Euskadi Irratia (EITB)
Lizardiren baratza
Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.eitb.eus
Author
Euskadi Irratia (EITB)
Category
Podcast website
Latest episode
Mar 25, 2025
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Jose Angel Irigaray: poesia-bidaia 16.01.2024 57:20
Jose Angel Irigaray idazle, poeta eta kulturgilea omendu dute Irun Hiriko Kutxa literatura sarietan. Medikua ofizioz, Bilboko Kafe Antzokiko ekintza kulturalaren kudeatzaile izan zen Irigaray, Ez Dok Hamairuko partaide izan zen, eta egun Oteiza Fundazioko eta Euskaltzaindiako kidea da. Bere idatziengatik ere da ezaguna, eta besteak beste, Benito Lertxundik sarri jarri die melodia bere poemei....
Philip Larkin: bizitzaren eite hutsal eta ezdeusa 09.01.2024 1:00:42
Philip Larkin poeta ingelesaren antologia zabala euskarara ekarri du Juanjo Olasagarrek, Susa argitaletxeak plazaratzen duen Munduko Poesia Kaierak bildumako 47. zenbakian....
Zazpi aldiz elur 02.01.2024 58:42
Gipuzkoak Mikel Laboari eskainitako Urrezko Domina jaso zuten haren senitartekoek 2008ko abenduaren 23an. "Mikel Laboa hil zen egunean elurra izan zen Arabako leku askotan". Hitz horiekin eman zion hasiera Bernardo Atxagak Laboari eskainitako laudorioari. Laboaren laudorioak zazpi aldiz elur izena hartu zuen....
Lizardiren antologia (eta 2) 26.12.2023 56:00
Lizardiren antologia poetiko berria aurkeztu duela Euskaltzaindiak eta Bernardo Atxagak ez duela gehiago emango irakurketarik Euskal Herrian, 2023. urteko kultur albisteen artean. Biak agur berean elkarturik euskara eta poesia giroan urtea ondo amaitzeko eta berria hobeto hasteko....
Lizardiren antologia (1) 19.12.2023 1:01:27
Euskaltzaindiak Xabier Lizardiren antologia poetiko berria aurkeztu du. Orain arte argitaratutako olerki guztiak biltzen dituen antologiarik osoena da, eta duela gutxi berreskuratu berri diren bi poemak ere jaso ditu....
God Save Shane 12.12.2023 58:19
Shane Macgowan abeslaria eta poeta irlandarra hil da, 65 urte zituela. The Pogues taldeko lider menderakaitzak etorkin-belaunaldi oso bati soinu-banda jarri zion. ...
Atxaga: c'est fini. 05.12.2023 59:59
Bernardo Atxaga idazlearen 'azken' irakurraldia, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean ikusteko aukera izan zen, Bittor Giral tronboi jotzailearen laguntzarekin....
Euskaren Nazioarteko Eguna 28.11.2023 1:00:21
Irakurri ditugu Uxue Alberdiren, Rikardo Arregi Díaz de Herediaren, Bernardo Atxagaren, Harkaitz Canoren eta Unai Elorriagaren testuak. Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu horrela...
Joxe Mari Iparragirre Patxi Andionen era 21.11.2023 57:21
1973an plazaratu zuen Patxi Andionek Iparragirreren kantuen moldaketekin osaturiko diskoa. Joxe Mari Iparragirre Patxi Andion'en era Andionen ibilbideko seigarren diskoa zen, euskaraz ondutako lehena eta bakarra....
Omako bas(h)o berpiztua 14.11.2023 57:20
Ibarrolarentzat basoa zen arte soziala egiteko lekurik onena, bertan elkartzen baitziren arte garaikidea eta historiaurreko artea. Omako basoan barrena goaz Beñat Axiarik, Joseba Irazokik, Julen Axiarik eta Oihan Oliarj-Inesek plazaratu duten Bas(h)oan disko berriko soinuak entzunez....
Aresti Madrilen 07.11.2023 58:53
Diktadura frankistaren biktimak oroitzeko eta omentzeko eguna ospatu dute Madrilen. Erreparazioa eta errekonozimendua emateko 18 aitorpenetako bat Gabriel Arestiri eman zaio. ...
Lizardiren baratza (2023/10/31) 31.10.2023 1:00:09
Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron...
