Euskadi Irratia (EITB)
Faktoria
Albistearen kontakizuna eta gogoetarako gako denak. Informazioa eta analisia. 07:00etan hasita, Iñaki Guridik. 10:00etan, Magazinak hartzen du lekukoa, magazina martxan jartzeko. Maider Segurolarekin , Faktoria mundua, gure mundua, egunerokoa...irratia! Gertatzen ari denaren berri, ikuspegi guztietatik.
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.eitb.eus
Author
Euskadi Irratia (EITB)
Category
Podcast website
Latest episode
Mar 28, 2025
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Zarautz Jauregia: dorretxe zaharraren hasiera berria 21.01.2025 24:55
Gipuzkoako Getaria herrian ateak zabaldu ditu Zarautz Jauregiak. XVI. mendeko dorretxea gainbeheratik atera dute, Vaumm arkitektura-estudioaren esku-hartzearen bidez. Garazi Aranguren arkitektoak erakutsi dizkigu markesen bizitoki izandakoaren barrunbeak 'Faktoria'-n....
Jone Goirizelaia: "Dantza ikasten ari diren guztientzat sortu dugu Developpe lehiaketa" 21.01.2025 23:05
300 dantzari inguru bilduko dira Bilbon asteburuan. Nagusiki Euskal Herritik heldutako bakarlari eta taldeak arituko dira Nazioarteko Developpe Dantza Lehiaketaren lehen edizioan. Jone Goirizelaia da lehiaketaren sustatzaileetako bat. ...
Faktoria (2025/01/21) 21.01.2025 3:00:00
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
AArekin sortutako Pello Zabalaren ahotsa, gidoia, kantuak eta adimen artifizialaz egindako beste lan batzuk 20.01.2025 28:43
Mementum Tech Entertainment enpresak adimen artifiziala baliatzen du bere sorkuntzan lagungarri. EITBko Data, AA eta Berrikuntza zuzendariak eta EITB Labeko lankideak kontatu digute fizkiozko audio bat prest dela. Partiduen laburpenak egiten, errutuluak jartzen etab.etan frogak egiten ari dira. ...
Lurdes Ondaro:"Unibertsoak hedapen azeleratuan jarraituko balu dena izoztu eta atomoak desagertuko lirateke" 20.01.2025 19:46
Kosmologoa da Lurdes Ondaro, eta Fisika ikasketen ondoren Donostia International Physics Center-en egindako egonladi baten ostean piztu zitzaion kosmologian sakontzeko nahia. Gaur egun, DIPC-n unibertsoaren ikerketan lanean dihardu....
Unai Beroiz:"Argazkilari profesionalok, mugikor batekin edozeinek atera ezin duen argazkia atera behar dugu" 20.01.2025 24:40
...
Gure osasun datuak Europa osoan elkarbanatuko dira 20.01.2025 22:21
Osasun Datuen Europako Esparrua sortu berri da. Zentru eta herrialde diferentetako datuak koordinatuko ditu eta transferitu ere egingo dira, ikerketarako eta osasun publikoko politikak diseinatzeko...
Mikel Irastorza:"U-7aren aurretik Gazak ez zuen asko balio hemen. Bahituak askatzean ere ez du asko balioko" 20.01.2025 8:50
Mikrobiologo irundarra Jerusalemen bizi da. Akordioaren aldeko eta aurkako protestak, biak, ikusi ditu azken ordu hauetan. Lehen urratsak betetzen ari diren arren, ez du uste bakea sendotuko denik...
Ansola: ''Aldaketak, aldaketa egitearren, ez du esan nahi hobea izango denik'' 20.01.2025 23:47
Bizkai Buru Batzarraren presidenteak azpimarratu du Ortuzarren presentzia "oso garrantzitsua" dela alderdi barruan, baina "normaltasunez" hartuko dutela beste hautagaitza batzuk aurkeztea....
Faktoria (2025/01/20) 20.01.2025 3:00:14
Faktoria albistegia...
Itziar Agirre: "Bideak erakutsiko du norekin den errazago edo zailago akordioetara iristea" 17.01.2025 22:11
Gipuzkoako Ogasun diputatuak iragarri du osteunetik aurrera hasiko direla hizketan talde politikoaekin zerga erreformaren egitasmoaz....
Olaia Inziarte: "Dena dago prestatuta zauriak ez erakusteko" 17.01.2025 23:38
Olaia Inziarte abeslari eta musikaria sakonean aritu zaigu hizketan Euskadi Irratiko Faktorian "Zerrautsa" bere bakarkako bigarren lana kaleratu berritan. ...
