Euskadi Irratia (EITB)
Lizardiren baratza
Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.eitb.eus
Author
Euskadi Irratia (EITB)
Category
Podcast website
Latest episode
Mar 25, 2025
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Lizardiren baratza (2025/03/25) 25.03.2025 1:00:38
Etiopia: aire freskagarria biriketara...
Lizardiren baratza (2025/03/11) 11.03.2025 59:02
Anjel Lertxundi: lur berrien lilura...
Lizardiren baratza (2025/03/04) 04.03.2025 58:39
Esateko dauden emazteak...
Lizardiren baratza (2025/02/25) 25.02.2025 58:30
Pako Aristi, ahots propio bat...
Lizardiren baratza (2025/02/18) 18.02.2025 56:24
Sylvia Plathen goiz kantuak...
Lizardiren baratza (2025/02/11) 11.02.2025 57:33
Adrienne Rich, ahots ez-konbentzionala...
Lizardiren baratza (2025/02/04) 04.02.2025 57:03
Poesia nonahi egon daiteke edo inon ez. Zuzendaria eta aurkezlea: Jose Luis Padron...
Bihotz-museo bat 28.01.2025 58:18
Leire Vargasek (Durango, 2002) bere bigarren poema liburua argitaratu du, "Bihotz-museo bat" (Elkar). Lan honetan harremanei, oroimenari eta poesiari beste leku batetik begiratzeko nahia agertzen da....
Dardaren interpretazioa 21.01.2025 57:07
Olerti Etxeak Harkaitz Canoren Dardaren interpretazioa poema antologia plazaratu zuen 2004an. Liburu hori dago izen bereko diskoaren inspirazio iturrian: "Dardaren interpretazioa" (2008). Haren testuetatik edanda 13 pieza instrumental sortu zituen Joserra Senperenak. Pianoa beti ardatz hirukote formatuan, Pedro Barceló bateriarekin eta Miguel Rodrigáñez kontrabaxu-jotzailearekin batera. Madrilgo T...
Itzalen galbahea edo Galbahearen tektonika 14.01.2025 57:26
Itxaro Borda eta Gotzon Barandiaran idazleak parez pare aritu dira Itzalen tektonika eta Galbahea poema liburuak aurkezten, irakurtzen eta komentatzen. Susa argitaletxeak antolatuta, Garoa liburu dendan egin duten errezitala eta berbaldia jaso dugu irratsaio honetan: Poesiaz, sorkuntzaz, Euskal Herriaz... sortu dute elkarrizketa mamitsua....
Munduko poeta emakumezkoak: errezitaldi bat 07.01.2025 58:12
Hamar urte bete dira Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak bilduma abian jarri zenetik, mundu osoko poeten lanak euskaratu eta euskal irakurleari aurkezteko asmoz sortua. Efemeridea aitzakia hartuta, Itxaro Borda, Maite Lopez Las Heras eta Garazi Ugalde itzultzaileek euskal ahotsa jarri diete bildumako emakumeen zenbait poemari, Maialen Berasategiren eta Isabel Etxeberriaren gidaritzapean......
Lizardi: poemak Artzeren ahotsez 31.12.2024 57:55
Ez Dok Amairu taldeari lotuta sortu zen Herri Gogoa diskoetxea, 1967. urtean. Herri Gogoaren jardunak 80ko hamarkadara arte iraun zuen. Guztira, berrehundik gora disko kaleratu zituen. Disko horien artean dago ekarri dugun hau: poemak Lizardirenak dira, eta Joxean Artze da bere ahotsez errezitatzen dituena....
Gabon dut anuntzio 24.12.2024 58:38
Bitoriano Gandiagak "Gabon dut anuntzio" deritzan liburua argitaratu zuen 1986an, Gandiagak berak idatzitako Eguberrietako olerki eta kantuez osatua. Ia 40 urte geroago, liburu txikia izanik ere, liburu handi bihurtu da. ...
Odesan dantzan 17.12.2024 56:47
Eli Tolaretxipik Ilya Kaminskiren "Odesan dantzan" (Balea Zuria, 2024) euskaratu du. Oda bat da Odesa geografiko eta historikoari batetik, baina baita egilearen irudimenean ageri den Odesari ere eskainia. 'Ez erortzeko ari gara dantzan' dio bertso batek. Dantza, poetarentzat, bizitzak dakarrena jasateko eta ez erortzeko bidea da....
