbolagatik utzi dio. Pasioa irabazle....
Maite Goñi 27.08.2020 54:59
Irakaskuntzarako eta teknopedagogiarako bidea hartu baino lehen, musika aurkezle izan zen Gaztean....
Podcasts parecidos
O Replaio não é o publicador dos podcasts; os nomes dos programas, as capas e o áudio pertencem aos seus autores e são distribuídos por feeds RSS públicos