Zarata eta hautsezko memoria 24.10.2023 59:30
Maialen Lujanbio bertsolariaren eta Xabier Erkizia soinu-artistaren egitasmoa da aHUTSAK HARTUa: "Zarata eta hautsa, beti dira aukerak. Haien partikulen gainean altxatu dira gure izateko erak eraikitzeko baliatu ditugun munduak. Gure museo partikular eta intimoak"....
Artista erraldoia da Oteiza 17.10.2023 56:52
115 urte beteko dira Jorge Oteiza artista oriotarra jaio zela. Urteurrena ospatzeko, Jorge Oteizaren erraldoia duen Egues Ibarreko erraldoien konpartsa Orion izango da, eta Pello eta Nikolasa Herriko bi erraldoiekin batera, kalejira egingo dute....
Usurbil: Euskal artearen gune bat 10.10.2023 58:53
Usurbilgo erdigunean dagoen Zumetaren muralak 50 urte bete ditu. Bisita egingo dugu bere buruaren museoarena egiten duen herrian. ...
Victor Jara: kantuaren zentzua eta arrazoia 03.10.2023 59:39
Berrogeita hamar urte Victor Jara artista eta militante komunista hil zutela. Indarkeria horren guztiaren gainetik Victor Jararen ahotsak bakean bizitzeko eskubidearen alde kantatzen jarraitzen du. ...
Jon Mirande: poeta estratosferikoa 26.09.2023 56:52
Donostian, 2023ko Zinemaldian estreinatuko den Jon Miranderi buruzko dokumentala aitzakia hartuta, aste honetako saioa egin dugu kontraesanez betetako idazlea, gizon poliedrikoa eta ahalmen ikaragarriko pertsona izan zen Jon Mirande poetaren inguruan....
Irailekoak 19.09.2023 57:14
Poesia ardatz daukan egitasmoa antolatuko du Euskaltzaindiak Lekeition. Irailaren hondarrean egingo den lehen edizio honetarako, Mireia Calafell eta Antónia Vicens izango dira bi poeta gonbidatuak. Gainera, Iratxe Retolazak euskarazko poesian XXI. mendeak orain arte eman duena aztertuko du....
Zazpi gutun eta erditxo maitasunaren botanikariari 12.09.2023 56:33
Castillo Suarez idazlea 2022n izendatu zuen Euskaltzaindiak euskaltzain oso eta aurten irakurri du sarrera-hitzaldia Altsasun, jaioterrian. Miren Agur Meabek gutunen bidez eman dio erantzuna Castilloren hitzartzeari, Zazpi gutun eta erditxo maitasunaren botanikariari izeneko testuarekin....
Maitasunaren botanika 05.09.2023 57:30
Castillo Suarez euskaltzain oso izandatu berriak sarrera-hitzaldia uztailean irakurri zuen Altsasun, jaioterrian. 'Maitasunaren botanika' izeneko hitzaldian bere bizitzan eragina izan duten egile eta poema liburuak izan ditu gogoan Suarezek. Irrati-urte berriko gure lehen irratsaioan haren berbaldia entzun dugu....
Poz data 27.06.2023 57:41
Joan Mari Irigoien idazlea izan zenari omenaldi beroa ...
Kirmen Uribe: euskararekin eta euskarari esker 20.06.2023 58:40
Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak jaso du 2023ko Laboral Kutxa-Eusko Ikaskuntza saria....
Olatu arteko txalupa arraroa (Joseba Sarrionandia eta Ines Osinaga) 13.06.2023 59:19
Duela ia hamar urte Joseba Sarrionandiak Habanan sortu zituen dozena bat testu. Orain, idazlea Euskal Herrian dela, letra horien jatorria eta zergatia azaldu ditu Ines Osinagaren musikaz lagunduta....
Artzeren hitz zoragarriak askotariko abestietan 06.06.2023 58:30
Joxan Artzek euskal kulturari, euskarari eta kantagintzari egin zion ekarpena oso aberatsa eta anitza da. Artzek hitzak jarri zizkion gure imajinario kolektiboan hain sakon errotuta dauden hainbat eta hainbat abestiri....
Mario Benedettiren ahots unibertsala 30.05.2023 56:26
Mario Benedettiren olerki-antologia euskarara ekarri du Susak. Munduko Poesia Kaierak bildumarako itzuli du Inma Errea itzultzaileak....
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.