Manuel Rivas, Letren Saria 10.12.2024 1:00:10
Manuel Rivas galiziar idazleak jaso du 2024. urteko Espainiako Letren Saria. Idazle baten obraren osotasunari egiten dio aitortza sari horrek, eta Espainiako Estatuko Kultura Ministerioak banatzen du. Epaimahaiak erabaki du Rivasi saria ematea honako arrazoi hauengatik: bere testuen kalitate narratiboagatik eta memoria historikoaren, justizia sozialaren eta galizieraren alde egiten duen defentsaga...
Rifqa 03.12.2024 57:22
Mohammed el-Kurd idazle eta kazetari palestinarrak 2021ean ingelesez argitaratu zuen Rifqa poema-bilduma eman du argitara Katakrak argitaletxeak, Eider Beobidek euskaratuta. Aspertuta metaforez, liburuak gordinkeriaz erakusten du Palestinan gertatu dena osotasun batetik ulertzeko bidea....
Poesia, indarkeria matxistaren aurka 26.11.2024 58:06
Mundu osoko poesiak egin duena, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko eta herrialde guztietan indarkeria ezabatzeko politikak eskatzeko....
Jon Gerediaga eta Castillo Suarez, bi poeta solasean 19.11.2024 58:08
Bi poeta garaikide, gaur egungo poesia protagonistak Lizardiren Baratzean. 2023ko Irun Hiriko Literatura saria jaso zuen Jon Gerediagaren Zeru-lurren liburua poema liburuak. Lan horrek irabazi du orain Euskadi Literatura saria....
Uraren bideak 12.11.2024 58:19
Euriak egoera animiko bat islatu du poesian eta kantuan joan deneko azken mende eta erdi honetan. XX. Mendeko Poesia Kaierak bildumaren hirugarren emanaldia aurkezteko Koldo Izagirrek eman zuen hitzaldia da 'Uraren bideak' (2001-6-15). ...
Jorge Oteiza 05.11.2024 57:06
Jorge Oteiza duela 116 urte jaio zen Orion. XX. mendeko artean arrasto handienetakoa utzi duen euskal artista izan zen Oteiza, jenio bizia. ...
Spoon River Antologia 29.10.2024 1:00:10
Edgar Lee Masters-ek 1915ean eman zuen argitara ezagun egingo zuen poesia-bilduma, Spoon River Anthology, non alegiazko herri bateko hildako biztanleei ahotsa eman baitzien. Euskaraz plazaratu du Balea Zuriak, Alain Lopez de Lacallek itzulia....
Luis Baraiazarra (1940-2024) 22.10.2024 57:13
Luis Baraiazarra karmeldar idazle, itzultzaile eta olerkariak agur esan digu. Ekarpen ederrak eman dizkio euskal kulturari, euskal iturrira ekarri izan ditu obra klasiko handiak, besteak beste, azken urteotan egindako Avilako Teresaren eta Joan Gurutzekoren idazlan guztien itzulpenak....
Etxe bat norberarena 15.10.2024 58:02
Saiakera poetikoa da eta aldarrikapen poetikoa da Yolanda Arrietaren azken lana Etxe bat norberarena (Alberdania, 2024). Hizkuntza, emakume izatea, lan jarduna eta adina. Adineko emakume izatea eta sortzailea izatea eta euskaraz lan egitea. Gaurko egunetik ari den emakume idazle baten kontakizuna da Etxe bat norberarena....
Urbiako ermita 08.10.2024 57:23
100 urte bete ditu Urbiako Andre Mariaren ermitak, Artzainen Katedralak. Mende batean pasadizo ugari izan dira, eta ezagunenak gogorarazi nahi izan ditugu....
Coca-cola bat zurekin 01.10.2024 57:12
'Coca-Cola bat zurekin hartzea' maitasun poema bat da, Frank O'Hara poeta estatubatuarrak Euskal Herrira egin zuen bidaiatik bueltan bere maitaleari idatzia 1960an. Poema horrek sortutako bulkadatik ondu du Beñat Sarasolak "Coca-Cola bat zurekin" (Susa, 2024) eleberria....
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.