Faktoria (2025/01/17) 17.01.2025 3:05:55
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
Zigor Aldama: "Propaganda-jasaren erdian, Ukrainako frontea nire begiz ikusi nahi izan dut". 17.01.2025 26:29
Errusiaren inbasioa hasi zenetik laugarrenez egin du Ukrainara Zigor Aldama kazetariak. Frontean ikusi eta entzundakoen kronika egin digu 'Faktoria'-n: lubakietan dauden soldaduen egoera, gerrak gizartean eragindako nekea eta Donald Trumpek ekar lezakeena. ...
Ane Fadrique: "Biktimen bidelagun izan behar du gizarteak erasoatzailearen kontra bakarrik egin ez dezan" 16.01.2025 28:13
Indarkeria matxistaren biktimak babesteko protokoloak aztertu ditugu ertzain espezializatuekin eta Irungo genero indarkeriako epailearekin...
Eñaut Etxamendi: "Euskara ez da leher eginen, ez da hilen!" 16.01.2025 25:54
90 urte beteko ditu udan Eñaut Etxamendik. Beti bezain buruargi mintzatu zaigu, Mendiburu etxeko oroitzapenetatik hasi eta, gaur, Harandokia etxean egiten duen lanaz. Neolitikoraino eraman gaitu bere solasak eta nahastu dira inperioak, Far Westeko artzainak, piano xahar bat, eta hartz bat Abodin......
Faktoria (2025/01/16) 16.01.2025 3:13:17
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
Gorka Jakobe Palazio: "Gorbatxoven garaian euskarazko programa bat egin genuen Moskuko nazioarteko irratian" 16.01.2025 22:52
Beteranoenetakoa da kazetaritza fakultatean. Teknofilo petoa "89an ordenagailua ekarri nuen, harrigarri zitzaidan zenbatek zerabiltzaten, artean, idazmakinak!"; ekimen harrigarrikoa "Enkarterriko odol nafarragatik izango da"; eta aitzinatean interesatua. Ezohiko irakaslea da Palazio jauna....
Martin Llade:"Musika Klasikoaren lehiakidea reggaetoia bada, salbu gara" 15.01.2025 23:15
Duela zazpi urte hasi zen Martin Llade, Vienako Orkestra Filarmonikoaren Urteberri eguneko kontzertua Espainiako kate publikoan ematen, eta, aldi berean, goizero Radio Clasican "Sinfonia de la mañana" izeneko saioa gidatzen du. Bere sorterriaz eta musikarekiko pasioaz aritu gara....
Arroyo: ''Gutxieneko soldataren mahaira proposamenekin eta fede onez etortzeko eskatzen diogu patronalari'' 15.01.2025 27:47
LABek uste du soldatak igotzeko aldarrikapenak duen babes sindikal eta instituzionala kontutan hartuta, Confebaski zaila zitzaiola Lan Harremanen Kontseiluan egingo den bilerara joateari uko egitea. Jaurlaritzari jarrera ekidistantea utzi eta Confebasken gainean presio egiteko galdegin dio....
Faktoria (2025/01/15) 15.01.2025 3:07:27
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
Etxart: "Ondoko bi urteetan, lizeo berri bat egiteko asmoa dugu, hori izanen da gure proiektu handia" 14.01.2025 8:25
Ipar Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak hiru lehendakari ditu jada, tartean, Erik Etxart urdiñarbetarra. Kargua hartu berritan, Seaskak izango dituen erronkei begira jarri da Euskadi Irratiko 'Faktorian': ikastolen beharraz, azterketak euskaraz aldarriaz eta lizeo berri baten proiektuaz mintzo da....
Jean Louis Harinordoki: "Euskaldun osoa norbait bazen, Mixel zen" 14.01.2025 10:34
Mixel Aire bertsolariaren bertso-lagun eta laguna izan da Harinordoki eta hari buruz hitz egin digu hil den goizean berean. "Hizlari ederra, bertsolaria, kantaria, abertzalea, euskalzalea eta Euskal Herriaren etorkizunaz kezkatutako gizona" izan dela adierazi digu....
Luxi Detxart: ''Zortzi hilabetez Europan kurri ibili, eta ideia anitzekin itzuli naiz'' 14.01.2025 23:49
Baionatik abiatu zen zakutotan bere puskak -tartean pare bat kimono- bilduta, eta etxekoei ia abisurik eman gabe. Frantzia, Suitza, Alemania, Polonia eta errepublika Baltikoak pasa ditu. Errusian ere egin du sartu-irtena, bertako mugazainek egin itaunketak, hara itzultzeko gogoa kendu dio....
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.